Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Mendietxe museoa

Mendizaletasunaren inguruko museoa

Mendietxe museoa Azpeitian (Gipuzkoa) 2024ko azaroaren 4an inauguratu zen mendiko gaiekin lotutako erakundea da. Euskal mendizaletasunaren eta mundu osoko elementuak bilduz lehen Esklaben Komentua zen eraikinean ireki dute erakustokia. Horretarako Alex Txikon alpinistaren eta Soraluze familia bat egin dute. George Mallory eta Andrew Irvinen postal bat, Reinhold Messnerren kanpadendak, Yvon Chouinarden piolet bilduma onenetarikoa... «balio ikaragarria duten piezak daude» jasota proiektuan.[1]

Mendietxe museoa
Datuak
Motamuseoa, komentua eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2024ko azaroaren 4a

Historia

aldatu

Esklaben Komentua Azpeitian balio historiko eta arkitektoniko handia duen eraikina da. Zaharberritzeak eraikinaren esentzia errespetatu du, historia eta modernitatea uztartzen dituen atmosfera sortuz.[2]

Azpeitiko Esklaben Komentuko ganbarako gela batean gordez joan zen Txikon pieza eta «traste» horiek denak, Soraluze família, 1998. urtetik eraikinaren jabea, laguna baitzuen mendizale lemoarrak. XIX. mendeko eraikina erabat birmoldatu, elizakoak ziren traste zahar pila bat 26 kamioitan atera, lekua museo-proiektu batek eskatzen dituen beharretara egokitu eta mendiko museo bat zabaldu dute. Orain arte, inolako diru publikorik gabe, babesle askori esker, gauzatu dute proiektua. Txikonen hitzetan «Mendia, mendizaletasuna, garrantzi handikoa da Euskal Herrian, euskal kulturaren parte da, eta Mendietxe Museoak horri guztiari balioa eman nahi dio».[1]

Egitura

aldatu

Museoak hiru gune ditu. Arestian aipatutako pieza historiko horiek osatzen duten bilduma iraunkorra dago ikusgai gune nagusian. Ondokoan, berriz, Txikonen espedizioetako artikuluen bilduma pribatua dago, eta hor daude, besteak beste, alpinista lemoarrak Nanga Parbateko eta Manasluko neguko lehen igoeretan erabilitako buzoak. Areto horretan dago Azpeitiko Lagun Onak Klubaren bilduma ere, eta hortxe, Beñat Arrue mendizale azpeitiarrak 2001. urteko Pumoriko zorigaiztoko istripuan zeraman motxila, Joxe Urbieta Takolo zenarena, balio sentimental eta historiko handikoa hori ere, edo Benantxio Irureta zenaren ondarea. Hirugarren aretoan, berriz, Ramon Garoz taxidermistaren animalia disekatuak daude: benetako tamainako basahuntzak, hartzak...[1]

Objektu batzuk

aldatu

«Planetako bildumarik handieneako bat da hau. Balio handiko piezak daude, eta pieza bakoitzaren atzean historia handi bat dago»», nabarmendu du Alex Txikonek. Hona hemen batzuk:[1]

  • George Mallory eta Andrew Irvinek 1924an Everesteko kanpaleku nagusitik igorritako postal bat
  • Reinhold Messnerrek 1980an Everesten, montzoi betean, bakarka eta oxigenorik gabe eginiko igoeran erabilitako kanpadenda
  • 1970ko otsailean, Naranjo mendiko mendebaldeko hormako neguko lehen igoeran, Jose Luis Arrabalek zeraman jaka; 13 egun denborale batek astinduta erlaitz batean bizirik iraun ondoren, erreskatatu eta astebetera hil zen Arrabal Oviedoko erietxean
  • Mussolonik 1939an Terminilloko eski estazioan inauguratutako aulki bat
  • Leon Trotsky hiltzeko Ramon Mercader espainiarrak erabili zuen pioletaren iguala
  • Espainiako eski parerik zaharrena, 1780koa,
  • 1879ko eskaladako mazo bat
  • Yvon Chouinard entzutetsuaren munduko piolet bildumarik onenetakoa
  • 1777ko elur-lera bat
  • Angel Cinterok Rigloseko Puro ezaguna eskalatzeko erabili zuen mazoa

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu