Utrecht
Utrecht (ⓘ) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.
Utrecht Utrecht | |||
---|---|---|---|
Herbehereetako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Utrecht | ||
Alkatea | Sharon Dijksma | ||
Izen ofiziala | Utrecht | ||
Jatorrizko izena | Utrecht | ||
Posta kodea | 3450–3455, 3546 eta 3500–3585 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°05′27″N 5°07′18″E / 52.0908°N 5.1217°E | ||
Azalera | 99,32 km² | ||
Altuera | 5 m | ||
Mugakideak | Woerden, Stichtse Vecht (en) , De Bilt, Zeist, Bunnik, Houten, Nieuwegein, IJsselstein eta Montfoort | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 359.370 (2021eko urtarrilaren 1a) 6.504 (2019) | ||
Dentsitatea | 3.618 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 172.749 | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 030 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Brno, Kinshasa eta Juanjuí (en) | ||
utrecht.nl eta utrecht.nl… |
312.634 biztanle ditu (2011).
Geografia
aldatuOude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.
Banaketa administratiboa
aldatuBarrutiak
aldatu- Binnenstad
- Oost
- Leidsche Rijn
- West
- Overvecht
- Zuid
- Noordoost
- Zuidwes
- Noordwest
- Vleuten-De Meern
Historia
aldatuTrajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K.a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.
780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.
1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.1 | 16.9 | 21.8 | 26.9 | 32.0 | 33.9 | 34.9 | 35.3 | 30.1 | 26.5 | 17.7 | 15.3 | 35.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.6 | 6.4 | 10.0 | 14.0 | 18.0 | 20.4 | 22.8 | 22.6 | 19.1 | 14.6 | 9.6 | 6.1 | 14.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.1 | 3.3 | 6.2 | 9.2 | 13.1 | 15.6 | 17.9 | 17.5 | 14.5 | 10.7 | 6.7 | 3.7 | 10.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.3 | 0.2 | 2.3 | 4.1 | 7.8 | 10.5 | 12.8 | 12.3 | 9.9 | 6.9 | 3.6 | 1.0 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18.3 | -14.6 | -13.9 | -6.6 | -2.5 | 0.2 | 4.0 | 4.4 | -0.7 | -5.1 | -8.9 | -13.4 | -18.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 69.6 | 55.8 | 66.8 | 42.3 | 61.9 | 65.6 | 81.1 | 72.9 | 78.1 | 82.8 | 79.8 | 75.8 | 832.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 10 | 11 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 11 | 12 | 13 | 12 | 130 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 5 | 25 |
Eguzki orduak | 62.3 | 85.7 | 121.6 | 173.6 | 207.2 | 193.9 | 206.0 | 187.7 | 138.3 | 112.9 | 63.0 | 49.3 | 1601.6 |
Iturria: [1] |
Ekonomia
aldatuIndustria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.
Demografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera (1900 – 2010) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 |
102.086 | 119.006 | 138.334 | 153.208 | 165.029 | 193.190 | 254.186 | 279.000 | 236.208 | 230.676 | 233.667 | 307.081 |
Ondasun nabarmenak
aldatuOso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.
Irudi galeria
aldatu-
Utrecht 1652an (Willem Blaeuren mapa)
-
Dom dorrea
-
Oudegracht ubidea Dom dorretik
-
Unibertsitatearen ikuspegia
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Marco van Basten (1964-) futbolari eta entrenatzailea.
- Wesley Sneijder (1984-) futbolaria.
- Dick Bruna (1927-2017) idazlea eta ilustratzailea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Utrecht hiriaren webgune ofiziala