Mujika Eskola (Bilbo)
Muxika Ikastetxe Publikoa (edo Mujika Eskola) Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen ikastetxe publiko bat da. Lorenzo Muxika Perea (1822) maisu eta pedagogoaren omenezko izena darama. [1][2][3]
Muxika Eskola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°55′35″W / 43.25849°N 2.92641°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ricardo Bastida |
Eskolak 200 haur inguru ditu, denek ikasten dute D ereduan.[4]
Kokalekua
aldatuBilboko Zazpikaleak auzoan dago, Andra Mari kalea eta Erribera kalea biltzen diren tokian, Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean (itsasadarrean, marea San Anton Elizaraino heltzen baita).
Lorenzo Mujika
aldatu“Bilboko maisuen dekanoa” omen zen Muxika, aitzindaria, 1822an Orozkon jaioa, udal maisu izan zen, maisua kontratatzeko oposizioko lehena, eta berrogeita hamar urtez baino gehiagoz aritu zen lanean irakaskuntzan. Diotenez, “Muxika jaunak Bilbo ordezkatu zuen 1882an Madrilen egin zen Pedagogiako Estatuko Kongresuan”. Haren izena beti egon da ikastetxe honekin lotuta, nahiz eta ehun urtean izen desberdinak erabili diren: eskola taldea, ikastetxe nazionala edo ikastetxe publikoa, gaur egungo Mujika Eskolara iritsi arte.[2]
Eraikinaren kanpoaldean Lorenzo Mujika maisuaren bustoa dago, Higinio Basterra Berastegi eskultorearen obra da (1876-1957). Brontzez egindakoa, naturalismoaren eta inpresionismoaren arteko trantsizio-estiloan kokatua. Andra Maria kalera ematen duen fatxadako horma-hobi batean dago bustoa.[2][3]
Historia
aldatu1907-1917 artean Ricardo Bastida arkitektoak eraiki zuen. 2018ko urtarrilaren 24an ireki zuten. Jakina da Eleizalde eta Campionek, Felix Serranorekin batera, euskara eskolak eman zituztela. Baina ez dago horri buruzko informazio askorik. Jakina da, halaber, Gerra Zibilean geldialdi bat izan zela, 1936ko urritik 1938ko urtarrilera arte, eta, tropa frankistek garaipena lortu ondoren, Hezkuntzako Ikuskaritzatik liburu berriak eskatu zirenean agintariek aurreko liburuak debekatuta zeudela, haien ordez, Cantos de guerra y de Imperio eta Tradizionalismo español liburuak iritsi zirela ikastetxera. Garai hartan, eskola bi eraikinetan banatuta zegoen: gaur egun hartzen dutena, neskentzat soilik zena, eta Iturribidekoa mutilentzat zena. Urte asko igaro behar izan ziren bateratu arte. 1966an Mujika Eskola-Elkartea izena hartu zuen.[2]
itsasadarrean kokatuta dagoenez, 1983ko abuztuko uholdeek eragin nabarmena izan zuten ikastetxe honetan, García Rivero ikastetxe publikoan gertatu zen bezala.[2]
Eskola aitzindariak izan zen berdinen arteko bitartekaritza ezartzen (gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko metodoa). Balioetan hezteak garrantzi handia izan du eta 2002an Julia Berrojalbiz sariaren akzesita eman zion Udalak. 2015. urtean Mujika Eskola izena hartu zuen, orduan logoa eta Tximis maskota sortu ziren. Logoaren koloreak morea, berdintasunaren aldeko borrokaren ikurra, eta berdea dira, natura eta haurtzaroa irudikatuta. D eredua indartu egin da eskola-komunitateak egindako lanari esker. 2017-2018 ikasturtetik aurrera, eskolak D ereduan bakarrik egiten du lan.[4]
Eraikina
aldatuRicardo Bastida hogeita bi urtez (1905 - 1927) izan zen Bilboko udal arkitektoa eta Udalaren eraikuntza zibiletako burua. Alondegiko eraikina ere, esaterako, Bastidarena da. Berak diseinatu zuen Mujika Eskola. Bilboko Udalaren aipamen historiko txiki batek dioenez, “hizkuntza estilistiko gisa, arkitektoak bertsio modernista bat aukeratu zuen, Vienako Sezesioaren diseinuetatik oso hurbil dagoena, eta irudi orekatu eta dotorea lortu zuen”. Fatxadak girlanda bidezko dekorazioa jdauka. Euskal eraikinetan oso gutxi erabiltzen da hori eta, beraz, eraikin honen elementu interesgarri eta berezienetako bat da.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Basurto, Jose. (2017-03-17). «Mujika Eskola, cien años de integración en Las Siete Calles» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2022-04-24). «Mujika Eskola, una clase con historia» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2023-02-21). «Lorenzo Múgica» Las Esculturas en Bilbao (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ a b c «Mujika Eskola - NUESTRA HISTORIA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).