Pedro Nafarra
Pedro Nafarra, jaiotza-izenez Pedro Bereterra (Garde, Erronkari, Nafarroa, c. 1460 - Castel Nuovo, Napoli, Italia, 1528ko abuztuaren 28a) Olivetoko kondea, noble, marinel, militar eta ingeniari nafarra izan zen. Napoli, Aragoi eta Frantziaren zerbitzura borrokatu zen.
Pedro Nafarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garde, 1460 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Castel Nuovo eta Napoli, 1528ko abuztuaren 28a (67/68 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | condottieroa, militarra eta ingeniaria |
Lantokia(k) | Aljer |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ingeniaritza militar |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Cognaceko Ligaren Gerra Italian Wars of 1499–1504 (en) Conquest of the Peñón de Vélez de la Gomera (1508) (en) Cambraiko Ligaren Gerra Lau Urteko Gerra |
Biografia
aldatuGaztaroa
aldatuGutxi ezagutzen da bere gaztaroaz, eta eztabaida dago bere jaiotza data eta sorterriari buruz. Iritzi zabalduena da Gardenen (Nafarroa) jaio zela 1460 inguruan eta Pedro Bereterra zela bere izena, Pedro del Roncal kaparearen semea. Egile batzuek, Jose de Vargas Ponce eta Martin de los Heros kasu, bizkaitarra zela uste dute, Enkarterrietakoa, eta bere izena Pereda edo Beretta zela uste dute. Gonzalo Fernández de Oviedo historialari garaikidearen arabera:
Pedro Nabarro kondea izan zen, Nabarro bere jaiotzetik, eta kapare baten semea, Pedro Erronkarikoa izenekoa, nik ezagutu nuena, eta mutikotik Cortongo markesaren zerbitzari, Napoliko erregetzako zalduna, turkiarrek preso hartu zutena eta Turkiara eraman zutena, eta markesaren itsasontzi batean ibili zen Pedro hau mediterraneo itsasotik, eta gauza onak egin zituen, eta horregatik markesaren emazteak eta Enrique semeak, itsasontzia eman zioten Pedro Nabarrori.
Bere gaztaroan artzaintza eta nekazaritzan lan egin zuen. Bizkaiko meategi batean ere lan egin zuen ere.
Mertzenarioa eta kortsarioa
aldatuItaliara joan zen, Zangozan ezagutu zituen merkatari genebar batzuen zerbitzura. Ondoren 1485ean, Joan Napolikoa kardinalaren (Fernando I.a Napoliko erregearen semea) zerbitzura egon zen.
1487an Genovaren aurka borrokan ari ziren florentziar armadan soldadu gisa egon zen, bi errepublika hauen arteko lurralde liskarretan. Piero del Monte kondottariaren agindupean, Sarzanelloko gazteluaren setioan parte hartu zuen (1487), Sarzanan (La Spezia). Lehen aldiz probatu zuen lurreko mina militarrak erabiltzeko teknikak.
Teknika berri hauetan, soldaduek harresiaren oinarrietan tunelak egiten zituzten hauek bolboraz betez. Bolbora lehertzerakoan, harresiak erori egiten ziren eta erasoa errazten zuten. Lehen aldi honetan ordea, ez zituen nahi zituen emaitzak lortu, baino harresiaren zati bat eraitsi zen eta ordainsaria bikoitza jaso egin zuen.
Gerra amaitu ondoren, Napolira joan zen eta Antonio Centelles noble Valentziarrerekin izan zuen harremanaren ondorioz, bere zerbitzura lan egin zuen. Krotona hiribildutik bizpahiru ontziekin itsasoratuz, Centellesek eta Nabarrok itsasontziak eta portuak erasotzen zituzten, bai Greziako kostaldean (horietako asko otomandar domeinupean), baita ere Afrikako iparraldean. Atzematen zituzten esklaboak ondoren Italian saltzen zituzten. Turkiar eta iparrafrikarren salgaiak lapurtzen zituzten, baita portu horietan merkataritzan aritzen ziren europarrenak ere.
1497an Italiako gerra amaitu zenean, Centelleseri markeserriaren jabetza itzuli zioten eta honek pirateriara itzuli zen Navarrorekin batera. Erronkari bidelapurra ezizenez ezaguna egin zen Nabarro, Italiako itsaso eta musulmanen kostaldeko itsasgizonen artean. Veneziako Errepublikako ontzi armatuak ere eraso zituen, Adriatikoko itsas armada handiena zena. Eraso hauen inguruan Errepublikako Senatuan eztabaidatu zen , eta honek Nabrarrorekin amaitzea erabaki zuen. Loredano kapitainaren agindupean zegoen hirurehun gizonez osatutako ontzidi bati agindu zioten misioa. Honetarako Roccella Ionican lehorreratu ziren, han aurkitzen baizen Navarro. Honek erasoari aurre egin ahal izan zion, Centellesek Krotonatik bidalitako laguntzari esker. Hiribilduko gazteluan babestuz, setioari zenbait egunez eutsiz Loredano erretiratu zen arte.
Handik gutxira, Centelles preso hartu zuten turkiarrek, Istanbulera eraman eta exekutatu egin zuten. Bere ondasunak, markeserria eta itsasontziak barne, bere alargunaren esku geratu ziren, Nabarroren esku utzi zituena itsaslapurretan jarrai zezan.
Kapitain handiaren zerbitzura
aldatu1499an, pirata portugaldarren ontzi bati eraso egin zuen arrakastarik gabe, eta arkabuzaz zauritu zuten. Honen ondorioz, oheratuta egon behar izan zuen denbora tarte batez. Bertan zegoela, pentsatzeko astia izan zuen, eta itsasora ez itzultzea erabaki zuen. Bolboraren erabilera eta ingeniaritza militarrean murgiltzea erabaki zuen. Zauriak sendatu ondoren, Kapitan Handia ezizenez ezaguna zen Gonzalo Fernández de Cordobaren zerbitzura jarri zen. Honek bolbora eta ingeniaritzaren ardura egotzi zion Pedro Nabarrori.
1500. urteko maiatzean Malagako portutik abiatu zen Messina aldera, portu honetan, espainiar eskuadra eta Veneziako errepublika batuz. Elkarrekin, turkiarren aurkako itsas gerra bat hasi zuten, Greziako veneziar jabetzak berreskuratzeko asmoz.
Espedizio honen helburua Cefaloniako uhartea zen, setiatua izan zen plaza. Hiri honetako San Jorge gotorlekuaren defentsa, Gisdar izeneko kapitain albaniar baten agindupean zegoen jenifarrosen esku zegoen. Nabarrok meatzeetarako bolboraren konposizio berri bat probatu ahal izan zuen, sufreaz gain. Sufrea, kanoi-zuloetan sutan sartuz, defendatzaileak kiskaliz eta defentsak uztea eraginez, euren ke pozoitsuak saihesteko.
Ezin izan zuen harresia erabat eraitsi, baina 1500eko azaroaren 25ean, gazteluaren harresiak zeuden arrokak itsas mailan batelez txikitzean, harresi zati bat botatzea lortu zuen. Zulo horren ondorioz, gazteluaren aurkako erasoa hasi zen, Turkiako garnizioak sutsuki defendatua.
Napoli
aldatuTurkiarren aurkako gerra amaitu zenean, Gonzalo de Cordobarekin batera joan zen Napoliko bigarren kanpainara, kapitain mailako graduarekin oraingo honetan. Han, bere ezagutzak erakutsi zituen berriro, infanteriaren eraberritze eta modernizazioan lagunduz. Urte haietan, Kapitain Handiak egituratzen ari zen armada berriaren funtsezko pieza zen armada.
Granadako itun hispano-frantsesean sinatutakoaren arabera (1500 azaroa), Tropetan lehorreratu ziren espainiar soldaduek (1501 uztaila), Calabria eta Apulia eskualdeen jabetza hartzeko eta tokiko erresistentzia guneak menderatzeko asmoz. Operazio hauetan Nabarroren ekarpena nabarmena izan zen. Baita marinel moduan ere, Tarentoko setiatuak hornitzen (ituna hautsiz) saiatzen ari zen frantziar eskuadra bat garaitu baitzuen (1502 otsaila).
Itun hura behin eta berriz urratu ondoren espainiarren eta frantziarren arteko liskarrak hasi zirenean, Navarrori egokitu zitzaion Luis XII.ak Napoliko erresuma osoa okupatzeko asmoarekin bidalitako frantziar armadaren lehen eraso handia saihestea. 500 gizon besterik ez zituela, hiru erasoei aurre gin zien Canosan (1502ko abuztua) hiriaren galera geldiaraziz. Baina Don Gonzaloren aginduz, bertan behera utzi behar izan zuen hiriaren defentsa. Etsaiari baja ugari eragin zizkion Nabarrok, etsaien aurrerapena atzeratuz. Hau erabakigarria izan zen, Kapitain Handiak Barlettaren defentsa antolatzeko denbora asko irabazi zuelako. Horrela bada, Navarrok kapitulazio bat negoziatu zuen D 'Aubignyrekin, bizirik atera ziren 150 lagunak ateratzeko, eta agindupean egiten zuela frogatzeko, banderak zabalduta danborra jotzen atera ziren soldaduek hiritik.
