Nestor Makhno: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Nestor Makhno lotu du, Wikidataren arabera. |
|||
3. lerroa:
== Biografia ==
[[Fitxategi:Machno.jpg|thumb|180px|left|Nestor Makhno]]
1889eko urriaren 27an jaio zen Ekaterinoslar gobernupean zengoen [[
1905eko iraultzan parte hartu zuen 16 urte zituela, eta alderti politiko desberdinekin kontaktua izan eta gero, anarkistekin bat egiten zuen hainbat betebehar arriskutsu burutuz. 1908an agintari zaristek harrapatu eta heriotz zigorra (urkara) ezarri zioten anarkista izan eta ekintza terroristak burutzea leporatuz. Bere adina zela eta, ez zen zigor hori bete eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion. Moskuko kartzela zentralera eraman zuten non Piotr Arshinov-en lagun egin eta bertako liburutegiko (Zaristek kentzen zituzten liburu asko hemen zeuden) liburu irakurri zituen. Arshinov-ek, Makhno baino askoz ere jantziagoa (ikasiagoa) zenak, hainbat ikasgaitako ezagutzak lortzen lagundu zuen. Kartzelako egoera gogorrak eta bere protestak zirela eta, biriketako gaitz bat garatu zitzaion. 1917an, beste preso politiko batzuekin batera askatzen dute, Moskun langilegoaren iraultza hasia zela. Gulay-Pole bere jaioterrira habiatu zen, ekintza politiko ugariri hasiera emanez. Errusian Keresky demokrataren gobernupean, bere herriko soviet-aren buru bihurtu zen, lurraldeko nekazarien batasun eta langile metalurgiko eta arotzen batasunak osatzen zituelarik.[[Fitxategi:NestorMakhno.jpeg|thumb|right|150px|Nestor Makhno 1909an]]
Langile eta nekazarien batailoiak antolatu zituen, austroalemanek herrialdea okupatu zutenean. 1918an Moskura joan zen anarkista teorikoekin elkarriztatu eta nekazariak anarkistak bihurtzeko prozesuan aurrera egiteko. Baina anarkista zaharrak pasibo eta boltxebikeekin zein erlazio eduki jakin gabe aurkitu zituen. Piotr Kropotkin izan zen aholkuak eman zizkion bakarra. Lenin-ekin izandako elkarrizketa baten ondoren hasi ziren okertzen boltxebikeekin zuten harremana.
11. lerroa:
[[Boltxebike]]ek inongo oinarririk ez zuten hainbat leienda beltz zabaldu zituzten Makhno-ren pertsonaren gain. Dena den, Volin-ek berak zioen bezala <<''Makhno-k ahulezia batzuk zituen bere izaeran''>> mugimenduari kaltegarri zitzaionak: Alkoholari zion zaletasuna zela eta, inoiz, kontseiluari jaramonik egin gabe hainbat erabaki hartu zituen, autoritario agertuaz. Volin-en esanetan, hainbat kidek Makhno bezain onak ziren hainbat komandante gomendatu zizkioten, estratega onak, politiko onak eta moralki Makhno-ren gainetik zeudelako; Hagian bere ahultasun hauek direla eta, beste kide bat bezala kontsideratzen zuten, nekazari masen konfiantza jasoaz. [[Fitxategi:Makhno group.jpg|150px|left|thumb|Makhno bere kideekin]]
Hainbat alditan zauritu zuten azken urteetan, hala nola martxoaren 21ean sabelean zauritua izan zen boltxebikeen bala batek jota, eta abuztuan 7 aldiz zauritua izan zen, azkena lepoan izanez. Kontseiluak bere bizia arriskuan ikusiaz atzerrira eramatea erabaki zuten ([[
[[Errumania]]ko agintarien indarkeria zela eta, Poloniara habiatu zen ondoren. Bertan atxilotua izan zen, poloniarren aurkako ekintzak burutzea leporatu zioten nahiz eta epaiketatik aske irten zen. Dantzig-era joan zen, berriz ere atxilotua izan zelarik, eta [[Paris]]era ihes egitea lortu zuen bertako talde anarkista batzuek lagunduta. [[Paris]]en gorriak ikusi zituen, ez zen girora eta hizkuntzara moldatu eta bere zauriengatik ezin guztiz sendaturik. Hortik aurrera, noizean behin ekintzaren bat aurrera eraman bazuen ere, denboraldi luzeak pasatu zituen mugimenduetatik kanpo. [[
[[Paris]]en bizi izan zen bitartean, anarkistei auto-diziplina gehiago, antolakuntza eraginkorragoa eta homogeneitate handiagoa eskatu zien. Bere azken egunetararte, [[Frantzia]]ko Renault lantegi batean aritu zen langile bezala lanean. 1934ko uztailaren 25ean hil zen Tuberkulosisak jota, hurrengo egunean errautsi eta Père-Lachaise hilerri ezagunean ehortzi zutelarik. Bere hiletara 500 bat petsona joan ziren. Halyna Kuzmenko emaztearekin bat Yelena izeneko alaba bat zuten. Gerora [[nazi]]ek [[Frantzia]] okupatu zutenean, [[Alemania]]ra bidaliak izan ziren lan gogorrak burutzera. Gerratearen amaieran NKVD sobietarrak atxilotu eta 1946 epaituak izan ondoren lan behartuetara kontenatu zituzten. 1953an askatu zituztenean [[Kazakhstan]]-en bizi izan ziren.
|