Ordenagailu eramangarri
Ordenagailu eramangarria, ingelesez laptop ere deiturikoa, ordenagailu txiki mugikorra da eta bere pisua 1 eta 3 Kg-ren artean egon ohi da. Ordenagailu eramangarri hauek gai dira mahai gaineko ordenagailuek egiten duten lan gehiena egiteko, baina abantailekin, izan ere, txikiagoak eta arinagoak izatean gain, deskonektatuta egon daitezke denbora tarte batean.
Historia
aldatuGaur egun merkatuan erabilienak diren ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak dira. Merkatuan bertan daukan indarra oso handia da, mahai gaineko ordenagailuak ordezkatzera iritsi baitira.
Ordenagailu eramangarrien abantaila hauek duten mugikortasuna da, nahi duzun lekura eramateko aukera ematen baitizu ordenagailu mota honek. Gainera beste ordenagailuek egiten dituzten funtzio berak egiteko gai da.
Lehenengo ordenagailu eramangarria Epson HX-20a izan zen, 1981ean sortua. Sortze honek onura handiak ekarri zizkien zientzialari, militar, enpresari eta beste profesional askori, bertan ikusi baitzuten ordenagailua beraiekin eramateko aukera ( lantokira, etxera, nahiz beste edozein lekura) behar zuten informazio guztiarekin batera.
1982. urtean atera ziren lehenengo ordenagailu eramangarriak merkatura gaur egun duten formatuarekin. Bere hasierako prezioa 10.000 dolarretakoa izan zen (garai hartarako oso garestiak) eta honen ondorioz, herritar gutxiren eskutan egon ziren.
1991. urtean Apple-ek bere ordenagailu eramangarria atera zuen merkatura, eta hau estandarra bihurtu zen ondoren atera ziren gainontzekoentzat. 1995. Urtean, berriz, Windows 95en sorrerarekin, ordenagailu eramangarrien aukera nabarmenki handitu zen.
Osagaiak
aldatuOrdenagailu eramangarrien osagai asko mahai gaineko ordenagailuen antzekoak dira, baina normalean, tamaina txikiagokoak izan ohi dira. Osagai batzuk aipatuko ditugu:
- Kontsumo baxuko PUZ ( prozesatzeko unitate zentrala): Intel Pentium M edo AMD Turion.
- 2,5 hazbete edo gutxiagoko disko gogorra du, mahai gaineko ordenagailuena 3,5 hazbetekoa izanda.
- Memoria RAM SO DIMMen (Small Outline DIMM) modulu txikiagoak mahai gaineko ordenagailuen DIMMekin alderatuta.
- CD edo DVD irakurle eta grabagailu murriztua.
- Teklatu integratua.
- TFT erako pantaila integratua, honek tapa moduan jokatzen duelarik bere garraioa erraztuz.
- Ukimenezko touchpad panela, erakuslea gidatzeko arratoia erabili beharrean.
- Kargatzailea (erabiltzen den bitartean kargatu daiteke denbora eta energia optimizatzeko.
100 dolarreko ordenagailu eramangarria
aldatu2005. urtean, MIT Media Lab-eko kide unibertsitarioek, Nicholas Negroponte barne, 100 dolarreko ordenagailu eramangarria eta ordenagailu eramangarri bat ume bakoitzeko proiektua aurrera eraman zuten. Honen helburua ordenagailu eramangarri merkeak diseinatzea, ekoiztea eta banatzea izan zen, munduko ume bakoitzari jakintza eta hezkuntza metodo berriak edukitzeko aukera emateko. Hauek gobernuei salduko zizkieten, hauek gero umeei eskoletan banatzeko. Ordenagailu hauek, dagoeneko beren prototipo aurkeztuekin, GNU/Linux sistema eragilea izango dute eta energia dakarten biradera baten bidez jasoko dute. Gainera, hari gabeko atzipena edukiko dute makina bat baino gehiago batera Internetera konektatu ahal izateko.