Municheko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea, Munich hiriko unibertsitate publikoa da. Alemaniako zaharrenetakoa da, eta bigarren handiena, ikasle-kopuruari dagokionez.
Ludwig-Maximilians-Universität München (LMU Munich) du izen ofiziala: unibertsitatea 1472an fundatu zuen Luis IX.a Bavariakoa dukearen (Ludwig) eta orduko errege Maximiliano I.aren (Maximilian) izenak batzen ditu.
Alemaniako eta Europako unibertsitate entzutetsuenetako bat da, XIX. mendeaz geroztik, bereziki. Unibertsitate honetan aritu dira 34 Nobel saridun, besteak beste, Wilhelm Röntgen, Werner Heisenberg, Otto Hahn and Thomas Mann.
LMU Munichen ibilitako ikasle asko nabarmendu ziren mekanika kuantikoa garatzeagatik. Horietako bat da Max Planck, teoria kuantikoaren sortzailea eta 1918ko Fisikako Nobel sariduna. Mekanika kuantikoaren fundatzailetzat hartzen diren Werner Heisenbergek eta Wolfgang Paulik ere lotura estua izan zuten unibertsitatearekin. Gerhard Ertl Kimikako Nobel sariduna ere irakasle izan zen Municheko Unibertsitatean 1973tik 1986ra.
Europako unibertsitateen artean, aitzindari da ikerketan eta bikaintasunean. Bostehun urtetik gorako ikerketa-tradizioa du, eta Alemanian goi-mailako ikerketa sustatzen duen bikaintasun-ekimenean jarrita ditu indarrak, egungo ikerketa-profila hobetzeko eta etorkizunera begira unibertsitateak nazioartean duen lekua indartzeko.
2010-2011 ikasturtean, 49.000 ikasle, 700 irakasle eta 13.000 langile zituen.
Unibertsitateak 18 fakultate ditu: teologia katolikoa, teologia protestantea, zuzenbidea, enpresa eta administrazioa, ekonomia, medikuntza, albaitaritza, historia eta arteak, filosofia, psikologia eta hezkuntza-zientziak, kultura-ikasketak, hizkuntzak eta literaturak, gizarte-zientziak, matematika informatika eta estatistika, fisika, kimika eta farmazia, biologia eta geozientziak.
Fakultate horiez gainera, ikerketa-zentro asko ditu. Programa akademikoak osatzeko, fakultate eta diziplina arteko proiektuak egiten dituzte.
Municheko Unibertsitateko Nobel saridunak
aldatu- Adolf von Baeyer, (1909)
- Hans Bethe, (1967)
- Gerd Binnig, (1986)
- Günter Blobel, (1999)
- Konrad Emil Bloch, (1964)
- Eduard Buchner, (1907)
- Peter Debye, (1936)
- Ernst Otto Fischer, (1973)
- Hans Fischer, (1930)
- Karl von Frisch, (1973)
- Theodor W. Hänsch, (2005)
- Werner Heisenberg, (1932)
- Gustav Hertz, (1926)
- Wolfgang Ketterle, (2001)
- Hans Adolf Krebs, (1953)
- Richard Kuhn, (1938)
- Max von Laue, (1914)
- Otto Loewi, (1936)
- Feodor Lynen, (1964)
- Wolfgang Pauli, (1945)
- Max Planck, (1918)
- Wilhelm Conrad Röntgen, (1901)
- Bert Sakmann, (1991)
- Johannes Stark, (1919)
- Heinrich Wieland, (1927)
- Wilhelm Wien, (1911)
- Richard Willstätter, (1915)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Municheko Unibertsitatearen webgune ofiziala