Apartheid hil
Itxura
Apartheid hil | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Idiazabal (Gipuzkoa) |
Musika mota | trash-metal |
Urteak | 1998 - 2006 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar |
Taldekideak | |
Berna Garmen Intsa Jexux Joxepi |
Apartheid hil Idiazabalgo musika taldea zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998. urtean hasi eta formazio aldaketa batzuen ondoren 2000. urtean eman zuten lehen kontzertua. Formazio aldaketa gehiago jasateaz gain kontzertu askotan eman zituzten trash-metal doinuak joz. Ia osorik euskaraz abesten zuten. Gaztetxe, plaza eta taberna askotan kontzertuak eskaini ondoren, 2006an esan zioten agur proiektu honi Joxepi eta bere mutilek. Azken kontzertua Idiazabalgo frontoiko tabernan eskaini zuten.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berna (gitarra)
- Garmen (gitarra + koruak)
- Intsa (baxua)
- Jexux (bateria)
- Joxepi (eztarria).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |