Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Patrizia Vitelli

Sukaldaritza influencer arrasatearra

Patrizia Vitelli, jaiotzez Patrizia Varela, (Arrasate, 1990) sukaldaritzan aditua den blogaria, influencerra eta telebista aurkezlea da[1].

Patrizia Vitelli
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
JarduerakInfluencerra, blogaria, telebista aurkezlea eta sukaldaria

Ibilbidea

aldatu

Zuzenbide ikasketak egitera Bilbora joan zen eta han hasi zen sukaldatzen. "The Cook Rocker" izeneko sukaldaritza bloga sortu zuen eta 2014 arte edukiak igo zituen. Orduan hartu zuen Patrizia Vitelli izen artistikoa, The Godfather filmeko Apolonia Vitelli pertsonaian inspiratua[2].

Zuzenbide ikasketak utzi eta Lidergo eta Ekintzailetza gradua egin zuen[1]. Gradu amaierako proiektu gisa "Bilbao Food Tours" enpresa sortu zuen 2016an, Bilbora datozen turistei pintxo ibilbideak antolatzen dizkiena. 2018an "Foodiario" instagrameko kontua sortu zuen. 2020an COVID-19 pandemiako itxialdi garaian errezeta liburu elektroniko bat atera zuen[3].

2022-23 denboraldian Zigor Iturrietarekin batera Txoriene sukaldaritza telesaioko aurkezlea da[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Patrizia Vitelli: "Etxean sukaldean aritzea da egin dezakezun onena" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. «Patrizia Vitelli txoriak baino goizago jaikita etortzen da "Txoriene"ra» EITB 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. «Patrizia Vitelli: "Nire ustez, gauzak naturalki transmititzea da gakoa" - Getxo» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-08). ««Lurralde bat ezagutzeko modurik onena da gastronomia»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

aldatu