Mohammed Omar
politikari afganistandarra
Mullah Mohammed Omar (paxtuneraz: ملا محمد عمر, Mullā Muḥammad ‘Umar; 1960 – 2013ko apirilaren 23a), askotan Mullah Omar deitua, afganistandar mujahidina izan zen, Taliban mugimenduaren buruzagia 1994-2013 bitartean. 1996an Afganistango Emirerri Islamikoa sortu zuen, eta 1996-2001 bitartean Kontseilu Goreneko Presidentea izan zen, alegia, herrialdeko agintari nagusia. Afganistango gerran parte hartzen zuten NATOko indarrek gehien bilatzen zuten gizonetako bat izan zen, Osama bin Ladenekin izandako harremanak eta Afganistango agintari izan zen urteetan egindako giza eskubideen aurkako gehiegikeriak zirela-eta[1]. 2015ean talibanek baieztatu zuten 2013tik hilda zegoela[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Clements, Frank, Conflict in Afghanistan: a historical encyclopedia, 187. orrialdea
- ↑ 2015: Mundua. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-16).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Afganistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |