Yoro Diakité
Yoro Diakité (1932ko urriaren 17a – Taoudeni, 1973ko ekainaren 13a) maliar militar eta politikaria izan zen. Maliko lehen ministroa izan zen 1968tik 1969ra.
Yoro Diakité | |||
---|---|---|---|
1968ko azaroaren 19a - 1969ko irailaren 18a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mali, 1932ko urriaren 17a | ||
Herrialdea | Mali | ||
Heriotza | Taoudenni (en) , 1973ko uztailaren 20a (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Taoudenni (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Modibo Keita boteretik kendu zuen estatu kolpean parte hartu zuen eta Moussa Traoré presidenteak 1968ko azaroaren 19an lehen ministro izendatu zuen. 1969ko irailaren 18ra arte egon zen karguan. 1971n estatu-kolpe saiakera bat antolatzea leporatu zioten, eta betiko espetxe-zigorra ezarri zioten. Taoudeniko espetxean hil zen.