Metro-Goldwyn-Mayer
Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc. (baita Metro-Goldwyn-Mayer Pictures ere, normalean Metro-Goldwyn-Mayer edo MGM) estatubatuar zinema eta telebistako ekoiztetxe erraldoi bat da. Bestalde MGM Studios Inc., United Artists Corporation eta Orion Pictures Corporation (1997an bereganatua) ekoiztetxeen jabea ere bada. Halere, 2005ean Sony Pictures Entertainment buru zuten (aurretik Columbia Pictures zena) ekoiztetxe multzo batek MGM ekoiztetxea erosi zuen.
Metro-Goldwyn-Mayer | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta zinemako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | zinemagintza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Eskumendekoak | MGM Worldwide Television (en) , Orion Pictures, American International Pictures (en) eta Rede Telecine (en) |
Negozio dibisioak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Jabea | Amazon.com |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1924ko apirilaren 17a |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Goldwyn Pictures (en) , Metro Pictures (en) , The Cannon Group, Streamline Pictures (en) , MCA Inc. eta Louis B. Mayer Pictures Corporation (en) |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1924an hiru konpainia elkartu eta MGM Studios ekoiztetxea sortu zuten. Hiru konpainia horiek honako hauek ziren: Metro Picture Corporation (1915ean sortua), Goldwyn Picture Corporation (1917an sortua) eta Louis B. Mayer Pictures (1918an sortua), hortik dator MGM ekoiztetxearen izen konposatuaren jatorria. Garai hartan Louis B. Mayer ekoiztetxearen zuzendari nagusia bilakatu zen, eta Irving Thalberg berriz ekoizpen zuzendaria izan zen. Ekoiztetxe honen leloa Ars Gratia Artis zen ("Artea Artea Berarengatik") eta 1928an ikur gisa gaur egun hain ezaguna den eta ekoiztetxe honen filmen hasieran orroe eginez agertu ohi den lehoia hartu zuten.
Kanpo estekak
aldatu- Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxearen webgunea (Ingelesez)