Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Academia.eduAcademia.edu

Lezoko demografia eta industria XX gizaldian

Lezoko populazioak XX. gizaldian zehar ezagutu duen bilakaera orokorra deskribatzeaz gain, gora behera hauen zergatiak aztertzea izan du helburu. Jakina den bezala, bilakaera demografikoa hiru faktore demografiko nagusik baldintzatzen dute: jaiotzak, heriotzak eta migrazioak. Hiruen arteko loturek esplikatzen dute populazio baten garapenaren nondik-norakoa. Baina guzti hau testuinguru historiko jakin batean txertatzen da, non faktore sozialak, kulturalak, politikoak eta ekonomikoak aurkitzen ditugun. Faktore sozial guzti hauek izan dira gure erreferentzia puntu, demografiaren bilakaera esplikatzeko. Ekonomiari ere lanaren zati garrantzitsu bat eskaini diogu eta honen baitan industriagintzaren faktoreari, hau baita hein handi batean Lezoren gaur egungo izaera sozio-ekonomikoa ardazten duen elementua. Industriagintza ez da Lezon bat-batean sorturiko fenomenoa, ibilbide luze baten ondorioa baizik. XX. gizaldiko industrializazioaren ikerketarako oinarriak jarri nahi izan dira, informazio iturri dokumentalek utzi diguten arte. Hau dela eta, 1900-1950 urte bitartean Lezoko industrigintzaren ezaugarriak izan dira aztertu diren gai nagusiak.

Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 5 Gotzon Garmendia Amutxastegi 1961. urtean Andoainen jaioa. Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketetan lizentziatu zen, Espainia eta Ameriketako Historia Orokorraren espezializazioan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Doktoradutza ikasketak burutu ditu. Euskal Herriko Zuzenbide Historikorako Institutuarentzako lanean aritu ondoren, Aranzadi Zientzia Elkartearen baitan zenbait ikerketa proiektuetan parte hartu du, Lezoko historiari buruz aurkezten den hau, azkenetakoa delarik. Une honetan, bi ikerketa proiektuetan murgildurik aurkitzen da, Doktore-tesiari dagokiona eta Koldo Mitxelena Kultu-gunearen ikerketa bekari loturikoa, hau da, Euskal Herriko XIX. mendeko gudateak, karlismoa, liberalismoa eta euskal foruzaletasunari buruzkoa. Ikerketa munduan murgildu aurretik, irakaskuntzan urte ugari eman ditu lanean, Donostiako Barandiaran eta Axular lizeoetan, Historia, Filosofia, Artea eta Ekonomia ikasgaiak irakatsiz. Alaitz San Roman Uranga Donostian jaioa 1978 ko ekainaren 2an, Historian lizentziatu zen 2000. urtean EHU-UPV-n. Gaur egun Lehen Hezkuntzako Magisteritza ikasketak burutzen ditu EHU-UPV-n, ikasketa hauek beste aktibitate batzuk aurrera eramatea galerazten ez diotelarik: Arte erakusketen gidatzaile lanak (Rogelio Gordon margolariaren eta Antton Mendizabal eskultorearen erakusketak Kutxa erakundearentzat), herri aldizkariekin kolaborazioak (Donostiako “Hautsa Kenduz” eta Bilboko “Berton. Mahatserriko aldizkaria”) eta Aranzadi Zientzia Elkartearentzako lana, bai dokumentazio arloan, bai, oraingoan bezala, Lezoko historiaren alderdi ezberdinak jorratzen dituen liburu batekin. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 7 Enbor zaharretik kimu berriak an altxatu zuen Guillermo Lazonek Lezoandia etxea garai hartako Port de Lazon delakoan. Orain, 800 urte geroago, unea iritsi zaigu lezoarroi oroimenaren zirrikituetatik iraganaz jabetu eta egungo zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Eta horretarako tresna izan nahi du Lezoren XX. mendeari buruzko liburu honek. Esku artean duzun lan honek gaur egun ezagutzen dugun Lezok aurreko mendean izan zuen bilakaera aztertzen du eta horretarako gizakiarentzat eragin erabatekoa izan duten bi arlotan sakonduz: industrializazioa eta demografia. Izan ere, XX. mendea da gaur egun ezagutzen dugun Lezo erabat moldatu duen garai historikoa. Mende hasiera badiako uren altzoan hasi genuen, 1.000 biztanleko nekazal herria izanik. Gaur ordea, ur haietara sarrera debekatua izanik, historikoki nekazal eremuak izan diren horietara zabaltzen ari den 6.000 biztanleko herri industriala bilakatu gera. Eboluzio horretan bi dira faktore klabeak: industrializazioa eta inmigrazioa. Lezoren historian inoiz gertatu gabeko aldaketak gertatu dira mende honetan, eta Lezoko herriak prozesu horren alde on eta txarrak bizi behar izan ditu. Lezo, zirkunstantzia horien arabera modelatu dela esan dezakegu. Lezoarren ongi-izate maila hobetu egin da, langabezia eta desindustrializazioa sofritu ditu, kutsadura, akulturazioa, hazkunde demografikoa, baserriaren heriotza. Gaziak eta gozoak elkarrekin nahastu dira eta horren emaitza da gaur ezagutzen dugun Lezo. XX. mende osoan zehar, ordea, Lezon bizi-bizi egon da herriaren identitatea eta ezaugarriak zaintzeko grina. Herri txikia izan arren, gure identitatea gordetzeko lana gogoz egin dugu. Izan ere, ahoz-aho transmititu den herriaren memoria historikoak balore positiboz jantzi dute. Lan hau herriaren memoria historikoa janzteko tresna berri bat izango delakoan gaude. Ziur gaude gure historia hobeto ezagutuz etorkizunean nondik jo behar dugun erabakitzeko argi gehiago izango dugula. Beraz, lan hau ez da apalategietan gordetzeko borondatez sortua. Gure asmoa da ahalik eta zabalkunderik handiena ematea, herritarrek ezagutu dezatela, eskolan herriko historia ikertzeko materiala izan dadila, historiagileek kontsultarako erabil dezatela. Lezoren historiari buruzko lanak gutxi dira eta datozen urtetan hutsune hori osatzeko jarraitu beharko litzake ikerketa eta publikazio egitasmoarekin. XX. mendeak hain zuzen baditu beste hainbat atal aztertzea merezi dutenak: Gerra Zibila, Abertzaletasunaren sorrera, mendeko giro politikoa, Herri Mugimenduen eragina gizartean, baserriko lanbide tradizionalak, hirigintzaren eboluzioa... Lan hau izan dadila beraz XX. mendeari buruzko ikerketa sail baten hasiera. Horra hor erronka. 1203 Aitor Sarasola Salaberria, Alkatea Imanol Esnaola Arbiza, Kultura Zinegotzia Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 9 AURKIBIDEA DEMOGRAFIA SARRERA Zeintzuk dira iturri dokumental nagusiak? ARO ESTADISTIKOA ETA INFORMAZIO ITURRIAK Iturri administratibo eta zibilak Zentsuak Udal-erroldak Erregistro Zibilak Jaiotzak Heriotza erregistroak Ezkontzak Tutoretza eta ordezkaritza erregistro-agiriak JATORRI ADMINISTRATIBOKO INFORMAZIO ESTADISTIKOA LEZON PARROKIKO INFORMAZIO ITURRIAK Bataio Liburuak Heriotza Liburuak Ezkontza liburuak Fabrika Liburuak Kofradien Liburuak JATORRI ERLIJIOSOKO INFORMAZIO ESTADISTIKOA LEZON IKERKETA DEMOGRAFIKOA LEZON LEZO HERRIKO POPULAZIOAREN BILAKAERA A) 1900-1950 aroaldia: Gelditze egoeratik hazkunde demografiko azkarrera A.1) 1900-1910eko hamarkada edo kolapso demografikoaren unea A.2) 1910-1920. Esnatze demografikoaren hamarkada A.3) 1921-1930. Edo berpizte demografikoaren hamarkada A.3.1) Testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa A.3.2) Industria berrien kokatzea A.3.3) Berezko hazkundea eta migrazioak A.4) 1931-1950. Ekaitzetik barealdira. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 10 B) 1950-2001: Gailurretik lautadara. B.1) 1950-1985. Goranzko abiadura azkarra B.1.1) Testuinguru orokorra B.1.2) Populazioaren bilakaeraren azterketa 1950-1986 B.2) 1985-1995. Krisiaren hondoa B.3) 1997-2001. Barealdia eta errekuperazio laua BEREZKO HAZKUNDEA SARRERA JAIOTZA TASA GORDINA Lehen inflexio puntua 1930-1940 Jaiotze tasa gordinaren bigarren inflexio unea:1970-1981 HERIOTZA TASA GORDINA HERIOTZAREN FAKTORE ERAGILEEN ALDAKETA SARRERA a) b) c) d) 1900-1910. urte bitartea: Urte latzak 1910-1930. urte bitartea: Heriotzari stop. 1930-1940. urte bitartea: “Heriotzaren zalduna” Lezotik barrena. 1940-200. urte bitartea MIGRAKETAK LEZOKO XX. GIZALDIKO DEMOGRAFIARI BURUZKO KONKLUSIOAK ERANSKIN ESTATISTIKOA DEMOGRAFIA: BIBLIOGRAFIA DEMOGRAFIA: ERANSKIN DOKUMENTAL ETA ESTATISTIKOAK Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 11 INDUSTRIA SARRERA XX. GIZALDIAREN HASIERAKO TESTUINGURU POLITIKO ETA EKONOMIKOA LEZOKO INDUSTRIAGINTZARI BURUZ ZEIN DAORAIN ARTE IKERTURIK DAGOENA? ESKURADAITEZKEEN INFORMAZIO ITURRIAK 1234- Idatzizko iturri dokumentalak Ahozko iturriak Arkeologia historiko-industriala Iturri bibliografikoak IKERKETAREN HELBURUAK LEZOKO INDUSTRIA XX. MENDEAN A) Industrializazioaren sorrera eta abiada (1911-1939) A.1) 1911-1920 A.1.1) Jardueraren sektorekako banaketa A.2) 1921-1930 A.3) 1931-1939 LEZOKO XX. GIZALDIKO INDUSTRIARI BURUZKO KONKLUSIOAK INDUSTRIA: BIBLIOGRAFIA INDUSTRIA: ITURRI DOKUMENTALAK GEHIGARRIA: TAULA ETA GRAFIKOEN AURKIBIDEA Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 13 Lezoko historia aurrez aurre AURKEZPENA Aurkezten dugun ikerketa lan honen emaitza, ezinezkoa litzateke idazteko behar izan dugun informazio eta dokumentazioa eskura izan ez bagenu. Horrela, Lezoko Udal Agiritegian eman ditugun orduak, ez lirateke hain arinak izango, bertarako sartu-irtenak erraztasunez egiteko aukera izan ez bagenu. Beraz, gure eskerrik beroenak hau horrela izan zedin saiatu diren guztiei. Zentzu honetan, aipatzekoa da, Lezoko San Juan Bautista Parrokiko liburuak, bai heriotza bai bataioenak, irakurri eta datuak eskuratzeko, eskaini zaizkigun erraztasunak. Guzti hauei esker burutu ahal izan da, Lezoko Unibertsitateko Udalak, lezoar guztiek bere historia ezagutu zezaten helburuaz, Aranzadi Zientzia Elkartearen ardurapean jarri duen ikerketa proiektua. Gure asmoa, orain arte idatzirik zegoenari nolabaiteko bultzada eta osaera ematea izan da, ez baita txikia izan, orain arte lezoar idazle eta adituek egin duten lana. Ikerlan hau bi modutan idatzi da: Batetik, metodo historiko-zientifikoa erabiliz eta diziplina honek eskatzen dituen baldintzak zuhurki errespetatuz Lezoko XX. gizaldiko historiara hurbilketa bat egin da. Bestetik, ahalik eta modurik xamurrenean, ikertutakoa azaltzen saiatu gara. Historiaren bi alor jorratu dira: demografia eta ekonomia. Biak oso lotuta aurkitzen ditugun arloak dira eta bata bestearen eraginpean garatzen dira. Demografiari dagokionez, Lezoko populazioak XX. gizaldian zehar ezagutu duen bilakaera orokorra deskribatzeaz gain, gora behera hauen zergatiak aztertzea izan du helburu. Jakina den bezala, bilakaera demografikoa hiru faktore demografiko nagusik baldintzatzen dute: jaiotzak, heriotzak eta migrazioak. Hiruen arteko loturek esplikatzen dute populazio baten garapenaren nondik-norakoa. Baina guzti hau testuinguru historiko jakin batean txertatzen da, non faktore sozialak, kulturalak, politikoak eta ekonomikoak aurkitzen ditugun. Faktore sozial guzti hauek izan dira gure erreferentzia puntu, demografiaren bilakaera esplikatzeko. Ekonomiari ere lanaren zati garrantzitsu bat eskaini diogu eta honen baitan industriagintzaren faktoreari, hau baita hein handi batean Lezoren gaur egungo izaera sozio-ekonomikoa ardazten duen elementua. Industriagintza ez da Lezon bat-batean sorturiko fenomenoa, ibilbide luze baten ondorioa baizik. XX. gizaldiko industrializazioaren ikerketarako oinarriak jarri nahi izan dira, informazio iturri dokumentalek utzi diguten arte. Hau dela eta, 1900-1950 urte bitartean Lezoko industrigintzaren ezaugarriak izan dira aztertu diren gai nagusiak. Helburuak bere osotasunean bete ez badira ere, etorkizuneko ikerketak posible egingo dituzten bideak zabaldu izana espero dugu. 13 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 15 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Demografia San Juan Bautista Elizan bataioa XX. mendearen erdialdean (Iturria: Orratx!) 15 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 16 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA SARRERA Demografiaz hitz egiten denean ohikoa da zenbaki, grafiko eta taula hotz eta gordinak eskaintzea. Azterketa demografiko bat egiteko oinarrizko lehen pausua, datu eta estatistika doitu hauek guztiak eskuratzea da; hala ere, helburu zientifiko eta metodologiko guzti hauek betetzeaz gain, Lezo herria kokaturik dagoen espazio honetan bizi izan ziren, eta diren, haragiz eta hezurrezko pertsona guztien biziera, portaera, zorion eta oinazeen berri ematea da gure asmoa. Historia eta demografiak gizakien bizimoduaren berri eman behar digute; hori dela eta, azaltzera goazen datu estatistikoen atzean, XX. gizaldian zehar lezoarren giza presentzia nabarmendu nahiko genuke. Hori da, azken finean gure ikerketa lanaren helburua, Lezoarren giza historiaren ulermena lortzea eta beraien bizierak adieraztea. ZEINTZUK DIRA DEMOGRAFIAREN ITURRI DOKUMENTAL NAGUSIAK? Gizakiaren antolakuntza politiko, ekonomiko eta soziala konplexuagoa egiten joan den heinean, gizarteen osagaiak zenbat eta zein ezaugarritakoak diren jakin nahi izan da. Aro garaikidean, hau da, eskuragarri diren estatistikak iritsi bitartean1, populazio zenbaketa hauen helburua ekonomikoa izan zen soilik; espazio batean zenbat biztanle bizi ziren jakin nahia, zergadunak zenbat ziren jakiteko eginda zegoen. Populazio zenbaketa hauen zergati ekonomikoari, interes politiko eta militarrak ere lotuko zitzaizkion, norbere botere esparruan erabili zitzakeen soldadu kopuruak jakiteaz gain, arerioaren indarrak neurtzeko ezinbesteko tresna estatistikoa baitzen. XVIII. gizaldiaren amaieran, populazioaren ezaugarrien azterketen eraldaketa nabarmen 16 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 17 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA bat ezagutu zen. Baliabide ekonomiko eta populazioaren arteko itxurazko desorekarengatik kezkaturik, hainbat pentsalarik, hala nola R. Malthusek2, gizarte horien ezaugarri demografikoak eta beraien bilakaeraren zergatiak eta ondorioak zeintzuk izan zitezkeen aztertu asmoz, demografiaren metodo eta helburuetan sakonduko dute. Gogoeta hauen ondorioz, gizarte horien bilakaera planifikatzeko tresnak eta portaerak asmatzeko bideak hausnartu nahian, demografia zientziak jauzi kualitatibo handia ezagutuko zuen. Testuinguru honetan, espainiar monarkiaren kasuari dagokionez, populazioaren lehen zenbaketa orokor eta sistematikoak egin ziren. Populazioaren zenbaketa hauen artean, aipagarriak dira, Aranda Kontearen zentsua (1785), Floridablancaren zentsua (1787), Manuel Godoy-ren zentsua (1797) eta, azkenik, Alfonso XII.aren erregetzan, 1897an gobernuburu izan zen Martínez Campos-en aginduz egin zen zentsua, non gaur egungo zentsu modernoaren egitura eta ezaugarriak aurki zitezkeen 3. ARO ESTATISTIKOA ETA INFORMAZIO ITURRIAK ITURRI ADMINISTRATIBO ETA ZIBILAK - Zentsuak. Zentsuak 10 urtero egin ohi dira4, eta estatu administrazioaren kudeaketa eta kontrolpean garatzen dira. Honela, 1900. urtetik hasita, hamarkada bakoitzeko zentsuaren emaitzak eskuratu ahal izango dira, gertaera beliko edo antzeko salbuespen egoerak ezinezkoa egiten ez badu behintzat. Zer informazio mota aurki dezakegu zentsuetan? Lehenik eta behin, biztanle bakoitzaren izen-abizenak eta berari buruzko beste zenbait datu topatuko dugu, hala nola, sexua, jaiotzedata edota adina, egoera zibila, bizilekuaren helbidea, familian hartzen duen lekua, jatorrizko jaiolekua, ikasketak, bere egoera sozio -laborala, e.a. - Udal-erroldak. Zentsuarekin batera udal-erroldak ditugu, demografiaren beste informazio baliotsu moduan. Bertan jasotzen den informazioa mugatuagoa da, baina bost urtetik bost urtera egin ohi dira. Hauek, zentsuaren datuen gaurkotze funtzioak berriztatzeko baliagarri dira. 1 Aro honi aro aurre-estatistikoa deritzaio. Thomas Robert MALTHUS (1766-1834) pentsalaria, baliabide eta populazio hazkundearen arteko desorekaren ondorioak ikerketa metodo zehatzez aztertu zituen lehenetariko bat izan zen. Ikerketa honen emaitzak 1798. urtean argitaratu zen Ensayo sobre el principio de la población izeneko liburuan jaso zituen. 3 Ordurako, 1856. urteko Azaroaren 3ko Errege Dekretuan, Instituto Nacional de Estadística erakundea sortu zen. Aipatu ditugun informazio iturri hauei bi ikerlarien lan eskerga gaineratu behar zaie, VARGAS PONCE (1805) eta Pascual MADOZ-enak (1843). 4 Zentsuen bitarteko denboraldietan, zentsu sinpleak eta partzialak egiten dira populazioaren datuak zuzendu eta berritzeko. Zentsu sinpleak zentsu orokorrak baino datu laburragoak jasotzen ditu eta, ondorioz, modu azkarrago batez jaso ahal izango da informazioa. Honekin batera, zentsu partzialak ere, ikerketa bitarteko bezala erabiltzen dira, baina kasu honetan populazio osora hedatu ordez, populazio muestra edo aukera batera mugatzen dira; eta hauek populazio osora estrapolatuz eraldaketaren nolabaiteko norabidea erakutsi dezakete. 2 17 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 18 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA - Erregistro zibilak. Espainiako XIX. gizaldiko Estatuaren administrazioa garatzen doan heinean, eta Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa aldarrikatzen duten indar sozialen eraginez, erregistro zibila sortu zen 1871. urteko Ekainaren 17ko legearen ondorioz. Erregistro zibilean jasotzen ziren datuak, Parrokiko agiritegian aurki ditzakegunaren antzekoak dira, beraz, honek informazio bikoizketa bat eragiten du eta hori demografiarentzako aberasgarria bihurtzen da. Zer jasotzen da erregistro zibilean? Lau erregistro multzo garrantzitsu daude: Jaiotzak (bizirik ala hilik suertatu). Jaioberriaren jaiotze data eta bere aita, ama (ezagutzen direnean) eta aiton-amonen izen-abizenak eskaintzen dizkigu. Heriotz erregistroak. Hilotzaren izen-abizenak, sexua, adina eta bere ahaideen berri emateaz gain, heriotza data, lekua, ordua eta zergatia, azken hau sendagilearen zertifikatu batez ziurtatuta, zehazten dira. Ezkontzak. Ezkontideen izen-abizenak, adina eta bakoitzaren ahaideen berri ematen da. Tutoretza eta ordezkaritza erregistro-agiriak. Adin txikiko edo ezinduen tutoretza edo ordezkaritza administrazioen aurrean jasotzen duen erregistroa dugu. Iturri guzti hauek jaso, era sistematiko batez prozesatu eta aztertuko dituzten erakundea Espainiako INE (Instituto Nacional de Estadística) eta Euskal Autonomia Erkidegoko EUSTAT izenekoak izango dira. JATORRI ADMINISTRATIBOKO INFORMAZIO ESTATISTIKOA LEZON Lezo herriari buruz aurki daitezkeen informazio iturri demografikoak aberatsak dira, udal agiritegian 1900. urtetik gaur egun arteko populazioaren bilakaerari buruzko datuak aurki baitaitezke. Aipatu informazio hau paperean aurkitzen da, egoera onean eta modu irakur errazean. (ikus II. taula) Erregistro zibilak, gorago esan den bezala, beste informazio iturri inportanteak dira. Aurkezten ari garen lan hau burutzeko maiz erabili ditugun iturriak, INE-k (Instituto Nacional de Estadísticak) eta EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundeak) argitaratutako datuak izan dira. INE-ren kasuan, Lezoko populazioaren bilakaera eta sexuen arteko banaketaz hitz egiten diguten taulak jaso ahal izan dira, 1900. urtetik aurrera; baina populazioaren beste ezaugarriei dagokionez, hala nola, adina, sailkapen sozio-profesionala, jatorria, jaiotzak, hilkortasunak, e.a, erakunde honek argitaratu gabe ditu. EUSTAT erakundearen kasuan, 1981. urtetik aurrera, Lezoko populazioaz xehetasun guztiak eskaintzen dizkigu; beraz, hau izan da urte honetatik aurrera erabili den informazio iturri ia bakarra. 18 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 19 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA San Juan Bautista Eliza. 1988 nurtea. (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) PARROKIKO INFORMAZIO ITURRIAK Europako mendebaldean, non Eliza katolikoak bere egiturak finkatuak dituen, T rentoko Kontzilioaren erabakiaz Parrokiko agiritegiak sortu ziren. Espainian, agiritegi hauek, Felipe II.ak 1564. urteko Uztailaren 12an eginiko dekretuan argitaratuko ziren erabakien eraginez ezarriko dira. Guzti hau, Elizako administrazioaren berrantolaketa orokor baten baitan kokatu zen. Mota askotako erregistro liburuak aurki badaitezke ere, orokorrean bost dira guztien oinarri: Bataio liburuak. Jaio berrien bataio eguna eta, honekin batera, jaiotze eguna eta ordua, bataiatu denaren izen-abizenak eta bere gurasoen izen-abizenak jakinarazten dizkigu. Honetaz gain, aiton-amonak eta aita-ponte eta amandrearen izen-abizenak ere azalduko zaizkigu. Heriotza liburuak. Erregistro liburu hauetan eskaintzen den informazio garrantzitsuena, hildakoaren izen-abizenez gain, heriotza data, ordua eta motiboa edo arrazoia dira. Ezkontza liburuak. Ezkongaien izen-abizenak, adina eta jatorria zehazten dira, hala nola, ezkontza data eta ordua. Fabrika liburuak. Parrokiko kontabilitatearen xehetasun guztiak jasotzen zituzten liburuak dira. Parrokiko Elizan obra nagusiak egin izan balira, obra horiek egiteko sarrera eta gastuen xehetasunak bertan jasoko lirateke. Kofradien liburuak. Liburu hauek ez dira Parrokia guztietan aurkitzen, herritar izaera zuten 19 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 20 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA kofradien presentzia zegoen Parrokietan aurki daiteke soilik. Hauek, herri horretako erlijiotasuna bizitzeko moduaren berri emango ligukete, nagusiki. ERLIJIO JATORRIKO INFORMAZIO ESTATISTIKOA LEZON Parrokiako liburuen artean, azterketa demografikoa egin ahal izateko, hiru multzo dira kontsultagarriak: bataioen liburu multzoa, heriotzena eta ezkontzena. Aurkezten ari garen lan hau burutzeko, bi lehenak erabili ditugu, hau da, bataio eta heriotza liburuak. Bataio liburuetan, mende osoko erregistro zehatzak jasotzen dira; eskaintzen zaigun mende osoko informazioa nahiko homogenoa da, baina datuak idazteko orduan, parrokiako arduradun bakoitzak bere estiloa eta egiteko erak erakusten dizkigu. Kasu batzuetan, xehetasun gehiago azaltzen dira eta, beste zenbait kasutan, xehetasunek ia ez dute garrantziarik. Urtez urteko bataioak zenbaturik daude eta liburu bakoitzaren amaieran aurkibide bat eskaintzen zaigu, bataiatuaren kokapena errazteko. Liburuak egoera onean aurkitzeaz gain, irakur errazak dira. Heriotza liburuetan, mende osoko erregistro zehatzak azaltzen dira, bataio liburuekin gertatzen den bezala. Mende osoko informazioan, bataioen kasuan bezala, informazio homogenoa ematen da. Urtez urteko heriotzak zenbaturik eta zerrendatuta azaltzen zaizkigu, liburu bakoitzaren bukaeran aurkibidea aurki daitekeelarik. Heriotza liburuetan, hildakoaren datuak zehazteaz gain, medikuaren zertifikatuari men egiten zaio, heriotzaren zergatia, ordua eta lekua azalduz. 20 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 21 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Litorgrafia. Irungo bidean. Atzean Lezo herria. XIX. mendeko erdialdean. (Iturria: Kutxa fototeka) IKERKETA DEMOGRAFIKOA LEZON Zer ikertu da Lezo herriari dagokionez, orain arte? Arazo larria eta gainditzeko zailtasun handikoa izan da, Lezoko XX. gizaldiko demografiari buruzko informazio iturri elaboratuak eskuratzea, ez baitago nolabaiteko abiapuntu serio bat eskainiko ligukeen ikerketa sakonik, arlo honetan behintzat. Bi dira erreferentzia aipagarriak arlo honetan: Karlos Etxezurietak5 eta Antton Agirre Sorondok6 buruturiko lanak. Antton Agirre Sorondok 1989. urteko LEZO aldizkariaren 3. zenbakian, Lezoko demografiari buruzko artikulu bat idatzi zuen. Populazioren bilakaera orokorraz gain, beste ataletan serie estatistiko jarraiak eskaintzen ditu eta, ikerketa metodo moduan, zenbait urtetako deskripzio partzialak egiten ditu (nolabaiteko laginketak eginez); bere ondorioak adierazle esanguratsutzat hartuz eta beste urte batekoarekin alderatuz. Karlos Etxezurietak7 1984ean, ikerketa lan interesgarri eta mardula burutu zuen, eta ikerketa lan honetan Lezoko herriari buruzko alor ezberdinak aztertzen dira (kondaira, ekonomia, demografia, kultura e.a.), horien artean, liburuaren zazpigarren atalean Lezoko demografiari lekua ematen zaiolarik. Esan beharra dago, XX. gizaldiko demografiaren azterketari dagokio5 Etxezurieta Sarasola, Karlos; Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko- ekonomikoa, Lezo, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 6 AGIRRE SORONDO, Antton: Evolución demográfica de Lezo, in LEZO aldizkaria 3. zbk., 1989. 11-13 orr. 7 ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos: Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko ekonomikoa, Lezo, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 21 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 22 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA nez, 1981eko zentsuaren azterketan oinarriturik dagoela eta datu interesgarriak azaltzen bazaizkigu ere, gure asmoetarako mugatua suertatzen dela8. Demografiaren inguruko ikerketen egoera hau ez da salbuespenezkoa, herrialde eta eskualde honi loturiko beste ikerketen egoeraren islada baizik9. Ikerketa lan hauetaz gain, ezagunak dira eskualdeko garapen historiko eta ekonomikoaz ari diren beste zenbait lan; Lezo herriaren bilakaera eta ezaugarri demografikoei buruz beste datu batzuk zehazten dituztenak, Pasaia, Errenteria, Oiartzun eta Donostia herrietako datuekin alderatuz10. Hala ere, ikerketa lan hauetan, Lezori buruz eskaintzen den informazioak ez dio mende osoari erreferentzia egiten, hau da, ez ditu gizaldi osoko serie estatistiko jarraiak ematen. Beraz, deskribaturiko abiapuntua oinarritzat hartuz, gure ikerketaren lehen urratsa, behar ziren datu estatistiko guztiak bildu eta taiutzea izan da. Horretarako, Lezoko udal-agiritegian aurkitzen diren 1960 bitarteko zentsuak hustu dira. Halaber, San Juan Bautista Parrokiako Bataio eta Heriotza liburuek ematen dizkiguten xehetasun guztiak ere, jasoak izan dira. Horrenbestez, Lezoko populazioaren bilakaera orokorra eta bere egitura ezaugarriak (sexu, adin, lanbide eta jatorria) aztertu ahal izango ditugu, datozen orrialdeetan. 8 Ibidem: 78-89. orr. eta 128-140. orr. EE.AA: Euskal Herriko geografi bibliografikoa, INGEBAed. Donostia, 1986. 188-191 orr. 10 GOMEZ PIÑEIRO, F. Javier: Bibliografía geográfíca de Euskal Herria 1980-1992, INGEBAed., Donostia, 1993. 155158.orr. 9 22 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 23 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezoko Konstituzio Plaza. Nekazal feri egunean. 1915 urtea (Iturria: Kutxa fototeka) LEZO HERRIKO POPULAZIOAREN BILAKAERA 1900 - 2001 Lezok mendearen hasieran 1.198 biztanle 11 zituen eta 140,94 biztanle Km2-ko dentsitatea zuen; XX. gizaldia amaitzerakoan, berriz, 5.853 bizilagun bilduko dira eta populazio dentsitatea 688,59 biztanle Km2-koa izatera iritsiko da. 11 Aurrerantzean, eta lan honetan erabiliko ditugun datuak “izateZko” populazioari dagozkionak izango dira. “Zuzenbidezko” populazioaz hitz egitean espreski adieraziko da. 23 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 24 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Ez dago ukatzerik mende hasieratik gaur egun arte Lezok ezagutu duen eraldaketa demografikoa handia izan denik, baina inguruko herrietako portaera ikusiz, Lezoko bilakaera nolaz definitu daiteke? Galdera honi erantzuteko, Lezo herriak XX. gizaldian zehar ezagutu duen bilakaera demografikoa zein izan den deskribatuko da Gipuzkoa, Pasaia eta Errenteriako populazioaren bilakaerekin alderatuz. Gure azalpenaren ulermena erraztearren, azterketa orokorra aroaldi jakin batzuetan zatikatu dugu; beti ere kontuan izanik, edozein periodizaziok moldaketa berriak jasan ditzakeela. Historian orokorrean, eta demografian bereziki, prozesuak, eragileen bilakaerak eta bere efektuak ez baitira une zehatzetan gauzatzen, epe motzeko denboraldi, motz-motzerdietan edo zabaletan baizik. Aroaldiak zehazterakoan 3 motatakoak irizpideak izan ditugu kontuan: 1) Populazioarekiko barne eragileen bilakaerari loturiko adierazleak: adierazle demografikoek erakusten diguten bilakaeraren ezaugarriez ari gara. Adierazle hauen zutabeak, jaiotza, heriotza eta migraketek osatzen dituzte. 2) Populazioarekiko kanpo eragileen bilakaerari loturiko ezaugarriak: testuinguru historikoari loturik dauden gertaera politiko, sozial eta ekonomikoek, demografian orokorrean izan ditzaketen eraginak. Azken alor honi dagokionez, leku berezia eskaini diogu, Euskal Herria eta Gipuzkoako bilakaera ekonomikoek ezartzen dituzten baldintzei. 3) Hirugarren irizpidea pedagogikoa izan da: Periodizazio konplexu eta korapilotsuetatik ihes egin nahi izan dugu, azalpenaren zehaztasuna eta objetibotasuna mantenduz. Azaldu dugun guztiaren arabera, Lezo 1900–2001. urte bitarteko bilakaera demografikoaren azterketa bi arotan zatitu dugu. A) 1900–1950 aroaldia: Gelditze egoeratik hazkunde demografiko azkarrera. A.1) 1900-1910eko hamarkada edo kolapso demografikoaren unea. A.2) 1911-1920. Esnatze demografikoaren hamarkada. A.3) 1921-1930 edo berpizte demografikoaren hamarkada. A.4) 1931-1950. Ekaitzetik barealdira. B) 1950–2001 bitartea: Gailurretik lautadara. B.1) 1950–1985. Goranzko abiadura azkarra. B.2) 1985–1995. Krisiaren hondoa. B.3) 1997–2001. Barealdia eta errekuperazio laua 24 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 25 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1970 urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) A) 1900-1950. AROALDIA. GELDITZE EGOERATIK HAZKUNDE DEMOGRAFIKO AZKARRERA. 25 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 26 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 50 urtez osaturiko aroaldi luze honen ezaugarriak hobeto azaltzearren, 4 epealdi desberdinetan zatitu dugu gure azterketa. Zatikatze honen arrazoien oinarrian, epealdi bakoitzak dituen berezitasun ekonomiko, sozial, politiko eta demografikoak daude. A.1) 1900-1910. HAMARKADA EDO KOLAPSO DEMOGRAFIKOAREN UNEA. Fase honetako lehenengo hamarkadaren bitartean, hau da, 1900. urtetik 1910 bitartera, Lezoko populazioa %5,43 hasi zen, hau da, 65 biztanle gehiagorekin amaituko zuen hamarkada hau. Mende hasiera honetan hazkundea oso txikia zenez, Lezo estankamendu demografiko batean murgildurik zegoela pentsa dezakegu. Baieztapen hau nabarmenki egiaztatzen da, denboraldi berean Gipuzkoako, (+%15,74), Pasaiako (+%25,04) eta Errenteriako (+%35,43) populazioen hazkundeak anitz handiagoak izan zirela ikusten badugu. A.2) 1911-1920 ESNATZE DEMOGRAFIKOAREN HAMARKADA. Lezok geldotasunetik irteteko trazak, 1910-1920 hamarkada bitartean erakutsi zituen. Irteera abiadura 1910. hamarkadaren hasieran ezagutu zen eta 1920. urte bitartean, 160 pertsona gehiago biziko ziren herrian, hau da, Lezok %12,64ko hazkundea ezagutu zuen. Beraz, lezoarrak (%14,06ko hazkundea izan zutenak) Gipuzkoako populazioaren hazkundearen pareko portzentaietara hurbildu baziren ere, oraindik bien arteko hazkunde erritmoaren diferentziak –1,42 puntukoa izaten jarraitzen zuen. Hala eta guztiz ere, 1900. urtearekiko hazkunde metatuari12 dagokionez, Lezo Gipuzkoarekin alderatuz, oso atzetik kokatzen zen; herrialdea denera %32,02 hazi baitzen, Lezo, aldiz, %18,78. Bien arteko diferentzia, beraz, handia zen. 12 26 Hazkunde metatua: 1900. urtea oinarritzat harturik, berarekiko hazkundearen bilakaera erakusten digu. Datu hau %tan eskeintzen da. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 27 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Diferentziak nabarmendu egiten dira, Pasaia eta Errenteriako kasuekin alderatzen bada. Bi herri hauetan, hamarkada bitarteko hazkunde13 demografikoaren erritmoa dezente handiagoa izan zen. Lehen adibidea, Errenteriarena dugu, %25,85aren hazkundearekin 14; bigarrena, Pasaia herriarena da, zeinek bere hazkunde erritmoa ia bikoiztu egin zuen, hau da, %33,63koa izatera iritsi zen. 1900. urtetik herri hauek ezagutu zuten hazkunde metatuari heltzen badiogu, diferentziak itzelak dira, Errenteria %70,45 hazi zen 1900. urtea geroztik eta Pasaia, berriz, %67,09. Lezoren hazkundearen arrazoiak zeintzuk izan zitezkeen azaltzerakoan, lehenik eta behin, bere populazioaren berezko hazkundearen zifra positiboa izan zela nabarmendu behar da. Zifra hau nahikoa litzateke, 160 biztanleen gehikuntza hori esplikatu ahal izateko. Are gehiago esango dugu, 1920. urtearen amaieran, berezko hazkundeari esker, Lezok 192 biztanle gehiago izan beharko lituzkeela; beraz, datu honi lotzen bagatzaizkio, esan daiteke Lezon sortu zen populazioaren zati bat herritik kanpora irten zela bizitzera. Guzti hau ulertzeko, kontuan izan behar dugu, 1914-1918. urte bitarteko I. Mundu Gudaren leherketa. Urte horietan, Europako ekoizpen ekonomiaren kolapsoa gertatu zen eta, halabeharrez, elikadura, lehengai, produktu manufakturatu eta, hein batean, eskulanaren horniketa ere, neutraltasun jarrera hartu zuten herrialdeen esku geratu zen. Egoera ekonomikoa hobetzeko kontestu berriaz baliatu ziren herrialde horien artean Hego Euskal Herria eta Espainia 13 Zentsuen arteko hazkunde erritmoak, hamarkada bakoitzean egiten den zentsuen arteko hazkunde diferentziak erakusten dizkigu. Datu interesgarria dela deritzogu hazkundearen zenbatekoa den esateaz gain, bere hazkunde erritmoari buruz ere nolabaiteko informazioa eskeintzen digulako. Datu hau %tan eskeintzen da. 14 Hala eta guztiz ere, azpimarragarria da Errenteriak zentsu bitarteko bilakaeran jasan zuen erritmo jeitsiera, ia hamar puntukoa izan zela (–9,59). Hazkundea (%29) berez handia izan bazen ere, mende hasierako hazkunde portzentaietara itzultzeko, 1965-1970 aroaldira itxaron beharko zen; berriz ere %30 gaineko hazkunde erritmoan kokatu ahal izateko. 27 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 28 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA aipatu behar dira, beraien ekoizpen sistemek, orokorrean, esportazioen handitzearen mesedea jaso baitzuten15. Ondorioz, jakien ekoizpena, oihalgintza, burdingintza eta esportazio jarduerekin harremanetan zeuden itsas garraioa, merkataritza eta untzigintza, izango ziren sektore oparoenak, Pasaia eta Errenteria bezalako herrietan aurki zitezkeen jarduera eta sektore ekonomikoak, hain zuzen ere. “La Primera Guerra Mundial fue un momento de expansión de la flota. Varios factores, entre los que cabe destacar: la sustitución de importaciones y el incremento de las exportaciones de pescado a Francia, el auge general de la economía y con ello del consumo, la adopción de sistemas de pesca ensayados en Galicia y la adquisición de embarcaciones de segunda mano británicas, suponen un auge del sector. Este auge, llega a desbordar el marco físico en el que hasta entonces se había desarrollado la flota, trasladándose su base principal al puerto próximo de Pasajes, que atesoraba una amplitud y condiciones físicas necesarias para la expansión de la flota y de la industria asociada. Si en 1918 operaban 13 vapores en Pasajes, se pasará de 40 unidades en 1920, fruto de los traslados desde San Sebastián y esta cifra no dejará de crecer hasta superarse las 170 unidades en 1932, de ellos 160 de mas de 50 TRB.” 16 Beraz, posible litzateke urte hauetan, Lezoko herria, beste herri hauen ekonomiaren itzalpean hasi izana. Esan daiteke, Pasaia eta Errenteriaren populazioaren erakarpena zela eta, Lezo ez zela gehiago hazten, ez behintzat bere hazkunde naturalak erakusten digun potentziazioari dagokion neurrian. Horrela, estatistikei jarraituz 1910-1920 hamarkadako “esnatze demografikoa”k 183 biztanleren hazkundearekin hasi beharko zukeen, baina 160 biztanleko gehikuntzarekin egin zuen. 15 Ekoizpena eta esportazioen garapenari beste hiru gertaera lotuko zaizkio: a) kapitalak izan zituen neurrigabeko irabaziak, b) jakien eta beste zenbait oinarrizko kontsumo gaien prezioen garestitzea eta c) aurreko guztiaren ondorioz langile borrokaren garapena. 1917. urteko Sobietar Iraultzaren testuinguruak, bere eragina ere izango zuen prozesu guzti honetan. Egoera honek, demografian eta langileriaren bizitza baldintzen okertzean izan zuen bere eragina; baina efektu hauek ez ziren Hego Euskal Herri osoan era berdinean gertatuko, ezta Espainiaren kasuan ere. Honen inguruan kontsulta daitekeen bibliografia: NADAL, Jordi: La población española (siglos XVI a XX), Ediciones Ariel, Barcelona, 1981. 174-177 orr.; TUÑON DE LARA, Manuel: El Movimiento Obrero en la Historia de España (2. tomoa), Sarpe ed., Madrid, 1985; MARTINEZ CUADRADO, Miguel: La Burguesia Conservadora (1874-1931) HISTORIADE ESPAÑAAlfaguara bilduman, Alianza Editorial, Madrid, 1983; GARCIADE CORTAZAR, Fernando: Historia del País Vasco, Txertoa, Donostia, 1988; EEAA: Historia de Euskal Herria; (8. tomoa), Ediciones Vascas, Donostia, 1982; OLABARRI, Ignacio: Relaciones laborales en Vizcaya (1890-1936), Leopoldo Zugaza ed., Durango, 1978; RIVERA BLANCO, Antonio: Situación y comportamiento de la clase obrera en Vitoria (1900-1915), EHU/UPV, Gasteiz, 1985. 16 ZURBANO MELERO, José Gabriel: El puerto pesquero de Pasajes 1920-2000. Una visión de la pesca en Guipúzcoa durante el siglo xx. Estructura empresarial, cambio técnico y pesquerías. Edizio Eletronikoa. Honetaz gain, José Gabriel ZURBANO beste honako ikerkertaren egile da, 1999 burutua eta oraingoz argitaruturik gabea: El puerto de Pasajes durante la industrialización de Guipúzcoa. Gestión y funciones económicas. 28 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 29 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA XX. mendearen erdialdean Lezon ospaturiko ezkontza (Iturria: Orratx!) A.3) 1921-1930 EDO BERPIZTE DEMOGRAFIKOAREN HAMARKADA. Norabide geldo hau kontutan izaki, ohartuko gara, Lezok aktibitate demografiko handi baten seinaleak eskaintzen dizkigun 1921-1930. hamarkada zein garrantzitsua izan zen. Hamarkada honetatik aurrera, Lezoren zentsuen arteko hazkunde erritmoari eta hazkunde metatuari dagokionez, Gipuzkoaren aurretik jarri zituen diferentziak, hamarkadaz-hamarkada nabarmenki handitzen joan zirelarik (ikus III. taula. 1900-1950. Zentsu arteko bilakaera). Herriaren zentsu bitarteko biztanle hazkundea 639 pertsona gehiagokoa izan zen, hau da, %44,91ko hazkunde portzentuala. Hazkunde honi esker Lezok 1930 urte bitartean %72,12aren populazio hazkundea metatu zuen, Gipuzkoak, aldiz, %54,37a. Hala ere, Gipuzkoa bere osotasunean harturik, Lezo, Pasaia eta Errenteriaren hazkunde erritmotik oso urrun aurkitzen zen. Horrela, Pasaiak %57,56ko zentsu bitarteko hazkundea eta 163,27ko hazkundea metatu zituen. Errenteriak, bere zentsu arteko hazkunde erritmoa mantendu egin zuen (+%29koa) eta bere hazkunde metatua %119,87koa izan zen. 3. grafikoan ikusi daitekeenez konparaketa egiteko aukeratu ditugun hiru herrien artean, Lezo eta Pasaia izango dira hamarkada honetan nabarmenki bereizten direnak. Nola esplika daiteke 1921-1930 urte bitartean Lezon gertatu zen erreakzio demografiko hau? 29 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 30 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Hiru arrazoi mota dira aipagarriak bilakaera hau azaltzeko: a) Testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa; b) Industria berrien kokatzea eta c) Berezko hazkundea eta inmigrazioa. A.3.1) TESTUINGURU EKONOMIKO, SOZIAL ETA POLITIKOA. Aurreko atalean aztertu dugu I. Mundu Gudak Euskal Herriko ekonomian izan zuen eragina. Kapitalen irabazi mardulekin batera, langileriaren mugimenduaren oinarriak jarri ziren, beraien bizitza baldintzen hobekuntzak lortzeko norabidean. Hiri handietan, erdi mailako giza multzoen presentzia handitu eta hauen bizi poza “urte zoriontsuak” deritzon aroaldian zabaldu zen, garaiko ikur adierazgarri moduan. Primo de Riveraren Diktadurapean (1923-1930), Estatuko ekonomia auto-hornikuntzara bideratuko zen eta, aldi berean, esportazioak bultzatuz,17 garapen ekonomiko azkar baten sortzaile izan zen. Diktadura denboraldi hau, erreforma sozialen garaia ere izan zen. Alde batetik, auzi sozialak bideratzeko mekanismo berriak ezarri ziren eta Diktadura aurretik hasiak zeuden hobekuntza sozialerako legediei bultzada garrantzitsua eman zitzaien, besteak beste langile-erretiroa ezarriz. Guzti honen eraginez eta Diktadurak ezarriko zuen kontrol sozialaz lagundurik, gatazka soziala asko baretuko zen18. 17 18 30 AVILES FERNANDEZ, Miguel: El siglo XX. Los primeros treinta años, Nueva Historia de España bilduman, EDAF ed., Madrid, 1981. 212-220 orr. TUÑON DE LARA: Manuel: El movimiento obrero en la historia de España (Tomo II), SARPE ed., Madrid, 1985. 225306 orr. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 31 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Hona hemen, aztertzen ari garen hazkunde demografikoaren testuingurua, honek esplika dezake jaiotza kopuruen hazkunde indartsua eta Lezon sumatu daitekeen migratzearen beste fenomenoaren presentzia. Azken honi dagokionez, Lezo migrazio hartzaile bezala agertuko zaigu datozen urteetan, gure testuinguru geografiko orokorrean gertatuko den legez. A.3.2) INDUSTRIA BERRIEN KOKATZEA. 1910. urtetik aurrera, Lezoko egitura ekonomikoari buruzko datu interesgarriak jasotzen hasi gaitezke. Ikerketa zehatz gutxi dago Lezoko industriaren bilakaeraz, eta hori, oztopo handia izan da bilakaera demografikoa eta ekonomikoa behar bezala uztartzeko. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu 1910-1920. urte bitartean Lezon enpresa berriak kokatzen hasi zirela, Pasaia eta Errenterian gertatzen ari zen moduan. Lezoren kasuan bi enpresa aipagarri daude: Guittet y Cia. eta Sociedad Paker´s.19 Dudarik ez dago lan eskaera berri hauek, inguruko herrietako langileria erakarri, Lezo bertan finkatu, familia sortu eta beraien bizimodua garatzeko aukerak eskainiko zizkietela. A.3.3) BEREZKO HAZKUNDEA ETA MIGRAZIOAK. Tamalez, Lezon gertatu zen populazioaren igoera, ez zen heriotzen kopuruen jaitsierarengatik izan, jaiotza kopuruen hazkundeagatik baizik. Lezok heriotzaren aurkako borroka honetan, antzinako eskema20 demografikoa errepikatzen du, gizartea eta familiaren jarraikortasuna ziurtatu ahal izateko. Horretarako, haur ugari edukiz, heriotzaren presentzia goiztiarraren mehatxu indartsua ekidin nahi izaten zen. 19 Cámara de Comercio de Guipizcoa: Memoria Comercial e Industrial correspondinete la año de 1918, Imprenta de Martín, Mena y Cía. Donostia 1919. Pasaia eta Errenterian kokatzen diren enpresak ugariagoak dira. Pasaian, bataz beste, denboraldi honetan 11 enpresa zenbatu daitezke, adibidez: Arrieta y Cía; Echarri y Cía; Real Compañía Asturiana; Astilleros San Juan; Mercader y Viuda de Londaiz e.a. Errenterian, denboraldi berean, 13 enpresa dira zenbatu daitezke, adibidez: Manufacturas de Yute; Real Compañía Asturiana; Fabril Ibero Belga; Subijana y Cía, e.a. 20 Eskema honen kontrakoari eskema modernoa deritzaio. Azken hau, belaunaldi eta familien jarraikortasuna bermatzeko, garapen sozial eta sanitarioan sustatuko litzateke eta, ondorioz, horrek heriotza kopuruen jaitsiera ekarriko lukeelarik. 31 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 32 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Ez dira lorgarriak 1930. urteko zentsuko datu zehatzak, beraz, ezinezkoa zaigu jakitea zenbatekoa den Lezok jasotzen duen populazioaren ekarpena, hau da, inmigrazioa. Hamarkadaren amaieran gertatu zen 639 biztanle izaterainoko hazkundea, posible litzateke inmigrazioaren argudioaren bidez arrazoitzea. Zaila da, ezinezkoa dela ez esateagatik, erregistroen zenbaketa zehatzen bitartez zifra borobilak lortzea; are gutxiago, jada esan dugun bezala, 1930. urteko zentsuaren datu zehatzak eskura ezinak direla kontutan hartzen badugu. Jakin badakigu, 1920. urteko eta 1940. urteko zentsuen azterketari esker, Lezok kanpo populazioaren ekarpen handiak jaso zituela denbora bitarte horretan. Horrela, 1911-1920. hamarkadan Lezora bizitzera gerturatu zirenak, 61 pertsona izan ziren, baina 1931-1940. hamarkadan zifra hauek goranzko norabide indartsua ezagutu zuten, kanpo ekarpenak 370 pertsona izatera iritsi zirelarik21. Ezin dugu erantzun zein izan ziren 1921-1930. hamarkadan Lezok jaso zituen kanpo populazioaren ekarpenak. Baina, ez dugu zalantzarik egiten, hauek handiak izan zirela esatean eta, hein handi batean, aztertzen ari garen hazkunde demografikoaren zergatien artean, berezko hazkundearekin batera, hau dugula bigarren arrazonamendu ardatz garrantzitsuena baieztatzean. Migrazioaren fenomeno hau ez da gertaera bitxi bat izango, orokorra baizik. Euskal Herrian eta Espainiar Estatu osoan gertatu zen fenomeno bat izango da eta bere jatorria hiru gertaeren bitartez esplika daiteke: a) Amerikar kolonien galerak migrazio bide honen zapuztea ekarriko zuen; b) I. Mundu Gudaren amaierak frantziar Estatura migratu zuen populazioaren itzulera eragingo zuen; c) 1923. urtetik aurrera Primo de Riveraren Diktadura-pean ezarri zen politika ekonomiko protekzionista zela medio, barne garapen ekonomiko bat etorriko zen zenbait herrialdeetara. Guzti honen eraginez Euskal Herrian, eta Estatu Espainiarrean orokorrean, herrialdeen arteko barne migrazioak gertatu ziren22. 21 Lezo herriaren bilakaera demografikoan, inmigrazio eta emigrazioak zein eragina izan zuen zehaztasunez jakin nahi izanez gero, datu hauek ikerketa honen aurreragoko beste atal batean aztertzen dira. Taulara erreferentzia egin. 22 MARTÍNEZ CUADRADO, Miguel: La Burguesía Conservadora (1874-1931), Historia de España Alfaguara bilduman, Alianza Editorial Alfaguara, Madril, 1933, 114-117 orr. 32 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 33 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezoko hilari bat. XX. mendearen lehen erdialdean (Iturria: Kutxa fototeka) A.4) 1931-1950. EKAITZETIK BAREALDIRA. Aurreko hamarkada, krisi ekonomiko, sozial eta politiko latz batean murgildurik amaituko zen. 1929. urteko burtsa krisiak eta krisi industrialaren eraginak modu latz batean kolpatuko zituen bi urteren buruan, Euskal Herria eta Espainiako ekonomiak. Testuinguru honetan, langileria eta erdi mailako giza multzo liberalek, presio handia egingo zioten Diktadurari eta 1930. urteko abuztuaren 17an “Donostiako Ituna” deritzonaren bitartez, Espainiako alderdi errepublikar eta liberalak aro berri bati hasiera emateko konpromiso eta egitasmo politikoa hitzartu zuten. Denboraldi luze hau, testuinguru ezkor honekin hasi zen, non krisia eta ezegonkortasun politikoa ziren nagusi, baina hamarkadan murgildu ahala faktore sozio-politiko berriak, zein baino zein ezkorragoak, gehitu ziren: beraien eraginez, populazioaren bilakaeraren geldotzea ekarri zuten orokorrean, eta Lezoren kasuan, kolapsoan murgiltzera eraman zuela esan daiteke. Honen eragile nagusiena 1936-1939ko Guda Zibila izango zen, eta berez faktore nardagarri txikia izan ez bazen, II. Mundu Gudak (1939-1945) berez jada nahiko larria zen egoeraren gainera, beste gertaera luze eta tragiko bat ezarri zuen. 33 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 34 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Guzti hau kontuan izanik ulergarriak egiten dira ondoren azaltzen ditugun honako datu hauek. 1930 eta 1940. urteetako zentsuen arteko hazkundeari bagagozkio, Lezo eta Errenteriak jasan zuten hazkunde erritmoaren jaitsiera oso nabarmena izan zen. Lezoren kasuan, Gipuzkoa osoak izan zuen jaitsiera baino askoz ere indartsuagoa izan zelarik. Lezo %3,93 puntu portzentual hasi zen, Gipuzkoaren (%9,73) hazkundetik oso urrun eta, zer esanik ez, Errenteria (%12,63) eta Pasaia (%33,32) herrien bilakaeretatik, askoz ere urrunago, noski. Urte latzak izan ziren haiek kontuan hartzen baditugu goiko taulan eskaintzen diren datuak. Lehenik eta behin, azpimarragarria da, 1931-1940 urteen bitartean Lezoko populazioak 81 biztanleko hazkundea izan zuen bitartean, jaiotzak eta heriotzen arteko diferentziaren arabera, +295 biztanleko aldea izan zela. Honen esanahia garbia da: Lezok 214 biztanle “galdu” zituen hamarkada honetan. 34 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 35 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA XX. gizaldiko lehen erdiaren amaierara arte itxaron beharko da, Lezok nolabaiteko hazkunde erritmoaren berreskuratzea ezagutu zezan. Erreakzio positibo hau 1940–1950 urte bitartean gertatuko zen 304 biztanleko hazkundearen bidez23. Beraz, benetako aldaketa demografikoa, hamarkada honetan ezagutuko zen, hau da, 1941-1950 urte bitartean. Hasiera batean erreakzio hau xumea izan bazen ere, edozein kasutan suspertze demografiko interesgarri baten seinale garbia zen, Lezok eta eskualde osoak urte hauetan ezagutu zuten garapen ekonomiko eta sozialaren adierazgarri. Azterketaren ildo honi jarraituz, bada azpimarragarria den gertaera bat, bilakaera demografikoaren gure ikuspegia kuantitatiboki eta kualitatiboki arras aldatuko duena. Ez gara migraketa saldoaz hitz egiten ari, fenomeno hau, garrantzitsua izanagatik ere, mende osoan zehar, bere gora-beherekin, egon baita beti presente. Azpimarragarria suertatzen den fenomenoa heriotzaren konportamendua da, itzulerarik gabeko beheranzko norabidea hartu baitzuen 1943. urtetik aurrera. Jaiotza kopuruek, aldiz, goranzko bidea hartuko zuten, besteak beste migrazioek ekarriko zuten populazio gaztearen ekarpena eginez. Esandako guztiari lotuta, eta populazioaren hazkunde metatuari dagokionez, 1950. urteko zentsuak eskaintzen dizkigun datuen arabera, Lezok bere populazioa bikoiztea lortu zuen (%104,26) eta, aurrerantzean, bere populazio hazkunde metatuen emaitzak Gipuzkoarenak baino handiagoak izango ziren. 1939-1951 urte bitarteko aroa, autarkia eta estankamendu ekonomikoarenak izan ziren eta errealitate honek ezarriko zituen bizi baldintzak zein baino zen gogorragoak izango ziren populazioaren bilakaerarentzako24. Ezin dugu atal hau amaitu 1939-1942 urte bitartean ezagutu ziren urte beltzak aipatu gabe. Denboraldi honetan 1936-1939. urteetako Guda Zibilak eta ondorengo goseteak, eskasi eta osasunari loturiko baldintzak kaskartzearen 25 ondorioz, jaiotza eta heriotza kopuruak erkatu egin ziren eta 1942. urtean, joera hori aldatzen hasiko zelarik. 23 Hala ere, Lezok populazioa galtzen jarraitu zuen, horrela erakusten digute populazioaren berezko hazkundearen eta migraketa saldoaren datuek. 1940-1950 zentsu arteko populazioaren berezko hazkundearen emaitza 322 biztanleko balantze positiboa izan zen eta migraketa saldo positiboa, 119 biztanlekoa izan zen, hain zuzen. 24 TAMAMES, Ramón: La república. La era de Franco, Madrid, Alianza Universidad, 1973. 459-460 orr. Idem: Introducción a la economía española. Madrid, Alianza Editorial, 1980. 172-180 orr. 25 Jordi NADAL historiagle eta demografo katalunyarrak, jada klasiko bihurtu den Espainiako demografiaz burutu zuen ikerketa domografikoan dioen bezala, urte hauetako hilkortasunaren hazkundearen kausen artean gizartearen hezkuntza maila, garbitasun ohiturak, eta baldintza sanitarioen hondatzeak aurki daitezke. “A partir de un nivel de vida mínimo, la mortalidad de una población depende hoy mucho más de factores sociales y sanitarios (política higiénica, educación) que del desarrollo económico propiamente dicho”. NADAL, Jordi: La población española (siglos XVI a XX), Barcelona, Ediciones Ariel, 1981. 186 orr. 35 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 36 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lehen aldia izango zen XX. gizaldian zehar, motibo politiko nahiz sozial latz haiek eraginda Lezok horrelako egoera demografikoa ezagutzen zuela. Esaten ari garen guztiaren froga gisa, hor ditugu garai haiek ezagutu zituzten zenbait lezoarren testigantza baliotsu eta interesgarriak. Zorionez, historialarientzat eta herritar ororentzat, hain baliotsu eta preziatuak diren zenbait herritarren testigantzak jasoak daude. Testigantza hauek lezoarren bizitza ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta erlijiosoaz hitz egiten digute eta Joxe Luix Agirretxe eta Imanol Esnaolaren Lezoko euskararen azterketa. liburuan aurki daitezke. Hona hemen, garai haren lekuko izan zen horietako bati eginiko elkarrizketa26. “JUAN JOXE ZABALETA (1923-V-06 / 2000-XI-06) [...] G: Gerra etorri zen eguna gogoratzen al duzu? E: Bai, gerra derrepentian torri yun onea ta, emen kaleko seoyek, bakik, erdi kastillano ta, kastillanuake battuken franko ta... kotxia koltxoyakin brindatu ta ayekortan eskupetakin, sartu ttun, ta atzeatu in ttuken seakuortan, Irunen Sarmartzialea etorri siela ta atzeatu in 26 36 Transkribatu dugun testigatza honetaz gain, badira interesgarriak diren beste zenbait ere, hala nola: GREGORIO ARRUTI (1927-XI-08), 117 . orr. eta ELENA GARMENDIA (1919-VIII-17) (180-181 orr.). AGIRRETXE, Joxe Luix; ESNAOLA, Imanol: Lezoko euskararen azterketa, Lezoko Unibertsitateko Udala, LasarteOria, 2000. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 37 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA ttuken pixkat biño demboa gutxiako in tzitteken. Geo bera ta, aik bera, onea torri sienian gu kalea biali basarritik, beak jarri basarriyan, dena beentzako, bestia¡ kontra itteko tiroka ta tiroka aitzeko. Basarriya jo ta txikitu zitteken, biño etziguteken erre ba guri, Errekitxe basarriya, sea, erre in tzitteken ua seana baisen, Mondaisena o, jende aundiyana sen basarriyua ta guk, berris, ordun eosi berriya geniken basarriya... ola, ta guri osoik utzi siguteken, erre gabe. G: Eta gerra ondoren? E: Buua! Gosetia galanta etorri, ogiyik-eta es siguteken ematen ta, gosetia etorri, Frankon garayian, "el año cuarentaiuno" esaten tzioteken, beti, gosia, ogiyik es ta gosia, etzekit senbat urte iraun tzun, iru bat urte o, aguantatu silken gosiak. Ogiya pixkat así sen garayian sen, es genian pentzatzen limisikuan geyo jango genunik ogiyik, eta oan, berris, oan okerro niok ni, ogi earra eman da jateik es, oi trixtiouk oandike. Ordun sikera, gaur espada biar akaso jango yeu baño, oañ es. Es oan ta es geo, au tristiouk. G: Baserrian moldatuko zineten nolabait, ez? E: Bai, limisiko urtian es, miño urrungo urtian artua in geniken, ta artua errota emanta, limisiyan kendu itten tziuken emanta karabineruak, eta arrapatzem baute kendu, ta ola ibiltzen ttuken, kontraandua, Lesotikan Lesaka-ta astuakin, artua eman ta iriña ekartzea errota, Endarlatxa-ta, ola ibiltzen giñattun puxkaatian, ogiya gallendu sen arte, biriane kendu itten-ta ola, bildurrak amorratzen. G: Nork kentzen zizuen bidean? E: Karabineruak, guardiasibillak-eta, ordun... puf! Bijilantzi aundiya. G: Baserrian kalean baino hobeto, dena den, ezta? E: Bai, kalian dembo geyo..., guk sikera artua in genunian, talua, talua in ta jan, iriña ekarri ber tzun errotatik, ¡riña ekarri ber, artu ta, joan ta, ¡riña ekarri. Bildurrak ibiltze giñun, Endarlaza-ta, jendia-ta, Naparroa juam biar astuakin ta iriñan billa.” (209-210 orr.) Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1959 urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 37 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:02 Página 38 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA B) 1950–1990 AROALDIA: GAILURRETIK LAUTADARA. 5. grafikoa. 1950-2000 populazioaren bilakaera alderatua 0/0 tan XX. gizaldiaren bigarren erdialdean, Lezoko populazioaren bilakaera aztertzerakoan periodizazio egokiera desberdinak asma daitezke. Lezo herriaren bilakaera kontuan izanik, eta beste zenbait faktore eragile alboratuz, honako denboraldiak definitu ditugu: B.1.1) 1950 – 1985. Goranzko abiadura azkarra. B.1.2) 1985 – 1995. Krisiaren hondoa. B.1.3) 1997 – 2001. Barealdia eta berreskurapen laua. B.1) 1950–1985. GORANZKO ABIADURAAZKARRA. B.1.1) TESTUINGURU OROKORRA. Lehen aztertu dugun bezala, Lezok 1940. hamarkadako azken urteetan izan zuen erreakzio demografikoak, 1950-1981 urte bitartean bere jarraipena ezagutu zuen, hazkundearen azkartze nabarmen baten bitartez. Aroaldi luze honetan, hau da, 30 urteetan zehar, Lezok bere populazioa hazten ikusiko du. Mende hasierako biztanleria erreferentziatzat hartzen bada, 1985. urteko errolda egin zenean, Lezok 3,7 aldiz biderkatuko zuen bere populazioa, hau da, 1900. urtean 1.198 biztanle izatetik, 1985. urtean 5.718 herrikide izatera igaro zen Lezo herria. 38 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 39 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 6. grafikoa. 1950-2000. urtebiarteko populazioaren bilakaera kopurutan Pentsa daitekeen moduan, garapen honen oinarrian faktore ekonomiko, sozial eta politikoek eragiten dute zuzen zuzenean. Espainiako historia ekonomikoaren arloan aritu diren ikerlari guztiak, bat datoz hazkunde ekonomikoa eta garapen sozialaren hasiera urtea 1950.ean finkatzean. II. Mundu Gudaren amaieraz geroztik, Europako herri eta hirien berreraikuntza ziztu bizian egiten ari zen Marshall Planaren27 laguntzaz. Beste bide batez, Espainiak ere bere laguntza zatiak jaso zituen AEBen eskuetatik; 1953. urteko Irailean, Franco diktadoreak eta Dwight David Eisenhower28 lehendakari estatubatuarrak sinatutako itun ekonomiko eta militarren bitartez. Laguntza hauek 1963. urte arte iraun zuten . Oso atzean geratu zen, frankismoa kinka larrian jarri nahian 1947. urtean egin zen lehen greba orokor politikorako deia; Euskal Herrian soilik eragina izan zuenak eta modu ez homogenoan garatu zena. Hein handi batean, Espainiar Errepublikako atzerriko Gobernuak eta deserriko Eusko Jaurlaritzak, Europako gobernu demokratikoen aurrean, frankismoarekin amaitzeko egin ziren saiakera politiko eta diplomatiko guztiek porrot egin zuten29. 27 “Marshal Plana” deritzaion laguntza egitasmoa (1948-1952 artean iraungo duena), Harry S.Truman Ipar Amerikako Estatu Batuetako Lehendakariak erabaki zuen II. Mudu Gudak txikitu zituen Europako Mendebaldeko ekonomiak berreraikitzeko. 28 Dwight David Eisenhower (1890-1969). Oraindik zenbaiten gogoan egongo da IK-k (Eisenhower lehendakari honek zuen izengoitia) Madrilera egindako bisitaldia non Franco diktadorearekin batera (bere marokiar guardia pertsonalaz inguraturik eta auto irekian) Espainiako hiribideetan zehar pasiatu ziren, diktadura frankistak laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain eta AEBen bultzada diplomatikoari esker, nazioarteko politikagintza eta bere indar jokuetan parte hartzeko nolabaiteko zilegitasuna lortu zuen; ordu arte diktadurari ezarri zitzaion isolamendu politiko eta ekonomikoa urratuz horrela. 29 Laguntza hauen nondik norakoak eta zenbatekoak izan ziren xehetasunez jakiteko, irakurri ondorengo liburua: TAMAMES, Ramón: La república. La era de Franco, Madrid, Alianza Universidad, 1973. 460-464 orr. 39 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 40 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Testuinguru ekonomiko eta politiko honetan, hasiera emango zaio Espainiako sistema ekonomiko eta finantzieroaren berrantolaketa eta saneamendua helburutzat zuten gobernu egitasmoei, “Planes de Estabilidad” (1959-1961) izena hartuko zutenak. Hauei jarraituz, 19641973 aroaldian garapen ekonomikoa lortzeko hiru egitasmo bultzatuko ziren, “Planes de Desarrollo” izenekoak30. Berrantolaketa eta saneamendu ekonomikoari lagunduz, langileriaren kontrol soziala bermatuko zuen legedia ezarri zen; sindikalismo bertikalaz kanpo, beste edozein langile erakundeek erreprimituz eta langileriaren eskubide sozialak zorrozki neurtuz. Beraz, enpresarien irabaziak eta kapital metaketa azkarrak lortzeko baldintza ezin hobeak suertatu ziren. Ekonomia eta gizarte osoaren berrantolaketarako ahalmena, botere ekonomikoaren kudeatzaileen esku geratu zen. 1950. urtetik aurrera populazio masa handien tokialdatze eta mugimenduen aroan murgiltzen gara, non lur espekulazioa, neurri eta kontrolik gabeko etxe eraikuntzak nagusituko diren. Makroekonomia eta nazioarteko diplomazian guzti hau gertatzen ari zen bitartean, Diktadura frankistak “mendekuaren politika” 31 zorrotz bat aplikatzearen ondorioz, Euskal Herriaren nortasunak eta herri izaerak gogorki ukatua eta zanpatua jarraitzen zuen. B.1.2) POPULAZIOAREN BILAKAERAREN AZTERKETA 1950-1986. Populazioaren bilakaerari dagokionez, 1940. hamarkadako une kritiko haiek igaro ondoren, finkatu dugun aroaldi luze honetan (1950-1985), Lezo 3.271 biztanletan hasiko zen, aroaldi honekiko +%33,67ko hazkundea suposatu zuelarik, eta 1900. urteko zentsuarekiko +%377,30 puntu portzentualaren diferentzia. Hazkunde datuak oso adierazgarriak eta hein handi batean harrigarriak. Herrialdearekin batera, Lezon, eta adibide moduan hartu ditugun beste bi herritan, zentsu arteko hazkunde erritmoa modu nabarmenean jaitsi zen. Hala eta guztiz ere, Lezoren kasuan hazkunde erritmoaren jaitsiera leunagoa izan zen eta ondorioz, hazkunde erritmo homogeneoagoa ezagutu zuen. 30 31 40 Idem: Introducción a la economía española, Alianza Editorial, Madrid, 1980. 462-468 orr. PRESTON, Paul: La política de la venganza : el fascismo y el militarismo en la España del siglo XX. Edicxiones Península, Madrid, 1997. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 41 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Bilakaera honen bereizgarriak ulertzeko, beharrezkoa da ikerketa bi aspektutan finkatzea, erreferentziatzat hartu ditugun populazio guneen hazkunde bilakaeraren batezbestekoa eta desbideraketa estandarraren 32 araberako azterketan, hain zuzen. Bi datu multzo hauek eskainiko diguten ikuspegia oso baliagarri izango zaigu, ondorio kualitatiboen ildoa marraztu ahal izateko. Ondoren eskaintzen dugun laukian ikusten den moduan, Gipuzkoa, Lezo eta beste bi herritako (Errenteria eta Pasaiako) populazioaren hazkundea bere osotasunean harturik, ez da homogeneoa; datu hauek, aldiz, desbideraketa estandar handiko bilakaeraz hitz egiten dute. Hiritar populazioaren kontzentrazio prozesua eta berarekin harremanduriko hiri ekipamendua, zerbitzuen antolaketari buruzko ikerketa sakonik ezean, batezbesteko hazkunde eta desbideraketa estandarrari buruzko datu hauek, erreferentzia interesgarriak izan daitezkeelakoan gaude. Beraz, hipotesi moduan, esan daiteke, batezbesteko hazkunde handia eta dispertsio handia batzen direnean, dagokion herriak, inpaktu handia eta azkarra jasaten duela bere espazio fisiko eta zerbitzuen antolaketan; aldiz, batezbesteko hazkundea txikia denean eta desbideraketa estandarra murritza, herriak jasaten duen inpaktua, ttipiago eta orekatuagoa izan daiteke. - Batezbesteko hazkundea. Leozk ezagutu zuen zentsu arteko batezbesteko hazkundea %26,10a izan zen, Gipuzkoak ezagutu zuen batezbestekoaren (%20,59) 5,55 puntu portzentual handiagoa. Datu hau oso garrantzitsua izanik, azpimarratzekoa da hazkundea, nahiko orekatua izan zela Lezoren kasuan, Pasaia eta Errenteria herrien batezbesteko hazkundearen bilakaera emaitzekin alderatzen badugu. 32 Desbideraketa estandarra: neurgailu honek batezbestearekiko datu multzo osoaren dispersioa (versus trinkotasuna) adierazten du. 41 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 42 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 7. grafikoa. Batezbesteko bazkundea 1950-1986. Pasaiak %20,91ko batezbesteko hazkundea izan zuen eta Errenteriak %47,48koa; beraz, Lezo Pasaiaren aurretik geratu zen (+5,19 puntu portzentualetan) zentsuen arteko hazkunde erritmoari dagokionez, eta Errenteriaren atzetik (+21,38 puntu portzentualetan). Hala ere, datu hauek baino, zentsu arteko hazkundearen erritmoa zein izan zen azpimarratzea suertatzen da interesgarri. Ikusi dezakegunez, 1960-1970. urteetako zentsu bitarteko hazkundea, Pasaiaren eta Errenteriaren kasuetan itzela izan zela, %40,53 eta %84,36koa hurrenez-hurren. Hurrengo hamarkadan, aldiz, (1970-1981) Pasaiak populazioa galdu egin zuen (-%2,05 zentsuen arteko hazkundearekin) eta Errenteriaren hazkunde erritmoa %84,36tik %33,23ra jaitsi zen, beraz, %51,13 puntu portzentualetan galdu zuen bere hazkunde azkartasuna. Gora behera handi hauek, herri hautako nekazal espazio nahiz hiritarrean, izan zuten inpaktua handia izan zen. Ondorioz, beraien espazio fisiko eta barne zerbitzu antolaketa prozesuaren azkartasuna handia beharko zuen izan. - Desbideraketa estandarra. Lezoren kasuan, hazkunde erritmoa handia izan bazen ere, berau, aroaldi hau kontsideratuta, homogeneoagoa izan zen. Horrela adierazten digute aroaldian zehar (1950-1981) herri hauetan ezagutu zen desbideraketa estandarraren datuek, zeinen arabera, emaitza trinkoenak Lezok eskaintzen dizkigun. Gipuzkoaren desbideraketa 10,95 puntukoa izan zen, Lezorena baino 1,56 puntu gehiago. Pasaiaren kasuan, desbideraketa 17,99 puntukoa izan zen; handiena Errenteriak zuen, 25,86 punturekin, hain zuzen. Beraz, zifra trinkoenak Lezok zituen, bere desbideraketa estandarra txikiena baitzen, hau da, 9,39koa. 42 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 43 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 8. grafikoa. 1950-1986 zentsu arteko azkundearen desbideraketa estandarra Grafikoaren komentaketa: Desbideraketa estandarra ttipiena duen gunea Lezo herria da, bera aurkitzen baita, 0 grafikoaren erdigunetik gertuena. Ondoren Gipuzkoa eta Pasaia aurkitzen dugu. Azkenik, diferentzia handiz bereiztuz, Errenteria. - Populazio dentsitatea. Azaldu dugun panorama borobiltzeko beharrezkoa da hazkunde prozesu azkar honek herri barruan eragin zitzakeen arazo estrukturalak zein dimentsiokoak izan ziren jabetzea. Horretarako beharrezkoa da, populazio dentsitatearen33 datuak kontuan izan eta mahairatzea, datu hauek eskainiko baitigute herri bakoitzeko espazioak jasango duen presioa, okupazioa eta, azken finean, hirigintzaren bitartez lurraldearen zati garrantzitsu batek ezagutuko duen eraldaketari buruzko erreferentzia erreala. Gipuzkoak orokorrean, XX. gizaldiaren bigarren erdialdean, populazio dentsitate handitze indartsu bat ezagutu zuen. Mendearen hasieran herrialdeak 98,90 biztanle/km2ko populazio dentsitatea zuen eta 1986. urtean 347,29 biztanle/ km2-koa. Beraz, lurraldeak jasaten zuen presio demografikoa 3,51 aldiz biderkatu zen. Lezon, ez zen proportzio berdinean eman dentsitatearen bilakaera. Hemen, populazio hazkundeak espazioan ezarri zuen presioa, askoz ere handiagoa izan zen, diferentziak nabarmenak izanik. Lezok jada, mende hasieran, 140,94 biztanle/km2ko dentsitatea bazuen, 1985. urtean, berriz, 672,71 biztanle/ km2-ra igoko zen, hau da, populazio dentsitatea 4,77 bider handiagoa izatera iritsiz. Baina, datu honetatik adie- 33 Populazio dentsitateak, populazio kopurua eta berau kokatzen eta garatzen den espazioak harremantzen ditu. Datu hau lortzeko erabiltzen den formula ondorengoa da: urte jakin bateko populazio osoa, herriko azaleragatik zatitua (azalera Km2 etan neurtua). 43 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 44 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA razgarriena zera da, mendearen lehen erdialdean populazio dentsitatea 2,04 bider hazi bazen, 1950. urtetik 1985 urte bitartera, hau da, 35 urtetan 1,75 bider hasi zela populazio dentsitatea, beraz oso azkarrean eman zen espazioaren okupazioa. Edozein kasutan, Lezotik gertu aurkitzen ziren inguruko beste herrietan, hala nola, Pasaia eta Errenterian, gertatzen zenari begiratzen badiogu, berehala ohartuko gara 1986. urtean ezagutzen zen egoera arras desberdina zela espazio okupazioari zegokionean. Horrela, Pasaia 1.777,45 biztanle/km2ko populazio dentsitaterekin, bere espazioak presio handia jasaten zuen, Errenteriak jasaten zuena baino %23 gehiago; azken honek, 1.369,15 biztanle/km2 ko populazio dentsitatea zuelarik. 44 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 45 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Atal honekin amaitzeko eta aurrerago xehetasun handiagoz aztertua izango bada ere, aipa ditzagun zeintzuk izan ziren deskribatu dugun populazio hazkunde handi honen eragile zuzenak. Lehenik eta behin, azpimarratzekoak dira, Lezo herriaren berezko hazkunderako faktoreen ahalmenak. 1950-1986 urte bitarteko berezko hazkundea 2.062 (ikus XI taula) biztanleko berezko hazkundearen emaitza lortzen da. Bilakaera homogenoa izan ez bazen ere, hazkundearen gailurra 1970-1979 hamarkadan gertatu zen, hau da, 1.011 jaiotza eta 738 “arima” berriren emaitzarekin. 1973. urtean “petrolioaren krisia” gertatu zela jakinik, datu hauek nolabaiteko ustekabea sortzen dute, krisiaren ondorioak 70. hamarkadan zehar gogorki isladatuko baitziren Gipuzkoan. Hala ere, berezko hazkunde honek ez du azaltzen, 1950-1986 urte bitarteko denboraldian ezagutu zen hazkunde totala, hazkunde hura 3.212ko biztanlekoa izan baitzen. Beraz, diferentzia hau, migrazioaren ekarpenetik eratorriko zela pentsa daiteke, bere denboraldi indartsuenak, Karlos Etxezurietak bere ikerketa lanean esaten duen moduan34, 1965-1975 urte bitartekoak izan zirelarik. 10. grafikoa 34 Etxezurieta Sarasola, Karlos; Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko-ekonomikoa, Lezo, 1984. 131-132 orr. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 45 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 46 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Ikerlari honek 1950-1981 urte bitarteko denboraldiari buruz ematen dizkigun datuak zenbatuz, emaitza oso adierazgarria da: aipatu denboraldian, Lezok 3.641 etorkin jasoko zituen. Etorkin populuaren ezaugarria, ohikoa den moduan, hasiera batean, gaztea eta gizonezkoez osatua egotearena izan zen. Beraz, datu hau kontuan hartuz, berehala ohartuko gara zein izan zen 1970-1979. urte bitarteko jaiotza kopuruen handitze “harrigarriaren“ arrazoia. 1965. urtetik, Lezon finkatzen doan populazioa bere lehen sustraiak herrian jarriz joan zen eta bere jatorrizko herrian zain geratu zen bikoteari “dei” eginez eta bere familia Lezon hasiz, edo bertan familia berriak osatuz. Prozesu guzti honekin harremanetan dauden beste datu interesgarri batzuk ere aurki daitezke Lezoko Udal Agiritegian, enpresen jarduera lizentzia espedienteetaz hitz egiten ari gara. Denboraldi honetan jarduera ekonomikoa herrian garatzeko Udalari egiten zaizkion eskaeren espedienteak aztertuz eta zenbatuz ohartzen gara, bere kopuruak ez duela murrizketarik ezagutu, eta aldiz, kopuruak hazi egiten dira. Dinamismo ekonomiko berezi baten seinale baten aurrean aurkitzen garela uste dugu, demografian gertatu zenaren eragile edota osagarri gisa har daitekeena. 11. grafikoa Oraingoz, hemen uzten dugu gaia, aurrerago migrazio fenomenoaz bereziki hitz egiterakoan, azterketari berriz helduko baitzaio. Amaitzeko, ondoren aztertuko dugun denboraldian gertatzen dena ulergarri egiteko, beharrezkoa da Lezoren portaera demografikoan aurki daitekeen beste bereizgarri interesgarri bat azpimarratzea. 1981. urtetik 1986. urte bitartera Lezok bere hazkundea jarraitu zuen, erritmo bare baina positiboan (+%5,34); eta honen eraginez, 5.659 biztanle kopurura igo zen. Ordu arteko hazkunde erritmoa gelditzeaz gain, XX. gizaldian lehen aldiz, faktore demografiko soilengatik, Lezok populazioa galdu zuen: 1985. urtean 5.713 biztanle izatetik, 1986. urtean 5.659 biztan46 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 47 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA le izatera igaroko da. Gipuzkoan, aldiz, bizitzen ari zen prozesua beste bat zen. 1981eko zentsua eta 1986.-eko erroldaren artean populazio galera eman zen -%0,73koa. Pasaian eta Errenterian, denboraldi berberean, -%5,53 eta -%4,61-ko galerak izan zituzten, hurrenezhurren. Euskal Autonomi Erkidegoan eta Gipuzkoan, 1975-1981. urte bitartean ematen den bilakaera demografiko negatibo hau azaltzerakoan kontuan hartu behar da, 1973. urte geroztik mundu ekonomian lehertu zen “petrolioaren krisia” eta Euskal Herriarena bezalako ekonomia ireki batean izandako ondorioak35. 35 Euskal ekonomia eta gizartearen bilakaera bere adiuerazle makroekonomikoetan aztertzeko ondorengoa ezinbesteko kontsulta liburua da: CAJALABORALPOPULAR-EUSKADIKO KUTXA(Departamento de Estudios) : Economía vasca 1976-2001, CAJA LABORAL POPULAR-EUSKADIKO KUTXA, 2001. (CD-ROM bertsioan ere eskura daiteke). Halaber, interesgarria da populazio jaitsiera orokor honen kausak aztertzerakoan Pedro PICAVEA gipuzkoar demografilari eta INGEBAko (Instituto Geográfico Basco) kideak dioena: “Si durante los veinte primeros años de esta segunda mitad de siglo, la Comunidad Autónoma del País Vasco, y por tanto Guipúzcoa (sic.), conocieron un progresivo aumento de su población; a partir de 1970 se observa una disminución en los índices de crecimiento, que se ha hecho sumamente acusada en la segunda mitad de los setenta y como refleja el CensoPadrón de 1981. Varias son las causas que se argumentan para explicar tal hecho, que por otra parte han afectado más a Guipúzcoa y Vizcaya (sic.) que a Alava (sic.). [...] [ los vinculados a] la crisis económica que ha afectado no sólo al País Vasco, sino a todas las economías occidentales. Hechos tales como la saturación de mercados, que repercuten en latos stocks, consiguientemente reducción de producción y por tanto de las plantillas laborales; la inestabilidad socio-política, con las repercusiones que a todos los niveles se observan y otros hechos de diversa índole, pero siempre ligados a la delicada situación socioeconómica por la que atraviesa el País. [...] [factores] directamente relacionados con la población en si, -con sus factores de crecimiento- [entre los que] debemos subrayar los siguientes: - Desaparición del efecto regenerador, que tras un grave conflicto, en el caso que hacemos referencia fue la Guerra Civil ocurre en un período más o menos largo de años. La socieded vasca, conoció un importante efecto de recuperación de todo aquello que por causas conocidas sufrió un importante retroceso entre 1936-1940” [...] - Esta desaparición del efecto rerovador que produce un descenso en las tassa de natalidadse ve acompñado por el man tenimiento de valores medios de mortalidad, que al alcanzar cifras suficientemenete bajas, es muy difícil se vean sustancialmente reducidas. [...]PICAVEASALVIDE, Pedro: Sobre el comportamiento demográfico guipuzcoano 1950-1981. 29-31 orr. Mekanografiatua eta Koldo Mitxelena Kulturgunean jasoa. Fondo de Reserva 40171. 47 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 48 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Euskal Herrian orokorrean, eta zehazki Gipuzkoan jasotzen den krisi honen inpaktu eta ondorio demografikoak, Lezon 1986. urtetik aurrera sumatu eta neurtu ahal izango dira36. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1977 urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) B.2) 1985–1995. KRISIAREN HONDOA. Lezoren kasuan, 1985-1995. bitarteak berezitasun interesgarria du, demografikoki hitz eginez, urte bitarte honetan krisi demografiko motz bat jasan baitzen Lezon, alabaina, beste inguruko herrietan jasango dena baino labur eta leunagoa. 1985. urtean Lezok, bere Udalerrian erregistraturik 5.718 biztanle zituen, “sabaia” jo zuela zirudien37,12 urte beharko direlako, berriz ere kopuru hauek berreskuratu ahal izateko. “Hazkunde krisi” 38 moduan izendatu daiteken denboraldia, 1986. urtean hasi zen eta 1998. urtean ezagutu zuen bere amaiera. 36 Lezo herrriko gizartea eta ekonomiaren portaera berezi hau azaltzeko, beharrezkoa litzateke denboraldi honetan beste herrietako gune ekonomikoen bilakaerari buruzko azterketa zehatza egitea, Lezoren datuekin alderatuz. Interesgarria litzateke jakitea urtez urte eta herriz herri, zenbat enpresa itxi eta zenbat sortu ziren eskualde honetan, eta zenbatekoa izan zen lanpostu galeraren kopurua. 