Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Software produktu-lerro

Software produktu-lerroak, edo software produktu-lerroen garapena, software ingeniaritzaren metodo, tresna eta teknika multzo batekin erlazionatuta daude. Antzekoak diren software sistemen bilduma bat eraikitzea dute helburu gisa, eta software artefaktuen multzo partekatu batetik abiatzen dira, produkziorako bide amankomunak erabiliz.[1][2]

Carnegie Mellon Software Ingeniaritzako Institutuak software produktu-lerroa honela definitzen du: "software sistemen bilduma bat da, zeintzuek ezaugarrien bilduma bat amankomunean duten eta partekatzen duten, eta merkatuaren segmentu zehatz baten behar espezifikoak betetzen dituzten. Sistema horiek aurredefinitutako bidea jarraituz garatzen dira, funtsezko artefaktu amankomun (core asset delakoak) batzuk erabilita"[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Software Product Lines Carnegie Mellon Software Engineering Institute
  2. Charles W. Krueger, Introduction to Software Product Lines

Kanpo estekak

aldatu


Informatika  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.