Sakura
Sakura (japonieraz: 桜 o さくら ) Japonian, zenbait gereziondoen (eta batez ere japoniar gereziondoaren) loreei ematen zaien izena da.[1] Sakura, Prunus generoko hiru landare espezieri ere deitzen zaie. Udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, hanami (japonieraz: 花見 ) jaialdia egiten da bere omenez, bertako lorerik esanguratsuena baita, ez ofiziala, baina. Jaialdi honetan, senideak eta lagunak, gereziondoak dauden parkeetan biltzen dira, zuhaitz hauen itzalpean, eta, piknik bat bezala, jakiak banatzen dituzte, loreen agerpena ospatzen duten bitartean.
Urtean zehar, gereziondoak, soilik hosto berdeekin estaliak egoten dira, eta, neguan, hosto horiek galtzen dituzte, baina, udaberriaren hasiera aldean, loratu egiten dira, parkeak, euren laino arrosa itxurarekin apainduz.
Ikus, gainera
aldatu- Kenrokueneko Kikuzakura (japonieraz: 兼六園菊桜 )
, soilik Kenroku-en parkean dagoen sakura mota da.
Irudiak
aldatu-
Somei Yoshino Sakura