Nel Noddings
Nel Noddings (Irvington, New Jersey, 1929ko urtarrilaren 19a – Key Largo, Florida, 2022ko abuztuaren 25a) Estatu Batuetako feminista, pedagogo eta filosofo amerikarra izan zen. Hezkuntzaren filosofian, heziketari buruzko teorian eta "garrantziaren etikan edo moralean" egin zuen lanari esker da ezaguna gehien bat.
Nel Noddings | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irvington (en) , 1929ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Key Largo, 2022ko abuztuaren 25a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Rutgers Unibertsitatea Montclair State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea, akademikoa eta educational theorist (en) |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea Colgate University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Aristoteles, Martin Buber, John Dewey eta Carol Gilligan |
Kidetza | Stanford Graduate School of Education (en) |
profiles.stanford.edu… | |
Biografia
aldatu
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
1949. urtean New Jersey-ko "Montclair State College"-n Matematika eta Fisika zientzian linzentziatura lortu zuen. 1964ean, New Jerseyeko estatuan baita ere, "Rutgers University" unibertsitatean, Matematikako gradua lortu zuen. Beranduago, 1973.urtean hain zuzen, berriro ere beste unibertsitate batean, baina kasu honetan Kaliforniako "Standford University"-an, Filosofian doktoratua atera zuen. Standford-eko unibertsitatean zegoen bitartean; 1981, 1982 eta 1997 urteetan "For teaching excellence" izenpean sariak irabazi zituen. Honen ostean, eta behin filosofiako doktoratu horretan graduatuta zegoela, Pensylbanian ("Pensylvania State University"), hezkuntza arlo inguruan irakasten hasi zen; eta denbora aurrera joan ahala, Chicagoko Unibertsitatean ("University of Chicago") zuzendari bilakatu zen unibertsitate aurreko ikasketen hezkuntzan, hau da, Derrigorrezko Bigarren Maila (D.B.H.) eta Batxilergo ikasketetan[1].
Nel Noddingsek, hezkuntzarekin lotuta dauden zenbait arlotan egin du lan. Alde batetik, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan (L.H.) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, matematikako irakasle izan zen ia 17 urtez. Gainera, matematika irakasten zegoen bitartean, eskola horretako administratzailea izan zen. Berak duen filosofian doktoratu hori atera eta gero, Standford-eko fakultateko kide bihurtu zen 1977 urtean. 1992-tik 1997-ra "The Jacks Professor of Child Education" izan zen, 1998.urtetik aurrera, jubilatu zenetik hain zuzen, "Lee L. Jacks Professor of Child Education Emerita" izenpean izendatua izanez.
Nel Noddingsek, 10 seme-alaba, 39 iloba eta 20 bir-iloba inguru ditu; eta hauen artean asko, hezitzaile bilakatu egin dira. Bere senarrarekin ia 60 urtez ezkonduta egon zen eta 2012 senarra galdu zuen kantzerraren ondorioz[2].
Nel Noddingsen arabera, berak hezkuntzan duen esperientzia eta bere hurbileko erlazioa, bere filosofian duen jarreraren edo posizioaren garapenean, klabe bihurtu dira[2].
Lana
aldatuBere lanarekin batera, zenbait liburu idatzi ditu eta horren ondorioz, zenbait analisi eta pentsatzeko modu berri ekarri ditu. Hauen artean: Kezka eta berak etika arlo barruan duen lekuaren inguruko analisiak (Caring: A Feminine Approach to Ethics and Moral Education - 1984); gaiztakeriak errepresentatzen duen irudia baina emakumeen ikuspuntutik (Women and Evil - 1989); eta hezkuntza arlo barruan kezkari buruzko ardura inplikatzen duten zenbait liburu (The Challenge to Care in Schools - 1992; Educating Moral People - 2002; Happiness and Education - 2003). Nel Noddingsek ere, hezkuntza arloan, baina arlo hau filosofiaren ikuspuntutik, sartzera animatu du jendea (Philosophy of Education, Educating for Intelligent Belief or Unbelief - 1995)[1].
Filosofian egindako ekarpenak.
aldatuIdatzitako liburu batzuk kontuan hartu gabe, hala nola Caring: A Feminine Approach to Ethics and Moral Education (1984) eta Women and Evil (1989); Nel Noddingsek idatzitako liburu gehienak, hezkuntzaren filosofian eta hezkuntzaren teorian oinarritu dira batik bat. Bi arlo hauen barruan idatzi zituen lan aipagarrienak, Educating for Intelligent Belief or Unbelief (1993) eta Philosophy of Education (1995) izan ziren.
Filosofia arloan ekarpenak egiteaz gainera, Nel Noddingsek ere "filosofia sozial" arloan lan egin du. Gaur egun, Nel Noddingesk "Editorial Board of Good Magazine"-n dabil lanean. Bere ekarpen askoren artean; errukitasunaren inguruko zientziaren interpretazioa, altruismoa eta giza harreman baketsuak dira aipagarrienak.[2]
Nel Noddings-en harreman-etika.
aldatuNel Noddings-en zaintzaren etika, harreman-etika bezala deskribatua izan da. Izan ere, erlazioekin konparatuz gero, kezkak edo ardurak lehentasun handiagoa du. Carol Gilliganekin gauza askotan ados egon harren, Noddings-en ustetan, kezka eta sentsibilitatea, etikaren barneko oinarrizko ikuspegia da.
Nel Noddings-en harreman-etiko-ko kritikak.
aldatuNel Noddings-en zaintza-etikoa pertsona askok kritikatu dute. Bai feministak eta baita ikuspuntu tradizionalagoa duten pertsonak. Feministen ustetan. zaintza arloan emakumeon rola tradizionala izaten jarraitzen du (ia aldaketarik jaso gabe) hori da haien kezka. Pentsamendu tradizionalagoa dutenek aldiz, gure buruarekiko alderdikeriari buruz Nel Noddings-ek duen teoria ez dela zuzena mantendu egiten dute.
Noddings-ek, maitasuna eta zaitza ulertzeko asmoz, harreman desberdinak erabiltzeko joera du. Sarah Lucia Hoagland filosofo eta feministaren arabera, aipatutako harremanetan (seme-alaben heziketa eta irakaskuntza esaterako), zaintza eta maitasuna suntsikorra den zerbait da. Sarah Lucia Hoagland-ek idazten duen bezala, ezberdinak diren harremanak, etikoki arazoak sortzen dituzte eta horren ondorioz teoria etikoetarako ez dute balio. Aipatutakoagatik, Hogland-ek uste du, harreman desberdin hauek ez daudela moralki ondo. [2]
Hezkuntzan egindako ekarpenak.
aldatuZaintzaren etika hezkuntza arloan.
aldatuHezkuntza arloan, zaintzaren etikak, gauzak ondo egin behar direla eta besteak gu deitzen gaituztenean ondo egin behar dugun zentzumen bati buruz hitz egiten du. Nahi dugulako erantzuten dugu; guregana erantzuten diren pertsonak (edota errespetu esanguratsua erakusten diguten (eta alderantziz) pertsonak) maite eta errespetatzen ditugu. Horren ondorioz, zaintzak, hau jasota dagoela demostratu behar digu.
Zaintza etiko barruko beharrak.
aldatuDesberdintasunak.
aldatu“Identifying Needs in Education" Noddingsek (2003) zenbait irizpide azaltzen ditu. Honen helburua: maitasuna edota grina behar baten modura tratatu behar den ala ez jakitea. Irizpide horiek honakoa azaltzen dute:
- Maitasuna/grina, denbora jakin batean zehar egonkorra edota handia da.
- Maitasuna/grina, desiratzen dugun edo gutxienez mintzen ez gaituen amaiera batekin lotu egiten da. Amaiera hori, nahi dugun objektua izan Gabe, lortzea, oso zaila edo ia ezinezkoa da.
- Maitasunaren/grinaren boterea, maitasuna edo grina ematen duten pertsonen esku dago
- Maitatzen duen pertsonak edo grina duen pertsonak nahiaren asebetetzea lortzeko prest egon behar da.
Deduzitutako beharrak.
aldatuHezkuntza, ikasleak dituzten deduzitutako beharrak aurkitzeko dago hezkuntza plan esplizitua. Behar hauen aurkikuntzak, ikasgelaren giroa eta ikaskuntza hobetzeko asmoz egiten dute irakasle edo profesionalek (hezitzaileek). Filosofia etikoaren zaintzan, premia hauek behar dituzten pertsonak ez dituzte zuzenean espresatuko. Gehienetan, behar hauek hezitzaileek aurkitu egiten dituzte hasiberriak ez direlako hauek topatzeko gai. Nola identifikatzen dira deduzitutako beharrak? Ikasle (edo hasiberrien) jokaerak, jarrerak edota funtzionamenduak nahitaezkoak dira hauek topatu ahal izateko.
Adierazitako beharrak.
aldatuBehar hauek ikasgelaren giroa bideratzeko eta tasatu ahal izateko zailak izaten dira. Izan ere, hasiberriek zuzenean adierazten dituzte haien jarrera edo hitzekin. Bideratzeko zailak diren arren, hezitzaileak era positibo batean tratatu behar dituzte eta horrela hasiberriekin harreman humanitario hori mantendu. Behar hauek ez badira ardurarekin zaintzen, gizabanakoa minduta eta maitasunik gabe sentitu daiteke.
Oinarrizko beharrak.
aldatuIzenak esaten duen bezala, elementalak diren behar hauek bizirauteko nahitaezkoak dira. Hauen artean; janaria, ura eta babeslekuak daudelarik.
Erabateko beharrak.
aldatuBehar hauek aurkitzeko asmoz, zaintza etikoko filosofiak dio eskolak, zerbitzu osoko instituzioak izan beharko liratekeela. Hauen artean, zaintza mota desberdinak eskainiz: mediku zaintza, "hortzetako zaintza" (dentista antzeko bat), gizarte zerbitzuak, haurtzaintza edota haurren heziketarako kontseilua.
Hezkuntza arloko inplikazioa.
aldatuEkonomia arazoak sufritzen dituzten familietan oinarritzen da batik bat. Askotan ikasleak egin nahi ez duten zerbait egitera behartuta daudela kontziente izateaz gain, haien interes eta kapazitateak alde batera uzten ditugu.
Irakasleen heziketa, emozio eta profesionaltasuna.
aldatuEmozioa eta bere garrantzia gaizkiagotu egin du lanbide askoren distantzia, behin eta berriro banaketa lortu nahia eta haien balorazio harroputzen ondorioz. Arrazionala eta profesionala den funtzionamendu bat lortzeko kezkak, hezkuntzan adibidez, ez ditu emozioak ahalbidetzen. Eta horren ondorioz, profesionalak beldur dira, ez baitute nahi emozioak haien barne bihurtzea. Izan ere, badirudi, benetako profesionalak ez direla haien emozioetaz kontrolatuak izaten eta arazoei era arrazional batean aurre egitera behartuta daude. Noddings-en (1996) ustetan, irakaskuntzan, kezkak, hainbat itxura hartzen ditu:
- Emozioek profesionaltasuna juzgatzeaz beldur da.
- Profesionalak neketik babestu behar dira.
- Profesionaltasunak honako marka antzekoa sortu du (profesionalak zera bihurtu dira): Hotz, urrunak eta inpartzialak.
Irakasleen formakuntza honetan istorioen erabilera garrantzitsua izan daiteke. Izan ere, ikasgela baten barruan egon ahal diren zailtasunak erakuts daitezke, dena irakasleen ikuspuntutik egonda.
Haur guztiak hezituz.
aldatuZaintzaren etikaren barnean, hazkuntzaren helburua zoriontasunean oinarritu egiten da. Helburu honen inkorporazioak, ikasleak laguntzeaz (zoriontasunaren ezaugarriak ulertzen lagundu) gain, irakasle eta ikasleak komunitatean eta talde handian, kontaktua izaten eta erlazionatzen lagundu egiten du.
Zaintzaren etikak, hezkuntza mundu barruan dituen kritikak.
aldatuNel Noddingsen teoriek kritika asko jaso dituzte; bai herritarren partetik eta baita bere lanbidea (edo antzekoren bat, hau da, mundu honen barruan pisua duten pertsonak) konpartitzen duten askoren partetik. Baina hala ere, bi kritika nagusietan oinarrituko gara. Alde batetik, teoria honek, gure burua maitatzea alde batera uzten duela diote batzuk. Hau da, gure ingurukoak zaintzen eta maitatzen oinarritzean gure burua alde batera utziko dugula kritikatzen dute. Eta, bestetik, irakasle-ikasle harremana arriskuan jarriko dela baieztatzen du beste pertsona multzo batek, eta horretaz kezkatuta daude.