37 Horrela zirudien 1986. urtean egingo zen erroldaren emaitzak ikusita, -%1,03ko populazio jaitsierarekin. 38 Erritmo horretan hazten jarraitzeko ahalmenaren galera jasaten denean erabili ohi da kontzeptu hau. 48 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 49 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Esandako guztiaren arabera 1980-1986 bitarteko urteetan, Lezoren bilakaera demografikoa fase edo ziklo berri batean murgildu zen, zeinetan jaiotzak, heriotzak eta migraketa saldoen norabideak aldatu egin ziren. Adierazle demografiko esanguratsuenen artean, jaiotze tasaren jaitsiera, heriotza tasaren estankamentua (Ikus, XI. taula - LEZO – Berezko hazkundea 1950-1986) eta, azkenik, migrazio saldo negatiboak aurkituko ditugu.39 12. grafikoa Atal honekin amaitzeko esan behar da, hain ondorio latzak izan zituen krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean 40, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio publikoek (Eusko Jaurlaritza eta Lezoko Udaletxeak) zerbitzu azpiegitura eta sare industriala berreraikitzeko saiakera indartsu bat burutu zutela 1985. urtetik aurrera. Garai honetakoa da “Lezoko Industrialdea S.A.”-ren eraketarako proiektua41, Lezo indarberritzeko bidea izateaz gain, ondorengo urteetarako bizi iturria izango zena. 39 Karlo Etxezurietak eskaintzen dizkigun datuen arabera XX gizaldiaren bigarren erdialdeko 1980-1981 urte batratea izan zen, populazioaren kanpo ekarpenen beheraldiaren hasiera fasea. 1975-1979. urtean, 1.229 etorkin kontabilizatzen baziren, 1980-1981. denboraldian 251 etorkin izatera igaro ziren, hau da, -%79,58 puntu portzentualeko jaitsiera. ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos: Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko ekonomikoa, Lezo, 1984. 132 orr. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 40 80. hamarkadaren hasieran Lezo kokatzen den eskualdeak zein egoera sozial bizi zuen jakiteko interesgarria da SIADECOk egin zuen ikerketa sozio-ekonomikoaren emaitzak irakurtzea. Lana 1981. urtean argitaratu zen, CAJA LABORAL POPULAR finantziar erakundearen eskutik. CAJA LABORAL POPULAR: Análisis descriptivo. Comarca Rentería – Pasajes, CAJALABORALPOPULAR-EUSKADIKO KUTXAed., 1981. 120-1219 orr. 41 Lezoko Udal Agiritegia, Lezoko Industrialdea S.A.-ren eraketarako espedientea; Sig. 792-03. 49 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 50 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezoar familia ugalkor bat. Emakumeak. XX. gizaldiaren erdialdean (Iturria: Orratx!) B.3) 1997–2001. BAREALDIA ETA ERREKUPERAZIO LAUA. Herri baten garapen sozio-ekonomiko eta kulturalaren helburua bermatzeko, zein populazio kopurua den egokia definitzea, oso zaila da. Gizarte baten bilakaera baldintzatzen dutenak faktoreak anitzak dira eta erabakiak une jakin batekoak suertatzen dira, gainera kasu askotan, erabaki hauek aurreikuspen guztiak apurtzen dituzteztelarik. Ikerlari eta pentsalari ugari arituak dira historian zehar aurreikuspen hauetan asmatu nahian. Gaur egungo demografoek ere, orri asko idatzi dituzte prospekzio eta etorkizuneko portaera sozio-demografikoak diseinatuz, baina, azkenean, gizarte osoak du azken hitza, ahalmen hori une bakoitzeko erabaki “txiki eta handietan” gauzatzen delarik. Beraz, gure kasuan ere, lezoarrena izango da erabakia. XX. gizaldian zehar, lezoarrak hartzen joan diren erabaki multzoak egin dute posible, Lezoren bilakaera sozial eta demografiko orekatua izatea. Orekatua diogu, ez “bilakaera egokiaren” eredu teoriko batekin Lezorena alderatu dugulako, Pasaia eta Errenteriak ezagutu duten bilakaerarekin konparatuz atera daitekeen ondorioa garbia delako, baizik. Lezoren 1997-2001. urte bitarteko garapen demografikoaren ezaugarriak beste bi herrirekin aurrez aurre jarriz, berehala ohartuko gara, Lezoren bilakaera demografikoa pausatu eta gora-behera bortitzik gabea (unean-uneko salbuespen bakanak salbu) izan dela. Hau konstante bat izan da Lezon eta bere bereizgarri historikoen artean aipatu daiteke. Aztertzen ari garen mende amaierarako denboraldian, Lezok Gipuzkoan ezagutu zen 50 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 51 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA hazkunde bilakaeraren erritmoa gaindituko du. Hala ere, (1986-1995 urte bitarteko hondoa gainditu ostean) 1900. urteko zentsuarekiko hazkunde metatua, homogenoa izan da. 1996-2001. urte bitartean, Gipuzkoaren hazkundea negatiboa izan zen, -%0,44koa. Pasaia eta Errenteriaren kasuetan ere, hazkundearen norabidea negatiboa izan zen, -%4,29 eta –%1,92koa, hurrenez-hurren. Lezo berriz, era apal batez besterik izan ez bazen ere, hasi egin zen, +%1,74 puntu portzentualean. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: industrialdea, hirigunea eta, atzean, Pasaiako kaia. Urtea 2001 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 51 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 52 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA BEREZKO HAZKUNDEA Sarrera. 13. grafikoa Berezko hazkundearen43 adierazle demografikoak populazio edo herri batek hazteko duen berezko indarra erakusten digu; eta soilik, jaiotza eta heriotza kopuruak (edota tasak) hartzen ditu kontutan. Goiko grafikoan erakusten den moduan, Lezoren berezko hazkundearen emaitzak (datuak hamarkadaz-hamarkadaka osaturik) beti positiboak izan dira. Beraz, aurrerago xehetasun handiagoz ikusiko dugun bezala, Lezo herriko biztanleriaren jarraikortasuna eta belaunaldi ordezkapena beti bermaturik egon da. Hala ere, jaiotza eta heriotza lerroen portaera eta norabideak, zenbait unetan, aldakorrak izan dira. Jaiotza eta heriotzaren portaerak neurtzeko bi adierazle demografiko erabiliko dira: Jaiotza Tasa Gordina eta Heriotza Tasa Gordina44. 42 1973-1974 urte bitarteko daturik ezean, hamar urteko denboraldiak errespetatzearren, grafiko honetan ez dira 19701974 urte bitarteko datuak jaso. 43 Demografia zientziak erabiltzen dituen oinarrizko adierazleen artean ”Berezko Hazkundea” eta “Hazkunde Erreala” ditugu lehen lehenetarikoak. Biak tasa moduan eskaini ohi dira. Berezko Hazkundea jaiotza eta heriotzen arteko diferentziatik eratortzen da. Hazkunde Errealaren adierazlea osatzeko hirugarren faktore bat hartzen da kontuan: Migrazioak. 43 Urtez urteko bi tasa hauen kalkuloa egiteko, beharrezkoa litzateke zentsu jakin baten emaitzatik abiatuz, hurrengo urterako hazkunde proiekzio bat egitea. Ez da lan honen helburua proiekzio estatistiko hauen bitartez serie jarraiak osatzearena. Ariketa teoriko estatistikoak beste ikerketa une batzuetarako utziz, hemen eskainiko ditugunak populazio datu finkoak izango dira; hauek, definitiboei (ez proiekzio estatististikoen ondoriozkoak) dagozkien tasak dira, hau da, zentsu eta errolden emaitzei dagokiena. 52 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 53 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA JAIOTZA TASA GORDINA Jaiotza tasak, herri batean izan diren jaiotza kopurua eta bertako populazio osoa jartzen ditu harremanetan. Gehien erabili eta sinpleena den adierazlea Jaiotza Tasa Gordinarena (aurrerantzean JTG laburduraz azalduko dena) izan ohi da 45. 14. grafikoa. LEZO - Jaiotza Tasa Gordinaren bilakaera 0/00 tan 1900-2000 Grafikoak marrazten digun lerroaren norabidea oso esanguratsua da gizaldian zehar, Lezo herrian izan diren jaiotzen kopuruek norantz egin duen ondorioztatzeko. XX. gizaldian, Lezoko JTGk bi une goren ezagutzen ditu. Lehena, mende hasieran eman zen, 1900. urtean, 0/00 40,07 ko JTGrekin eta bigarrena, 1930. urteari zegokiona, 0/00 37,83 ko tasarekin. Une honetatik aurrera, zifra guztiek beherantz egin zuten eta Lezok neurri bereko tasarik ez du sekula ezagutuko. Esan dugun bezala, Lezok 0/00 40,07 ko JTGrekin hasi zuen XX mendea. JTG hau oso altua zela esan daiteke, kontuan hartzen badugu Gipuzkoak urte berean 0/00 30,64koa zuela. Beraz, Lezok Gipuzkoak baino hamar puntu portzentual handiagoko JTG zuen. 46 Tasaren maila “berezi” hau, ez zen denbora luzez mantenduko. 1910. urteko datuek erakusten diguten bezala, Lezoren tasa, Gipuzkoarenari hurbildu zitzaion -6,82 puntuko jeitsiera jasan ondoren. 45 Harreman hau egiteko modu sinpleena, Jaiotza Tasa Gordinaren Tasaren bitartez egiten dena da. Tasa hau lortzeko, urte (edo denboraldi jakin) bateko jaiotza kopurua, urte (edo denboraldi jakin) bateko populazio osoarengatik zatitzen da eta ondoren milatan eskaintzen da. 46 Datu hau nabarmendua geratuko da, Lezoren Heriotza Tasa Gordinaren zifra, Gipuzkoarenarekin alderatzen badugu. Lezoren Heriotza Tasa Gordina 0/00 23,37koa zen, Gipuzkoarena, aldiz, 0/00 24,2, hau da, Lezorena 0,83 puntu txikiagoa. 53 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 54 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Jaitsiera nabarmen hau gertatu izanagatik ere, Lezoren JTG, Gipuzkoak izango duenaren aurretik mantenduko da gizaldian zehar (1991. urteko diferentzia murritza salbu). Gure ustez, eta modu orokor batean hitz eginda, Lezoko JTGaren norabidean, bi inflexio puntu aurki daitezke. Lehen inflexio puntua 1930-1940. Lezoren egitura demografikoan, zenbait aldaketa interesgarri kokatu daitezke hamarkada honetan. Lezoren JTGk 0/00 10,3 puntutako jaitsiera jasan zuen, hau da, 1930. urtean 0/00 37,83 JTG izatetik 0/00 27,53 izatera pasa zen. Datu hau bat dator, aurrerago aztertu ahal izango dugun bezala, Lezok denboraldi honetan izango zuen sex ratioaren47 gehikuntzarekin eta, aldi berean, ezagutu zuen ugalkortasun tasaren48 jaitsierarekin49. Guda Zibilaren eraginak tasaren bilakaeraren aldaketa honetan argi aski sumatu daiteke. Emetasun sex ratioa 1930-1940 zentsu bitarteko aldartean 1936. urtean lehertu zen Guda Zibilaren eraginak aipagarriak dira. Guda frontera joan edo eramanak izan zirenak gizonezkoak izan ziren heinean, eta euskal gazteria soldadutza luzeetara eramana izatean, emetasun ratioa igo egin zen, 0,496 sex ratiotik, 0,502 sex ratiora igaroz. 1940-1950. urte bitartean zentsuetan gizonezkoen presentzia handitu egin zen, 1930. urteko zentsuko emetasun sex ratioa baino txikiagoa izatera iritsi zelarik. Hau esplikatzerakoan kontuan izan behar dugu gudaren eraginak jada desagertuak zirela eta Lezok jaso zuen inmigrazio kopurua handia izan zela. Beste leku batean azaldu dugun bezala, inmigratzailea gaztea eta gizonezkoa izan ohi bait zen. 47 Gizarte baten emetasun ratioaz hitz egiterakoan, populazio batean emakumeen edo gizonezkoen kopuruen arteko proporzioaz hitz egiten dugu. Ratio honetatik eratortzen da populazio horrek, hazkunderako izan dezakeen gaitasuna. Hala ere, argi izan behar da emakumeen ratio handi batek adieraziko diguna: emakume kopurua gizonezkoena baino handiagoa dela eta hori aurrebaldintza egokia suerta daitekeela, gainontzeko faktore sozial, politiko eta kulturalak lugunduz gero, jaiotzen hazkundea gertatzeko. Beraz, emetasun sex ratioa altua ematen den gizarteetan, ez da jaiotzen hazkundea modu zuzenez ondorioztatzen. 48 Ugalkortasun tasak, ugalkor den emakumeen adin multzo jakin batek (15-49 urte bitarteko emakumeen adin multzoa dago horrela zehaztu da), denboraldi zehatz batean izan dituen haur kopurua neurtzen du. Datu objektibo eta zehatza da eta tasa moduan 0/00 tan eskaintzen da. Emaitza lortzeko ondorengo ariketa matematikoa egin behar da: 1549 adin beteko emakumeen kopurua, jaiotako haur kopuru totalarengatik zatitu eta ondoren 1000gatik biderkatu. 49 1930. urteko ugalkortasun tasa ezinezkoa zaigu lantzea, zentsu honen populazio egiturari buruzko datuak, hala nola, adin multzo eta sexuen arteko banaketari buruzkoak, eskuratzea ezinezkoa izan baitzaigu. Hala ere, oso interpretagarria da bere norabidearen zeinua. 54 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 55 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 15. grafikoa Ugalkortasun tasa. Emetasun ratioaren esanahia motz geratzen zaigu, ugalkortasunaren tasarekin lotzen ez badugu. Goiko taulan ikus dezakegun moduan, ugalkortasun tasaren jeitsiera oso nabarmena da mende hasieratik mende bukaera bitartean. Adinez, haurrak izateko gai ziren emakumeek, proportzionalki haur gutxiago izateko joera hartu zuten. Joera hau esplikatzen duten arrazoiak anitzak dira. Arrazoi sozio-kultural eta ekonomikoez gain, badira beste zenbait, osasungintza eta aurrerakuntza medikuekin loturik daudenak . Jada esan dugu, mende honen 30. hamarkadatik aurrera hasiko zela Lezo bere portaera demografikoaren eredua aldatzen. Familia baten baitan belaunaldien arteko ordezkapena ziurtazteko, honek ezinbestekoa zuen haur kopuru handia izatea, mende hasierako haur hil55 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 56 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA kortasun tasak handiak baitziren. Osansungintza50, etxegintza eta elikaduraren hobekuntzaren poderioz, hilkortasunaren jaitsierak ez du beharrezkoa egingo, belaunaldien arteko jarraikortasuna bermatzeko, haur kopurua altu bat mantentzea eta horren eraginez hasiko zen, aztertzen ari garen urte haietan, lezoarren portaera demografikoen aldaketa. Jaiotza Tasa Gordinaren bigarren inflexioa unea: 1970-1981. Kasu honetan, inflexio une batez hitz egitea baino, egokiagoa da Jaiotza Tasa Gordinaren beheranzko norabidearen areagotze faseaz hitz egitea. Bilakaera hau arrazoitzeko Lezoko populazioaren bilakaera orokorraren argitan egitea komeni da. 1970-1981. urteetako zentsu bitartean %32,41 puntutako hazkundea izan zen eta denboraldi honetako jaiotza kopuruen handitze “harrigarria“51. Gertaera hauen zergatiak azaltzerakoan, esaten genuen, hazkunde hau, 1965. urtetik aurrera lehen etorkinek eragin zuten “dei efektua”ren ondoria izan zela, hau da, etorkinen berezko familiaren behin betiko erroketa edo familia berriak osatzen eta finkatzen joango zirela denboraldi honetan52. Bilakaera berezi hau izan zela medio, 1973. urteko “petrolioaren krisiaren” eragin demografikoak, Gipuzkoa eta eskualdeko beste herrietan baino, 5 edo 6 urte beranduago somatu ziren Lezon53. Beraz, Lezoren portaera demografiko hau, testuinguru honetan egiten da ulergarri. 4 adierazle demografiko dira bilakaera honetan elkartzen direnak: 1) populazioaren hazkunde indartsua (migrazioaren saldo positiboak eragina); 2) Jaiotza Tasa Gordinaren beheranzko norabidearen areagotzea; 3) emetasun sex ratioa eta, azkenik, 4) ugalkortasun tasaren beherakada 54. 50 Euskal medikuntzan eman ziren aurrerakuntzak eta bere eraginak herrien osasungintza eta bilakaera demografikoan zeintzuk izan ziren jakiteko ezinbestekoa da Luis S. GRANJELikerlariaren lana irakurtzea. Ikerketa lan horien artean azpimarragarria da ondoren aipatzen duguna.GRANJEL, Luis S.: Histroria de la medicina vasca, Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia ed., Bilbo, 1983. [...] las disposiciones vigentes al iniciarse el siglo actual [xx. gizaldia] serán matizadas y ampliadas en su efectividad con acuerdos legales que regulan unos la organización de las denominadas luchas sanitarias y otros atañen a la propia institución administrativa sanitaria como son, citando ejemplos, las Bases para la redacción de los reglamentos de higiene de 1910, que numera los objetivos a alcanzar en la acción sanitaria municipal, y las Instrucciones técnico-sanitarias para los pequeños municipios aprobadas por Real orden de 1923, a las que sigue, dos años más tarde, el Reglamento de sanidad provincial; de la etapa de gobierno republicano es la Ley de Coordinación sanitaria (1934) y el Decreto de 1935 que impone la formación por los Ayuntamientos de mancomunidades sanitarias.” 170 orr. 51 Euskal medikuntzan eman ziren aurrerakuntzak eta bere eraginak herrien osasungintza eta bilakaera demografikoan zeintzuk izan ziren jakiteko ezinbestekoa da Luis S. GRANJEL ikerlariaren lana irakurtzea. Ikerketa lan horien artean azpimarragarria da ondoren aipatzen duguna.GRANJEL, Luis S.: Histroria de la medicina vasca, Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia ed., Bilbo, 1983. 52 Irakurri ikerketa lan honetako “B.1.2) Populazioaren bilakaeraren azterketa 1950-1986.” atala. 53 Denboraldi honetan Lezoren egoera ekonomikoa nolakoa zen jakiteak, asko lagunduko digu portaera eta bilakaera demografiko hau ulertzen. Honi buruz aurreko ataletan hitz egin badugu ere (Ikus B.1 1950–1985. GORANZKO ABIADURAAZKARRA atala eta 10. grafikoa), ikerketa lan honetan Lezoko industria garapenari eskaintzen diogun kapituluan gai honetan sakonduko da. 54 Fenomeno hau orokorra izango dela esan daiteke, bai Gipuzkoan baita, Euskal Herri osoan ere. Euskal Autonomi Erkidegoko ugalkortasunari buruz jakiteko erabilgarri izan daitezkeen ikerketa estatistikoak badira. Gehienak denboraldi oso zehatz eta murritzetara mugatzen dira eta ez dira ikuspegi historiko batetik eginak. Aipagarri da E. MORAN ALAEZ jaunak Euskal Autonomi Erkidegoko ugalkortasunaren bilakaerari egiten dion erreferentzia, 1988ko II EUSKALMUNDU BILTZARRAn.MORAN ALAEZ, E.: La situación demográfica del Pais Vasco (1975-1986) Populazioari Buruzko Biltzarran, Gasteiz, 1988. 227-230 orr. Ponentzia honetan eskaintzen zaizkigun datuak oso adierazgarriak dira. Euskal Autonomi Erkidegoan 1975. eta 1986. urte bitartean bilakera ondoren azaltzen den modukoa izan zen: 1975-1976 urtetan 0/00 77,8; 1980-81 urtetan 0/00 52,7 eta 1986. urtean 0/00 37,4. 56 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 57 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Honela, Lezok “bere ordularian sufritzen” hasi zen atzerapenaren ondorioek oraindik tinko dirautela dirudi. Lezoren egungo JTGren neurria, Pasaia eta Errenteriarenarekin alderatzen badugu55, garbi agertzen da Lezoren JTGren neurria besteen gainetik kokatu zela 1975. urtetik 2001. urte bitartean56. 16. grafikoa 55 Gainera, bi herri hauen kasuan, populazio galera azkar batean murgildurik agertzen zaigu. Pasaiak 1970. urtetik aurrera ezagutuko du populazio galeraren norabide hau; Errenteriaren kasuan, 1986. urteko zentsu-erroldaren ondorengo emaitzek Pasaiaren norabide bera erakutsiko digute. 56 Urte honetako EUSTATen datuak, behin behinekoak dira oraindik. 57 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 58 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA HERIOTZA TASA GORDINA. Bizitza eta heriotza, gizaki orok ezagutu behar ditugun gure izarea baldintzatuko dituzten bi une, bi gertaera dira. Badira, bizitza, heriotzara eramaten gaituen igaroune bat besterik ez dela deritzotenak. Bizitzaren amaieran gizakiak gainditu behar duen arazotxo bat dela, eta bitartean, bizitzaren bidaia amaierarik gabeko bidaia baten moduan bizi behar dela diotenak ere badira. Ikuspegi fatalista nahiz bitalistaz bizi, heriotza beti dago present gizarte eta kultura guztietan, mehatxu eta drama apokaliptiko57 bat bezala ala noizbait iritsiko den alabeharrezko trantze natural baten moduan. Antropologia, filosofia, soziologia, psikologia, e.a., zientzia arlo anitz izan dira heriotzaren (versus bizitzaren) alde humanoak aztertzen saiatu direnak. Demografiak erantzun nahi dituen galderak oso bestelakoak dira. Beraz, adierazle, tasa, neurgailu, taula eta grafikoz horniturik heriotzak Lezon izan zuen presentzia kuantitatibo eta kualitatiboa aztertuko dugu, beraz, heriotza fenomeno historiko-sozial, politiko eta intimoaren ikuspegiak, beste une batean aztertzeko utziko dira. 1917. urteko prozesioa Lezon (Iturria: Kutxa fototeka) 57 58 San Juanen Apokalipsian gizaki fedegabekoen zigor moduan, bizitzaren arerio bezela lau zaldun agertzen zaizkigu Gosea, Izurria, Gerra eta Heriotza izenez. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 59 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA B) HERIOTZAREN FAKTORE ERAGILEEN ALDAKETA: GAISOTASUNAK, GUDA, GOSEA ETA ZAHARKITZEA. Sarrera. San Juan profeta biblikoak, bere Apokalipsian 58 gizakia eta bere bizitzaren arerioak deskribatzerakoan lau zaldun aipatzen zituen; XX. gizaldian zehar lauak zamalkatu dira Lezo herrian. Batzuk oroimenean gorderik, beste batzuk gure artean ibiliz, lezoarrek “lau zaldunen” berri izan dute: Gosea, izurria, gerra eta heriotza. Orri txuri gainean idatzirik doazen lerro hauek ez ditzatela irakurlearen begiak eta bizipozak ilundu. 17. grafikoa Askotan azpimarratu izanagatik, kasu honetan ere, gogora ekarri behar dugu Lezoren mende hasierako demografiaren ezaugarri bat, hau da, goiko grafikoan erakusten den bezalako Heriotza Tasa Gordinaren (aurrerantzean HTG) neurri altuaren aurrean, Jaiotza Tasa Gordin altu batek bakarrik (berezko hazkundearen faktore soila kontuan hartuz) bermatu zezaken belaunaldien arteko jarraikortasuna. XX. gizaldiko demografiaren benetako iraultza heriotzaren aurkako borrokan eman dela esan daiteke. 15. grafikoan, HTGren lerroak margotzen duen lerroaren norabidea ikus besterik ez dugu, esan dugunaren benetako zentzua ulertzeko. Borroka luze honetan hamarkada erabakior bat agertzen zaigu, 1920-1930. hamarkadaz ari gara. Euskal Herriko herrialdeen arteko diferentziak egon badaude ere, esan daiteke gure lurralde osoan urte hauek erabakiorrak izan zirela hilkortasunaren norabidean. 58 San Juanen Apokalipsian gizaki fedegabekoen zigor moduan, bizitzaren arerio bezala lau zaldun agertzen zaizkigu Gosea, Izurria, Gerra eta Heriotza izenez. 59 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 60 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Populazioaren bilakaera orokorra aztertzerakoan, azaldu ditugu zein testuinguru sozio-ekonomikotan garatu zen Lezoko demografia. Arrazoi haiek berriz errepikatuko ez baditugu ere, komeni da baldintza sozio-ekonomiko haiek ez zirela hain okerrak izan gogoan izatea, hazkunde interesgarri bat posible egin baitzuten. Hala eta guztiz ere, badira Lezoren HTGri dagokionez, zenbait une, Gipuzkoaren HTGrekin alderatuz, une berezi bezala hartu ahalko liratekeenak. 18. grafikoa Faseak59. XX. gizaldiko HTGren bilakaera orokorrean lau denboraldi bereiz daitezke: a) 1900-1910. urte bitartea; b) 1910-1930. urte bitartea; c) 1930-1940. urtea; eta d) 1940-2000. urte bitartea. a) 1900-1910. urte bitartea: Urte latzak. Lezok XX. gizaldia, HTGren tasa txikiarekin hasiko zuen. Gipuzkoako HTGrekin konparatuz 0.83 puntuko aldeko diferentzia (ikus XV. taula) ezagutu zuen. Hala ere, hasiera baikor hau ez da mantenduko, okertu egin zen. Lezoko HTG 1900. urtean 0/00 23,37 izatetik, 1910. urtean 59 60 Lezoko Heriotz Tasa Gordina aztertzerakoan zaila zaigu fase edo arroaldiaz hitz egitea, agian egokiagoa litzateke uneetaz aritzea, gaur egun landuak ditugun datuak kontuan hartzen badira. Hala ere, fasearen kontzeptua erabiliko dugu etorkizunean egin daitezkeen ikerketentzat erreferentzia izan dadin. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 61 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 0 /00 23,75 izatera pasa zen, Lezok mendean zehar jasan zuen okerrena, hau da, 1910. urtean /00 23,75ko HTGa izan zuen60. Grabitatearen indarra horrenbesterainokoa izango ote den galdetuko diote, 0,38 puntutako igoera diferentzia besterik ez baita gertatu. 0 Tasaren zifra honek, isolaturik eta bestelako erreferentziarik gabe, ez dirudi okertze grabe bat erakusten duenik, baina Gipuzkoako HTGren bilakaerarekin alderatuz, ulertu ahal izango da zer dela medio izendatu dugun 1900-1910. urte bitarte hau “urte latzak”. Gipuzkoaren bilakaerari begiratzen badiogu, ohartuko gara herrialdearen bilakaera oso positiboa izan zela. 1900. urtean HTG 0/00 24,2koa izatetik 0/00 17,20 izatera pasako da 1910. urtean, beraz, hamarkada honetan 7 puntuko aurrea irabazi zizkion Gipuzkoak heriotzari. Denboraldi berdinean Bizkaian 1900. urtean 0/00 26,2ko tasa izatetik 1910. urtean 0/00 18,7koa izatera iritsiko dela (7,5eko puntuko aldea) eta Araban, Euskal Herriko mediterranear klima duen herrialde eredugarri moduan hartuz, 1900. urtean 0/00 27,9ko tasa izatetik 1910. urtean 0 /00 19,8ko tasa izatera pasako delarik (8,1 puntutako aldea). Estatuko datuei bagagozkio, 1900. urtean Espainiar Estatuko HTG 0/00 28,8ko izan zen eta 5,9 puntutako bilakaera baikorra jasanez, 1910. urtean 0/00 22,9ko Tasa izan zuen. 60 Datu hauek behar bezala ulertzeko kontuan izan behar da Tasa hau ez dela hamarkada osoko HTG adierazkorra. JTGrekin egin den moduan, HTG lortzeko populazio kopuru fidagarriak izango dira kontutan eta datu horiek, zentsu eta erroldetako zifrak soilik eskaintzen dizkigute. Ikerketa lan honetan ez dugu urtez urteko populazio proiekziorik egin, beraz, urtez urteko populazio kopuruen proiekzioa eginez gero, urtez urteko HTG ezagutu ahal izango genuke. Horrek zuhurtasun eta zehaztasun handiz aritzea eskatuko luke eta ikerketa lan honen testuinguruan eta denbora premiak agintzen duenez, ez dira zifra hauek elaboratuko, ikerketa sakon hori beste une baterako utziko dugu. Guzti honen ondorioz, esan nahi da, posible litzatekeela hamarkada bakoitzaren baitan HTGk gora behera handiak jasan izatea eta hemen aipatu dugun tasa “gailur” hau gailendua izatea. Eskuartean ditugun datuen arabera oso zaila litzateke hau gertatzea baina ez ezinezkoa, frogatzeke geratzen da. 61 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 62 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Beraz, Lezoren bilakaera ez da HTGak 1900-1910. urte bitartean ezagutu zuen igoera apalaren ikuspuntutik aztertu behar, bere emaitzak hobetu ez izanaren ikuspuntutik baizik. Lezo, Hego Euskal Herriko herrialdeetan ezagutu zen hobekuntzaren norabidean baino, kontrakoan aritu zen. Heriotzaren presentzia hau zein modutan eman zen eta zein aldaketa ikusi daitezkeen aztertzea interesgarria suerta daiteke eboluzio hau ulergarriagoa egiteko. Datu hauen arabera, I, II eta III sailkapenak dira aldaketa nabarmenenak ezagutzen dutenak, eta hauen artean, Gaixotasun infekziosoak edo parasitarioak dira azpimarragarrienak. Zeintzuk dira Gaixotasun infekziosoak edo parasitario hauek? Gizaldian zehar 1950. urte bitartean etengabe, errukirik gabe eta adinen arteko diferentziarik gabe Lezoko populazioa kolpatuko dutenak: Bronkoneumonia, Tuberkulosia, Neumonia, Bronkitisa, Gripea, e.a. Beste heriotz kasuei dagokionez, hona hemen 1910. urtean ezagutu ziren garrantzitsuenak: II. Neoplastien artean aipagarriak dira: Minbizia eta (ZERBAIT FALTA DA) III. Guruin endokrinoetako nutrizionalak, metabolikoak eta inmunitatearenak: Rakitismoa, garapen fisiko atzeratua, ahulezia e.a. VII. Zirkulazio aparatuko gaixotasunak: Infartoa, bihotzeko kolapsoa, odol isuriak e.a. 61 62 Taula egiteko erabili den sailkatzeko irizpidea EUSTATek erakusten duena izan da. Honen izateko ikus Eranskinen atala. berri Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 63 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezoren kokapen geografikoak, itsasoko haize hezearen eragina, kaiaren presentzia, klimatologia eta beste zenbait faktore sozialen (etxegintza, osasungintza e.a.) ondorioak batera jasan behar izan zituen. Dokumentazio nahikoa jasoa dugu galdera guzti hauei erantzuteko, baina, horrek beste ikerketa saio bat eskatzen du, baina dagoeneko ikerketa bidea irekia dago, eta aurrerantzean bada non sakondu. b) 1910-1930. urte bitartea. Heriotzari stop. Denboraldi honetan, HTG nolabaiteko orekatzea gertatu zen, aurreko hamarkadetako tasaren handitzearen norabidea geldituz. Baina hau gertatu izanagatik ere Gipuzkoaren HTGaren neurritik urruntzen joan zen herrialdean beherunzko norabidea ez baitzen gelditu. 1920. urtean Lezoren HTG 0/00 22,49koa izan zen eta 1930. urtean, tasa 0/00 17,94an kokatu zen. –5,55 puntuko jaitsierarekin, esan daiteke, une honetan Lezoren historia demografikoan, lezoarrak heriotzaren aurkako borrokan aurrera pausu garrantzitsuak ematen hasi zirela62. Edozein kasutan, Lezoren 0/00 17,94ko tasa altuak herriaren egoera zailaren berri ematen digu, kontutan izanik, gainera Lezok zentsu bidez ezagutzen duen populazio hazkunde handiena hamarkada honetan gertatzen dela, hein handi batean, migrazioen bidez egina. Gipuzkoako tasa 1930. urte bitartean, aurreko hamarkadako norabideari jarraituz, –3,4 puntu jaitsiko da eta 0/00 14,10 tasan kokatuko da, 3,84 puntu Lezorenaren azpitik. Prozesu guzti honetan zerikusi handia izan zuen Espainiako gobernuaren eraginpean, 1910. urtetik aurrera eta, bereziki, “gripe española”63 bezala izendatu zen gaixoaldiaz geroztik hartu ziren osasun neurriak. Une honetan ere, Luis S. GRANJELek euskal medikuntzari buruz egindako ikerketa lanak ekarri behar ditugu gogora. Ikerlari honek dioen bezala, 1910. urtetik hasiak ziren aginte publikoak udalerrietako saneamendua eta osasungintza arautzeko ahaleginetan. Ahalegin hauen ondorio osatuenak Espainiako administrazioak eman zituen ondorengo lege eta araudiak ditugu: 1910. urteko “Bases para la redacción de los reglamen tos de higiene”; 1923. urteko “Instrucciones técnico-sanitarias para los pequeños municipios”; 1925. urteko “Reglamento de sanidad provincial”.64 62 1918. urteko “gripe española” gaixotasunak ere Lezon eragina izan zuen. Azterketa sakon baten zai, esan daiteke 1918. urtean gertatzen diren 39 heriotzetatik 6 dira gripeari (“Bronconeumonía gripal”) egotzi daiztezkeenak, hau da, %15,78ª. Edozein kasutan zifra hau handiagoa izan daiteke kontuan hartzen badugu, zenbait kasutan Pulmonia, Tuberkulosia, Bronkoneumonia edota Bronkitisa bezela sailkaturik aurkitzen diren heriotz kausen artean “gripe española”ren presentzia ezkutaturik aurki daiteekela. 63 MARTÍNEZ CUADRADO, Miguel: La Burguesía Conservadora (1874-1931), Historia de España Alfaguara bilduman, Alianza Editorial Alfaguara, Madril, 1933, 114-117 orr. “La epidemia de gripe de 1918, en no escasa medida una consecuencia más de la Gran Guerra de europea por la crisis en los productos alimenticios que había generado desde el principio, ocasiona 147.114 muertos, elvando la tasa de mortalidad en casi 12 puntos [...]. Sus efectos residulaes se dejaron sentir en 1919 y 1920 aunque de modo muy secundario en relación con el negro año dieciocho: 21.235 y 17.825 muertos respectivamente” 92-93 orr. Beste liburu oso interesgarria, kontsultatu beharrekoa gai honetan sakondu nahi izanez gero, ondorengoa da: ECHEVERRI DÁVILA, Beatriz: La Gripe Española. La Pandemia de 1818-1919. CISed., Madrid, 1993. 64 GRANJEL, Luis S.: Histroria de la medicina vasca, Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia ed., Bilbo, 1983. 170 orr. 63 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 64 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezori dagokionez osasun kezka orokor honi erantzungo lioketen udalaren eskumen interesgarriak aurki daitezke. 1922. urteaz geroztik Udal Agiritegian udalerriaren ur horniketa, uraren erabilera eta Lezoko “Saneamenduko araudia”ri buruzko dokumentazioa aurkitzen hasten gara 65. Garai honetakoa da ere, Udal hiltegi bat eraikitzeko proiektua, 1929. urtekoa hain zuzen ere 66. c) 1930-1940. urte bitarteak: “Heriotzaren zalduna” Lezotik barrena. “Gudaren zaldunaren” oihuak denbora luzez entzungo dira Lezoko eta Euskal Herriko karriketan. Lehenik, 1936-1939 urteetako Guda Zibilak zuzenean eragindakoak izan ziren gordinenak67. Bigarrenik, 30. hamarkadatik herrialdeko ekonomia eta gizartea ezagutzen ari zen garapenaren etenak sortu krisi eta goseteak; eta azkenik, aurrekoa nahikoa ez balitz, II Mundu Gudaren hotsak entzun behar izan ziren nonnahi. Panorama ilun honen testuinguruan ematen den hazkunde demografikoa eta heriotz tasaren jaitsiera esplikatzerakoan ikerketa lanetan urteak daramatzaten demografoek arrazoi sozialetan aurkitu zuten bilakaeraren erantzuna. Jordi NADAL demografoen maisu denak zera zioen: “La intensificación del descenso [Heriotz Tasa Gordinaz hitz egiten ari da] a partir de 1939atrae, sobre todo, la atención d elos expertos. A pesar de un nivel económico insuficiente, a pessar de una producción agricola muy débil [...] la mortalidad ha disminuido en un 44 por cien dede 1935 hasta la fecha. Aceptada la veracidad de las estadísticas, tanto de antes como de ahora, la única esplicación posible es la social. A partir de un nivel de vida mínimo, la mortalidad de una población depende hoy mucho más de factores sociales y sanitarios (política higiénica, educación) que del desarrollo económico propiamente dicho”.68 Hazkunde demografikoa era honetan esplikatzen bada ere, ez da hau geratuko heriotzaren aurkako borrokan Lezok aurrera egiten duelako. Espainiar administrazioak 1935. urtetik aurrera Udalerrien osasungitza hobetzeko neurriak, legeak eta dekretoak eman bazituen ere, hala nola, 1934. urteko “Ley de Coordinación sanitaria” eta 1935. urteko osasun mankomunitateak osatzeko Gobernu Dekretoa69 , kezka guzti hauen ondorioak ez dira Lezoko udalerrian oso berandura arte sumatuko. Edozein kasutan, kezka handia zegoen eta lezoarren bizitza baldintza orokorrak hobetzeko erabakiak hartu zirelakoan gaude. Horren seinalerik garbienetariko bat, 1934. urtean gauzatu nahi den Lezoko erreka desberdinak kanaleztatzea: uholde en aurkako plana70 dugu. 65 Lezoko Udal Agiritegia; Saneamenduko araudia; Sig.: 657-08; 1928. Lezoko Udal Agiritegia; Lezon hiltegi bat eraikitzeko proiektua; Sig.: 658-02; 1929. 67 San Juan Bautista Parrokiko “Heriotza” liburuetan epairik gabeko hilketak, frontean hildako, bombardaketa eta guda istripuen ondorioz hildakoen artean ondorengo kopuruak daude erregistraturik: 1936. urtean 7 hildako; 1937: 3 hildako; 1938. urtean 3 hildako eta 1940. urtean 2 hildako. Guztira 15 hildako. 68 NADAL, Jordi: La población española (siglos XVI a XX), Barcelona, Ediciones Ariel, 1981. 186 orr. Miguel MARTINEZ CUADRADOk ere, berea egiten du Jordi NADALen tesia hau: MARTINEZ CUADRADO, iguel: La Burguesia Conservadora (1874-1931) HISTORIADE ESPAÑAAlfaguara bilduman, Alianza Editorial, Madrid, 1983 69 GRANJEL, Luis S.: Histroria de la medicina vasca, Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia ed., Bilbo, 1983. 170 orr. 70 Lezoko Udal Agiritegia; Udal Lezoko erreka desberdinak kanaleztatzea uholdeen aurkako planaren barruan; Sig.: 665-01, 1934. 66 64 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 65 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Hala ere, ezinezkoa suertatuko da azaldutako testuinguru honetatik ihes egitea. Lezo faktore estrukturalak71 direla medio arnasketa sistema kolpatzen zuen zolda gaixotasunen menpe zegoela zirudien, arazo honi Guda Zibila (1936-1939)72 eta II. Mundu Gudaren (1940-1945) zauriak gaineratzen badizkiogu, berehala ohartuko gara testuinguruak ez zuela ezertan lagundu. Guzti hau, Lezoren kasuan nabarmendu egiten da. 1930. urtean HTGk 0/00 17,94ko neurria ezagutu zuen, 1940. urtean 0/00 19,60koa izango da, hau da, 1,66 puntuko igoeraren . Berriz ere, Lezoren tasa Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiaren tasen kontrako norabidean zihoan, erreferentzia moduan hartu ditugun neurri hauetatik gero eta urrutiago. Gipuzkoaren kasuan, denboraldi berdinean, bere HTGk hobera egin zuen, 1930. urtean 0/00 14,10ko Tasa izatetik 0/00 12,60ko tasa izatera pasa zen, beraz, -1,5 puntuko irabazia lortu zuen heriotzaren aurkako borroka honetan. Araba bere horretan mantendu zen 0/00 14,60ko tasarekin eta, azkenik, Bizkaiak 2 puntuko aurrerakuntza ezagutu zuen, 1930. urtean 0/00 14,00ko tasa izatetik, 1940. urtean 0/00 12,00ko HTG izatera iritsiz. Lezoarren heriotz kausa garrantzitsuenen artean infekzio bidezko gaixotasuna aurkitzen jarraitzen ditugu lehen motibo bezala. Bigarren lekuan Zirkulazio aparatuko gaixotasunak (bihotzekoak eta garuneko odol-isuria dira nagusienak). Hirugarrenik, azpimarragarria da 1940. urtean erregistratzen diren 5 heriotzak: anemia, rakitismoa edo garapen fisiko eskasia direla eta. Azken atal honetan hilotzak bi muturretan aurkitu ohi ziren: haurrak eta agureak, baina nagusiki, lehenak. 71 Gaixotasun infekziosoen presentzia indartsuaren oinarria, Lezok izan zitzakeen arazo estrukturalen ondorio zela diogunean, hipotesi mailan ari gara. Arazo estrukturalez hitz egiten dugunean Lezoren berezko faktore, urbanistiko, orografiko, klimatiko, sozialaz e.a.-z hitz egiten ari gara. Interesgarria litzateke ikerketa ildo hau jorratzea, gure ustez hemen egongo bailitzateke, HTG-ren bilakaera honen arrazoiaren gakoa. 72 Lezoren kasuan preso talde baten kanpamendua bertan kokatua zegoela dirudi, horrela adierazten digularik kanpamendu honetan tiroz hil zuten preso baten heriotz parteak (1940ko otsailaren 26koak, hain zuzen). 65 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 66 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA d) 1940-2000. urte bitartea. Heriotzaren kontrako borrokaldian 1940-1950. urte bitartean Lezon iraultza garrantzitsu bat gertatu zen. 1940. urte bitartean Lezoren HTG Gipuzkoaren gainetik egon zen, 5,60 puntuko batazbestekoan. 1940-1950. urte bitarteko HTG neurketak emaitza harrigarria eskaintzen digu, esan dugun bezala, 1940. urtean Lezoren HTG 0/0019,60koa zen eta 1950. urtean tasa 0/004,90ra jeitsi zen, 15 puntutako jaitsiera jasanez73. Une honetatik aurrera Lezoren HTG Gipuzkoaren tasaren azpitik garatuko da (ikus (XVIII. Taula). Zer gertatu zen baina denboraldi honetan?. Etorkizuneko ikerketa historikoek guzti hau argitu bitartean, esan daiteke hiru faktorek eragiten dutela emaitza hauetan. Lehenik eta behin, migrazioen faktorea dugu aipagarri. Kanpo populazio gaztearen ekarpen honek tasa, neurri erlatibo edota proportzional honetan beherantz egingo dio. Beste alde batetik, kontutan izanik 1940-1950.eko zentsu bitarteko %14,19koa izan zela eta populazio honen osaera gaztea izango zela batik bat, tasak halabeharrez beheranzko norabidea hartu zuen. Bigarren faktorea aurrekoarekin lotuta dago. Populazio gaztearen presentziak zolda-gaixotasunen pisu erlatiboa txikitu egin zuen, hau da, arrisku populazioa murriztu egin zenez, heriotz kausa nagusienetariko bat izan zena txikitu egin zen. Hirugarren faktorea baino, faktore multzoaz hitz egin beharko genuke. Populazioaren hazkundeaz aritu garen atalean aztertu genuenez, hemen aipatu bakarrik egin ditugun, baldintza 73 66 1950. urteko heriotzen kopurua San Juan Bautista Parrokiko “Heriotza” liburutik lortua da. Ez dugu zertan datu hau zalantzan jarri beharrik, erregistro lan hauetan aritu zenaren ardura, hala ere, etorkizunean egin daitezkeen ikerketek datu hau kontrastatzeko beta eskeiniko duelakoan gaude. Oraingoz, honekin konformatu beharko gara, gutxienez Erregistro Zibilean gorderik dauden datuak kontsultagarri jartzen diren arte. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 67 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA sozial, ekonomiko eta sanitarioez ari gara, gure ustez, denboraldi luze honetako bilakaera ulergarri egiten dutenak dira: Udalak bultzaturiko urbanismo eta saneamentu hornikuntzak, Estatuak martxan jarritako osasun zerbitzuak74, etxegintzaren hobekuntzak, garapen ekonomikoa eta berari loturiko aurrerakuntza soziala e.a. Amaitzeko ezin dugu ahaztu, zientzia arloan gertatu zen iraultzaren, gaixotasunen aurkako borrokan gizakiak ezagutu duen benetako iraultza aipatu gabe: Penizilinaren75 aurkikuntzaz ari gara. Ez dago zalantzarik penizilinari esker gizakiak jasaten zituen zenbait gaixotasun endemiko desagertzeko bidean jarri zirela. Heriotza motiboei dagokionez Gaixotasun infekziosoak edo parasitarioen presentzia desagertzearen bidea hartuko zuen. 1940. urtean Gaixotasun infekziosoak edo parasitarioengatik hiltzen zirenak heriotz guztiekiko % 35,71a ziren, 1960. urteko emaitzak, ez dute zalatzarako tarterik uzten76. 1960. urtetik aurrera, eta 2000. urte bitartean Lezoren HTG estabilizatu eta “lautada” fasean sartuko da. 1960. urtean 0/006,98ko tasa ezagutu zuen eta 1985. urtean, Lezok, XX. gizaldi osoan (eta ziurrenik bere historia guztian) ezagutu zuen HTG txikiena izan ondoren (0/004,37) 2000. urte bitartean gorunzko bidea hartu zuen berriro, azken urte honetan HTG 0/007,07koa izan zelarik. 74 Lezoko Udal Agiritegia; Medikuaren etxea eraikitzea eta nekazal osasun zentro bat eraikitzea; sig.: 323-01; 1954/05/21. Penizilina Alexander Flemingek (1881-1955) aurkitu zuen, 1940an, baina 1942. urtean hasi zen industriarako ekoizten. Euskal Herrira 1951. urte aldean hasi zen era arrunt batez iristen, ordura arte kontrabando edota garesti ordainduz soilik lortu zitekeen. 76 Bilakaera ez da lineala izango gora behera handikoa baizik. Hala ere, infekzio bidezkoa gaixotasunen desagertze prozesua etengabea eta ziurra izan zen. 75 67 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 68 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA XX. gizaldiko azken urteetako HTGren igotzearen arrazoiak mendearen hasierakoen oso desberdinak dira. 1900-1960. urte bitartean tasaren handitzea infekziozko gaixotasuen presentziarenari loturik aurkitzen bagenuen, oraingo honetan populazioaren zaharkitzearekin harremanetan dago. Jaiotze Tasak behera egin duen heinean eta migrazioaren bitartez jasotzen ziren ekarpenak baretzen joan diren diren eran (zenbait unetan bere zeinua alderantzikatu egin delarik) populazioaren adinaren media orokorra, gero eta helduagoa bihurtzen joan da, bilakaera honetatik eratortzen da Lezon bizi den populazioaren adin egituraren “zaharkitzea”. Esaten ari garena ulergarriago egingo da, “zaharkitze” prozesu hau grafikoki irudikatzen badugu, adin piramidea deritzaion grafikoaren bitartez. XX. gizaldiko lau une desberdin adibide moduan hartuko ditugu: a) 1900. urtea, hau da, alderaketak egiteko beharrezkoa dugun abiapuntu moduan hartua izango dena; b) 1940. urteko adin egiturari dagokiona, Guda Zibilaren kalteak erakusten hasten den zentsuari dagokiona; c) 1960. urtekoa, demografian eragiten duten faktore positibo guztien eragin positiboak islaturik agertzen zaigun zentsuari dagokiona; eta, azkenik, d) 1991. urteko zentsuko datu finko eta fidagarriei dagokiona, egungo egoera islaturik erakutsiko diguna 68 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 69 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 19. grafikoa Grafikoaren komentaketa: Populazio gazteari dagokion adin piramidea dugu. Oina zabala, adin txiki eta gazteen adin multzoek osatutakoa. Gailurrera gerturatzen garen heinean, piramidea estuagotzen doa, adin multzo helduen multzoak murritzak direlarik. 20. grafikoa 69 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 70 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 21. grafikoa 22. grafikoa 70 1991 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 71 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Beraz, aztertu dugun “populazioaren zaharkitzearen” ondoriotako bat, heriotza eragileen ezaugarrien aldaketa izango da. Heriotza motiboen artean, giza biologiaren agortze prozesu naturalak, hau da, adin aurreratu bati dagokionak, gero eta pisu handiagoa hartzen joango dira mendearen amaierara hurbiltzen garen heinean. XXI. taulan erakusten diren datuak oso argiak dira. 1900. urtean, hilen artean 0-14 urte beteak zituztenak heriotza guztien %60,71 ziren. Mendean aurrera goazen heinean zifra hauek “irauli” egiten dira eta heriotz kopuruak adin multzo handienetako muturrean biltzen dira. Horrela 1970. urtean hildakoenen artean 70-90. urte beteta zituztenek %58,33a osatu zuten. 71 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 72 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1950. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) MIGRAZIOAK Lan honetan zehar, migrazioa askotan izan da aipatua Lezoren bilakaera demografikoaren faktore garrantzitsu moduan. Fenomeno hau behar bezala aztertu ahal izateko, beharrezkoa litzateke Udal Agiritegian aurkitzen diren zentsu eta erroldetako datuen hustutze sakon bat egitearekin batera, prozesu honetatik lortzen diren emaitzak Erregistro Zibileko datuekin egiaztatzea. Geuk erabili dugun iturri bakarra Lezoko Udal Agiritegian jasoak dauden zentsuak izan dira eta, jakina, hauek ez dira geuk nahiko genuken bezain adierazkorrak. Informazio kantitateaz gainera, bere kalitateareri dagokioenean ere, baditugu zenbait zalantza. Beraz, hemen egingo dugun ahaleginaren emaitzak, modu probisional batean kontsideratu behar dira. Etorkizunean, aipatu iturri dokumentalak hustutzea lortzen bada, ikuspegi sakonago eta zehatzago bat izango genuke eta, ondorioz, emaitzak era definitiboan baieztatu ahal izango dira. 72 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 73 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Udal Agiritegian aurkizten diren zentsuetan biztanle bakoitzeko datu pertsonalak jasotzerakoan, bere jatorria zehazteko, lauki zehatz bat osatzen da dokumentuan “Naturaleza”77 edo “Lugar de nacimiento”78 izenburutua. 1900, 1910, 1920, 1940, 1950, 1960. urteetako zentsuak eta 1965eko errolda, hustu eta informazioa prozesatzetik lortu diren emaitzak oso adierazgarriak dira. Jaiotzatik, lezoar gisa erregistraturik aurkitzen ditugun biztanleek 1900-1950 urte bitartean bilakaera homogenoa ezagutu dute, populazioaren %75eko gehiengo osaketatik (1910. urtean) %65eko osaera bitartean garatuko baita. 1960. urteko zentsutik aurrera, Lezoko biztanleriaren osaketan, lezoarrak %50tik beheragoko kopurua osatzen hasiko dira. 1981. urtean, Lezon jaioak ziren biztaleak, %30eko kopurua osatzen zutelarik.79. Hala ere, Euskal Herrian bere jatorria zuten biztanleen kopurua oso homogenoa izan da 1965 urte bitartean hazten joan delarik. XX. mendearen hasieran, Euskal Herriko beste probintzietako herritarrek, Lezoko populazioaren %27a osatzen bazuten, 1965. urtean jatorri hau zutenak, %34a suposatzera iritsi ziren. Puntu honetatik aurrera jatorri honetako populazioa, pisua galtzen joango da eta 1981. urtean, %28,92a izan zen81. 77 Lezoko Udal Agiritegia; Biztanleen errolda - 1900; Sig.: 195-02, 1900. Lezoko Udal Agiritegia; Biztanleen errolda – 1965: Sig.: 97-03, 659-01 eta 660-01, 1965. 79 Etxezurieta Sarasola, Karlos; Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko- ekonomikoa, Lezo, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 133 orr. 80 Jatorria zehazten ez diren kasuak ez dira jasoak izan taula honetan. 81 Ibidem. 134 orr. 78 73 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 74 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA XXIII. taulan ikus daitekeenez Gipuzkoar etorkinen kopurua, eta bere pisu erlatiboa Lezoko populazioaren osaketan, oso handia izan da mendean zehar. Estatuko etorkinen presentzia handiagotzen joan zen heinean, Gipuzkoarrenak behera egin zuen. 1965. urtean etorkin gipuzkoarrak etorkin kopuru osoarekiko %54a osatu zuten. 1900-1965 bitartean Lezora bizitzera etorri ziren gipuzkoarren jatorria oso anitza zen eta lurralde osoko jendea erakarri zuen Lezo herriak, hona hemen herri hauen zerrenda: Abaltzisketa, Aduna, Aginaga, Aia, Albistur, Alegi, Alkiza, Altza, Amezketa, Andoain, Angiozar, Antzuola, Arriaran, Arrona, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azpeitia, Baliarrain, Beasain, Beizama, Belaunzaran, Berastegi, Bergara, Bidania, Billabona, Deba, Donostia, Elduaien, Errenteria, Errezil, Eskoriatza, Gaztelu, Goiaz, Hernani, Hondarribi, Ibarra, Irun, Larraul, Lasarte, Lazkao, Mendaro, Mutriku, Oihartzun, Oñati, Ordizia, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestona, Zizurkil, Zumarraga. (Iturria: Lezoko Udal agiritegiko zentsuak. INE eta EUSTAT. Emaitzak eta taula geuk landuak.) 74 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 75 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Baina herri guzti hauen arteko bizilagunen artean 1900. eta 1965. urteetako zentsuak eskaintzen digun informazioa adibide moduan hartuz, %5 baino gehiagoko pisuarekin gailentzen diren jatorri herriak, honako hauek dira: 75 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 76 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: industrialde zaharra, hirigunea eta, atzean, Pasaiako kaia. Urtea 1979 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) LEZOKO XX. MENDEKO DEMOGRAFIARI BURUZKO IKERKETA KONKUSIOAK: 1.- Lezoko populazioaren bilakaera XX. mendean zehar, oso homogenoa izan zen. Gipuzkoako herrialdeko populazioaren bilakaera orokorraren antzeko hazkunde erritmoa ezagutuko zuen. Zentzu honetan, eskualdeko beste herrien garapen demografikoa aztertuz gero, (hala nola, Pasaia eta Errenteria) Lezoren bilakaeraren homogenotasun eta proportzionaltasuna nabarmenagoa egiten da. Lezoko populazioaren hazkuntza erritmo goreneko urteetan ere (1950-1986 urte bitartea) bere batez-besteko adierazleak eta desbideraketa estandarraren neurriak, esaten ari garena berresten du. Halaber, aipatu ezaugarri guzti hauek, Lezoko XX. mendeko populazioaren dentsitate adierazgarrietan islatzen da. 2.- Berezko hazkundeari dagokionez, Lezok bere eredu demografikoa XX. mendearen 30. hamarkadan hasiko den prozesua, 40. hamarkadatik aurrera nabarmenduko dira bere ondorioak. Hau da, Jaiotza Tasa Gordinaren jaitsiera jaitsierara mailakatzearekin batera, Heriotza Tasa Gordinaren “erorketa” gertatuko da. 76 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 77 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA 3.- Heriotza Tasa Gordinari dagokionez Lezok urte latzak ezagutuko ditu 1940-1950. bitartean. XX. gizaldiaren hasieran, bere Heriotza Tasa Gordina oso altua da, Hego Euskal Herriko Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrialdeenarekin konparatuz gero. Lezoren kokapen geografiko, ezaugarri klimatiko edota Lezo beraren arazo estrukturalak zirela medio izurri edo zoldura bidezko gaixotasunen zigorpean bizi zen. Egoera hau 1940. urte inguruan hasiko zen aldatzen, 1950. urte bitartean, aipatu beste herrialde horien HTGren antzeko parametroetan jarri zen arte. 4.- Lezoren bilakaera demografikoan garrantzia handia izan duen beste faktore bat migrazioarena izan da. Lezo populazio hartzailea izan da nagusiki, nahiz eta zenbait denboralditan emaile bezala ere agertu zen. Edozein kasutan, azpimarragarria da, oso berandu arte, gutxienez 1970. urte arte, Lezok jasotzen zuen populazioaren gehiengoak Gipuzkoan zuela bere jaioterria; eta zehatzagoak izan aldera, esan behar da, bere eskualde bertakoa izango zela populazio migratzailea: Pasaia, Errenteria, Oiartzun eta Donostiakoa, hain zuzen ere. 5.- Populazioaren adin-konposaketari dagokionez, Lezoko populazioaren bilakaerak eskualdeak eta herrialdeak ezagutu duen bera izaten jarraitu du, hau da, XX. mendearen hasieran populazio oso gaztea izatetik (oin zabaleko adin piramidea zuena) populazioa zaharkitze egoeraren norabidean murgildurik egotera pasako da. Halere, egoera orokor honetan bere JTGa Gipuzkoarenaren aurretik kokaturik egongo denez, Lezoren populazioa “heldu-zahar” ereduaren baitan gazteagoa kontsidera daiteke. 6.- Aztertutako guztiaren arabera eta aipatu ditugun faktore eta ezaugarriak kontuan izanik, batez ere, ÿLezoren bilakaera demografikoaren homogenotasuna, ÿbere populazio dentsitate orekatua eta Lezok “hartzen” dituen populazioaren ezaugarriak, honakoa esan daiteke: a) Lezo herriaren nortasun kultural eta lingüistikoaren ezaugarriak hein handi batean faktore demografiko hauetan aurki daitezkeela. b) Lezok ezagutu duen hiri garapenean, populazio dentsitatearen presio txikia jasan duenez (bere inguruko beste herriekin konparatuz gero), honek bere hiri planeamendu eta ekipamendua, modu arrazional batean garatzeko aukera eskaini dio. 77 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 78 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA ERANSKIN ESTATISTIKOA I. ERANSKINA 78 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 79 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA II. ERANSKINA 79 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 80 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA III. ERANSKINA Heriotza Kausak sailkepenerako taula (Iturria EUSTAT). - I. Gaixotasun infekziosoak edo parasitarioak. - II. Neoplasiak. - III. Guruin endokrinoetako gaixotasun nutrizionalak, metabolikoak eta inmunitatearenak. - IV. Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak. - V. Trastorno mentalak. - VI. Nerbio-sistemako eta zentzumen-organoetako gaixotasunak. - VII. Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak. - VIII. Arnas aparatuko gaixotasunak. - IX. Txegoste-aparatuko gaixotasunak. - X. Aparatu genito-urinarioko gaixotasunak. - XI. Haurduntzako, erditzeko eta erdiberriaroko konplikazioak. - XII. Larruazaleko eta azalpeko zelula-ehuneko gaixotasunak. - XIII. Sistema muskulo-eskeletikoaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak. - XIV. Sortzetiko anomaliak. - XV. Jaiotinguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk. - XVI. Gaizki definitutako zeinuak, sintomak eta eritasun-egoerak. - XVII. Traumatismoak eta pozoidurak. - VXII- Gaisotasun sozialak – Alkoholismoa. - XIX. Zehaztu gabe. 80 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 81 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA BIBLIOGRAFIA - AA.EE.: Euskal Herriko geografi bibliografikoa, Ingeba ed., Donostia, 1986. - AGIRRETXE, Joxe Luix: ESNAOLA, Imanol: Lezoko euskararen azterketa, Lezoko Udal Unibertsitateko Udala, Lasarte-Oria, 2000. - AGUIRRE SORONDO, Antton; Evolución demográfica de Lezo, in LEZO aldizkaria, 3. zenbakia, 1989. 11-13 orr. -AVILES FERNANDEZ, Miguel: El siglo XX. Los primeros treinta años, Nueva Historia de España bilduman, Edaf ed., Madrid, 1981. - ELORZA, Antonio: Idelogias del nacionalismo vasco: de los “euskaros” al jagi jagi (1876-1937), Luis Haranburu ed., Donostia, 1978. - ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos: Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko-ekonomi koa, Lezo, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. - MALTHUS, Robert Thomas: Ensayo sobre el principio de la población, 1798. - MARTINEZ CUADRADO, Miguel: La Burguesia conservadora (1874-1931), Historia de España Alfaguara Bilduman, Alianza editorial Alfaguara, Madrid, 1983. - NADAL, Jordi: La población española (siglos XVI-XX), Ediciones Ariel, Barcelona, 1981. - PRESTON, Paul: La política de la venganza, el fascismo y el militarismo en la España del siglo XX, Ediciones Península, Madrid, 1997. - TAMAMES, Ramón: Introducción a la economia Española, Alianza Editorial, Madrid, 1980. -TAMAMES, Ramón: La república. La era de Franco, Alianza Universidad ed., Madrid, 1980. - TUÑON DE LARA, Manuel: El movimiento obrero en la historia de España (II. Tomoa), Sarpe ed., Madrid, 1985. - ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: El puerto de Pasajes durante la industrialización de Guipúzcoa. Gestión y funciones económicas, 1999. Argitaratu gabea. - ZURBANO MELERO, Jose Gabriel: El puerto pesquero de Pasajes 1920-2000. Una visión de la pesca en Guipúzcoa durante el siglo XX. Estructura empresarial, cambio técnico y pesquerias. Edizio Elektronikoa. 81 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 82 Lezoko historia aurrez aurre. DEMOGRAFIA ITURRI DOKUMENTALAK LEZOKO UDALAGIRITEGIA - 1900. urteko zentsua. - 1910. urteko zentsua. - 1920. urteko zentsua. - 1940. urteko zentsua. - 1950. urteko zentsua. - 1960. urteko zentsua. - 1965. urteko udal-errolda. INE (INSTITUTO NACIONALDE ESTADÍSTICA) - Anuario Estadístico de 1900. - Anuario Estadístico de 1910. - Anuario Estadístico 1920. - Anuario Estadístico de 1930. - Anuario Estadístico de 1940. - Anuario Estadístico 1950. - Anuario Estadístico de 1960. - Anuario Estadístico de 1970. EUSTAT (Euskal Estadistika Erakundea) - Lezoko 1981. urteko zentsua eta udal-adierazlea. - Lezoko 1986. urteko udal-errolda eta udal adierazlea. - Lezoko 1991. urteko zentsua eta udal-adierazlea. - Lezoko 1996. urteko udal-errolda eta udal-adierazlea. - Lezoko 2001. urteko zentsua eta udal-adierazlea. - Lezo herrian izandako Heriotzak: 1975. urtetik aurrerakoak. - Lezo herrian izandako Jaiotzak: 1975. urtetik aurrerakoak. LEZOKO SAN JUAN BAUTISTAPARROKIA - Heriotza liburuak. - Jaiotza liburuak. 82 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 85 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Industria Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1999. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 85 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 87 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA SARRERA Gizakiak bere biziraupena bermatzearren naturaz baliatu da bere bizi baliabideak eskuratzeko. Jarduera hauetatik sortu zen ekonomia, hau da, zer, nola, noiz eta zertarako ekoiztu. Naturaren hustiaketa esplotakuntza soiletik, bere ingurunea egokitu, moldatu eta menperatzera pasa zen, gizakien arteko harreman sozialak garatzearekin batera, ekonomia eta bere moduak konplexuago egiten joan ziren arte. Lezoarrek ere, ekonomia garapenaren ibilbide honetan izan dute zer egina eta zer esana. Horrela, lehen sektorea izena hartzen duen nekazal eta abelzaintza jardueretatik abiatuta, Lezok bere ekonomiaren garapena eta konplexutzea ezagutuko du, industria eta merkatal sektoreen garapenaren bitartez. Sektore ekonomiko guzti hauek elkar eragiten eta osatzen aurkitzen badira ere, gure egungo lan honen asmoa, horietako batean lekutzea litzateke: bigarrengo sektorean edo industrian, hain zuzen ere. Hau denbora jakin baten baitan, XX. mendean. Lezoren industria garapen hau ulertzeko herrialde eta eskualdearen testuinguru ekonomikoari erreferentzia egitea ezinbestekoa da, are gehiago (aurrerago ere azpimarratuko denez), Lezoko ekonomiari buruzko informazio iturriak urriak direla eta eskasia hau gainditzeko modu bat, bere testuinguruaren azterketaren bidez burutuko dela kontuan hartzen badugu. 87 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 88 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Langile taldea. XX. mendearen bigarren erdialdean. XX. GIZALDIAREN HASIERAKO TESTUINGURU POLITIKO ETA EKONOMIKO OROKORRA. Lehen guda karlistaren amaierak, ordu arte ezagutu zen ekonomia foralaren amaiera ekarri zuen. Bukatze honetan, egitura ekonomiko foralaren oinarrietako bat, barne mugak hain zuzen ere, ezabatu eta mugak kostaldera pasa zirelarik82. Mundu foral honetatik salbu geratu ziren berezitasunek heriotza definitiboa 1876ean ezagutuko zuten, Canovas del Castillok Foruen abolizio dekretua eman zuenean, uztailaren 21ean. Historialari gehienak bat datoz, gertaera guzti hauek euskal herrialdeen industrializazio prozesuaren oinarrian kokatzearekin, besteak beste Espainiako merkatuak (kolonialak barne) euskal ekoizleei irekiko zaizkielako. XIX. mendearen azken laurdeneko urte hauek garapen ekonomiko azkarrekoak izan ziren. Eskura jarri ziren merkatu zabal hauek amaigabeak baitziruditen. Edozein kasutan, Espainiar monarkia, mundu kolonial zabal hori galtzen joan zen heinean, bere kalteak ere euskal ekonomiak jasango zituen eta hauek ez ziren makalak izango. Kalteak onura bilakatu ziren Espainiako erresumako agintaritzak barne merkatuenen babesa lortu asmoz politika autarkiko bat bultzatu zuen. Ondorioz Gipuzkoa bezalako industriari ateak zabalzabalik irekiko zitzaizkion, espainiar merkatuan euskal ekonomiaren txertaketa sakondu zelarik. Hori da XX. Mendearen hasieran, euskal ekonomiak eta Gipuzkoakoak zehazk aurkitu zuen testuinguru ekonomiko eta politikoa bere ibilbidea egiteko. 82 88 Monserrat Garatek dihoen bezala, espainiar monarkiak bere azken koloniak galdu ostean, Gipuzkoako industrializazioaren benetako garapen eta sustapena hasiko zen. OJANGUREN GARATE, Maria Monserrat: El Proceso de desa rrollo económico en Guipúzcoa, Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa ed., Donostia, 1976. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 89 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA XX mendeko lehen urteak, erabakiorrak izan ziren Gipuzkoako egitura ekonomiko-industrialarentzat. Gure herrialdea espazio ekonomiko ezberdinetan antolatzen joan zen, eta zenbait ekoizpen adar esanguratsu prozesu honen eragile eta ardatz bihurtuko dira. Honela, mende hasierak industrializazio prozesuaren azelerazio bat ekarri zuen, bere garairik oparoenak I. Mundu Gudan ezagutuko zituelarik. Gipuzkoako industriak 1890. urte inguruan hasi zuen bere garapena 83, enpresa berrien sorrera eta, aldi berean, industriaren sustapenerako elkarte ekonomiko berrien sorrerak, kanpo inbertsioak erakarri zituelarik. X Gipuzkoan XX. mendeko lehen bi hamarkadetan sortzen den industria hiru ezaugarri ditu: a) Lurraldean zehar industriaren presentzia eta kokapena barreiatua da, hau da, Bizkaiai gertzatzen ez zen bezala, Gipuzkoan industrien deszentraliazioa zen nagusi. b) Enpresa txiki eta ertainak osatua egongo zen herrialde honetako sare industriala. c) Lan intentsiboa behar zuten teknologien ezarkuntza jarrerek hasieratik izango dute isla herrialdeko enpresarien ikusmoldeetan. 83 LEGORBURU FAUS, Elena: “La industria guipuzcoana entre 1930-1936”, in Revista de Historia Económica, Año IX, 1991, Nº 2. 363. orr. “Se puede afirmar que, desde, 1890, este proceso industrializador había arraigado definitivamente en Guipúzcoa. A sectores pioneros –papel y textil- se les añadió la variada gama comprendida por la metalurgia –tornilleria, herramineta, cerrajeria, maquinaria, ferreteria-, que requerian menor inversión capital. Por otro lado, la armeria tradicional abandonaba el sistema artesanal que le había caracterizado; la prosperidad que siguió en esta reconversión constituyó un incentivo para mayores inversiones”. 89 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 90 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Gipuzkoako oihal sektorea oinarri hauen arabera garatu zen: lanaren banaketa egokiago bat eginez, ekoizpen sistema errentagarria eraikiz eta, guzti honekin batera, langileriaren lanari etekina handiagoak atereaz. Gipuzkoako industrializazio bidea etapa honetan sendotu zen, eta urteetan zehar iraungo zuen, beste enpresa eredu batzuk baino baliabide gehiago erakutsiz, dimenstioa handiko industria sidero-metalurgikoa baino gehiago, adibidez84. Oinarri hauetatik abiatuta, gaur egun ezagutzen dugun errealitate ekonomiko eta industriala garatu arte, makina bat gora behera politiko, sozial eta kultural gertatu ziren, bai Gipuzkoan eta baita Euskal Herrian ere. Gure asmoa ez da herrialdeko garapenaren faktoreak deskribatzea, baina bai Lezo herrian gertatutako errealitatea, XX. gizaldikoa, zertan izan zen azaltzea. LEZOKO INDUSTRIAGINTZARI BURUZ, ZER DA ORAIN ARTE IKERTURIK DAGOENA? Gipuzkoako industrigintzaren historiari buruzko ikerketa saioak oso urriak dira, gure herrialdean industrigintzak izan duen garrantzia, kontuan hartzen badugu. Halaber, Lezo kokaturik dagoen eskualdeko bilakaera ekonomikoaren inguruko azterketak ere, oso urriak direla eta horiek ematen direnean historia ekonomikoaren atal oso konkretuak dira aztergai. Azpimarratzekoa da Miguel Angel Barcenillaren ikerlana (gure lan honetarako zenbait momentutan erabili duguna), Errenteriari buruzko industriagintza jomuga duena. Liburu honen arazo bakarra, aztertzen den denbora bitartea da, XIX. gizaldian zentratzen baita, eta hau, gure kasurako, motz geratzen da 85. Azpimarratzekoa da ere, Euskadiko Kutxak, 1981. urtean argitara eman zuen Errenteria, Lezo, Oiartzen eta Pasaia herriei buruzko azterketa sozio-ekonomiko eta demografiko orokorra. Azterketa historikoa baino, garaiko propekzio sozio-ekonomiko egitura eta asmoei jarraitzen zion. Hau dela eta, 1970-80 urte bitarteko eta unean uneko eskualdeko egoera sozioekonomiko eta demografikoa zuen aztergai86. Lezoko industriagintzaren historiari dagokionez, gai honetaz kezkatu diren zenbait ikerketa interesgarri izan baitira eginak. Horien artean, Karlos Etxezurietak idatziriko saiakera dugu, 1980. hamarkada hasierako industriagintzaren errefrentzia orokor bat ematen diguna87. Beste erreferentzia interesgarria LEZO aldizkarian argitaratzen joan diren artikuluak dira. Hala Lezoko historia ekonomiko-sozialaren izaeraren berri nola zenbait ikerketa, saiakera eta pasadizo interesgarri aurki daitezke hemen88. 84 CASTELLS ARTECHE, Luis; LUENGO, Felix: “El proceso de modernización de Guipúzcoa (1876-1920)”, in Separata de la Revista EKONOMIAZ, nº9-10, Eusko Jaurlaritza ed., Donostia, 1988. 85 BARCELLINA, Miguel Angel: La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano, Errenteria (1845-1904), Gipuzkoako Foru Aldundia ed., Donostia, 1999. 86 Análisis descriptivo. Comarca Renteria-Pasajes, Caja Laboral Popular ed., Donostia, 1981. 87 ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos: Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko-ekonomikoa, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburutegian jasoa. 90 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 91 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Ikusten denez, esku artean ez dugu gaiaren inguruko azterketa sakonik gure ikerketa lanaren bitartez osatu edo berbideratzeko. Esango genuke ia dena egiteke dagoela, baina egoera hau ondoren ikusiko dugun bezal ez da lezoar idazle edota ikerlarien ganoraren ondorioa, dokumentazio iturrien urritasunarena baizik. 88 Sagardogintza, erakunde sozio-ekonomikoen sorrerari buruzko berri ematea e.a. Interesgarria dira, Lezoko zenbait fabrikek sortu ditzazketen kutsadura arazoei loturiko artikuluak jasotzen dira. Artikulu hauek, 80ko hamarkadan idatzirik daude eta herrian zeuden zenbait fabriken, hala nola, Industrias y Abonos de Navarra eta Lizarrribarrek, sorturiko kutsaduraz mintzo dira. 91 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 92 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1959. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) ESKURA DAITEZKEEN INFORMAZIO ITURRIAK Lau motako informazio iturri lirateke erabilgarriak: 1) Idatzizko iturri dokumentalak: Lezoko Udal Agiritegia litzateke gure altxor garrantzitsuena, hala ere, agiritegiko dokumentuazioari etekina ateratzeko, bi arazoekin topatzen gara. Lehena, XX. gizaldiari dagokion fondo historiakoa, ez dela kronologikoki osatua, 1945. urte bitaretan bederen. Eta urte horretatik aurrera industriaz nolabaiteko maiztasunez hitz egiten da, eta bigarrenik, artxiboa emankorra bilakatzen denean, esakintzen digun informazio kalitatea ez dela nahi adinakoa. Gipuzkoako Erresjistro Merkantila erabili dugun beste iturri dokumentala da. Berau ez dago ikerlarientzat irekia eta, gainera, ez du kontsulta zuzenak egiteko biderik eskaintzen. 92 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 93 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Hala ere, bertatik, Lezoko bost fabriken informazioa lortu ahal izan da, honelako datuak eskainiz: enpresa bakoitzaren kapital soziala, bazkide sortzaileak, bizileku soziala, fundazio data, desagertze data (XX. mendean zehar desagertuz gero) eta kapital eta bazkide aldaketak (horrela izanez gero)89. Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbara. Hirugarren iturri dokumental bat Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbarako zentsu dokumentalak izan dira. Berauetan, Lezo herrian bere bizileku fiskal eta soziala zuten enpresen izenak ageri dira, azpisektoreka banaturik. Agiritegi pribatuak. Azkenik eta etorkizuneko ikerketei begira, bada beste ikerketa iturri garrantzitsu eta mamitsua izan ohi den besterik ere bada: agiritegi pribatuaz ari gara. Agiritegi hauek bi taldeetan sailkatu daitezke: a) Desagertuak baina beraien ondare dokumentalak kontserbatu dituzten enpresenak, azken hauei dagokienez, enpresa hauetako oinrdekoen berri izatea ezinbestekoa da; b) Gaur egun oraindik, jarduera ekonomikoa mantentzen duten enpresen agiritegiak daude. Agiritegi hauetan, besteak beste, honako informazioa eskuratu ahalko genuke: enpresako kapital sozialaren konposizio sozio-ekonomikoa; ekoizpen sistemaren antolaketa; ekoizpenaren bolumena; salmenta merkatuak eta bezeroak zeintzuk ziren; langileriaren konposizioa eta beraien baitako sexuen arteko proportzioa, e.a. 2) Ahozko iturriak. Informazio hau oso garrantzitsua da 90. Lezoren kasuan lan interesgarriak eginak dira, baina informazio biltze hauen motibo eta ardatza Lezoko industriagintzari buruzko jakin nahia ez dela esan behar da. Zentzu honetan oso baliotsuak dira, Lezoko XX. mendeko historia orokorra ulertzeko, Joxe Luix Agirretxe eta Imanol Esnaolak eginiko testigantza biltze lanak. Bi egile hauek buruturiko Lezoko euskararen azterketa liburuan, testigantza hauetako batzuk argitaraturik daudelarik91. 90 Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, ahozko iturrien jasoketa lanen garrantzia azpimarratzeko. XX. gizaldiko historia, zerbaitek ulergarri egin badezake, ahozko testigantzak izango dira; historia bizia, dinamikoa eta bizi pozez beterikoa esakintzen baitigu. Historiak bizia izan behar du; oraina ulergarri egingo duen zientzia tresna, eta etorkizuna itxaropenez begiratzeko abiapuntua izan dadin. Beraz, posible den heinean, testigantza hauen jasoketa izan behar du lehen pausua, gizarte osoak bere gain hartu beharko lukeena, hori baita Euskal Herriko ondare eta ohituren altxor preziatuenetariko bat. 91 AGIRRETXE, Joxe Luix; ESNAOLA, Imanol: Lezoko euskaren azterketa, Lezoko Udal Unibertsitatea ed., Lasarte-Oria, 2000. 93 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 94 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Azkenik oso interesgarriak suerta daitezke LEZO aldiakariaren aleetan zehar jasoak dauden testigantza eta elkarrizketek, garaian-garaiko Lezoko bizitza sozial eta ekonomikoaz informazio baliotsua eskeintzen baitigute. 3) Arkeologia historiko-industriala. Azken urteetan arlo honetan saiakera interesgarriak egin dira, emani dituzten emaitzak baliagarriak suertatu direlarik. Edozein kasutan, bide hau emankorra izan dadin, lehen pausua herriko ondare historiko-arkeologikoaren inbentarioa egitea izan da, baina Lezoren kasuan hori egiteke dago oraindik. 4) Iturri bibliografikoak. Hemen, aipatzekoak dira Guipúzcoa en la mano-ren aleak eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbarak argitaratutako memoria eta urtekariak. Beraietan, industria fabrikak eta komertzioak urte bakoitzean zeintzuk ziren zehazturik aurki daitezke. Katalogo hauetan arazorik nagusiena, XX. mendeko urteetako seriea osaturik ez egotea da. Badaude beste iturri bibliografiko batzuk ere, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiak aztertzen ari garen gizaldi honetan zehar eginiko zenbait industria estatistikal92. Azkenik, ezin dugu ahaztu 1982. urtean, Euskal Komertzio Ganbarek argitaraturiko Cátalogo industrial del País Vasco. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko herri bakoitzeko fabriken zerrenda aurki daiteke, enpresaren zeregina, kokaleku zehatza eta langile kopurua zehaztuz. Esandako guzti honen arabera, berehala ohartuko gara, ikerketa hau burutzerakoan bi arazo larriekin topatu garela; etorkizunean gainditu beharko direnak: Iragarki komertziala (Iturria: Guipúzcoa en la mano) 92 94 a) Datuak jasotzeko iturriek ez digute XX. mendeko ikuspegi homogeneo bat eskaintzen, mende osoa hartuko lukeena eta, industriak ikuspegi bakar batetik bildu eta ordenatzen dituenak. Beraz, industriaren garapen eta bilakaera orokorra antzeman nahian, iturri ezberdinen datuak uztartzeko beharra izan dugu, horrek dakarren arriskuarekin, industriak klasifikatzeko irizpideak ez baitira berdinak izaten (hau, iturri berdinaren urte ezberdinekin ere gerta daiteke). Honek izan dezakeen ondorio garbiena, honakoa litzateke: zenbait enpresen ibilbidea moztuta gertatzen dela, urteen arabera agertuz edo desagertuz. Honen adibide da, Consejo Provincial de Guipúzcoak 1915. urtean argitaratutako Estadística Industrial de la Provincia. Estadistika honetan, Gipuzkoako herri bakoitzean, urte hartan zeuden enpresen izenak ageri dira, bakoitzak zituen langile kopurua, langileriaren soladata eta hauek lan egin beharreko ordu kopurua zehazten direlarik. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 95 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA b) Aurrekoarekin lotuta, beste arazo batzuk ere agertuko dira, industriaren kokapenari eta bakoitzaren tamainari dagozkionak. Kokapenaren kasuan, bi irzpideen arabera egin dela aurkitu dugu. Lehenak, enpresaren kokapen fisikoari jarraitu dio (adibidez, Industria Zentzuak). Bigarren irizpideak, enpresaren egoitza sozialaren kokapenari jarraituz egin izan zen, honen arabera, Lezo udalerriaren eremuan kokaturik aurkitzen ziren zenbait enpresa, inguruko herrietakoak bezala agertu ohi dira. Horien artean adibiderik garrantzitsuena, Unión de Comercial de Manufacturas Pakers fabrikarena da. Pakeres, gaileta enpresa, Errenterian kokaturik bezala ageru ohi da, bere egoitza soziala herri honetan finkaturik zuelako; baina jakin badakigu, Lezoko udalerriaren lurretan kokaturik egon zela bere desagerpena gertatu arte. Bigarrengo arazo multzoa, enpresen ekoizpen sistemaren ezaugarriak, langile kopuruak, lan orduak, soldatak, emakumearen presentzia enpresa munduan, e.a. luze bati buruzko datuen eskasia da. Sabuespen bakarra 1915. urteko estatistika bilduma dugu 93. 1930. hamarkadatik aurrera, Espainiako estatui mailan erreforma sozialak bultzatzeko sortzen diren erakundeek egiten duten datu bilketari esker, herrialdeari buruzko zenbait datu sozio-ekonomiko eskuragarri izango dira; baina ez dugu serie kronolojikoa osaturik izango eta beti herrialdeari dagozkion datuak izango dira, ez eta udalerriari zuzenduak. Oso berandu arte hasiko gara tenore honetako datuak izaten. IKERKETAREN HELBURUAK Arakatzea posible izan zaigun dokumentazioarekin, lortu daitezkeen helburuak honako hauek dira: a) 1900. urtetik 1950. urte arteko Lezoko industrializazioaren deskribapen orokor bat egin. b) Industriaren jardueraren azpisektoreekiko (kimikoa, zurgintza, metalgintza, eligagaiak, e.a.) sailkapena egin eta denbora bitarte honetan zehar bakoitzaren garrantzia zein izan zen ezagutu. c) Enpresen sorrera eta itxiaren data zehaztu hamarkadaren arabera. d) Etorkizuneko ikerketen metodologia eta ildoak marraztu. 93 CONSEJO PROVINCIALDE GUIPUZCOA, Estadística industrial de la Provincia, Sociedad Española de Papeleria ed, Donostia, 1915. 