Teleskopio
Teleskopioa urrutiko astroak behatzeko tresna bat da, zeruko objektu horietatik datorren erradiazio elektromagnetikoa jasotzeko eta analizatzeko aukera ematen duena. Astronomian erabiltzen den tresna nagusia da, baina beste zenbait arlotan ere bai (esaterako, ornitologian eta argazkigintzan).[1]
Hitza grezierazko τηλεσκόπος (tēleskópos, “urrunera begira”) hitzetik Errenazimentu ondorengo latin zientifikoan sortutako telescopium terminotik dator. Hain zuzen, XVII. mendearen hasieran asmatu zenetik, terminoa urruneko astroetatik iristen zen argiaren hargailu modura erabili izan da, beraren handiagotze optikoari esker begi hutsez nekez hauteman edo gehienetan ikus ez daitezkeen zeruko objektu puntualak behatzeko.
Lippershey-k eta Galileok lehen teleskopioak 1608. urte inguruan egin zituzten, eta geroztik tresna horiek garrantzi handia izan dute zientziaren historian. Hastepenetakoek —eta gaur egun ere zabalduen daudenek— argi ikusgaia hautematen dute, eta teleskopio optiko deritze: horiek urrutiko objektuen irudiak hainbat aldiz handiagotzea lortzen dute.
Bi mota nagusiko teleskopio optikoak erabili izan dira oso aspalditik:
- errefrakzio-teleskopioa (edo teleskopio errefraktorea), irudiak handitzeko leiar- edo lente-sistema darabilena, eta
- erreflexio-teleskopioa (islapen- edo ispilu-teleskopioa ere esaten zaio) argia fokalizatzeko ispilu-sistema darabilena.
Dena den, 1930eko hamarkadan, Bernhard Schmidtek (1879-1935) teleskopio katadioptrikoa asmatu zuen, lenteen eta ispiluen kualitateak konbinatuz, horrela potentzia handiko baina tamaina txikiko teleskopioak fabrikatuz.
XX. mendean, frekuentzia edo maiztasun guztietako erradiazio elektromagnetikoaz dabiltzan teleskopioak eraikitzen hasi ziren: irrati-teleskopioak, mikrouhin-teleskopioak, argi infragorri edo ultramorea jasotzen dutenak, X izpi edo gamma izpien teleskopioak.
Historia
aldatuAsmakuntza
aldatuHans Lippershey-k (1570-1619) asmatu zuen lehen teleskopioa 1608an. Lippersey Alemanian jaioa zen, baina Middelburg-era (Herbehereak) bizitzera joan, eta bertan leiar-fabrikatzaile eta optika-maisua izan zen. Asmakuntzari buruzko kondaira batek dioenez, haren lantegian bi haur (Lippersheyren seme-alabak, agian) leiarrekin jolasean zebiltzala, nahigabe egindako konbinazio bati esker, urruneko objektuak handiago ikustea lortu omen zuten. Hasierako teleskopioaren handipen-faktorea 3 eta 4 bitartekoa zen.
Fenomenoaren garrantziaz ohartuta, Lippersheyk Holandako agintariei eskaini zien bere asmakizuna, sekretupean. Tresna harrigarri hura erakusteko hainbat demostrazio prestatu zituzten holandarrek. Erakustaldi horietako batean izan zen Jacques Badovere frantziarra —Giacomo Badoer[2], c.1575 – c.1620—, eta bere gaztetako maisu izandakoari gutun bat idaztea erabaki zuen, asmakizunaren berri emanez. Maisu hura Galileo Galilei zen, eta 1609ko maiatzean jaso zuen ikasle ohiaren eskutitza.
Galileo
aldatuAsmakizunaren berriak jasotzean, Galileo Galileik printzipio berean oinarrituriko bi lentedun errefrakzio-teleskopio bat diseinatu eta eraikitzea erabaki eta 1609an lehen teleskopio astronomikoa erakutsi zuen. Lehen teleskopio errefraktore hark lente konbexu bat zeukan objektiboan eta lente konkaboa okularrean. Haren bidez, Galileok aurkikuntza handiak egin zituen astronomian: besteak beste, 1610eko urtarrilaren 7an Jupiterren lau ilargi ikusi zituen planetaren inguruko orbita batean biraka.
Kepler eta Huygens-en hobekuntzak
aldatuHandik gutxira, 1611n, Johannes Kepler-ek (1571-1630) bere Catoptrica liburuan azaldu zuen «bi lente konbexurekin eraikitako teleskopioaren teoria eta zenbait abantaila praktiko», horrela Galileoren emaitzak hobetuz eta hortik aurrerako teleskopio errefraktoreen diseinu berria finkatuz.
Geroago, 1655. urtearen inguruan, Christiaan Huygens (1629-1695) bezalako astronomoek irismen handiko eta arteko handipen-ahalmeneko teleskopio errefraktore keplertarrak eraiki zituzten. Tresna horietako baten ( -ko diametroa eta -ko foku-distantzia) bitartez, 1655ean Saturnoren sateliteetako distiratsuena —Titan izena jarri zioten— aurkitu zuen. Horretan oinarrituta, Systema Saturnium izeneko lana argitaratu zuen, eta bertan Saturnoren eraztunen benetako azalpena eman zuen lehen aldiz.
Newton-en islapen-teleskopioa
aldatuIsaac Newtonek erreflexio-teleskopioa asmatu zuen eta aurrerapen garrantzitsua izan zen garai hartako errefrakzio-teleskopioekin konparatuz, erraz zuzentzen baitzuen haien aberrazio kromatikoa.
Newtonek 1668an prestatu zuen bere teleskopioaren lehen bertsioan, ispilu nagusi konkaboak islatutako argia behaketa-posiziora eraman behar zen ispilu lau batez, tresnaren azpira edo alde batera. Erreflexio-teleskopioetan, bestalde, ispilu nagusiak —parabolikoa gehienetan— alderantzizko irudi erreala moldatzen zuen bere plano fokalean. Lehenengo ispilu horren fokuan kokatuta zegoen eta askoz txikiagoa zen bigarren ispilu batek albo batera edo ardatzaren norabide berean islatzen zituen argi-izpiak, teleskopioaren hoditik kanpora, behatzaileak irudiari antzemateko moduan. Antza denez, lehen erreflexio-teleskopioa 1671n moldatu zuen Newtonek.
Tresna haietan ispilu nagusia esferikoa zen; bigarren bigarrena laua, eta teleskopioaren ardatzarekiko makurturik zegoen. William Herschelek bigarren ispilua kendu zuen bere teleskopioan (1783), ispilu nagusiari makurtze-maila egokia emanez. Laurent Cassegrain-en teleskopioan, bigarren ispilua konbexua zen, ispilu nagusiaren ardatz berean kokatua, eta ispilu horretan egindako irekigune batera islatzen zituen argi-izpiak; era horretara, distantzia fokala askoz luzeagoa zen (irudi handiagoak). Newton- eta Cassegrain- sistemak konbinaturik agertzen dira Foucault-Cassegrain izeneko tesleskopioan, baita geroago erabili direnetan ere.
Bi mende geroago, Henry Draperek astronomo amerikarrak erabateko islapeneko prisma bat erabili zuen Newtonen teleskopioaren ispilu lauaren ordez.
XX. mendea
aldatuNolanahi ere, XIX. mendeko teleskopioek arazo bat zeukaten, teleskopioak zenbat eta gehiago handitu hainbat eta ikuseremu txikiagoa hartzen baizuten, eta ikuseremua zabaltzean, ispilu ahurrak srturiko deformazioa (esferizitate-aberrazioa) gero eta handiagoa zen.
Hori zuzentzeko eta ikuseremu handiak behatu ahal izateko, 1932an Bernhard Schmidt estoniarrak errefrakzioa eta erreflexioa konbinatzen zituen teleskopio bat sortu zuen. Hamar minutu inguruko arkuaren ordez, Schmidten teleskopioak hamarka graduko eremua hartzen zuen. Ispilu nagusia esferikoa zen, eta haren gainetik jarritako lente berezi batek ispiluak sortutako aberrazioa deuseztatzen zuen. Modu horren arazo nagusia eragindako eremu-kurbatura handia zen; horregatik, argazkiak pelikula edo plaka kurbatu esferikoetan hartzen ziren.
Teleskopio erraldoiak
aldatuHurrengo pausoa teleskopio erraldoiak eraikitzea izan zen. Kaliforniako Wilson mendiko behatokiko -ko diametroa zuen teleskopioa izan zen aitzindaria. Edwin Hubble (1889-1953) astronomo amerikarraren lanetan balio izan zuelako egin zen ospetsu. Besteak beste, teleskopio honen bitartez nebulosa batzuk berez gure Esne Bidetik kanpoko galaxiak eta nebulosak ere bazirela zehazteko, galaxien elkarrekiko higidurak neurtzeko eta unibertsoa hedatzen ari dela fogatzeko. Teleskopio hau oso erabilia izan zen XX. mendean zehar, harik eta 1980ko hamarkadan poliki-poliki baztertu samar geratu zen, ekonomia arazoak tarteko.
Hubble teleskopio espaziala
aldatuHubble teleskopio espaziala (HST, ingelesezko siglengatik) teleskopio errobotiko bat da, 1990eko apirilaren 24tik Lurraren inguruko orbita ia-zirkularrean —perigeoan , apogeoan — biraka ari dena, -ko periodoz. 1990eko maiatzaren 20an jarri zuten funtzionamenduan, hogeita hamar bat urtez aktiboki izateko asmoz. Beraren masa -koa da eta luze-zabalera -koa.
VLT teleskopioa
aldatuGaur egun, European Southern Observatory-ren (ESO) Very Large Telescope (VLT) deritzon eta elkarrekin batera funtzionatzen duten lau teleskopioz osatutako superteleskopioa ari da unibertsoaren hasierako informazioa biltzen. Lau teleskopio horietako bakoitza -ko ispilua du. Txilen dago, Cerro Paranal mendiaren gailurrean, -ko altitudean. NAOS optika egokitzailearen sistema jarri zioten 2002an, eta, horri esker, Hubble teleskopio espaziala baino bi aldiz zehatzagoa da.[3][4]
Irrati-teleskopioak
aldatuIrrati-teleskopioa astronomian erabiltzen den norabidezko irrati-antena mota bat da[5][6][7]. Irrati-teleskopioek zeregin handia izan dute espazioko hainbat fenomeno ulertzeko, hala nola quasarrak eta pulsarrak. Irrati-uhinez baliatuz galaxien erdiguneak aztertu ahal izan dira; hain zuzen ere, hauts kosmikoa dela eta teleskopio optikoentzat ikustezinak diren eskualdeak.
Orain, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiako astronomoek osatzen dute) irrati-teleskopio erraldoia eraikitzeko asmoa zabaldu du. Square Kilometre Array (SKA) izeneko teleskopioak, hain zuzen, kilometro karratuko azalera izango du, gaur egun dagoen handiena baino 200 aldiz handiagoa. Irrati-teleskopio berria 2010ean hasiko ziren eraikitzen eta Big Bang ondorengo uneetan eratutako egiturek igorritako seinale ahulak ikertzeko balioko du.[8]
Bereizmen-ahalmen handiagoa lortzearren, bi antena paraboliko edo gehiago loturik dituzten interferometro-sareak erabiltzen dira. Lurreko atmosferak (alegia, hiru mila angstrom) baino gutxiagoko uhin-luzerako erradiazioari pasatzen uzten ez dionez, sateliteetan -ko garaiera inguruan ezarritako teleskopioak erabiltzen dira.
Uhin infragorriekin lan egin behar duten teleskopioak eraikitzeko zailak dira, ispiluek eta euskarriak berak izpi infragorriak igortzen baitituzte, zenbaitetan espaziotik datozenak baino indartsuagoak direnak, eta, gainera, zenbait uhin-luzerari dagokienez, garaiera handiagoak beharrezkoak dira erabateko gardentasuna lortu ahal izateko.
Teleskopio arrunten osagaiak
aldatuOro har, teleskopio arruntek bi funtsezko sistema optiko dauzkate: objektiboa eta okularra. Horiez gain, beste zenbait tresna osagarri, jarraian aurkeztuak:
Objektiboa
aldatuIslapen-teleskopioen objektiboa ispilu konkabo bat da, gehienetan forma parabolikoa duena. Bertan islatu ondoren, puntu berezi batean fokalizatzen da, zeinari irudi-fokua deritzon, eta hara iritsitako argi-sorta bigarren ispilu lau batera bideratzen da, Newton-en motako teleskopioen kasuan.
Okularra
aldatuOkularra da objektiboak fokuan sortutako irudia handitzeko aukera ematen duen teleskopioaren partea, alegia, okularra lupa berezi baten lana egiten du. Fokatzea objektiboaren eta okularraren arteko distantzia doituz gauzatzen da. Okularrak aldagarriak izaten dira, eta horrela teleskopiaren ezaugarriak aldatu edo egokitu daitezke.
