Paul Tanui
Paul Tanui (Nakuru, Kenya, 1990eko abenduaren 22a) Kenyako atleta da, Rio 2016ko Olinpiar txapeldunordea 10.000 metroko lasterketan.
Paul Tanui | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Nakuru (en) , 1990eko abenduaren 22a (33 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kenya | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | iraupen-lasterkaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 47 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
aldatuMosku 2013ko munduko txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan, Mo Farah britainiarraren eta Ibrahim Jeilan etiopiarraren atzetik kokatuz .
Bi urte geroago, Pekinen egin zen 2015eko munduko txapelketan, brontzea lortu zuen berriro proba berean, berriro Mo Farahen ondoren, baina oraingoan bigarren postuan Geoffrey Kipsang keniarra izan zen.
Hurrengo urtean 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi zuen proba berean, beste behin Mo Farah-ren ondoren, eta Tamirat Tola etiopiarraren aurretik (brontzea).
Eta Londresko 2017ko munduko txapelketan brontzezko domina irabazi zuen proba berean, behin Mo Farah (urrea) eta Joshua Cheptegei ugandarra (zilarra) izan ondoren.