Mitin
Mitina, —ingelesetik, meeting hitzatik— inportatutako anglizismoa da, eta batzar publiko batzuei egiten dio erreferentzia, batzarrak non diskurtso gogatzaileak egiten diren, normalean politikaren alorrean.
Mitinetan diskurtso politiko egin ohi dira, baina hedapenaz, beste batzar mota batzuei ere mitin esaten zaie. Mitinetan batzuetan estrategia politikoei buruz hitz egiten da, aldarrikapenak egiten dira, azalpenezko diskurtsoak eta orokorrean ideia politiko jakin batzuk dituzten jarraitzaileentzat limurtzaileak izan daitezkeen proposamenak egiten dira. Mitinen helburua jarraitzaileen fideltasunari eustea edota "bezero" berriak lortzea izaten da. Helburua izan daiteke, baita, mitinak hedabideetan oihartzuna izatea eta balizko boto-emaileak mobilizatzea.
Estrategia politikoaren arabera, XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren mugimendu politiko guztien genesi instrumentalean aurkitzen ditugu mitinak.
Gure egunetaraino iritsi den batzar mota dira. Hauteskunde kanpainetan maizago egin ohi dira.