Elementu osagarriak
aldatuElementu horiez gain —teleskopio bat erabiltzeko ezinbestekoak direnez gain—, zenbait osagarrik tresna baten erabilera-eremua zabaltzeko aukera ematen dute.
Hodia
aldatuTeleskopioaren egiturako zati nagusia da. Barnean dauzka bi ispilu islatzaileak (primarioa eta sekundarioa). Hodiaren pisua orekatzeko eta errazago higitzeko, kontrapisua deritzon tresna ere badago, armazoiaren engranajeak ahalik eta gutxien higatzeko.
Armazoia
aldatuArmazoia (montura ere esaten zaio) teleskopioari eusten dion eta teleskopioa orientatzea ahalbidetzen duen osagarria da. Bi mota nagusikoak erabiltzen dira:
- Armazoi ekuatoriala. Armazoi horren funtzionamendua izen bereko koordenatu-sisteman oinarrituta dago: teleskopioak ardatz finko baten inguruan egiten duen biraketak aukera ematen du apuntatu beharreko igoera egokia hautatzeko; bestalde, igoera-ardatz horren inguruan biratu daitekeen ardatz perpendikular batek deklinazioa hautatzeko aukera ematen du. Behatoki modernoetako teleskopio historiko handiak armazoi ekuatorialean muntatu dira luzaroan. Monte Palomar-eko teleskopioa da adibiderik enblematikoenetako bat.[9]
- Armazoi azimutala. Diseinatzeko eta orekatzeko errazena da. Ardatz bertikal batek eta ardatz horizontal batek osatzen dute. Ekuatoreko jarraipena naturaltasunez ziurtatzeko ezintasuna haren akats nagusia da. Hala eta guztiz ere, gaur mota horretako armazoia aukeratzean da nazioarteko behatokietako teleskopio handietarako, kalkuluak eta kontrolak ordenagailuz egiteko aukera ematen duelako. Keck teleskopioak, VLT, LBT, baita E-ELT bezalako proiektuak armazoi azimutalaz eraiki dira.
Teleskopio bilatzailea (edo bilagailua)
aldatuIzatez, teleskopio txiki bat da, teleskopio nagusiaren hodiaren gainean paraleloki jarria, eta zeinaren ikuste-eremu zabalagoari esker zerualde baterantz apuntatzea ahalbidetzen duen, izarren arteko lokalizazioa errazteko.
Tripodea
aldatuTripodeak lurrazal gainean armazoiari tinko eusteko balio du. Aldi berean, multzo osoa orekatu eta egonkortzeko ere balio du, tresnaren oszilazio-arriskuak ahalik eta gehien saihesteko eta bibrazioak indargetu eta xurgatzeko.
Barlow-en lentea
aldatuAstroak behatzean, normalean, okularraren handipena lortzeko erabiltzen da, bikoiztuz edo hirukoiztuz.
Prisma edo diagonala
aldatuHodi nagusitik datorren irudia desbideratzeko baliatzen da, horrela posizio erosoago batetik behatu ahal izateko. Prismak -ko ispilua du, eta -ko angeluaz desbideratzen argi-izpia behaketa erraztuz.
Iragazkia
aldatuOro har, astroaren irudia gehienetan opakuago bihurtzen duen osagarri txiki bat da, kolorearen eta materialaren arabera behaketa hobetzen duena. Okularraren aurrean kokatzen da, eta bi iragazki-mota hauek dira erabilienak: ilargi-iragazkia, gure satelitearen behaketan kontrastea hobetzen duena; eta eguzki-iragazkia, Eguzkiaren argia xurgatzeko ahalmen handia duena begiaren erretina ez lesionatzeko.
Teleskopioen ezaugarri teknikoak eta propietateak
aldatuEzaugarri nagusiak
aldatuObjektiboaren diametroa edo irekidura (D)
aldatuTeleskopioaren ispiluaren edo lente nagusiaren diametroa. Irekidura da teleskopien parametro garrantzitsuena, objektiborik sartzen den argi-kantitatea adierazten duena. Astronomia-zaleek erabiltzen dituzten teleskopio arruntek arteko diametroa izaten dute, eta planeten xehetasun batzuk eta zeru sakoneko objektu asko (kumuluak, nebulosak eta galaxia batzuk) behatzeko aukera ematen dute. Eta -ko diametroa gainditzen duten teleskopioek ilargiaren xehetasun meheak, planeten xehetasun garrantzitsuak eta kumulu, nebulosa eta galaxia distiratsu ugari ikusteko aukera ematen dute.
Foku-distantzia (F)
aldatuIspilutik edo edo lente nagusitik okularraren fokura arteko distantzia da.
Foku-arrazoia (f)
aldatuZenbaki adimentsional bat da, sinboloaz adierazten dena eta foku-distantziaren ( ) eta irekiduraren ( ) arteko zatidura adierazten duena:
Teleskopioaren argitasunaren adierazlea da. Irekiera zenbat eta handiagoa eta foku-distantzia zenbat eta txikiagoa izan, argitasun handiagokoa izango da teleskopioa.
Propietate optikoak
aldatuHandipena
aldatuTresna batek behatutako objektuen itxurazko tamaina zenbat aldiz biderkatzen duen adierazten du propietate honek. Teleskopioaren foku-distantziaren eta okularraren foku-distantzia arteko zatidura da. Adibidez, -ko foku-distantziako teleskopio batek -ko okularra badu, handituko du irudia.
Bereizmena
aldatuTeleskopioan sortzen diren irudietako puntuak bereizteko eta irudikatzeko duen doitasuna da. Objektiboaren diametroa zenbat eta handiagoa izan bereizte-ahalmena hobetu egiten da. Bereizmenak irudiko bi puntu bereizten dituen angelurik txikiena neurtzen du; alegia, bi puntu horiek desberdinak direla ikus daiteke. Gizakien begiaren kasuan, bereizte-angelu txikiena minutu sexagesimal batekoa da ( ) . Teleskopioaren bereizmenaren balioa kalkulatzeko, zenbakiaz zatitu behar da beraren diametroa -tan emana . Adibidez, -ko diametroa duen teleskopio batek balioko bereizmena izango du gutxi gorabehera, eta -ko teleskopio batek, baliokoa.
Argitasuna
aldatuAstronomian, zeruko gorputz batek norabide guztietan igortzen duen potentzia da argitasuna, hots, denbora unitateko energia-kantitatea (potentzia), eta watt ( ) unitatetan neurtzen da. Zerikusi zuzena du astroaren magnitude absolutuarekin. Bestalde, argitasuna deritzo, halaber, gorputz batek transmititzen edo islatzen duen argi erasotzailearen kantitatearen ikusizko sentsazioari. hautemandako erreflektantzia.
Objektiboaren diametroaren handiagoa izatean, argitasuna handitu egiten da, eta, teorian, teleskopioaren sekzioaren azalerarekiko proportzionala da, bigarren mailako ispiluaren buxadura txikiagoa baita. Gutxi gorabeherako faktorea objektiboaren diametroaren karratuaren eta begi-niniaren diametroaren — inguru, beltzean— zatidura eginez kalkula daiteke. Adibidez, teleskopio batek -ko diametroa badu, begiak baino aldiz argi gehiago lortuko du.
Kolorea
aldatuAstronomia-zaleek erabiltzen dituzten teleskopio gehienek kolore gutxiko irudiak ematen dituzte. Muga hori, berez, begiaren araberakoa da, ez baita behar adina sentikor teleskopioak koloreak bereizteko transmititutako argi txikiarekin (ez begiko makilatxoen estimulazioa, ez konoena). Berez, teleskopioak nahikoa fidelak dira kolorea erreproduzitzeko, eta, oro har, betaurreko astronomikoak baino hobeak dira. Tresna on batekin, planeten koloreak ikus daitezke.
Bibliografia
aldatu- Jean Texereau, La construction du télescope d'amateur, Société astronomique de France (1961) - ISBN: 9782711753437 (édition de 2004) et réédité par Vuibert.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/teleskopio..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Giacomo_Badoer..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/European_Southern_Observatory..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Very_Large_Telescope..
- ↑ M.,, Marr, Jonathan. Fundamentals of radio astronomy : observational methods. ISBN 9781498770194. PMC 958800564..
- ↑ Britannica concise encyclopedia.. Encyclopaedia Britannica 2006 ISBN 9781849722100. PMC 436847805..
- ↑ 1937-, Verschuur, Gerrit L.,. (2007). The invisible universe : the story of radio astronomy. (2nd ed. argitaraldia) Springer ISBN 9780387683607. PMC 184908811..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Square_Kilometre_Array..
- ↑ (Ingelesez) https://en.wikipedia.org/wiki/Palomar_Observatory..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikiztegian orri bat dago honi buruz: teleskopio . |