Infanteriako eta artilleriako kapitain bezala parte hartu zuen Zeriñolaren garaipenean (1503ko apirilak 28). Italiar penintsularen konkista jarraitu zuen, eta maiatzaren 15ean Napoliko biztanleria espainiarren menpe geratu zen, Nuovo Gaztelua oraindik frantziarren esku geratu zelarik .
Gotorleku menderatzea oso zaila zenez, Navarrori berak egiten zituen mina bat prestatzeko agindu zitzaion, eta azkenean Navarrok nahi zuen moduan funtzionatu zuen. Artilleriaren estalpean, harresiaren ondoan jarri zituen zulatzaileak lanean, eta bolbora upelak sartu zituen indusketetan (horietako bat bolborategi frantsesaren azpian), gero erabat ixteko. Uztailaren 11n Kapitain Handiak soldaduak zabaldu zituen zelaietan eraso bat simulatzeko asmoz. Orduan Navarrok bolborari su ematea agindu zuen, eta leherketaren ondorioz harresiaren zati bat eraitsi zuen,eta ondoren handik, espainiarrak sartu ziren. Azkenean, gotorlekua babesten ari ziren soldaduek hurrengo egunean amore eman zuten.
Ondoren, Gonzalo de Cordobak tropa gehienekin, Garetara joan zen frantziarrak erreinutik erabat kanporatzeko asmoz. Nabarrori egokitu zion Napoliko hiriburuko beste gotorlekua zen Castel dell 'Ovo (Huevoko gaztelua) konkistaren ardura. Nabarrok, aurreko prozedura jarraitu zuen, eta gotorlekua menpe hartu zuen. Gertaera horiek guztiak, eta batez ere Nabarroren minak sortzen zituzten suntsiketa handiak, miresmena sortzen zuen. Honen ondorioz begirunea lortu zuen Europan zehar, baita ere “mina modernoaren” asmatzailea izatearen aitortza.
Frantziar armada berri bat Italian sartu zela jakinda, Kordobak Garaetaren konkista atzeratu zuen, frantziar armada Garellano ibaiaren ertzean atzemateko. Eta liskarrean (urriaren erdialdetik, 1503ko abenduaren 28ko Espainiar armadaren azken erasoaldira arte), Navarro infanteriako eta zulotzaileen tropen buru egon zen. Ibaiko zubia erre zuen frantsesei pasabidea mozteko. Gainerako operazioetan ere parte hartu zuen, erresuma erabat baketu zen arte.
Lyongo Ituna (1504ko otsaila) sinatu ondoren, (Fernando Katolikoak Napoliri buruz zuen subiranotasuna onartzen zion Luis XIIk), Gonzalo de Cordoba erregeorde berriak ondasunak eta tituluak banatu zituen bere ofizial gogokoen artean. Pedro Nabarrok, Alvitoko konterria eskuratu zuen.
Espainiara buelta
aldatuHandik gutxira, Errege Katolikoaren errege agindu bat jaso zuen, armada baten agindupean jar zedin. Najerako dukea, Gaztela eta Leongo erregeordea zenari ordenara deitzeko agindua zuen. Nabarro bere indarrekin aurkeztu zenean, Najerako dukeak ez zuen egokia ikusi militar ospetsuaren aurkako borroka hastea. Horregatik, elkarrizketetan hasteko gomendioa helarazi zion, hauen bidez akordioa eta bakea lortzeko.
Najeraren erreakzio bikainagatik, eta Nabarrori esker lortutako zen amaiera azkarragatik, erregeak Armadako kapitain jeneral izendatu zuen 1508an. Afrika iparraldeko lur-eremu batzuk konkistatzeko agindua jaso zuen, hauek garrantzia handia baitzuten pirata berberiarrak urrun mantendu nahi bazituzten.
Afrikako kanpainak
aldatuErregeak Navarrori agindu zion hurrengo misio garrantzitsua pirateria berberiarren aurka borrokatzea izan zen, hauek itsas merkataritzarentzat arazo larria bihurtzen ari zirelako. 1508ko udaberriaz geroztik, Nabarrok ontzidi bat gidatu zuen, ontzi piratak eta kortsarioak atzeman edo hondoratu zituelarik.
Urte bereko uztailaren 23an, Velez de la Gomera haitzera iritsi zen, izen bereko kostaldeko hiribildutik ehun metro baino gutxiagora zegoena. Leku hauek kortsarioen gune garrantzitsu batean bilakatu ziren. Navarrok ontzi guztien kanoiak uhartetxo begira jarri zituen, eta kortsarioek ihes egin eta Velezen babestu ziren. Behin harkaitza hartuta, artilleria igotzeko agindu zuen, eta erabat suntsitu zituen hiribildua eta portua. Harkaitza puntu estrategikoa izanik, gotortzeko agindua eman zuen eta hogeita hamabi gizonez osatutako saldadu-talde utzi zuen bertan, Juan de Villalobos alkateordearen agindupean.
Orango konkista
aldatuEspainian, Cisneros kardinalak, Afrikako iparraldean erasoaldi militarrak hasteko, Fernando erregearen babesa jaso zuen. Erregeak Cisneros bera izendatu zuen kanpainako kapitain nagusi, eta Nafarra, tokian bertan operazioak zuzentzeko izendatu zuen.
Cartagenako portuan bildu ziren: 90 ontzi (garraioko 80 eta 10 galera) eta 22.000 soldadu.[1] Liskarrak sortu ziren kardinalaren eta kondearen artean. Nafarrak, harrapatutako ondasun guztiak banatu zituen lapurretetan parte hartu zutenen artean, erdia espedizioaren ordainean erabili beharrean, hitzartuta zegoen bezala.
Itsas ontziak 1509ko maiatzaren 16an itsasoratu zen eta hurrengo egunean Mers el-Kebirrera iritsi zen. Hemendik (1505etik espainiar kontrolpean), maiatzaren 18an abiatu ziren lehen helburua lortzeko: Oran, 10.000 biztanleko kostako hiri garrantzitsua.
Cisnerosek martxaren buruan joateko asmoa zuen, baina azkenean Navarrok Mers el-Kebirren geratzeko konbentzitu zuen. Nafarrak, itsasoz eta lurrez antolatu zuen erasoa, azkenean garaipen erraza lortuz. Armadak harresiak bonbardatzen zituen bitartean, Nabarrok lau taldeetan banatu zuen lurreko indarrak eta etsaiari aurre egin zion hiriaren kanpoaldean. Espainiako artilleria eta zalditeriak, atzera egitera behartu zituen etsaiak, Oranen barnean babestu behar izan zuten arte. Tokian tokiko posizioak finkatu ondoren, erasoa hasi zen, artilleria eta minen laguntzarekin. Gudua harresien goialdean erabakitzen ari zela zirudienean, erasotzaileak hiriko ateetatik sartu ziren. Borrokak kaleetan eta portuan jarraitu zuen, Nafarraren gizonek hiria hartu zuten arte.[2]
Bi edo hiru orduko borrokaren ondoren, 4000-5000 etsai hil ziren eta soilik 300 izan ziren Nafarraren aldean hildako soldaduak. 500.000 ezkutu eskuratu zituzten. Navarrok Oran hartu zuen erregearen izenean eta Koroaren esku geratu zen. Ordutik aurrera, Cisneros agintetik kendu zuten eta Espainiara itzuli behar izan zuen.
Bugia eta Tripoliren konkista
aldatuCisnerosek, erregeari Nabarrori buruzko kezkak azaldu arren, erregeak bere postuan berretsi zuen kanpainaren buru, eta errefortzuak bidali zizkion kanpainarekin jarraitzeko. Negua Formenteran igaro ondoren, Bugia hiri aberatsa eskuratzeko prestatzen hasi zen.
Hiriaren inguruetara iritsi zen 150eko urtarrilaren 5ean, eta erasoa hurrengo eguneko egunsentian hasi zuen. Bere aurrean, Abderhaman izeneko erregea zegoen, 10.000 soldaduekin, espainiarren aurka jaurti zuen lehorreratzen ari zirenean, hiritik kanoiekin erasotzen zituen bitartean. Hauek, ordea, babesten zituen itsas artilleriaren laguntzari esker erasoa uxatu zuten. Gero, hiriaren setioa hasi zuten lehorretik eta itsasotik bonbardatuz. Azkenean hirian sartzean, borroka hiriko kaleetan jarraitu zuen. Abderhaman eta bere segizioa, eguerdian amore eman zuten eta ihes egin zuten, atzean hildako bizilagun ugarien gorputzak uzten zituztelarik.
Nabarrok lortutako arrakasta militarrak, Aljer eta Tunisiako hiri-estatuetako erregeak beldurtu zituen eta Espainiakoa erregeari morrontza eskaini zioten. Gatibu zituzten kristau guztiak askatu zituzten.
Eskualdean domeinua finkatu ondoren, kondeak uztailean (1510) flota berrantolatu zuen Favignana uharte siziliarrean, eta 14.000 soldadu baino gehiagorekin ontziratu zen Tripoli konkistatzera.
Borroka uztailaren 25ean hasi zen. Bi aldeetako artilleriak, harresiak arrakastaz eraso zituzten. Jarraian, etxez etxeko borroka neketsu bat hasi zen, gauera arte luzatu zena. 200 edo 300 espainiar soldadu eta 5.000 berberiarrak hil egin ziren. Beste behin, garaileek ondasun handiak eskuratu zituzten, portuko ontzien harrapaketatik lortutakoa barne.
Jerba eta Kerkennen porrota
aldatuGaraipen hauek bultzaturik, Navarrok enpresaren buru jarraitzeko asmoa erakutsi nahi izan zion erregeari, konkista berri eta handinahiagoak lortuz . Baina bere jatorri apaleko kapare nortasunak, bere aurka jokatu zuen. Erregeak, Albako bigarren dukearen seme nagusia zen Garcia de Toledo izendatu zuen Afrikako kapitain jenerala, Nafarra baztertuz.
Abuztuaren hasieran, On Garciaren agindupean, 7000 gizon eta hamabost itsasontzi prest zeuden Malagatik abiatzeko, baino ipar-afrikar izurriteak, irteera atzeratzera behartu zituen. Bitartean, Nafarrak Jerba uhartea, Tunisiako ekialdeko kostaldearen aurrean dagoen kortsario berberiarren babes ezaguna, erasotzeko aukera aztertu zuen. Hilaren hasieran atera zen Tripolitik, ingurua ikuskatzeko asmoz. Uharteko buruzagi nagusiak konbentzitzen saiatu zen, Espainiako erregeari basailutza onar zezaketen, konfrontazioa saihesteko asmoz. Errefortzuak iritsi arte itxarotea erabaki zuen, inbasioari hasiera emateko.
Itsas ontziak hilaren 29an iritsi zen eta 8000 gizon bateletan lehorreratu ziren, kostaldea oso txikia zelako. Behin lehorrean, zazpi taldeetan banatu zen armada, bakoitza koronel baten agindupean. Don Garcíak buruan jarri zen, Gaztelako nobleziako ehun bat gazterekin batera.
Kortsarioak aurkitzen ziren gazteluari erasotzea zuten helburu bezala. Agintariek, garaipena erraz eta azkar lortuko zutelakoan, janari eta edaririk gabe bidali zituzten erasora. Soldaduek gainera, kanoiak eta bestelako armak eskuz eraman behar izan zituzten. Egarriaren eta akiduraren eraginez. askok konortea galdu zuten. Landaretza bat ikustean, harantz abiatu ziren eta taldeko lehen gizonek, putzu bat aurkitu zuten. Albistea soldaduen artean zabaldu zen eta hauek ere joan ziren putzuaren bila, eskuadroiaren talde guztiak deseginda geratu zirelarik. Une horretan, ehunka berberiar soldadu, egoera hau aprobetxatu zuten oinez eta zaldiz erasotzeko eta ihes egitea lortu ez zuten guztiak hil egin zituzten. 4.000 soldadu inguru (espainiarren erdiak) erail zituzten berberiarrek. Hauen artean, On Garcia eta baita ere beste noble batzuk. Gainerakoek ihes egin zuten itsasertzerantz.
Hondamena ez zen hemen amaitu, izan ere, hilaren 31an denborale gogor baten ondorioz, ontzi batzuk hondoratu eta belaontziak sakabanatu ziren, haizearen menpe geratu zirelarik. Nafarraren ontzia noraezean joan zen Turkiako kostaldearekin topo egin zuen arte, baino ontziaren ezbehar baten ondorioz, hondoratzeko zorian egon zen. Erronkariko marinelaren trebeziari esker salbatu zen ontzia. Norabidea aldatzea lortu zuen eta Tripolira iristea lortu zuen honela. Geratzen ziren ziren hogeita hamar belaontziek eta 5.000 gizonek Lampedusan egin zuten negua.
Berriro Italian
aldatuJerbako hondamendiaren ondorioz, Nafarrak etsai ugari egin zituen gorteetan. Hala eta guztiz, erregeak berriz ere kontuan hartu zuen, baino agintea kendu zion noble baten mesedetan. Bere armadarekin Napolira joatea agindu zitzaion eta hemen Liga Santuaren (1511) armaden kapitain gorena zen Ramon Cardona aginduetara jarri zen.
Bolonia eta Ravenna
aldatu1511ko azaroaren 2an, Kardona buruan eta Nabarro infanteriako jeneral moduan, Bolonian zeuden frantsesak kanporatzeko asmoz abiatu zen espedizioa Napolesetik. Hiri honen setioa hasi aurretik, lehenik minekin eta ondoren infanteriarekin, Genivoloko gotorlekuan zeudenen errenditzea lortu zuen Nabarrok, 1511ko abenduaren amaieran. Ondoren, 1512ko urtarrilaren 16an, artilleriaren setioa hasi zen, Nabarrok hiriko harresiak lehertzen saiatzen zen bitartean. Hala ere, hezetasuna, hotza eta elurtearen eraginez, ezin izan zuten leherketak eragin. Gaston Foix-Nemoursekoa, frantziarrek Italian zuten kapitain nagusia, 10.000 soldaduen laguntzaz defentsa indartzea lortu zuenean, Cardonak, jada, Bolonia hartzea ezinezkoa zela pentsatu zuen, eta setio bertan behera uztea erabaki zuen.
