Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Vostok sobiet batasunak (SESB) gizakiak espazioratzeko garatu zituen kapsula motako espazio-ontziak ditugu 1960ko hamarkadan erabili zirenak, izen berarekin ezagutzen dira kapsula horiek jaurtitzeko erabili ziren suziriak. Vostok (Восток) hitzak errusieraz ekialde edo ekialdeko esan nahi du ekialdean kokatuta dagoelako. Espazio-ontzi hauekin jaurti zen lehen aldiz gizaki bat lurreko orbitara 1961ko apirilak 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik Juri Gagarin kosmonauta orbitaratu zutenean. Espazio-ontzi hauetako batean ere lehen emakumea jaurtia izan zen 1963ko ekainak 16ean jaurtigune beretik Valentina Terexkova espazioratu zenean.

Vostok kapsula eta suziria

Vostok klaseko sei espazio-ontzi jaurti ziren espaziora programa eten zen arte. Vostok klasearen eboluzio gisa Voskhod klasea sortu zuen SESB-k bere tripulaziodun hegaldiekin jarraitzeko.

Vostok programako espaziountziek bi zati nagusi zituzten:

  • Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.
  • Erregaia eta motoreak gordetzen zituen instrumentu modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).

Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7000 metrotara kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.

Vostok misioak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu