Berta Castañé
Berta Castañé García (Sabadell, Bartzelona, Katalunia, 2002ko azaroaren 5a) kataluniar aktore eta modeloa da. Ezaguna egin zen Bajo sospecha (2015) seriean Nuria Vega Valverde pertsonaia egin zuenean, eta El secretos de Puente Viejo (2019-2020) seriean Carolina Solozábal pertsonaia, biak Antena 3n.
Berta Castañé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Berta Castañé García |
Jaiotza | Sabadell, 2002ko azaroaren 5a (21 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta modeloa |
Pisua | 62 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
|
Biografia
aldatuBerta Castañé 2002ko azaroaren 5ean jaio zen Sabadellen (Espainia), gurasoak Nuria García eta Juan Carlos Castañé Bi ahizpa ditu: Carla eta Mireia. Joan Castañé izeneko nebak 11 urte ditu.[1][2]
Ibilbidea
aldatuBerta Castañé 2013an hasi zen Les enfants de l'eden haurrentzako haur modelo lanetan.[3][4] Ondoren, telebistan debuta egin zuen Antena 3 Bajo sospecha seriean paper nagusi bat interpretatuz, Nuria Vega Valverde. Neskatila baten lehengusina komunioiaren egunean desagertu zen, eta horrek serieko gertaerak sorrarazten ditu. Geroago, La española inglesa eta Laia telefilmetan parte hartu zuen.[5] Hortensia Maeso Girls enpresaren enbaxadorea ere izan da eta, besteak beste, The Sweet Escape kanpainaren protagonista.[6][7]
2016. urtean Ventura Pons zuzendariaren Oh, quina Joia! filmarekin egin zuen debuta zineman. Urte berean, Big Band Clan telesaileko protagonista izan zen, Televisión Españolaren Clan TV haurrentzako katean, Ana pertsonaia interprestatu zuen.[8] 2017an Julia interpretatzen hasi zen Kataluniako Com si fos ahir telesailean, eta, ondoren, Ventura Ponsen Miss Dalí (2018) film batean parte hartu zuen, Salvador Dalíren historiari buruzkoa.[9] 2019an, Netflix katean Días de Navidad telesailaren jatorrizko miniseriearen protagonistetako bat izan zen, Estherren pertsonaia interpretatu zuen, helduaroan Elena Anayak interpretatua.[10]
2019an, Carolina Solozabalen rola interpretatzen hasi zen, Antena 3 kateko El secreto de Puente Viejo telesailean.[11] 2020an, La valla seriean Sol pertsonaia interpretatu zuen.[12] Urte berean, Girl- interpretatu zuen Mil Batalles film laburrean.[13]
2022an, Todos mienten telesailean Lucía pertsonaia interpretatu zuen. Urtarrilaren 28an estreinatu zen Movistar Plus+-en, eta Pau Freixasek zuzendu zuen.[14][15] Urte bereko urtarrilean Feroz[16] Sarietan parte hartu zuen Todos mienten zikloagatik.[17][18] Halaber, 2022an, Gabi Rey Gómez-Fajardo interpretatu zuen Netflix kateko[19] Bienvenidos a Edén telesailean, 2021ean jada iragarri zen bere parte-hartzea.[20][21] Bestalde, 2022an, Heridas seriearen protagonista izan zen.[22][3] 2023an, Citas seriean parte hartu zuen, 'Citas, Barcelona' izeneko hirugarren denboraldian.[23][24] Urte berean, Luisa Garcés Martin izan zen La 1 kateko La Moderna telenobelan.[25]
Filmografia
aldatuZinema
aldatuUrtea | Titulua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2016 | O, quina joia! | Aina | Ventura Pons |
2018 | Miss Dalí | Anna Maria |
Telebista
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Kanala | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2015 | Bajo sospecha | Nuria Vega Valverde | Antena 3 | 8 atal |
La española inglesa | Tamsi | TVE | Telefilma | |
2016 | Laia | Laia (umea) | TV3 | |
2016-2017 | Big Band Clan | Ana | Clan TV | 26 atal |
2017-2021 | Com si fos ahir | Julia | TV3 | 41 atal |
2019 | Días de Navidad | Esther | Netflix | 2 atal |
2019-2020 | El secreto de Puente Viejo | Carolina Solozábal | Antena 3 | 164 atal |
2020 | La valla | Sol | 2 atal | |
2022-... | Todos mienten | Lucía | Movistar+ | ? atal |
2022 | Heridas | Yolanda (15 urte) | Atresplayer / Antena 3 | Atal 1 |
2022-2023 | Bienvenidos a Edén | Gabi Rey Gómez-Fajardo | Netflix | 16 atal |
2023 | Cites | Barbs | TV3 | Atal 1 |
2023-egun | La Moderna | Luisa Garcés Martín | La 1 | ? atal |
Film laburrak
aldatuUrtea | Titulua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2020 | Mil batalles | Girl | Dani Feixas Roka |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Berta Castane Height Weight Measurement Wiki & Bio» Famed Star 12 de septiembre de 2020.
