Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Somme Frantziako Frantzia Garaia eskualdeko departamendua da (80), Somme ibaia itsasoratzen den lekuan kokatua. Prefektura Amiens hirian dago, Suprefeturak, Abbeville, Montdidier eta Péronnen.

Somme (80)
Frantziako departamendua
Somme (80)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaFrantzia Garaia
PrefeturaAmiens
PrefetaDaniel Dubois
-
AzpiprefeturakAbbeville
Montdidier
Péronne
Barrutiak4
Kantonamenduak46
Udalerriak783
Kokapena
Koordenatuak49°53′N 2°25′E / 49.88°N 2.42°E / 49.88; 2.42
Azalera6.170 km²
Demografia
Biztanleria566252
Dentsitatea91.775,040518639 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Ekonomia-jarduera nagusiak dira, alde batetik, nekazaritza eta abeltzaintza eta, bestetik, ehungintza, metalgintza eta industria mekanikoa; turismoak eta arrantzak ere garrantzia dute, kostaldean batez ere.

Sommeko guduak

aldatu

Bi mundu gerretan izen bereko ibaiaren ertzetan izan ziren guduak. Lehena 1916an izan zen, aliatuen eta alemaniarren artean; Frantzia-Britainiako osteek alemaniarrei eraso zieten Somme ibaiaren bi ertzetan. Gudu hartan erabili zituzten lehen aldiz tankeak ingeles osteek.

Bigarren gudua 1940an izan zen. Alemaniarrek frantsesei eraso zieten; frantsesen hesia hiru tokitan hautsi zuten, eta frantsesek hasieran tinko eutsi bazioten ere, azkenean alemaniarrak atera ziren garaile.

Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)

aldatu

Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[1][2]

Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana

Erreferentziak

aldatu
  1. Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
  2. «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu