Nutt Komodoroa
Nutt Komodoroa (1848ko apirilaren 1a - 1881ko maiatzaren 25a) estatubatuar artista izan zen. New Hampshire-n jaio zen George Washington Morrison Nutt. Oso baxua zen. 1861ean, Ingalaterra berrian zehar zirku batekin biran zegoenean P. T. Barnum-ek kontratatu zuen bere American Museum-rako New York hirian. Barnumek, Nutti, Nutt Komodoroa izen artistikoa eman zion, itsas uniformeak zituen jantzitegi bat eta intxaur forma zuen miniaturazko gurdi bat. Museoaren ikuskizun nagusietako bat bihurtu zen Nutt.
Nutt Komodoroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1848ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1881eko maiatzaren 25a (33 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Nefritisa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirkuko artista eta animatzailea |
Biografia
aldatuGeorge Washington Morrison Nutt Manchester-en (New Hampshire) jaio zen Rodnia Nutt maiorraren (1810-1875), eta bere emaztea Maria (Dodge) Nutt (1807-1859) Goffstown-koa (New Hampshire). Rodnia Nutt nekazari aberatsa zen, Manchester hiriko mariskala eta Manchesterreko zinegotzia.
Nuttek bost seme-alaba izan zituen. Lehena, zeinen izen eta sexu ezaguna ez den, 1837ko abenduaren 8an jaio zen. James Dodge 1838ko urtarrilaren 28an jaio zen, eta Rodnia, Jr. 1840ko urriaren 11n. Mary Ann, alaba bat, 1844ko irailaren 22an jaio zen. Nutt familia erregistroak dioenez, George Washington Morrison 1848an apirilaren 1ean jaio zen.
Nutt aita eta emaztea pertsona "handiak ziren, proportzio eskuzabalekoak". Nutt jaunak 110 kg baino gehiago pisatzen zuen. Rod, Jr. eta George Washington Morrison semeak nanoak ziren. 1861ean, Rod, Jr. 120 cm ingurukoa zen altu, eta George 74 cm inguru. Georgek 11 kg inguru pisatzen zuen.
Nutt-en artista ibilbidea 1854. urtean hasi zen. Baliteke Manchesterko zirku txiki batekin antzezlea izatea. William C. Walker zirkuko zuzendariak behin idatzi zuen Nutt aurkitu zuela. Gainera, berak erakutsi zuen lehena zela idatzi zuen.
Nutt Ingalaterra Berrian zehar erakusten zuen Lillie izeneko zirku ibiltari baten zuzendariak, eta horrek P. T. Barnumen arreta erakarri zuen. Lilliek bost zentabo kobratzen zituen mutila ikusteagatik, haren heziketari jaramonik egin gabe. Barnum nazkatuta geratu zen. Lilliek ez zekien ezer mutila "estilo egokian" erakusteko moduaz, haren arabera.
Barnumek Nutt ezagutu zuen 1861ean eta New Yorkera eraman zuen. Bere autobiografian, Barnumek, Nutt, "Nano nabarmen bat, tipo zorrotz, adimentsu bat, grazia eta adimen handikoa" zela idatzi zuen. Buru bikaina zuen, oso trebatua zen, oso erakargarria, laburbilduz, showman batentzat altxor perfektua zen."
1879an, Nutt Lilian Elston andereñoarekin ezkondu zen, Secuoya Cityn, Kalifornian. Garai hartako emakumezkoen batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa zen, baina ez nanoa.
1881. urtearen hasieran, Nuttek nefritis krisi bat izan zuen, bi hilabete baino gehiago iraun zuena. 1881eko maiatzaren 25ean hil zen New Yorkeko Anthony Housen. Nutten emazteak bere hilkutxan negar egin zuen hiletan. Bere "ume maitea" deitu zion, eta "oso ona" zela esan zuen. Nutt, Merrill Cemeteryn lurperatua izan zen, Manchesterren, New Hampshiren.
Artikulu hau New Hampshireko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |