Treveris
Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Treveris[1] (alemanez Trier) Alemaniako Renania-Palatinatua estatuko hiri bat da, Mosela ibaiaren ertzean dagoena. 100.000 biztanleko biztanleria du, gutxi gora-behera. Alemaniako hiririk antzinakoena bezala hartzen da. 1986an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
Ofizialki, K. a. 16an sortu zuen Augusto erromatar enperadoreak, "Augusta Treverorum" izenarekin. Hala ere, badago mito bat, Erroma sortu baino 1300 urte lehenago Ninus errege asiriarraren seme zen Trebetak sortua izan zela dioena. Han ezarri zuen bere gortea Konstantino I.a Handiak Eboracumen augusto izendatua izan ondoren.
"Bigarren Erroma" bezala ezagutua, Behe Inperioan lortu zuen garrantziaren ondorioz, erromatar hondakinak oso ugariak dira: Porta Nigra, Aula Palatinoa (gaur egun Basilika Inperiala bezala ezagunagoa), terma inperialak, foroko termak, Santa Barbararen termak, anfiteatroa eta erromatar zubia dira bere monumentu erromatar ezagunenak. Ez dira bakarrik turistentzako atrakzioak, baizik eta ekitaldi kulturalentzako toki bezala ere balio dutela, Antikenfestspiele bezala (antzerki eta opera jaialdi bat antzinako gaiekin) edo Brot und Spiele delakoa (Panem et circenses alemanez), Alemaniako jaialdi erromatarrik handiena.
XII edo XIII. mendetik Frantziar Iraultzararte, Treveriseko artzapezpikua zen Erromatar Germaniar Inperio Santuko hauteslerik nagusienetako bat.
Hogeita Hamar Urteko Gerran, Treveris bi aldiz konkistatua izan zen: espainiarrek 1634an eta frantziarrek 1645ean. Tropa frantziarrek hartu zuten baita ere hiria 1674an, 1688an eta, askoz denbora gehiagoz, 1794an. 1801ean Frantziak konkistatu zuen, Sarre frantziar departamenduko hiriburu bihurtuz. 1814an, Prusiak hartu zuen.
Treveris, San Anbrosio eta Karl Marxen jaioterria izan zen, lehena 340an eta bigarrena 1818ko maiatzak 5ean.
Ondasun nabarmenak
Treveriseko monumentu erromatarrak, San Pedro Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Erromatar termen hondakinen ikuspegia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 367 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Europa eta Iparramerika |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Gizateriaren Ondarea, honako hauek osatzen dute:
- Treveriseko monumentu erromatarrak: Porta Nigra, Anfiteatroa, Konstantinoren Basilika, Barbarathermenak, Treveriseko erromatar zubia, Terma Inperialak eta Igelen zutabea
- Treveriseko Katedrala
- Treveriseko Andre Mariaren Eliza
Erreferentziak
- ↑ 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Treveris |
- (Alemanez)Trier StadtPanoramen - Hirien ikuspegi panoramikoak.