Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Nafarroako erregeorde

Nafarroako erregeordea, euskal tradizioan Nafarroako bisorraia, Gaztelako eta, hedaduraz, Espainiako errege-erreginen ordezkaria izan zen Nafarroako Erresuman, Nafarroako konkistatik 1841eko Foruak Eraldatzeko Lege arte. José Ramón Rodil izan zen azkeneko erregeordea, 1843 arte. Ahalmen militarrak zituen Espainiako estatuaren funtzionario militar batek ordezkatu zuen, Nafarroako gobernadore zibilak.

Historia

aldatu

1512an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroa konkistatu eta gero sortu zuen kargua Nafarroako Erresuman erregea ordezkatzeko. Horrela, lehen erregea gazteegia zela edo kanpoan zegoela erabilitako kargua (berez aldi baterako zena) behin betiko erakunde bihurtu zen.

XIX. mendean kargua bertan behera uzten hasi zen, 1808an Napoleonek Nafarroa Garaia inbaditu zuenean bere jeneralek hartu zituzten erregeordeak zituen eginkizunak. Hauek erregeordetza ez ezik Nafarroako Erresuma bera eten zuen. Gero, Hirurteko Liberalean erregeordetza etenda gelditu zuten. Azkenean, Lehen Gerra Karlista bukatu eta gero, Lege Hitzartuaren bitartez, Nafarroako Erresuma desagertu eta, berarekin batera, erregeordea.

Historian, erregeorde guztiak kanpotarrak izan dira, Francisco Espoz Mina izan ezik.

Erregeordeen zerrenda

aldatu
 
Luis de Velasco (1547-48)
 
Gabriel de la Cueva (1560-64)
 
Vespasiano Gonzaga (1572-75)
 
Francesco Maria Carafa (1640)
 
Martín Álvarez de Sotomayor (1788-90)
 
Francisco Espoz (1834-36)
 
José Ramón Rodil (1836-43)
Noiztik Noizera Izena
1512 1514 Diego Fernandez Kordobakoa, Comaresko markesa
1514 1515 Islako bizkondea
1515 1516 Maquedako dukea
1516 1516 Fadrique Acuñakoa
1516 1521 Antonio Manrique de Lara, Naiarako dukea
1521 1527 Francisco Zuñiga Avellaneda, Mirandako kondea
1527 1534 Martín Alonso Fernández de Córdoba, Alcaudeteko kondea
1534 1542 Diego Hurtado de Mendoza, Cañeteko markesa
1542 1543 Juan de Vega
1543 1546 Luis Hurtado de Mendoza, Mondéjarreko markesa
1546 1547 Álvaro de Mendoza, Castroko kondea
1547 1548 Luis de Velasco (bitartekaria)
1548 1552 Maquedako dukea
1552 1558 Gabriel III.a de la Cueva Girón, Alburquerqueko dukea
1559 1559 Juan Delgadillo (bitartekaria)
1560 1563 Gabriel de la Cerda (bitartekaria)
1563 1564 Otalora lizentziaduna (bitartekaria)
1564 1567 Alfonso de Córdoba, Alcaudeteko kondea
1572 1575 Juan de la Cerda, Medinaceliko dukea
1572 1575 Vespasiano I.a Gonzaga, Traiectoko dukea
1575 1579 Sancho Méndez de Leyva
1579 1589 Francisco Hurtado de Mendoza, Almazángo markesa
1589 1595 Martín de Córdoba, Córdobako markesa
1595 1610 Juan de Cardona
1610 1618 Alonso Idiakez Butroe eta Muxika Ciudad Realeko dukea
1618 1620 Felipe Ramírez de Arellano Zuñiga, Aguilarreko kondea
1620 1623 Juan de Mendoza, La Hinojosako markesa
1623 1629 Bernardino González de Avellaneda, Castilloko kondea
1629 1629 Fernando Girón
1629 1632 Fuentesko markesa
1632 1634 Luis Bravo de Acuña
1634 1637 Francisco Andia-Irarrazabal, Valparaísoko markesa
1637 1638 Fernando de Andrade
1638 1640 Pedro Fajardo de Zuñiga, Los Vélezko markesa
1640 1640 Francesco Maria Carafa, Nocerako dukea
1640 1641 Enrique Enríquez, Tabarako markesa
1641 1643 Sebastián Suárez de Mendoza, Coruñako kondea
1643 1645 Duarte Fernando Álvarez de Toledo, Oropesako kondea
1645 1646 Luis Ponce de León
1646 1652 Diego López Pacheco, Villenako markesa
1652 1660 Diego de Benavides, Santistebango kondea
1660 1661 Antonio Álvarez de Toledo, Villanueva del Ríoko markesa
1661 1663 Antonio Pedro Sancho Dávila, San Romángo markesa
1663 1668 Francesco Tuttavilla, San Germángo dukea
1668 1671 Diego Caballero de Illescas
1671 1676 Alessandro Farnese, Parmako printzea
1676 1681 Antonio de Velasco, Fuensalidako kondea
1681 1684 Iñigo Belandia
1684 1685 Enrique Benavides
1685 1686 Chimayko printzea
1686 1690 Alexandre de Bournonville, Bournonvilleko dukea
1690 1693 Juan Manuel Fernández Pacheco, Escalonako dukea
1693 1697 Baltasar de Zuñiga, Valeroko markesa
1697 1698 Juan Carlos Batebile, Canflansko markesa
1698 1699 Pedro Álvarez de Vega, Grajalgo kondea
1699 1702 Domenico Pignatelli, San Vicenteko markesa
1702 1706 Luis Francisco Benavides, Solerako markesa
1706 1712 Fernando de Moncada, San Juango dukea
1712 1713 Pedro Colón de Portugal, Veraguako dukea
1713 1722 Tomás de Aquino Castiglione, Castiglioneko printzea
1722 1722 Gonzalo Chacón
1722 1737 Las Torresko kondea
1737 1749 Macedako kondea
1749 1753 Gagesko kondea
1753 1759 Frai Manuel de Sada Antillón
1759 1760 Juan Francisco Güemes y Orcasitas, Revillagigedoko kondea
1760 1765 Luis González de Albelda y Cayro, Cairoko markesa
1765 1768 Ambrosio de Funes, Riclako kondea
1768 1773 Alonso Vicente de Solís, Montellanoko dukea
1773 1780 Francisco Bucareli
1780 1788 Manuel Azlor
1788 1790 Martín Álvarez de Sotomayor
1790 1795 Colomerako kondea
1795 1795 Castelfrancoko printzea
1795 1797 Joaquín Fonsdeviela
1797 1807 Las Amarillasko markesa
1807 1807 Fermín Francisco de Carvajal, San Carlosko dukea
1807 1808 Vallesantoroko markesa
1808 1813 Nafarroa frantziar jeneralen
zuzendaritzapean egon zen
1814 1820 Jose Ezpeleta, Ezpeletako kondea
1820 1823 Hirurteko Liberalean erregeordetza eten zuten
1823 1824 Luis Rebolledo de Palafox, Lazángo markesa
1824 1826 Juan José Ruiz de Apodaca, Venaditoko markesa
1826 1830 Prudencio de Guadalfajara, Castroterreñoko dukea
1830 1832 Manuel Llauder
1833 1833 Pedro Sarsfield
1833 1834 Gerónimo Valdés Sierra
1834 1836 Francisco Espoz Mina
1836 1843 José Ramón Rodil Campillo, Rodilgo markesa

Kanpo estekak

aldatu