Mar adentro
Mar adentro (euskaraz Itsasoan barna) 2004ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Film honek Ramón Sampedro (Javier Bardem) galiziar itsasontzi-mekanikariaren bizitza kontatzen du, istripu larri baten ondorioz erabat elbarritua gelditu eta 28 urtez eutanasia eta norberak bere bizitzarekin zer egin erabakitzeko eskubidearen alde borrokatu zelarik.
Film honek 2004ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galizian Ramón Sampedro (Javier Bardem) izeneko gizona azken hogeita hamar urtetan bere etxeko ohean mugiezinik eta bere familiak zaindua bizi da. Munduarekin duen harreman bakarra bere gelako leihoa da, handik hainbestetan bidaiatu izan zuen itsasoa eta bere gaztaroan jasan zuen istripuaren kokalekua ikus dezakeelarik. Baina ordutik, bere azken borondatea bere bizitza duintasunez hiltzea amaitzea da. Baina bere mundu txiki hau bi emakumek aldatuko dute: Ramónen borroka bultzatu nahi duen Julia (Belén Rueda) abokatua (CADASIL gaixotasuna duena) eta Rosa (Lola Dueñas), bizitzea pena merezi duela konbentzitu nahi duen herriko emakumea. Ramónen izaera distiratsuak bi emakumeak xarmandu ditu, biek ere heuren bizitzen oinarriei buruz zalantza izateraino. Ramónek badaki bera benetan maite duen pertsona izango dela bere azken bidaia ekiten lagunduko diona.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javier Bardem: Ramón Sampedro
- Belén Rueda: Julia
- Lola Dueñas: Rosa
- Mabel Rivera: Manuela
- Celso Bugallo: José
- Clara Segura: Gené
- Joan Dalmau: Joaquín
- Alberto Jiménez: Germán
- Tamar Novas: Javi
- Francesc Garrido: Marc
- Josep Maria Pou: Aita Francisco
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mar adentro filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2004ko filmak
- Alejandro Amenábarrek zuzendutako filmak
- Alejandro Amenábarrek idatzitako filmak
- Mateo Gilek idatzitako filmak
- Javier Bardemek antzeztutako filmak
- Belén Ruedak antzeztutako filmak
- Lola Dueñasek antzeztutako filmak
- Tamar Novasek antzeztutako filmak
- Andrea Occhipintik antzeztutako filmak
- Mabel Riverak antzeztutako filmak
- Josep Maria Pouk antzeztutako filmak
- Clara Segurak antzeztutako filmak
- Alberto Amarillak antzeztutako filmak
- Alejandro Amenábarrek ekoitzitako filmak
- PRISA taldeak ekoitzitako filmak
- Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Film onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Javier Agirresaroberen filmak
- Espainiako filmak
- Frantziako filmak
- Italiako filmak
- Drama filmak
- Paraplegiko eta tetraplegikoei buruzko filmak
- Galizian girotutako filmak
- Galizierazko filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema
- Suizidioari buruzko filmak
- Atzerriko hizkuntzako film onenaren Urrezko Globo saridunak