95 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 96 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA LEZOKO INDUSTRIA XX. MENDEAN A) Industrializazioaren sorrera eta abiapuntua (1911-1939) A.1) 1911-1920 Lezok XX. mendearen hasierara arte itxaron behar izan zuen industria modernoaren sorrera ikusteko. Errenteria, Gipuzkoa mailan, industrializazio goiztiarraren adibide bada, Lezo beranduago iritsi zen prozesu honetara. Errenteriako ereduari begiratzen badiogu, ikus dezakegu, industria modernoaren finkapena, XIX. gizaldiko bigarren erdialdetik aurrera eman zela, Pasaiako portuaren hurbitalsunak eta trenbidearen bultzadak (1860. urtetik aurrera) eraginda 94. Lezoren kasuan, ez ziren Errenteriaren ereduan gertatu zen bezala, aipatu pizgarriak ezagutu, XX. gizaldiko bigarren hamarkada arte behintzat. Denboraldi honetan, pixkanaka-pixkanaka lehenengo fabrikak agertuko baitzaizkigu. Unión Comercial de las Manufacturas Pakers (1911. urtean sortua)95 gaileta eta bizkotxoen ekoizpenera zuzendutako fabrika, eta “Guittet y Compañía” (1912. urtean sortua), berniz, pin- “Guittet y Cia” enpresako zuzendaria eta bere familia. 1939. urtea (Iturria: Orratx!) 94 BARCENILLA, Miguel Angel: La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano. Errenteria (1845-1905), Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 1999. 412. orr. 95 Fabrika, eta, beraz, ekoizpen gunea Lezon kokaturik bazegoen ere, Pakers fabrikaren egoitza Errenterian zegoen, bere produktuen publizitateak hala agertzen zuenez. Iturria: Gipuzkoako Erregistro Merkantila. 96 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 97 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA tura eta orokorrean produktu kimikoen fabrika izan ziren Lezoko lehenengo bi establezimendu industrialak. Laister, beste enpresa batzuk gehitu zitzaizkien hauei, lehen hamarkada hau bukatzean beste hiru fabrikak euren aktibitateak Lezon garatuko zituztelarik: “Unión Alcoholera Española” (alkohol fabrika), “Joaquín Mendia y Compañía” (egurrezko ontzi eta kupelen eraikuntza eta baita itsasontziena ere) eta “Fábrica Española de Papeles Químicos” (paper fabrika, mota guztietako paperak ekoizten zituena eta bereziki “ferroprusiano” izena hartzen zuen motakoa. Bost enpresa hauek Gipuzkoako XX. gizaldiko industriaren ezaugarrietako bat islatzen dute, hau da, jardueren azpisektoreen dibertsifikazioa. XVII. taulan ikusi dezakegunez, mende hasieratik, Lezoko udalerrian finkatuko ziren enpresen azpisektore ekonomikoen aniztasuna handia izan zen, zeinen arabera lau azpisektore industrial ezberdinetan banandua aurkitzen zen: elikagaiak, kimika, zurgintza eta papergintza. Esan behar da, industria kimikoaren azpisektoreak pisu berezia hartzen zuela enpresa kopuruei dagokienean96. X Enpresa hauen tamainari dagokionez, datu hauen inguruko gabeziak dela-eta euren benetako dimentsioaz jabetzea ezinezkoa egiten zaigu. Aipatu enpresen kapital sozialari buruz informazio homogeneoak lortu badira ere, erreferentzia honek ez liguke enpresaren dimentsioari buruzko ikuspegi errealea esakiniko, kapital sozial murritz bati, langile kopuru handi bat egoki baitdakioke edo alderantziz, kapital sozial handi bati, langile kopuru txikia. Honekin esan nahi da, ekoizpen sistema eta hau garatzeko beharrezkoa litzatekeen kapitalak ez duela zertan langile kopuruan isaltu behar; eta ondorioz, ezta ere enpresak herrian izan zezakeen eragin sozialak. Muga hauek ahaztu gabe, zera ondoriozta daiteke: enpresen fundazioan ezarritako kapital soziala, eta bertan lan egiten zuten langile kopuruaren arabera (ikus III. taula), 96 Azpisektore honetan bi enpresa kontabilizatu daitezke, baina Fábrica de Papeles Químicos S.L. enpresa ere, azpisektore honetan klasifikagarri litzateke. Horrela kontsideratuz 3 enpresa lirateke industria kimikoan. 97 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 98 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA tamaina txikiko industrien aurrean aurkitzen garela, Pakers enpresaren salbuespenarekin. Unión Comercial de Manufacturas Pakers fabrikaren dimentsioa, 5.000.000 pezetako kapital soziala eta 51 langilerekin, herrialdeko beste zenbait enpresen tamainarekin alderatuz. Erdimailako enpresa bat litzateke. Erdi-mailako enpresa bat bezala, konparatu beharko genuke. X Beraz, XX. mendearen hasierako Lezoko industria egituraren ezaugarriek, Gipuzkoako industrializazio orokorraren hildo nagusiak jarraituko lituzke zehatz mehatz; herrialdeko enpresen ezaugarriekin bat eginez: enpresen neurri xumea; enpresa hauen eratzerakoan erabilitako kapitalaren txikia (sabuespenak salbu); langile kopuru txikia; eta jardura bakar baten inguruko kontzentrazioa ekidingo duen industria aniztasuna97. A.1.1. Jardueren sektorekako banaketa. Lezoko industrializazioaren lehen momentu hauetako azpisektoreen analisiak, Lezok XX. gizaldiaren lehen erdialdean zehar bederen ezagutu duen joera erakusten digu. Enpresa hauei egotzi diezaiokegu, herrian, azpisektore hauen finkapenaren lehen urrats izatearen ohorea (ikus II. taula). Azpisektoreka, kimikoarena izango zen enpresa bat baino gehiago batzen zuen eremu bakarra (Guittet y Compañia eta Unión Alcoholera Española S.A.) , bi enpresak jarduera ezberdinak eramango zituztelarik aurrera: - Pintura eta bernizen fabrikazioa. - Alkoholaren fabrikazioa. 98 98 CASTELLS, Luis, Modernización y dinámica política en la sociedad guipuzcoana de la Restauración (1876-1915), Siglo XXI, Madrid, 1987. Enpresen tamaina txikia eta industria sektoreen aniztasunaz gain, garai honetako Gipuzkoako industrializazioa ezberdintzen duen beste ezaugarri nagusia, industriaren sakabanaketa izango da. 465. orr. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 99 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Gainontzeko beste hiru azpisektoreek fabrika bana zuten herrian: - Joaquin Mendia y Compañia: zurgintza. - Fábrica Española de Papeles Químicos: papergintza. - Unión Comercial de Manufacturas Pakers: elikagaiak. Zurgintza eta papergintzan aritzen ziren enpresak, bere hasierako kapital soziala berdina zen bitartean (300.000 pta.), elikagaien fabrikazioan aritzen zen “Pakers”ek, momentuko enpresarik garrantzitsuena bezala agertzen zaigu, 5.000.000 pezetako kapital sozialarekin. 23. grafikoa 1911-1920 Beraz, elikagaien azpisektorea besteen artean gailenduko litzateke. Enpresa honek elikagaien industriari eragiten dion pisu ekonomiko eta sozialari sagardogintzaren jarduerak eragin zitzakeenak gehitzen badizkiogu, elikagai azpisektore honen presentzia handia zela baiezta dezakegu. Honela, industria modernoaren alboan, tradizionala eta familiakoa izango duen jarduera aurkituko dugu: “Pakers” gaileta enpresa eta sagardogintza, ondorioaz, denbora berrietako elkar bizitzaren zeinua izango da 98. A.2. 1921-1930 1920. urteko hamarkadak, Lezoko industrializazioaren abiada nabarmenki handitu zuen. Aurreko hamarkadan industria modernoaren sorrera eman bazen, oraingoan, enpresa berrien 98 Eskuratu ahal izan ditugun datuen arabera, eta XX. gizaldia aztertzen ari garela kontuan izanik, sagardogintza ez zaigu 20 ko hamarkadararte ordezkaturik agertuko (6 sagardotegi). Hortik aurrera, 30ko hamarkadan (10 sagardotegi), 40koan (8 sagardotegi) eta 1961-62 bitartean (3 sagardotegi) agertuko da. 99 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 100 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA ezarkuntza prozesua hirukoiztu egingo da. Hamarkadaren urte hauetan zehar, Lezon 13 enpresa berri agertuko zaizkigu errejistraturik. Datu honek erakutsiko digu, 1921-30 urte bitarte hau, dinamismo handiko denboraldia izan zela herriarentzat; eta bere egitura demografikoan eragiteaz gain (demografiaren atalean jada aztertua), egitura sozialean bere eraginak ere izango zituela (lanbide berrien sorrera, langileen erakunde sozialen sorrera, e.a.). 100 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 101 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Lehen Mundu Gudaren eztandak (1914-1918) Euskal Herriko industrian eragin handia izan zuen. Guda honek Europako egitura industriala kolpatu eta kaltetzeaz gain, beraien azpiegitura ekonomiko guztia, guda-beharrak sustatzera bideratu zen. Hau zela medio, gatazka militarrean “neutraltasun” jarrera hartu zuten herrialdeak bihurtuko dira, lehengai, energia, tresneria, eta abarren hornitzaile. Euskal Herri osoko ekonomiak eta bereziki, Gipuzkoako industriak, bultzada handia jaso zuten testuinguru honi esker, metalgintzan jarduten zuten azpisektore industrialek, batez ere. denboraldi honetan gertatzen diren hiru prozesu esanguratsuek, hori erakusten digute: a) Industria berrien sorrera . b) Lehenagotik zeuden enpresen handitze eta garapenak, honekin batera kapital inbertsioen bolumena handituz. c) Ekoizpen industrialaren egituren konplexutzea eta produktuen espezializazioa. Gainontzeko azpisektoreetan antzeko prozesua ezagutuko zen, garaiko euforia ekonomikoak Euskal Herriko sektore ekonomiko guztiak “kutsatuko” zituelarik, nahiz eta ekoizpen jarduera hauek gatazkan zeuden Estatuen behar behar ekonomikoekin loturik egon ez99. Panorama guzti hau, 1914-1918.eko I. Mundu Gudaren ostean aldatu egin zen Euskal Herrriko ekonomiarentzako. I. Mundu Gudaren amaierak, ekoizpen industriala eta merkatuen berrantolaketa ekarri zuen. Guda ekonomiaren amaierak, egitura ekonomikoen berrantolaketa ekarri zuen, jarduera ekonomikoa behar zibilak asetzeko berbideratu behar izan zelarik; eta guzti honek kontinente osoko ekonomiaren suspertzea ekarri zuen. 1920. urtetik aurrera “urte zoriontsuak” deituriko denboraldia eman zen. Hala ere, neurririk gabeko hazkunde eta garapen ekonomiko honek, ibilbide laburra izango zuen, hamarkada labur bat besterik ez. Ziklo “oparo” honen amaieraren ikurra, 1929. urteko mundu ekonomiaren krisia izango zen. Iragarki komertziala (Iturria: Guipúzcoa en la mano) 99 Beraz, Euskal Herriko ekoizleek (industrial nahiz nekazal ekoizpenean aritu zirenek), I. Mundu Gudari esker eskuratu zituzten merkatuak, galdu egin zituzten guda amaitu ondoren. Gipuzkoaren kasuan, merkatu galera GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier eta beste batzuk: Geografía de Euskal Herria. Guipúzcoa I, Luis Haranburu, Donostia, 1979. 179.orr. 101 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 102 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA honek eragingo zuen krisiaren sintomak 1921. urtetik aurrera sumatuko dira100. Esku artean ditugun iturri dokumentalek, ez digute hitz egiten krisi honek zein neurritan eta nola egragin zuen Lezoko industrian eta bere ekonomia orokorrean. Beraz, gaur egun, ezinezkoa zaigu jakitea depresio honek nola kolpatu zuen Lezoko ekonomia101, ez baitugu fabrika guzti hauetako ekoizpen egiturari buruzko daturik. Hau da, ez dakigu urte hauetako ekoizpen bolumenaren bilakaera zein izan zen, ez eta, enpresa hauetan aurki zitezkeen langile kontratatuen kopururik eta hauen gora beherarik ere. Datu hauek eskuratzea oso garrantzitsu suertatzen da Lezoren urte hauetako egitura ekonomiko eta sozialak (langile kaleratzeak, emakumearen parte hartzeak, lan ordutegiak, sindikatu mugimenduak, e.a.) zein nolakoak izan zen jakin eta beraien historia egiteko102. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1963. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 100 GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier: op. cit. 179. -180. orr. Jakin badakigu krisi honen eraginak herrialdean jasan zirela, . Hau dela eta, pentsagarria da Lezoko industria gune honek ere haren inpaktoa jasan beharko zukeela. GOMEZ PIÑEIRO: Francisco Javier eta beste batzuk, Geografía de Euskal Herria. Guipúzcoa I , Luis Haranburu, Donostia, 197 orr. 102 Ikerketa lana hau burutzeko ezinbestekoak zaikigun informazio iturrien bilaketa eta prozesaketa egitea beharrezkoa litzateke, oraingoz egina ez dagoena. Irakurri ikerketa lan honetako “ESKURA DAITEZKEEN INFORMAZIO ITURRIAK” atala. 101 102 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 103 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Edozein kasutan, ikertu ditugun fabrika kopuruari dagokionez, baiezta daiteke, testuinguru ekonomiko ezkor honetan (1921-1930), 1911-1920. urteetako hamarkadan ezagutzen ziren enpresa guztiak, aurrera egin zutela103, eta, beraz, krisi garaiak, nola edo hala, gainditu zituztela. Fabrika hauen izenak emanak ditugu jada, II. taulan. LEZO–Ekoizpen motaren arabera ko azpisektoreen banaketa (1911-1920). Krisi garai hauek gainditzeko, espainiar Estatuko politika ekonomikoak asko lagundu zuen, “protekzionismoa” deritzaion merkatu sistema indartuz eta areagotuz. Horren ondorioetako bat, 1922. urtean espaniar administrazioak ezarri zuen mugasari berria izango zen. Honi esker, Espainiar Estatuko merkatua, kanpo ekoizpenei zailtasunak jarriz, zenbait kanpo produktuentzako espainiar merkatuan sartzeko oztopo bihurtu zen, bertako ekoizleen salneurriekin lehiatu ezina suposatzen zuelako. Testuinguru zail honetan, Primo de Riveraren estatu kolpea (1923. urtean) gertatu zen. Estatu kolpe honen zergatien artean, krisi ekonomikoa eta langileriaren mugimenduaren indartzeak aurkitzen ditugu. Militarren eskuhartze politiko hau, burgesia lurjabeak eta industrialek bultzatu zuten. Indar sozial hauek, bi helburu izan zituzten Primo de Rivera diktadura sustatzeko: 1) Krisi ekonomikoaren aurrean neurri gogorrak hartzea. Ildo honetatik, 1924. urtean, Decreto de protección de la industria nacional izeneko Gobernu Dekretoa emango zen. 2) Langileriaren mugimenduak sortu burgesiari sortu zizkion izuak ekiditeko neurriak hartzea, sindikatu eta alderdi ezkertiar nahiz errepublikarrak debekatuz.104 Beraz, Primo de Riveraren diktadurak (1923-30) egoera ekonomiko orekatua bat garatzeko baldintzak eskaini zituen, merkatu protekzionismoa indartuz, industria “nacional”-a babestuz eta kontrol sozio-politiko zorrotza ezarriz. 1925. urtetik aurrera nazioarteko koiuntura ekono mikoa hobera egiten hasi zenean zailena pasea zegoela zirudien, baina 1929. urteako krisia laister hasiko zen ate joka. Testuinguru politiko eta ekonomiko honetan, Gipuzkoako ekonomiak nolabaiteko egonkortze eta suspertze fase batean sartu zen 1923. urtetik aurrera105. Gure ingurune hurbilean arreta jarriz gero, denboraldi honetan, Donostialde osoko garapen industrialaren azelerazioa eman zela ikusiko dugu, eskualde honetako industria egituraketa bizkortuz. 103 Esna dugun moduan ez dakigu zein kostu sozialaz. Debeku horien artean, eta Euskal Herriko mugimendu abertzaleari dagokioenean, Primo de Riveraren diktadurak, jarrera bikoitza erakutsi zuen, abertzale korronteek debekatu eta pertsegituak izan zirelarik, aldiz, sektore sozio-politiko honetako adar autonomistakin nolabaiteko permisibidadea izan zuen. ELORZA, Antonio: Ideologias del Nacionalismo vasco: de los “euskaros” al jagi jagi 1876-1937, Luis Haranburu ed., Donostia, 1978. 105 GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier: Op. Cit. 179. orr. 104 103 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 104 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Lezoko industriaren bilakaera ulertzeko, Donostialdeako garapenaren dinamika berean kokatu behar gara. Hamarkada honetan, Lezoko industriaren ugaltzea, dudarik gabe, eskualde mailako garapen honekin harremantean dagoela ulertu behar da. Honela, ulergarri egiten da 1921-1930. urte bitartean, Lezon gertatu zen enpresa berrien fundazioen kopuru bikaina. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: industrialdea, hirigunea eta, atzean, Pasaiako kaia. Urtea 1970 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 104 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 105 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA XXIX. eta XXX. taulek eskaintzen diguten informazioa sektoreen arabera baloratuz gero, Lezoko industriaren dibertsifikazio prozesuak jarraitzen zuela antzematen dugu. Lau izango dira 20.eko hamarkadan agertuko zaizkigun azpisektore berriak: kautxu, oinetakoak, metalurgia eta “beste batzuk” bezala klasifikatu ditugunak. Bi dira sortutako azpisektore berri hauetatik azpimarratu beharrekoak: a) Oinetakoen industria: Antonio Paredes, oinetakoen fabrikaziora bideratua eta Manuel Alberdi, alpargata egilea. b) Metalurgia: Bi berunkari, Domingo Sarachaga eta Zacarias Larrea. Sorturiko beste bi azpisektoreak, aldiz, enpresa banarekin ordezkaturik azalduko zaizkigu: a) Kautxu industria: Cardellach y Compañia, kautxuzko zoruen fabrikaziora bideratua. b) Beste batzuk: Fernando Lobato, eskuilen fabrikazioara zuzenduta. 105 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 106 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Aurreko hamarkadan ordezkaturik zeuden sektoreei dagokionez (elikagaiak, kimika, zurgintza eta papergintza), beraien presentzia mantentzeaz gain, handitu ere egingo dute, zurgintza azpisektoreak batez ere. Sortutako lantegi berrien irizpidea jarraituz, ikus daiteke bere ahalmena gehien handituko zuena zurgintza sektorea izan zela (5 lantegi berrirekin), ondoren kimika kokatuko zen (2 lantegi berrirekin), azkenik, 3. maila batean, papergintza eta elikagaien azpisektoreak aurkitzen ziren. Papergintzaren azpisektoreak bi enpresa berri erakarri zituen Lezora eta Elikagaien azpisektoreak, aldiz, bat ere ez. 24. grafikoa 24. grafikoan ikus daitekeen moduan, azaltzen diren azpisektore guztietatik, zurgintzarena (1 ikurra duena) besteen aurretik kokatua aurkitzen zen, bere garrantzia, enpresa kopuruei dagokienean, handia baitzen. Enpresa kopuruaz ari gara eta ez enpresa hauen kapital sozial eta berarekin loturik zeuden enplegatu kopuruaz. Azken hauei bagagozkio, orain arte eskuan ditugun datuen arabera, beste enpresa batzuk, hala nola, Unión Comercial de Manufacturas Pakers (ikus II. taula), izango lirateke lehen mailan jarri edo kokatu beharko liratekenak. Edozein kasutan, zurgintzaren azpisektorea azpimarratzeak, badu bigarren arrazoi bat: Lezoko ekonomiaren beste sektore eta azpisektoreekin izan zezakeen harremana. Kupelgintza, Lezon aurkitzen zen eta tradizio eta garrantzia handikoa zen Sagardogintza azpisektorearekin uztartzen zen, jakina den bezala 106. Beraz, zurgintzan aurkitzen ziren enpresak, produktu ezberdinak egiten bazituzten ere, Lezo eta bere inguruko merkatuaren beharretara bideraturik zuten ekoizpena. 106 106 XX. gizaldiko Lezoko ekonomian sagardogintzak izan zuen garrantziza datu interesgarriak aurki daitezke, LEZO aldizkariaren bederatzigarren alean, Lander Zurutuzak Gregorio Arrutiri egindako elkarrizketan. Hau dugu, ahozko iturriak duen garrantzia XX. gizaldiko hiztoria ezagutzeko adibideetako bat. ZURUTUZA, Lander: Lezoko sagardogintzaren akabera, LEZO aldizkaria, 9. alea, Lezoko Unibertsitateko Udala ed., 1992. 11-14. orr. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 107 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Bi metalurgilari XX. medearen erdialdean (Iturria: Orratx!) 107 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 108 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Zurgintza azpisektoreak, produktu ezberdinak ekoizten zituela esan dugu, honetaz gain esan behar da bi hamarkadetan sektore honetan aldaketa garrantzitsuak gertatu zirela, merkatuarekiko etengabeko moldaketek eraginda. Joaquín Mendia y Compañia enpresa, 1919. urtean sortu zen, Astilleros de Bidasoa izeneko enpresaren birmoldaketaren ondorioz. Pentsatzekoa da, Astilleros de Bidasoa bere urterik oparoenak I. Mundu Guda garaian ezagutu izana. Jada azaldua ditugu, garai honetan garatu zen testuinguru ekonomikoaren ezaugarri eta ardatza, non itsas garraioak, esportzaio jarduerarekin batera, hazkundea ezagutu zuten. Gudaren amaierak, ekarriko duen merkatuen birmoldaketak eta esportzaio jarduerak edo aktibitateak, gogor kolpatuko dute zituen garraio sektorea eta berarekin loturiko azpisektoreak, untzigintza kasu. Testuinguru honetan urlergarria egiten da Astilleros de Bidasoa bezala enpresen birmoldaketa Joaquín Mendia y Compañia bezalako enpresetan, zeintzuk, haisera batean untzien ekoizpen lerroa mantendu egiten duten, beste produktuen ekoizpenetara irekiz (kupelgintza, bagoigintza, e.a.). Baina ez dirudi, untzien ekoizpen lerroak etorkizun handirik izan zuenik, 1927ko enpresaren ekoizpen eskaintzan ez baita horrelako untzien ekoizpen agertzen. Zurgintza azpisektorea Lezon oso dinamikoa izan zela argi dago. Gehiago esan daiteke, kapital berriak erakarriko zituela denboraldi honela esan daiteke. Honen froga gisa Joaquín Mendi y Compañia ezagutuko zituen beste birmoldaketa aipatuko ditugu: a) 1924. urtean, Francisco Iriarte eta Louis Roustan Doufour kapitalistak, Joaquín Mendi y Comapñia enpresaren akziodun bihurtuko dira Interesgarria da jarduera bera garatzen duten enpresari familien arteko harremanak nola eraikitzen ziren egiatatzea. Francisco Iriarte, bere anaia Sisto Iriarterekin batera, kupelgintzara bideratua zen enpresa baten jabe zena (Iriarte Hermanos), familia loturak zituen Louis Roustanekin (bera ere kupelgilea), zeinen emaztea, Francisco Iriarteren arreba zen. Bi hauek hurrengo hamarkadan, hau da, 1931-1940. urte bitartean, Iriarte y Roustan S.L. izeneko kupelgintza enpresa sortu zuten, Iriarte Hermanos izenekoa desagertu zelarik107. b)1927. urte inguruan, Joaquín Mendia y Compañia, Saez, Mendizabal y Compañia enpresa izatera pasako zen, untzien fabrikazioari utzi ziolarik108. Kupelgintzaz gain, bigarren produktu oso garrantzitsua, tren bagoiak eta horien osagarrien ekoizpena dugu, eta guzti honekin batera untzien eraikuntza. Enpresa beraren aurkezpenek, oso argi uzten dute: adibidez, Joaquín Mendia y Compañia enpresak horrela dio: “Construcción de barcos, toneles y cubas”. 107 108 108 Gipuzkoako Erregistro Merkantila, Joaquín Mendia y Compañía. Ibidem Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 109 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Halere, zurgintza azpisektore honetan beste bost enpresa dira aipagarri: Iriarte Hermanos, Eladio Castellanos, Lorenzo Pasamontes, Lopetegui y Aguirre eta Carpinteria y tratante en maderas Rafael Sagarzazu. Tren bagoien ekoizpen lerroaren garrantzia azpimarratua geratu da eta honek lotura nabariak ditu, eskualde honetan “Ferrocarriles del Norte” estatuko enpresaren presentzia nabarmenarekin. Bagoiak egiteaz gain konponketa eta moldaketa lanak ere egiten ziren eta honek bere jarduera ekonomikoaren zati inportante bat suposatu zuen. Beste sektore azpimarragarria papergintzarena dugu. Azpisektore honetan, bi lantegi berri agertzen baziren ere, horietako bat, Benito Milner Manufacturas de Papeles Químicos lantegia (1927an sortua), aurretik existitzen zen Fábrica Española de Papeles Químicos S.L. (1926an desagertua) enpresaren jarraipena izan zitekeen. Benito Milner, Fábrica Española de Papeles Químicos S.L.-ko bazkidea izan zen (Francisco Nerecan eta Antonio Magureguirekin batera), bere enpresa propioa sortu aurretik109. Enpresa istripua: Sutea. A.3) 1931-1939. 1930. hamarkadak, industrien hazkunde prozesuaren baretzea suposatu zuen Gipuzkoan110. Primo de Riveraren diktaduraren bukaerak (1929. urtean), ezegonkortasun aro bati eman zion hasiera Espainiako politikagintzan, nazioarteko krisi berri batekin bat 109 Posible litzateke, Francisco Nerecan, Donostian orain gutxi arte hain ezaguna zen Nerecan komertzioaren arbasoak izatea. Ikerketa lerro hau jorratzea interesgarria litzateke. 110 GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier. Op. Cit. 180. orr. 109 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 110 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA egin zuelarik, “29.eko crack” izenekoarekin hain zuzen. Egoera honek, inbertsioa atzendu egingo du eta koiuntura ezkor honetan ekonomia sustatzeko finantziazio iturri berriak nekez lortu ahal izango dira. Aipatu krisi latz honen benetako ondorioak, 1930. urtetik aurrera, Euskal Herrian somatzen hasi ziren eta sektore guztietan bere eragina jasan zuten arren, nazioarteko merkatu eta kapital mugimenduekin harremanetan zeuden sektoreetan eragin hau somatu zen nagusiki. Zenabit historialariek diotenez, Espaniar estatuko azpiegitura ekonomiko eta finantzieroaren itxikeriagatik, egitura ekonomikoak ez zuela orokorrean, “29ko crack”a deritzaionaren kolpea jasan, beste herrialdeetan jasan zenaren adinakoa bederen. Edozein kasutan, faktore ekonomiko-finantziero hauen ondotik edota gainetik, Espainiako estatuaren kasuan, aipatu ezegonkortasun poltikoa gehitu behar zitzaion; eta jakina, honi loturik aurkitzen zen kapitalen ihesa eta inbertsio berriak egiteko ukapena. Urte hauetan gertatu zen ekonomiaren deskapitalizaio prozesua azkartu egin zen eta diktaduraren amaierak langile mugimendu eta alderdi ezkertiarren berpiztea ekarri zuen. Hamarkada honetan, ekonomiaren deskapitalizazioak eragin zuen gatazka soziala areagotu zen. Langileriak hiru fronteetan borrokatu zuen: a) enpresak ixtearen aurka; b) lagileak kaleratzearen aurka eta c) beraien bizi-baldintza duhinen aldeko borroka. 