Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Transfiguration pending
Edukira joan

Dama (xakea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xake piezak

Erregea

Dama

Gaztelua

Alfila

Zalduna

Peoia

Dama, Anderea edo Erregina (♕ ♛), xakean pieza nagusi bat da, erregearenaren ondoren garrantzitsuena. Balio absolutuaz aldiz, denetan baliotsuena da, gutxi gorebehera bederatzi eta hamar peoien balioa du. Normalki, eta salbuespenak-salbuespen, ez da xake irekieran erabiltzen, amaierako fasean baizik, dorrea bezala erregearen laguntzaz arerioaren erregea menpean hartzeko gai baita.

Dama.

Damak pieza guztien artean mugimendu aniztasun gehiena duena da: zutabe eta lerroetan nahiz diagonaletan harat-honata nahierako lauki kopuruan mugitu baidaiteke, bai aurrera nahiz atzera, nahiz alboetara, hortik duen berebiziko balioa. Alegia, dorrea, alfila eta peoien mugimenduen batura. Dama baten galerak xake partida batean sekulako galera suposatzen du, erregearen galerak bakarrik gainditua. Beste piezak jateko eurak dauden laukian ezartzen da. Pieza izendatzeko orduan euskaraz ez da Erregina erabiltzen, partida apuntatzeko orduan Erregearen izenarekin ez nahasteko, horregatik Dama edo Anderea deitzen zaio.

Xake partida baten hastapenean jokalari bakoitzak dama bana du, bere lehen lerroan erregea eta alfilaren artean ezarria, D1 eta D8 laukietan.

Xakearen aintzindariak diren chaturanga eta shatranj jokoetan ez zegoen damarik, bisir, aholkulari edo ministroa baizik (persieraz وزیر wazir, errusieraz ферзь ferz).

Damaren gehitzea Erdi Aroan Europan jazo zen eta pixkanaka, ez bat-batean. XIII. menderako Europa osora hedatu zen eta XV. mendean jada gaur egun dauzkan mugimenduak bereganatu zituen, nahiz eta peoia dama bilakatzeko aukera oraindik ere mugatua izan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]