- ↑ «Berta Castane Bio, Affair, Single, Ethnicity, Salary» Married Biography 9 de enero de 2020.
- ↑ a b «BERTA CASTAÑE - Agencia de Actores - Representante de Actores - Barcelona - Madrid» salvadoractors.com.
- ↑ «Berta Castañé» FormulaTV.
- ↑ «S’estrena la pel·lícula per a televisió “Laia”» www.academiadelcinema.cat.
- ↑ Ficha, noticias, trabajos y fotos de Berta Castañé. Formula TV.
- ↑ Hablamos con Berta Castañé, la estrella en ascenso de la pequeña pantalla. Marie Claire 28 de abril de 2020.
- ↑ ¡Big Band Clan vuelve con mil y una aventuras en la escuela!. RTVE 8 de abril de 2016.
- ↑ Spain Stars of Tomorrow: Berta Castañé. Screen Daily 23 de julio de 2021.
- ↑ ‘Días de Navidad’, la serie navideña made in Spain. Magazinema.
- ↑ Berta Castañé es Carolina Solozábal. Antena 3 5 de septiembre de 2019.
- ↑ «Sol delata a Julia tras un duro interrogatorio que la deja sin opciones» Antena3 7 de septiembre de 2020.
- ↑ Mil Batalles (2020) - IMDb. .
- ↑ «Movistar termina de rodar Todos mienten, con un reparto de lujo» Diez Minutos.
- ↑ Todos mienten - Temporada 1: Foto Berta Castañé, Carmen Arrufat, Lu Colomina, Lucas Nabor, Marc Balaguer. .
- ↑ «Berta Castane attends 'Todos Mienten' Premiere at Capitol Cinema on January 27» agefotostock.
- ↑ «El look de Berta Castañé en los Premios Feroz lo firma Hortensia Maeso, una marca de ceremonia y comunión» ELMUNDO.
- ↑ «BERTA CASTANE at Todos Mienten Premiere at FesTVal 2021 in Vitoria-Gasteiz 09/02/2021 – HawtCelebs» hawtcelebs.com.
- ↑ «Bienvenidos a Edén: la nuova serie tv Netflix!» Bienvenidos a Edén.
- ↑ Bienvenidos a Edén (Cine.com). .
- ↑ «Netflix ya rueda 'Bienvenidos a Edén' con Amaia Salamanca, Lola Rodríguez, Berta Vázquez y Ana Mena» Vertele.
- ↑ «Berta Castañé (cine.com)» cine.com.
- ↑ «Joana Vilapuig y Berta Castañé desvelan los secretos de Citas Barcelona» Diez Minutos.
- ↑ «Hablamos con Joana Vilapuig y Berta Castañé del amor, los castings y Citas Barcelona» Vanity Fair.
- ↑ «Berta Castañé comienza el rodaje de La Moderna» Lunas Pasajeras.