Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Transfiguration pending
Edukira joan

Treveris

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Treveris[1] (alemanez Trier) Alemaniako Renania-Palatinatua estatuko hiri bat da, Mosela ibaiaren ertzean dagoena. 100.000 biztanleko biztanleria du, gutxi gora-behera. Alemaniako hiririk antzinakoena bezala hartzen da. 1986an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

Porta Nigra

Ofizialki, K. a. 16an sortu zuen Augusto erromatar enperadoreak, "Augusta Treverorum" izenarekin. Hala ere, badago mito bat, Erroma sortu baino 1300 urte lehenago Ninus errege asiriarraren seme zen Trebetak sortua izan zela dioena. Han ezarri zuen bere gortea Konstantino I.a Handiak Eboracumen augusto izendatua izan ondoren.

"Bigarren Erroma" bezala ezagutua, Behe Inperioan lortu zuen garrantziaren ondorioz, erromatar hondakinak oso ugariak dira: Porta Nigra, Aula Palatinoa (gaur egun Basilika Inperiala bezala ezagunagoa), terma inperialak, foroko termak, Santa Barbararen termak, anfiteatroa eta erromatar zubia dira bere monumentu erromatar ezagunenak. Ez dira bakarrik turistentzako atrakzioak, baizik eta ekitaldi kulturalentzako toki bezala ere balio dutela, Antikenfestspiele bezala (antzerki eta opera jaialdi bat antzinako gaiekin) edo Brot und Spiele delakoa (Panem et circenses alemanez), Alemaniako jaialdi erromatarrik handiena.

XII edo XIII. mendetik Frantziar Iraultzararte, Treveriseko artzapezpikua zen Erromatar Germaniar Inperio Santuko hauteslerik nagusienetako bat.

Hogeita Hamar Urteko Gerran, Treveris bi aldiz konkistatua izan zen: espainiarrek 1634an eta frantziarrek 1645ean. Tropa frantziarrek hartu zuten baita ere hiria 1674an, 1688an eta, askoz denbora gehiagoz, 1794an. 1801ean Frantziak konkistatu zuen, Sarre frantziar departamenduko hiriburu bihurtuz. 1814an, Prusiak hartu zuen.

Treveris, San Anbrosio eta Karl Marxen jaioterria izan zen, lehena 340an eta bigarrena 1818ko maiatzak 5ean.

Ondasun nabarmenak

Treveriseko monumentu erromatarrak, San Petriren Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Erromatar termen hondakinen ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 367
Kokalekua
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gizateriaren Ondarea, honako hauek osatzen dute:

Erreferentziak

  1. 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Treveris