Sorlada
Sorlada[4] ([s̺oɾlaða]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 71 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 71 kilometrora dago.
Sorlada | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Sorladaren ikuspegia, goitik, San Gregorio Ostiense basilikatik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Merindadea | Lizarra |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Nafarroa |
Izen ofiziala | Sorlada |
Alkatea | Joaquín Lana Markinez (San Gregorio, indep.) |
Posta kodea | 31219 |
INE kodea | 31225 |
Herritarra | sorladar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′54″N 2°12′55″W / 42.615°N 2.2152777777778°W |
Azalera | 6,41 km² |
Garaiera | 590 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 48 (2023: 3) |
Dentsitatea | 0,07 bizt/km² |
Zahartzea[1] | % 28,07 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 200 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 0 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) |
Langabezia[1] | % 18,42 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak[2][3] | % 20,50 (2018: %20,5) |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldean. NA-129 errepidea Acedo-Lodosa norabidean jarraitu ostean, zazpi kilometrora ezkerreko errepidea hartu eta hiru kilometroren ostean ailegatzen da Sorladara.
Sorladak Piedramillerarekin egiten du muga iparraldean, Etaiurekin ekialdean, eta Muesekin mendebalde eta hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuSorladako klima mediterraneo-kontinentala da, neguak hotzak eta udak bero eta lehorrak dira. Prezipitazioak nahiko urriak dira, eta irregularki banatzen dira urte osoan zehar, urteroko egun euritsuak 100 inguru direlarik. Batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 500 eta 800mm ingurukoak dira.
Jatorrizko landareditik hamabost hektarea pago eta birlandaturiko pinudiren bat baino ez dira geratzen gaur egun.
Historia
aldatu1058an Sorladan zegoen San Klemente monasterioa Iratxeko apaizetxeari eman zion dohaintza gisa Nafarroako errege Antso Gartzeitz Peñalengoak. Abade-etxe horrek hainbat jabetza izan zituen XI. mendetik aurrera udalerrian, besteak beste San Juan de la Peña monasterioak trukean emandako mahasti batzuk.
Erdi Aro osoan jaurerri izan ostean, 1845ean udalerri independente bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdean, herrian 35 ikasleko eskola eta parrokia zeuden. XX. mendearen hasieran nekazaritzako kooperatiba eta aurrezki kutxa bat sortu zuten herritarrek, eta bazen olioa ekoizten zuen errota bat.
Ekonomia
aldatuSorladak ez du industriarik, herritar guztiek zerbitzuetan, eta batez ere, nekazaritzan egiten dute lan. Laborantza-lur guztiak sekain lur moduan erabiltzen dira. 1980ko hamarkadaren hasieran, artalde bakarra, eta txerriak zeuden, baina abeltzaintzak ez du ia garrantzirik gaur egun.
Demografia
aldatuSorladako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 15 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %25,00 (Nafarroako batezbestekoaren bikoitza baino gehiago).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAzken urteetan Sorladako alkate kargurako San Gregorio taldeko Joaquín Lana Markinez aukeratu dute. Sorladan zerrenda irekien bidez hautatzen dira zinegotziak; 2007an bi talde aurkeztu ziren, hautagai banarekin: Agrupación Independiente San Gregorio (AISG, Lana aukeratuta) eta AILM (hautetsirik ez). Baliogabeko eta boto zuri bakarra izan ziren (emandako boto guztien %2,13). Abstentzioa %16,07koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Joaquin Lana Markinez (AISG) | 25 | Bai |
Jose Luis Irisarri Maeztu (AILM) | 20 | Ez |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda aurkeztu ziren; Lana Markinezek alkatetza gorde egin zuen eta Agrupación de Electores Independiente San Gregorio taldearen izenean, bera alkate eta beste kide bat ziengotzi bihurtu ziren. Agrupación de Electores Independiente de Sorlada taldeak hiru hautagai aurkeztu zituen[5] eta hautetsi bakarra erdietsi zuen[6].
Udaletxea
aldatuSorladako udaletxea elizaren ondoan dago. 1984an erabat zaharberritu zen eraikina, bai kanpotik zein barrutik. Solairu bakarra dauka, eta fatxada margoturik dago. Sorladako udaletxeko idazkaria, Lana, Mues eta Piedramillerako idazkari ere bada.
Sorladak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Santa Zezilia Plaza z/g
Alkateak
aldatu2007-2011 | Joaquín Lana Markinez | San Gregorio |
2011-2015 | Joaquín Lana Markinez | San Gregorio |
Zerbitzuak
aldatuSorlada Jurramendi Mankomunitateko kidea da.
Ondasun nabarmenak
aldatuSan Gregorio Ostiakoaren basilika, estilo barrokoko eraikina da. Jatorrizko eliza santuaren aurkikuntzaren ondotik eraiki zen XII. mendean. Nabearen barruan, margo neoklasikoak dituen gurutzadura nabarmentzen da. Basilikaren portada, XVIII. mendekoa da eta abside-erretaula moduan eraiki zen.
Basilikaz gain, Sorladako udalerriaren mugetan, Santa Ceciliako eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina, eta Guardako Andra Mariren baseliza, XX. mendeko tenplua nabarmentzen dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ Sorlada[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Sorladari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Sorlada NA-7140 errepidetik ikusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |