Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Urduña

Bizkaiko udalerria.
Orduña» orritik birbideratua)

Urduña[1] (ofizialki ele bietan Urduña/Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla kausa. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. 2016. urtean 4.136 biztanle zituen.

Urduña
 Bizkaia, Euskal Herria
Urduñako bandera

Urduñako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaNerbioi ibarra
Izen ofiziala Urduña/Orduña
AlkateaIker Santocildes (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea48460
INE kodea48074
Herritarraurduñar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°59′45″N 3°00′40″W / 42.99583333°N 3.01122872°W / 42.99583333; -3.01122872
Map
Azalera33,49 km²
Garaiera275 metro
Distantzia38 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.179 (2023)
13 (2022)
alt_left 2.037 (%48,7) (%52,5) 2.195 alt_right
Dentsitatea1,25 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 6,39
Zahartze tasa[2]% 18,35
Ugalkortasun tasa[2]‰ 53,57
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 79,75 (2011)
Genero desoreka[2]% 9,81 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 12,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 23,76 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 7.71 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1229. urtea
Webguneahttp://www.urduna.com/

Geografia

aldatu
 
Airetiko ikuspegia

Ingurune naturala

aldatu

Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.

 
Urduñaren eta inguruko mendien ikuspegi orokorra.

Udalerri mugakideak

aldatu

Kontzejuak

aldatu

Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.

Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.

 
Urduñako mendaterako errepidea

Historia

aldatu

Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildutzat, Bizkaiko jaurerriaren seigarren jauna zen Lope Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.

XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.

XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.

XX. mendearen hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mendearen hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.

Demografia

aldatu
Urduñako biztanleria

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Urduñan»

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Urduñako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 11
1.032 (% 46,30)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 11
985 (% 44,19)
Elkarrekin Podemos (EP)
0 / 11
96 (% 4,31)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 11
83 (% 3,72)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
33 (% 1,48)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Urduñako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Iñaki Estevez 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Maria Barañano 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ana Maria Barañano 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Angel Bilbao 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Angel Bilbao 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Koldo Xabier Egiluz Isusi 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Ricardo Gutierrez Tellaetxe 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ricardo Gutierrez Tellaetxe 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Karlos Arranz Diego 2011 2015 Bildu
Idoia Aginako 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Itziar Biguri 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Iker Santocildes[6] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Kirolak

aldatu

Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Ikus zerrenda: «Urduñako kultura ondasunak»

Ondare erlijiosoa

aldatu
  • Familia Sakratuaren eliza
  • Andra Maria eliza
  • Antiguako Andra Mariaren santutegia

Ondare zibila

aldatu

Jauregiak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Urduñar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia