Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Thomas Luckmann (Jesenice, Eslovenia, 1927ko urriaren 14a - 2016ko maiatzaren 10a) batez ere Alemanian aritu zen soziologo esloveniarra izan zen. Alemaniako Konstantzako Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere ikerketa alor nagusiak hauek izan ziren: komunikazioaren soziologia, jakintzaren soziologia, erlijioaren soziologia eta zientziaren filosofia.

Thomas Luckmann
Bizitza
JaiotzaMunicipality of Jesenice (en) Itzuli1927ko urriaren 14a
Herrialdea Alemania
HeriotzaAustria2016ko maiatzaren 10a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Hubert Knoblauch (mul) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaSlovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Tomaž Luckmann bezala jaio zen Jesenice mugako hiri industrialean, garai hartan, Jugoslaviako Erresumako zati. Bere aita industrial austriarra bat zen, eta ama, berriz, Ljubljanako familia esloveniar batekoa. Bere amaren aldetik Božo Vodušek poeta esloveniarraren lehengusu zen. Inguru elebidunean hazi zen, izan ere, familian esloveniera eta alemana hitz egiten zuten. Eslovenieraz izan zuen eskola Jesenicen 1941a bitarte, eta ondoren, alemanez. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere amara Vienara joan ziren. Luckmannek filosofia eta hizkuntzalaritza ikasi zuen Vienako Unibertsitatean eta Innsbruckeko unibertsitatean. Beranduago Estatu Batuetara mugituko zen eta bertan New Yorkeko The New Schoolen ikasi zuen.

Alemaniako Konstantza Unibertsitatean aritu zen irakasle eta 1994a geroztik irakasle emeritua zen. Ezkondua zegoen eta alaba bat zuen.

Luckmann soziologiako eskola fenomenologikoari lotua dago. Eskola horretako aitzindari izan zen Alfred Schütz-ekin hartu-eman handi izan zuen. Bere lanetan gizarte eraikitzaile bezala ezaguna den teoria garatu zuen. Teori horren arabera, jakintza eta ezagutza guztia, oinarrizkoena eta sen komunari lotutako ezagutza hori barne, gizarte elkarrekintzetatik eratortzen eta elikatzen da. Luckmann ezaguna da batez ere Peter L. Berger-ekin batera 1966an idatzi zuen liburuagatik: The Social Construction of Reality (Errealitatearen eraikitze soziala)[1]. Ospea izan zuen ere Alfred Schütz-ekin batera 1982an argitaratu zuen The Structures of the Life-World lanagatik[2]. Esloveniako Zientzia eta Arteetako Akademiako kide eta hainbait ohoretza titulu ditu Linköping, Ljubljana, Trier eta Buenos Aires-eko Unibertsitateetan.

Oinarrizko bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 1997an Nazioarteko Soziologia Elkartearen bazkideek egindako inkesta baten arabera, XX. mendeko 5. soziologia liburu garrantzitsuena da: https://web.archive.org/web/20121010230113/http://www.isa-sociology.org/books/books10.htm
  2. Alfred Schütz 1959an hil zen arren, Ilse Schütz-ek emandako artikulu batzuetatik abiatuta, 1982an itzulpen eta edizio postumoa Luckmannek burutu zuen.