Metabertso
Metabertsoa edo metaunibertsoa (bi hitzekin sortutako akronimoa da: «meta» -haratago- eta «unibertso») Internet belaunaldi berria definitzeko sortu den kontzeptua da. Hitz horrekin Interneteko erabileran, tresna desberdinen bitartez, barruan bizitzeko esperientzia multisentsoriala bilatzen da. Metabertsoa, beraz, espazio birtualak sortu nahi ditu erabiltzailea haien barruan murgiltzeko. Espazio horiek beste erabiltzaileekin partekatuta egon daitezke, esperientzia global bat sortuz. Horrela, "metabertsoa unibertso birtualen kontaktutik sortzen den elkarreragin gardena da".[1]
Ainhoa Marzolen iritziz Metabertsoak, gizakion bizimodua plazan guztiz aldatuko du.[2]
Hitzaren jatorria
Kontzeptua Neal Stephensonek 1992an argitaratutako Snow Crash zientzia-fikziozko eleberrian agertu zen lehen aldiz.
Second Life esperientzia
Second Life edo SL (Bigarren Bizitza euskaraz) 2003ko ekainan zabaldu zen komunitate birtuala da. Linden Labek sortu zuen eta erabiltzaileentzt doakoa zen. Erabiltzaileak "egoliarrak" gisa ezagutzen ziren eta interfaz programa desberdinen bitartez avatarrak sortuz, haien artean elkarri eragin zezaketen, haien arteko loturak sortuz eta ekimen desberdinetan parte hartuz. Nolabait, metabertsoaren lehendabiziko erabilera arrakastatsu gisa aztertua izan da. Denbora gutxitan komunitate bat sortu zuten, denbora-pasa baino haratagoko erabilerekin. Israel Márques ikerlariaren ustez, ikerketa lerro berriak landu ziren.[3]
Erreferentziak
- ↑ https://tknika.eus/eu/cont/metaversoa-hezkuntzan/
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/sarean/audioak/osoa/8447976/audioa-ainhoa-marzol-metabertsoa-gizakion-bizimodua-guztiz-aldatuko-duen-plaza-digitala/
- ↑ https://www.researchgate.net/publication/277234483_Metaversos_y_educacion_Second_Life_como_plataforma_educativa
Kanpo estekak
- Metabertsoa hezkuntzan.
- (Ingelesez):Synthetic Worlds Initiative at Indiana University
- (Ingelesez):Metabertsoei buruzko batzarra.