110 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 111 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Testuinguru guzti honek Lezoko azpiegitura ekonomiko-industriala kolpatu zuen. Urte hauetan, 1921-30. hamarkadan gertatu ez bezala, deskribatu dugun egoera ekonomikoaren aurrean, beraien proiektua kontsolidatzea ezinezkoa izan zuten enpresen desagerpena eman zen. Desagertu ziren enpresen kopurua 8koa zen. XXXI. taulan antzeman daitekeenez, kimika, zurgintza, papergintza eta oinetakoen industriaren azpisektoreak izan ziren aipatu dugun birmoldaketa handiena jasan zutenak. Une honetan eta eskuartean dugun dokumentazioaren azterketatik, ezinezkoa da baieztatzea, zerrendatu ditugun enpresa horien desagerpena, beste enpresen xurgatzearen bitartez egin zen edo lock out delakoaren bitartez gertatu zen. Zalantza honen oinarrian aurkitzen dena zera da: aipatu sektoreetan, oinetakoen industri eta papergintzan ezik, enpresa berriak sortzen direla. Edozien kasutan bada azpimarragarria den datu bat eta enpresa guzti hauek amankomunean dutena, denak, aurreko hamarkadan (1921-30) sortuak izan zirela. Pentsa daiteke, beraz, ezinezkoa izan zitzaiela koiuntura ekonomikoaren aldaketak ezarri zituen baldintza berrietara egokitzea, eta aldi berean, birmoldaketak beharko lituzkeen kapital berriak erakartzea111. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: egur ola eta, atzean, hirigunea 1959. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 111 Edozein hau hipotesi moduan planteagarri da, eta etorkizuneko ikerketen emaitzen esku geratzen da bere baieztapena. 111 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 112 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Hamarkada honetako egoera azpisektoreka aztertuz, esango dugu, birmoldaketaren garrantziaren arabera, ondorengo zerrenda izango genukeela: oinetakoen industria, papergintza, zurgintza eta kimika azpisektoreak. 25. grafikoa Oinetakoen industriaren presentzia Lezon desegin zen, honekin esan nahi da, hamarkada honetan ez zela beste ekoizlerik azpisektore honetan finkatu. Horrela aurreko hamarkadatik ezagutzen ziren ezkoileak, Antonio Paredes (zapata fabrika) eta Manuel Alberdiren (alpargata egilea) enpresak desagertu egin ziren. Desagertutako enpresen garrantziaren araberako bigarren azpisektorea, papergintzarena izan zen. Aurreko hamarkadan bi enpresa ezagutzetik, bat bakarrean irautera iritsiko gara hamarkada honetan Benito Milner Manufacturas de Papeles Químicos izenekoa, geroago 1939. urtean Alberto Manufacturas de Papeles Químicos izenez ezagutuko zena 112. Desagertu zen enpresa Fábrica de Manufacturas de Papel Record S.L. izan zen. Zurgintzari dagokionez, hiru enpresa desagertu ziren. Hauetatik bi kupelgintzan aritu ziren: Eladio Castellanos eta Lorenzo Pasamontes izenekoak. Desagerpen honekin, kupelgintza arloan, lau enpresa izatetik, bi izatera pasako zen. Joaquín Mendia y Compañia eta Iriarte Hermanos113 enpresak iraun zuten arlo honetan lanean bakarrik. 112 Beste kasuetan ikusi dugun moduan, aitaren semetzarako ondareen igarotzearekin batera, enpresaren izena aldatu egiten da. 113 Iriarte Hermanos izeneko fabrikak, 1939. urtean, Francisco Iriarte izena hartu zuen (seguruenik bere anaiaren heriotza zela eta). Honela, urte berean, Francisco Iriarte bere koinata zen Louis Roustanekin, kupelgintza arloko enpresa bat sortu zuen Iriarte y Roustan S.L. izenekoa. 112 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 113 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Desgertutakoen garrantziaren arabera, laugarren azpisektorea, azpisektore kimikoa izan zen. Bertan, bi enpresa desagertu ziren: Establecimientos Boers eta Compañia de Productos Resinosos S.L. Aipatzekoa dugu, gaileta ekoizle zen Pakers enpresaren egoera berezia. Fabrika hau, Gipuzkoako Erregistro Merkantilak eskainitako datuen arabera, 1931. urtean desagertu zen. Desagerpen hau, Elena Legorburu Faus-ek berresten du114. Hala ere, erabili ditugun iturrien arabera, jadanik aipatuak izan direnak, enpresa honen jarraipen bat dagoela esaten digute, gutxienez, 1960. urteko hamarkadara arte. Orotara zortzi enpresa desagertu baziren ere beste zenbait berri sortu ziren, hona hemen hauen zerrenda: 114 LEGORBURU FAUS , ELENA: Lla industria guipuzcoana enntre 1930 y 1936, in Revista de Historia Económica, Año IX, 1991, Nº 2. “...El Ministerio aprobó el julio de 1932 las bases de trabajo de 29 de Enero del mismo año ‘[lansarien auziaz ari da] para el ramo de la panadería y de la galletería en Guipúzcoa con efectos retroactivos desde diciembre de 1931. Estas imponían la igualdad de salarios feneninos y masculinos, así como un jornal mínimo a las obreras desde los 19 años. La COIG afirmó que una empresa bilbaína competidora disfrutaba de la ventaja de 100 pesetas diarias en mano de obra gracias a los garvamenes guipuzcoanos. Dos de las tres fábrica de la rovincia Cantabria y Royalta (Hernani) y Galletas Pakers (Renteria), se vieron abocadas al cierre”. 385. orr. 113 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 114 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA XXXII. taulan ikus daitekeen moduan, hamalau enpresa berri izango dira sortzen direnak. Hau dinamismo ekonomiko baten seinalea da. Denboraldi honetako urte gogorrekin alderatuz, nolabaiteko harridura sortarazten duena. Edozien kasutan, enpresa kopuruari bagagozkio, gailentzen diren azpisektoreak, hiru ziren: elikagaiak, kimika, zurgintza eta metalurgia. Aparteko aipamena merezi dute, hamarkada honetan indarrez berpiztu zen untzigintzaren azpisektoreak eta ohialgintzarenak. Elikagaiei dagokienean, azpisektore kimikoan gertatzen zen moduan, dibertsifikazioaren eta aniztasunaren zabalkuntza eman zen. Horren adibiderik argiena, Unión Alcoholera Española-rena dugu, alkohola soila ekoiztetik, legamia ekizpen lerroa gehitzera pasa zena: Danubio de la Unión Alcoholera Española izena hartu zuelarik, produktu hau ekoizten zuen enpresa berri honek. C.A.N.E. Rogelio García izeneko enpresa dugu, azpisektore honetan sortzen den bigarren enpresa garrantzitsua, arrain kontserba eta gatzetan jarriaren ekoizpenean arituko zena. Jarduera honen XX. gizaldiko lehen aztarna, hamarkada honetakoa dugu. Aipatzekoa da aztertutako aurreko denboraldian, sei sagardotegi bazueden, oraingoan hamar aurkituko ditugula. Ikusi daitekeenez, sagardotegi kopurua goruntz egin zuen, hamarkada honek bizi zuen krisiaren gainettik. Esan dugun moduan, ekoizpen dibertsifikazioa eman zen, Viuda de Sánchez enpresa argizari industrialaren ekoizpenarekin, Sociedad Navarra de Industrias, sulfito eta bisulfitoen ekoizpenarekin eta azkenik, papergintza azpizektorearekin harremanetan eta haren babesean sorturiko Fábrica de Tintas para Artes Gráficas Rodriguez y Arévalo. Zurgintzan, gaur egun arte iraungo duten bi fabrika garrantzitsu sortu ziren urte hauetan, nahiz eta gaur beste izenez ezagutuak izango diren: Aserradero de Maderas Coloniales S.L. (gaur egungo Aserraderos de Lezo S.A. ) eta Manuel de Acha (gaur egungo Acha y Zubizarreta S.A.). Metalurgi azpisektorean, hiru enpresa sortu ziren: Forjas de Alcalá, Jacinto Irujo (lantegi mekanikoen produktuen hornitzaile) eta Jose María Uribarri (aroztegi mekanikoa). Azpamarragarri da, Forjas de Alcalá izeneko enpresaren izaera, lehen aldi baita XX. gizaldian, metalgintza enpresa bat aurkitzen dugula Lezon. Orain arte, lan txikiak eta bakaneko pretsonez osaturiko ezkoileak aurkitzen baitziren; denboraldi honetan bertan sortu ziren hamaika ontziterien merkatarien antzekoak. Jose Maria Uribarri eta Jacinto Irujoren kasuak dira horren adibide, Lezon jada kokatzen hasia zen lan mekanizatua garatzen zuten industriarekin lotura baitute. Lehena, aroztegi mekanikoan aritu zen eta bigarrena, tailer mekanikoen hornikuntzan. Enpresa berrien sorreraren atalarekin amaitzeko, bi azpisektore berrien presentzia gertatzen da: untzigintza eta ohialgintza (Manufacturas de fieltro Jose Oliac). Untzigintzan bi enpresa sortu ziren: Clemente Godaracena, untzi eraikuntzan arituko zena eta Andrés-Enea, arrantza untzien konponketan eta gabirketa arituko zena. Egia esan, lehenagotik ere, untzigintzan aritzen zen enpresa bat ezaguna genuen Lezon, Joaquín Mendia y Compañia, baina, ekoiz114 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:03 Página 115 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Hiru emakume langile, XX. mendearen erdialdean (Iturria: Orratx!) 115 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 116 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA pen lerro hau, beste produktuekin batera aurkitzen genuen elkarturik (kupelgintza, e.a.ekin), eta horrek du, jada azaldu dugun bezala, ez zela enpresaren ekoizpenaren ardatza. Hori ez da Clemente Goldaracenaren kasua, eta horregatik du horrenbesteko garrantzia. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia. 1977. urtea (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) Aipatzekoa da, aurreko hamarkadatik, Lezon, kautxu industriak aurrera jarraitu zuela, baina oraingoan bi enpresekin: Pinedes, Cardellach y Compañia eta Francisco Ollacariceta. Aurreko hamarkadatik jarraitzen zuen enpresak, bere izena aldatu zuela ikusten dugu, ziurrenik, aztertzen ari garen denboraldi honetan bizitzen zen egoera latza zela eta, enpresa berrindartzeko. Hala ere, 1939. urtetik aurrera kautxuaren ekoizpenera zuzenduriko enpresa hau, Pablo Cardellach izenez ezagutuko zen. 116 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 117 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA 117 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 118 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Aztertu dugun lez, hamarkada hau, Lezorentzat, dinamika ekonomiko handikoa izan zen. Egia da, zortzi enpresa edota enpresariek beraien jardueran aritzeari utzi ziotela, baina hamalau enpresa berri sortu ziren eta bi azpisektore berri finkatu ziren herriko egitura ekonomikoan. Nolaz ulertu daiteke guzti hau, hamarkada honetan Euskal Herriak bizi zuen Gerra Zibilak eragindako krisi politiko, sozial, ekonomiko eta humanoak kontuan badugu? Beste atal batean, xehetasunez aztertu izan da garai honetan Lezoren populazioaren bilakaerak jasan zituen une larriak. Hazkundearen bareladia deitu genion, baina bere oinarrian, egoera demografiko larri bat aurkitzen zen. Guzti hau dela medio, pentsatu behar da, enpresa hauen gehiengoen sorrera, denboraldi honen lehen erdialdean gertatu zela115, eta horrela egiten da ulergarri hurrengo hamarkadan, orain zerrendatu ditugun enpresa ugari, jada desagertuak egotea. Pentsa daiteke guda zibilak eragindako krisia ezin izan zutela gainditu eta bere horretan amaitu zutela beraien ibilbidea (ikus hurrengo taula). Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: industrialde zaharra, hirigunea eta, atzean, Pasaiako kaia. Urtea 1979 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 115 118 Nahiz eta jakin badakigun, 1938. urtean, Aserradero de Maderas Coloniales sortu zela. Gipuzkoako Erregistro Merkantila. Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 119 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA 119 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 120 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Iragarki komentziala (Iturria: “Guipúzcoa en la mano”) XX. GIZALDIKO INDUSTRIARI BURUZKO KONKLUSIOAK XX. gizaldiko lehen erdiaren Lezoko bilakaera industriala 3 denboralditan banatu daiteke: 1. 1900-1930: Oinarrien finkapena. Denboraldi honetan Lezoko industria modernoaren hastapenak finkatzen dira; hasieratik lau izanik agertuko zaizkigun azpisektore ardatzak: elikagaiak, kimikoa, zurgintza eta papergintza. Beraz lehen unetik aurrerantzean konstante bat izango den ezaugarri bat ekoizpenen dibertsifikazioarena edo bereizketa izango da. 2. 1930-40: Urte kritikoak. Bi denboraldi historikoen bitarteko unea dela esan daiteke. 1930-40 urte bitartea bi denboraldi historikoen artean kokatuko da: - Primo de Riveraren diktaduraren amaieran, 29. urteko “crack” ekonomikoarengatik baldintzatua. 120 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 121 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA - 1950. urtetik aurrera, Europako eta espainiar Estatuko ekonomiaren fase edo aro desarrolistarengatik irudikatua. Lezoko industriak, bi une hauek historiko dituzten baldintzetara egokitu beharko da eta berrantolaketa gogor batean murgildu. Prozesu hau, zaildu egingo delarik Guda Zibilak ekarriko dituen kalte ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalekin. Birmoldaketa prozesu honek, azpisektore garrantzitsuen desagerpena eragingo du 30. hamarkadaren hasieratik Lezoko ekonomia ezagutzen hasia zen garapenaren goranzko lerroa etenez. 3. Azpisektore ekonomikoen murrizketa eta, aldi berean, kontzentrazio prozesua gertatu zen. Denboraldi honetan, jarriko dira datozen hurrengo hamarkadetan Lezoko ekonomiaren ardatz izango diren industria egituraren oinarriak. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: Kaia, hirigunea eta atzean eskubian polikiroldegia. Urtea 1999 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) Azken ondorio moduan Lezoko egitura ekonomikoaren bilakaeran, ondorengo balantzea agertzen zaigu: 121 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 122 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA Dibertsifikazioa edo industria bereizketa, industrializazioaren hasiera batetik emango bada ere, hurrengo bi hamarkadetan bereizketa hori ugarituz joango da, hasierako 4 sektoretatik 8ra igaroz. Prozesu honetan, sektoreek industrian izango duten pisua aldatzen joango da, lantegi kopuruari dagokionez (ez baitugu produkzio daturik) behintzat. Horrela, hasiera batean kimikak, fabrika gehien batzen zituen bitartean (191 1-20. hamarkadan), hurrengo hamarkadan zurgintza arloa haziko zen nabarmen (1921-30. urte bitartean), etaparen bukaeran posizio hori mantenduz 6 lantegirekin (1931-39). Bere atzetik, kimikak eta elikagaien industriak, 5 eta 3 lantegirekin hurrenez hurren, hiru sektore nagusien multzoa itxiko zuten. Lezo Unibertsitateko airetiko argazkia: Polikiroldegia, hirigunea eta, atzean, Pasaiako kaia. Urtea 1999 (Iturria: Lezoko Unibertsitatea) 122 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 123 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA BIBLIOGRAFIA - AA.EE: Historia de Renteria, Errenteriako Udalaren Kultura Batzordea, Errenteria, 1996. - Análisis descriptivo. Comarca Rentería-Pasajes, Caja Laboral Popular ed., Oiartzun, 1981. - Anuario oficial de la cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa de 1927(Censo electoral. Adición de censo Guía Comercial e Industrial), Barcelona, 1927. - Anuario oficial de la cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa de 1928-29 (Censo Electoral. Guía Comercial e Industrial. Datos útiles), Barcelona, 1929. - Aralar, Nosotros Los Vascos, Gipuzkoa I; Lur ed., 1998. - AYERBE ETXEBERRIA, Enrique: Geografia de Euskal Herria. Espacios y activides rurales e industriales, Ostoa ed., Lasarte-oria, 1998. - BALLESTEROS, L.M.: Industria planoa =Plano industrial: Donostia, Hernani, Astigarraga, Pasajes, Renteria, Oiartzun, Lezo, Irun, Hondarribia, Gipuzkoako Foru Aldundia ed., Donostia, 1993. - BARCENILLA, Miguel Angel: La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano. Errenteria (1845-1905), Gipuzkoako Foru Aldundia ed., Donostia, 1999. - Cámara de Comercio de Guipúcoa: Memoria correspondiente al año 1904, Imprenta, Librería y Encuadernaciones Jornet, Donostia, 1905. - CAMARADE COMERCIO DE GUIPUZCOA: Memoria correspondiente al año 1904, Imprenta Librería y Encuadernaciones F. Jornet, 1905. - CAMARAS DE COMERCIO VASCAS: Catálogo industrial del País Vasco. Empresas, Actividades, Productos, Trabajadores (I-II tomoak), Banco de Vizcaya, Bilbo,1984. - CASTELLS ARTECHE, Luis; LUENGO, Felix: “El proceso de modernización de Guipúzcoa (1876-1920)”, in Separata de la Revista EKONOMIAZ, Nº 9-10, Eusko Jaurlaritza ed., Donostia, 1988. - CASTELLS, Luis: Modernización y dinámica política en la sociedad guipuzcoana de la Restauración (1876-1915), Siglo XXI ed., Madrid, 1987. - CONSEJO PROVINCIAL DE FOMENTO DE GUIPUZCOA: Estadística industrial de la provincia de 1915, Sociedad Española de Papeleria ed., Donostia, 1915. - CONSEJO PROVINCIAL DE GUIPUZCOA: Estadística Industrial de la Provincia, Sociedad Española de Papeleria ed., Donostia, 1915. - ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos: Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko-ekonomi koa, 1984. Argitaratu gabea eta Lezoko Udal Liburtegian jasoa. - FERIA NACIONALDE ZARAGOZA: La industria guipuzcoana en 1941, Gipuzkoako Foru Aldundia ed., Donostia, 1942. - GARATE OJANGUREN, Maria Monserrat: El proceso de desarrollo económico en Guipúzcoa, Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa ed., Donostia, 1976. 123 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 124 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA - GOMEZ PIÑEIRO y colaboradores: Guipuzcoa. Geografia, Historia y Arte, Caja de Ahorros de Guipúzcoa, Donostia, 1982. - GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier; FERNANDEZ SANZ, Alejandro; GARCIAVELILLA, Juan Ignacio; PICAVEA SALVIDE, Pedro; GANDARILLAS, Maria Antonia: Análisis Comarcal de la Industria de Guipúzcoa (I. Tomoa), Donostia. Argitaratu gabea eta Koldo Mitxelenan jasoa. - GOMEZ PIÑEIRO, Francisco Javier; SANZ GARCIA, Vicente; GANDARILLAS PEREZ, Maria Antonia; VILLANUEVA SENOSIAIN, Maria Dolores: Geografia de Euskal Herria. Gipuzkoa (I. Tomoa), Luis Haranburu ed., Donostia, 1979. - Guía Industrial y artística del Norte: Alava, Guipúzcoa, Navarra, Santander y Vizcaya, Bilbao, 1931. - LEGORBURU FAUS, Elena: La industria guipúzcoana entre 1930 y 1936, in Revista de Historia Económica, Año IX, 1991, Nº 2. - LEGORBURU FAUS, Elena: “La industria guipuzcoana entre 1930-1936: incidencia de la crisis económica” in Revista de Historia Económica,Año IX, Donostia, 1991, Nº 2. - PIÑEIRO GOMEZ, Farncisco Javier: FERNANDEZ DANS, Alejandro; GARCIAVELILLA, Juan I.; PICAVEASALBIDE, Pedro; GANDARILLAS, Maria Antonia: Análisis comarcal de la industria de Guipúzcoa, 198?. Argitaratu gabea eta Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian jasoa. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Guipúzcoa en la mano. Anuario comercial, industrial, pro fesional y cooperativo de Guipúzcoa, Donostia, 1939. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Guipúzcoa en la mano. Anuario comercial, industrial, pro fesional y cooperativo de Guipúzcoa, Donostia, 1941. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Guipúzcoa en la mano. Anuario General de la Provincia. Comercio, Industria, Profesiones, Corporaciones y entidades, Donostia, 1950. - REPARAZ OLAGÜE, Valentin: Guipúzcoa en la mano. Anuario General de toda la pro vincia del año 1954. Comercio, industria, Profesiones, corporaciones y entidades, Donostia, 1955. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Guipúzcoa en la mano. Anuario General de toda la Provincia, Donosita, 1940. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Guipúzcoa en la mano. Anuario General de toda la Provincia, Donostia, 1943. - REPARAZ OLAGÜE, Valentín: Vizcaya y Guipúzcoa de la mano. Anuario comercial, industrial, profesional y cooperativo de Vizcaya y comercial e industrial de Guipúzcoa, Agencia de publicidad Reparaz ed., Bilbao, 1926. - REPARAZ OLAGÜE, Valentin; Guipúzcoa en la mano. Anuario General de toda la pro vincia del año 1962. Comercio, industria, corporaciones, entidades, servicios públicos, etc., Donostia, 1963. - ZALDUA, Iban; ZURBANO, Mikel (org.): Industrializaziotik desintrustrializaziora. Euskal Herria kapitalismoaren garapenaren testuingurua, Udako Euskal Unibertsitatea ed., Bilbo, 1995. -CAMARA DE COMERCIO DE GUIPUZCOA: Memoria comercial e industrial correspon diente al año 1918, Imprenta de Martín, Mena y Compañía ed., Donostia, 1919. 124 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 125 Lezoko historia aurrez aurre. INDUSTRIA ITURRI DOKUMENTALAK GIPUZKOAKO ERREJISTRO MERKANTILA Fabrika hauen informazioa erresgisro honetatik lortu da. - Aserradero de Maderas Cononiales S.L. - Unión Comercial de Manufacturas Pakers - Iriarte y Roustan S.L. - Joaquin Mendia y Compañía - Guittet y Compañía - Fábrica Española de Papeles Químicos GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIO GANBARA - 1931. urteko industria zentsua (Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa). - 1942-43. urteko industria zentsua (Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa). - 1951. urteko industria zentsua (Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa). - 1961. urteko industria zentsua (Cámara de industria, comercio y navegación de Guipúzcoa). - 1970. urteko industria zentsua (Cámara de comercio, industria y navegación de Guipúzcoa). 125 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 126 Lezoko historia aurrez aurre TAULEN AURKIBIDEA I. Taula: XX. gizaldiko demografia ikertzeko iturri nagusiak II. Taula: Lezoko XX. mendeko demografia ikertzeko erabili diren iturriak III.Taula: 1900-1950. urte bitarteko bilakaera demografikoa %-tan IV. Taula: 1911-1920. urte bitartean Lezo herriaren berezko hazkundea kopurutan V. Taula: 1921-1930. urte bitartean Lezo herriaren berezko hazkundea kopurutan VI.Taula: 1930-1950. urte bitarteko bilakaera demografikoa VII. Taula: 1931-1950. urte bitartean Lezo herriaren berezko hazkundea kopurutan VIII. Taula: 1950-1981. urte bitarteko bilakaera demografikoa IX Taula. 1950-1981 urte bitarteko batezbesteko hazkundea eta desbideraketa estandarra X. Taula: 1950-1986. urte bitarteko populazioaren bilakaera kopurutan XI. Taula: Berezko hazkundea 1950-1986 XII. Taula: 1981-1986 Populazio hazkundearen bilakaera XIII. Taula: 1991-2001. urte bitarteko populazioaren bilakaera XIV. Taula: LEZO-GIPUZKOA. Ugalkortasun Tasa 0/00-tan, alderatua. XV. Taula: Heriotza Tasa Gordinaren bilakaera alderatua 1900-1980 XVI. Taula: LEZO. Heriotzaren kausak 1900-1920 XVII. Taula: LEZO. Heriotzaren kausak 1930-1945 XVIII. Taula: Heriotza Tasa Gordinaren bilakaera alderatua 1940-1980 XIX. Taula: LEZO. Gaixotasun infekzioso eta parasitarioen pisu erlatiboa heriotza kopuru totalarekiko. XX. Taula: Heriotza Tasa Gordinaren bilakaera alderatua 1960-2000 XXI. Taula: LEZO. Heriotzaren pisuaren bilakaera adin multzoekiko 1900-1970 XXII. Taula: LEZO. Populazioaren jatorria 1900-1965 XXIII. Taula: LEZO. Populazioaren jatorria 1900-1965 XXIV. Taula: LEZO. Etorkinen jatorria alderatua 1900-1965 XXV. Taula: LEZO. Etorkinen jatorria alderatua Gipizkoa 1900 eta 1965 XXVI. Taula: GIPUZKOA. Fabrika kopurua eta langile populazioa sektore industrialen arabera (1915). XXVII. Taula: LEZO. Ekoizpen motaren araberako azpisektoreen banaketa (1911-1920) XXVIII. Taula: Industrien kapital soziala eta langile kopurua (1911-1920) XXIX. Taula: LEZO. Ekoizpen motaren araberako azpisektoreen arteko banaketa (19211930). XXX. Taula: LEZO. Enpresa berrien sorrera (1921-1930) XXXI. Taula: LEZO. 1931-1940. hamarkadan desagerturiko enpresen zerrenda XXXII. Taula: LEZO. 1931-1940. hamarkadan sorturiko enpresa berrien zerrenda XXXIII. Taula: LEZO. Ekoizpen motaren araberako azpisektoreen arteko banaketa (19311940). XXXIV. Taula: LEZO. Ekoizpen motaren araberako azpisektoreen arteko banaketa (19411950). I ERANSKINA: Adin piramideak: 1900, 1940, 1960. II ERANSKINA: Heriotza eta Jaiotza kopuruak 1975-2000. Lezo, Pasaia, Errenteria. 126 Lezo maketa.qxd 15/5/03 14:04 Página 127 Lezoko historia aurrez aurre GRAFIKOEN AURKIBIDEA 1. Grafikoa: Lezoko populazioaren bilakera: 1900-2001 2. Grafikoa: Populazioaren bilakaera:1900-1950 %-tan eta alderatua 3. Grafikoa: 1900-1950 zentsu arteko hazkundearen bilakaera %-tan 4. Grafikoa: LEZO. 1940-1945. urte bitarteko jaiotza eta heriotzaren bilakaera 5. Grafikoa: 1950-2000. urte bitarteko populazioaren bilakaera alderatua %-tan 6. Grafikoa: LEZO. 1900-2000. urte bitarteko populazioaren bilakaera kopurutan 7. Grafikoa: Batezbesteko hazkundea 1950-1986 8. Grafikoa: 1950-1986 zentsu arteko hazkundearen desbideraketa estandarra 9. Grafikoa: Populazio dentsitatearen bilakaera 1950-1986 10. Grafikoa: Populazioaren berezko hazkundea 1950-1986 11.Grafikoa: Enpresa jarduera lizentzia espedienteen kopuruak 1960-1989 12. Grafikoa: LEZO. 1985-1995. Jaiotza eta heriotzen bilakaera kopurutan 13. Grafikoa: LEZO. 1900-2000. Populazioaren berezko hazkundea kopurutan eta hamarkadetan 14. Grafikoa: LEZO. Jaiotza Tasa Gordinaren Bilakaera 0/00-tan 1900-2000 15. Grafikoa: LEZO. Sex-ratioa 1900-2000 16. Grafikoa: Jaiotza Tasa Gordinaren bilakaera 1975-2001 17. Grafikoa: LEZO.Heriotza Tasa Gordinaren bilakaera 1900-1996 18. Grafikoa: LEZO.Heriotza Tasa Gordinaren bilakaera alderatua 1900-1996 19. Grafikoa: LEZO. 1900. urteko adin piramidea 20. Grafikoa: LEZO. 1940. urteko adin piramidea 21. Grafikoa: LEZO. 1960. urteko adin piramidea 22. Grafikoa: LEZO. 1991. urteko adin piramidea 23. Grafikoa: LEZO. Industria azpisektoreen banaketa 1911-1920 24. Grafikoa: LEZO. Industria azpisektoreen banaketa 1921-1930 25. Grafikoa: LEZO. Industria azpisektoreen banaketa 1931-1940 127