Foix eta Cardonaren arteko hurrengo borroka garrantzitsua, Ravennako gudua izan zen 1512ko apirilaren 12an. Baino gauzak ez ziren eman nahi zuten moduan eta Frantziarren nagusitasunaz ohartuta, Kardonak galdutzat eman zuen gudua eta erretagoardiako tropekin batera ihes egin zuen.
Espainiar infanteriak, lehen lerroan eta Nafarraren agindupean, posizioari eutsi zion, eta etsaien infanteriaren hainbat erasoei aurre egitea lortu zuen. Foixek tropa guztiak bildu eta eraso berri bat antolatu zuen Oraingoan Nabarrok atzera egin zuen. Galdutako guduaren erantzukizuna egotzi zioten Nafarra, nahiz eta hau horrela ez izan. Hala eta guztiz ere, Cardonak eta beste jeneral batzuek errudun jo zuten Erronkariar garaitua, hasieratik erasorik egin ez izana aurpegiratuz.
Navarro Longuevilleko dukearen preso geratu zen Lochesko gazteluan eta honen askatasunaren truke 20.000 urrezko ezkutu eskatu zituen. Fernando Katolikoak, ezer ordaindu gabe askatzen saiatu zen: lehenik indarrez eta ondoren, diplomatikoki, Frantziarekin sinatutako su-etenak aprobetxatuz. Biak ala biak porrot egin zuten eta Nabarrok preso jarraitu zuen.
Frantziaren zerbitzura
aldatuFrantzisko I.ak, Luis XII.aren suhia eta oinordekoa zena, Navarroren kemena eta adimenaren jakitun, bere zerbitzura egoteko proposamena luzatu zion, jeneralaren kargua eskainiz. Honek eskaintza onartu zuen, hiru urtez Espainiako erregeak ez baitzuen ordaindu nahi izan Longuevillek eskatzen zuen ordainsaria.
Nabarrok eginkizun berriari ekiteko hogei gaskoi konpainia euskaldun eta nafar errekrutatu zituen, Italian Frantziarren eraso berri bat bultzatzeko asmoz. 1515eko udan, 50.000 soldaduz osatutako armada handi baten laguntzaz, Alpeak zeharkatu eta Novara, Vigevano eta Pavia hiriak eskuratzen ditu, Milanaldea osoa kontrolpean izateko helburuarekin. 1515eko irailean Marignanoko guduan, agintzen zuen frantziar infanteria Suitzari gailendu zitzaion. Urriaren 4an, artilleria eta minekin sortutako lehergaiei esker, Milango Sforza gazteluko harresiak eraitsi zituen.
Brescia
aldatuAita Santua, Germaniar-Erromatar Inperio Santua eta Espainia, Frantziari aurre egiteko elkartu egin ziren. Baino Frantziak Genova eta Veneciaren sostengua zuen, azken hau Brescia galdu egin zuen eta inperialen esku zegoen, Espainiar soldadu talde baten zaintzapean.
1515eko azaroan, Milanen zegoen Veneziako enbaxadoreak, Nabarro asebete zuen, hiriaren birkonkistaren burua izateko. Gehienbat Euskaldunak eta Gaskoiak ziren 8.000 soldaduekin bat abiatu zen Bresciara. Hilabete berean, setioaren kokalekuak finkatuta zeuden. Abenduan hasi ziren gotorlekuaren ondoan minak jartzeko beharrezkoa ziren indusketak egiten. Espainiarrek, Nabarroren teknikak ezagutzen zutenez, kontra minak jarri zituzten eta hauek leherrarazi ziutuzten. Nabarroren asmoak zapuzteaz gain, tuneletan lur azpian zeuden zulatzaile askok, hil egin ziren leherketa hauen ondorioz. Erasoaren porrota eta soldadu Alemaniarren etorreraren berriak, setioa aldi baterako altxatzera eraman zuen.
Italiako iparraldean beste gerra ekintza batzuetan zenbait goi agintarirekin elkarlanean aritu ondoren, 1516ko maiatzean, Teodoro da Trivulzioren tropekin bat egin zuten 5000 soldaduen buru jarri zen, Bresciari behin betiko erasoa egiteko. Ordainsaria jasotzen ez zuten soldadu asko ihes egin eta gero, hiria defendatzen zutenen kopurua, erasotzaileen baino askoz txikiagoa zen. Honen ondorioz, Frantsesek, hiriaren agintean zegoen kapitain Espainiarrarekin errenditzea adostea lortu zuten.
Kortsario moduan etapa laburra
aldatuGerra amaitu ondoren (1516ko abuztua), eta lanik gabe geratu ondoren, Nabarrok kortsarioa izatea erabaki zuen, Marseillan finkatuz. 20.000 dukerri lortu zituen Frantziako gorteetatik, 18 itsas ontziko flota eta 6.000 gizon bildu zituelarik. Urte bukaera aldera abiatu zen itxaropen handiz, baina hotzak, elikagai faltak eta gaixotasunek bere asmoak zapuztu zituzten, eta 1517ko urtarrilean itzuli behar izan zuen Frantziara.
Urte amaieran, aita santuarekin elkarrizketatu zen, eta bere babespean fedegabeen aurkako gurutzadan borrokatzeko nahia adierazi zion. Finantziaketa txiki bat lortu zuen aita santuaren eskutik. Honek 2.000 gizon lortzeko aukera eskaini zion. 1518ko udan, bederatzi galeoi eta bost birgantinekin nabigatzen egon zen, baina ezin izan zuen bere helburu nagusia lortu, Monastirren konkista.
Abenduan, Frantzisko I.a Frantziakoaren babesa lortu zuen, berriz ere Ipar Afrikako kortsarioen aurka borrokatzeko. Navarrok, urrian, Sinan kortsarioaren eskuadrarekin topo egin zuenean Mehediaren aurrean, ezin izan zuen borrokatu, eta Proventzara itzuli behar izan zuen. Goseak eta gaixotasunek eskifaiari kalte handia egin zioten. Urtebete geroago lau ontzi zituela, bere azken saiakera egin zuen baino ez zuen emaitza onik lortu.
Karlos I.aren gaitzespena
aldatu1520. urtearen hasieran, Frantziako erregeak ontzi boteretsu bat armatu zuen Proventzan, eta espero zenaren kontra, ez zuen Nabarrok agintean jarri, baizik eta bere maitale baten anaiari. Nabarro baztertuta sentitu zen eta Frantziarekin zuen harremana eten eta Espainiako Karlos I.a aginduetara jartzea erabaki zuen. Honetarako, eskaera bat egin zion erregeari, Aita Santua eta Juan Manuel Belmonte jauna Espainiak Erroman zuen enbaxadorearen bidez.
1521-1526ko Italiako gerra
aldatuItaliako gerra piztu zenean 1521-1526 urteen artean, Nabarrok berriz ere militar bihurtu zen. Frantzisko Iak, Genebako defentsa indartzera bidali zuen lau galera eta 2000 infanterekin. Zoritxarrez, Inperialak hirian sartzen ari zirenean iritsi zen hirira (1522ko maiatzak 30), eta Juan de Urbina landa-maisuak harrapatu zuen, Kapitain Handiaren kanpainetan bere aginduetara soldadu izan zena.
Juan Manuel enbaxadore jaunak, berriz ere, erronkarikoa bere zerbitzura onartzea iradoki zion Carlos V.ari. Baina oraingoan ere erregeak uko egin zion horri, eta Nabarro Napoliko Castel Nuovora espetxeratuta eramateko agindu zuen, bi hamarkada lehenago harresiak eraitsi zizkion gotorleku berera. Han lau urte emango zituen preso.
Madrilgo Itunaren arabera (1526ko urtarrilak 14), gatazkari amaiera eman ziona, preso guztiak aske utzi behar zituzten, beraien jauna izan zenaren zerbitzuan jartzen baziren. Hala ere, Nabarroi dagokionez, Karlos V.aren gorteko zenbait ahotsek traidoretzat jotzen zuten, eta argi zegoen subiranoak ez zuela ezer jakin nahi berari buruz. Horregatik, Frantziako Frantzisko I.a agindupean jarri zen berriro. Honek oso goiz urratu zuen ituna, eta laster hasiko zuen Italian Cognaceko Ligako gerrak ezizenez ezagunak izan direnak.
Cognaceko Ligako gerra
aldatuNabarrok almirante karguarekin parte hartu zuen gatazka honetan itsas indar koalzoarekin batera. Hala, Genovako itsas blokeoa zuzentzen zuen (1526), espainiar sorospen flota baten hurrengo etorreraren berri jaso zuenean. Baina porrot egin zuen, etsaiek ihes egin zutenean. Erregeak kargutik kendu zuen eta, trukean, lehorreko agintea eman zion.
Orain infanteriako jeneral bezala, Lautrec mariskalaren agindupean, Genova eta beste leku batzuk hartzen lagundu zuen. Ligako armadek Bolonian igaro zuten negua, eta udaberriko kanpainarako prestatu ziren, aurkaria penintsulatik kanporatzeko asmoz, Napolin bakartuta zeudelarik.
1528ko otsailaren amaieran, Nabarro Napoliko erresuman aliatuen erasoaren abangoardian jarri zen. Zenbait eremu menderatzeaz arduratu zen, eta ondoren, Lautrecekin bildu zen hiriburuaren aurrean, inperioen azken gotorlekua menderatzeko asmoz. Garaipena argia zen zen Liga osatzen zutenentzat: 26.000 gizon eta 10.000 hispano-alemaniar (Napoliko infanteriaz eta albaniar zalditeria arinaz gain).
Itsas blokeoa, Andrea Doria bere iloba zenaren Juan Andreak lagunduta, bermatuta zegoela zirudien, Hugo de Moncadak hausteko saiakerak porrot egin zuenean. Hala ere, Genovako almiranteak, enperadorearekin bando aldaketa bat negoziatu zuen. Horrela, udan, kontratu berria sinatu ondoren, osabaren eta ilobaren ontziek ez zuten eragotzi Hispano-Germaniar garnizioa hornitzea eta indartzea, eta setiatzaileei itsasotik eraso egiten hasi ziren.
Setioan aurkitzen zirenei ura kentzeko, Lautrecek hirira eramaten zuten kanalak haustea agindu zuen. Baina honek, inguruko lurraldeak putzuz bete zituen, bere soldaduak aurkitzen ziren tokiak hain zuzen ere. Udako beroak lagunduta, eltxoak eta beste intsektu batzuk ugaldu ziren, eta izurrite bortitz bat zabaldu egin zen tropa aliatuen artean. Hala ere, mariskal frantziarrak Napoli eroriko zela uste zuen, eta ez zuen setioa altxatu nahi izan. Baino milaka soldaduk bezala, bera ere gaixotu egin zen eta abuztuaren 15ean hil egin zen. Handik gutxira Nabarrok ere lehen sintomak sentitzen hasi zen. Saluzzoko markesak, Lautrecen ordezkoak, armada berehala erretiratzeko agindu zuen, artilleria, dendak eta lanabesak bertan behera utziz (abuztuaren 29an eta 30ean). Inperialek etsaien ihesaz ohartu zirenean, gotorlekutik irten ziren. Zalditeria arinaren bidez, talde nagusia harrapatu zuten Aversan. Talde horretan ere, Pedro Navarro zegoen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández Duro, Cesáreo. (1895). Armada Española (desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón. Tomo I, 1476-1559). Madril: Imprenta Real.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ximénez de Sandoval, Crispín. (1849). Memoria histórica militar: recuerdo de los principales sucesos de los españoles en la parte del África francesa, que corresponde ahora a la provincia de Orán. Madril.
Bibliografia
aldatu- Fernández Duro, Cesáreo: Armada Española, desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón, editado por el Museo Naval de Madrid en 1972.
- Fernández de Navarrete, Martín: Colección de Documentos Inéditos para la Historia de España [1] (págs. 5 a 86), Madrid, 1844.
- González de Vega, Gerardo: Mar Brava. Historias de corsarios, piratas y negreros españoles (Capítulo III: Roncal el Salteador), Miraguano Ediciones, 2013, ISBN 978-84-7813-410-6
- Martín Gómez, Antonio L.: El Gran Capitán. Las Campañas del Duque de Terranova y Santángelo, Almena, 2000, ISBN 84-930713-1-5
- Priego López, Juan: Pedro Navarro y sus empresas africanas, Instituto de Estudios Africanos (CSIC), Madrid, 1953.
- Zurita y Castro, Jerónimo: Historia del rey Don Fernando el Católico. De las empresas, y ligas de Italia (PDF), 1580, en especial el Libro IX (desde la toma de Bugía hasta la batalla de Rávena).
Kanpo estekak
aldatu- Retrato de Pedro Navarro con un epítome sobre su vida incluido en el libro Retratos de Españoles ilustres, publicado en el año de 1791.
- Texto adaptado con autorización del autor, que permitió su reproducción en Wikipedia bajo licencia GFDL: Foro de Historia Naval de España y Países de habla española (requiere registro).
- HISTORIA MILITAR DE ESPAÑA Ingenieros Militares Ilustres: PEDRO NAVARRO (1460 - 1528)
- Cronología de la vida de Pedro Navarro en Condottieri di ventura (en italiano).
- Pedro Navarro, en la web de Ingenieros Militares de España.