Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Maximilian Weber (Erfurt, Alemania, 1864ko apirilaren 21a - Munich, 1920ko ekainaren 14a) soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena. Marx-en ideia batzuk (hala nola historiari buruzko ikuspegi materialista eta klase arteko borrokaren garrantzia) zorrotz kritikatu zituen.

Max Weber

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaximilian Carl Emil Weber
JaiotzaErfurt1864ko apirilaren 21a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Weimarko Errepublika
 Alemaniar Inperioa
HeriotzaMunich1920ko ekainaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaBergfriedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Espainiako gripea
Familia
AitaMax Weber
AmaHelene Sarah Julie Fallenstein
Ezkontidea(k)Marianne Weber
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Kaiserin-Augusta-Gymnasium
Municheko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaLevin Goldschmidt (mul) Itzuli
August Meitzen (en) Itzuli
Rudolf von Gneist
Hizkuntzakalemana
errusiera
ingelesa
italiera
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraklegelaria, ekonomialaria, soziologoa, filosofoa, antropologoa, abokatua, unibertsitateko irakaslea, musikologoa, politikaria eta historialaria
Lantokia(k)Friburgo
Munich
Heidelberg eta Viena
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaPan-German League (en) Itzuli
German Sociological Association (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Burschenschaft Allemannia zu Heidelberg (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa National-Social Association (en) Itzuli
Alemaniako Alderdi Demokratikoa
Progressive People's Party (en) Itzuli

Find a Grave: 9333864 Edit the value on Wikidata

Bere obrarik ezagunena Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua da, non bertan, puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu baitzuen. Weber-ek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta "lorpen" (erdiespen) klaseen artekoa hain zuzen. Jakina, gizarte kapitalista batean jabetzak garrantzia handia du klase posizioa definitzeko, Marx-ek erakutsi zuenez. Baina jabetzarik ez dutenen artean desberdintasun nabarmenak daude, pertsona horiek merkatuan eskain ditzaketen zerbitzuei begira (kualifikazioak, eta kualifikazioak monopolizatzeko ahalmena). Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute.

Soziologiarentzat beste funtsezko obra bat Zientzia lanbide bezala. Politika lanbide bezala da. Bertan arrazionalitate karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu.

Bizitza eta ikasketak

aldatu

Weber Erfurt, Turingian (Alemania) jaio zen. Aita, Max Weber, funtzionario protestante eta politikaria zuen eta bere ama Helene Fallestein, kalbinista zen. Politikan murgilduta hazi zen eta oso argia zela erakutsi zuen. 14 urterekin, Homero, Virgilio, Zizeron eta Tito Livio-ren inguruko erreferentzia asko sartu zituen berak idatzitako eskutitzetan. Horrez gain, unibertsitatean sartu baino lehen, Goethe, Spinoza, Kant eta Schopenhauer-en inguruan zuen ezagutza oso zabala zela, aipatu beharra dago.

1882an, Heidelbergeko Unibertsitatean sartu zen zuzenbideko ikasle bezala. Ikasketa hauetaz aparte, ekonomia eta Erdi Aroko historia ikasi zituen. Gainera, gai teologikoen inguruan asko irakurri zuen.

Estrasburgon, ejerzito Alemaniarraren barruan ibili zen. Baina 1884ko udazkenean, bere gurasoen etxera bueltatu zen Berlineko Unibertsitatean ikasteko. Han zegoela, Goettingeneko Unibertsitatean zegoen bitartean eta entrenamendu militarrak eginak zituela, 1886an, “Referendar” azterketak gainditu zituen eta modu horretan, abokatu lanetan ibiltzeko aukera izan zuen.

1880ko hamarkadaren amaieran historia ikasketetan sakondu zuen. 1889an historia legalari buruzko doktoretza tesis bat idaztearen ondorioz, “La Historia de las organizaciones medievales de negocios”, legeetan doktoretza jaso zuen.

1893an, Marianne Schnitger izeneko lehengusina batekin ezkondu zen eta 1894an, Freiburg-era joan ziren. Han zegoela, bertako unibertsitateko ekonomia irakasle junior izendatu zuten. Geroago, 1897an, postu bera Heidelbergeko unibertsitatean hartu zuen. Urte pare bat geroago, 1900ean, hilabete batzuk sendategi batean eman zituen eta handik atera ondoren, bere emaztearekin batera Italiara abiatu zen 1902. urtera arte.

1898 eta 1902. urteen bitartean ez zuen entsaiorik publikatu eta azkenean, 1903. urteko udazkenean bertan behera utzi zuen irakasle lana. Urte horretan, Archiv für Sozialwissenschaft und Sozialpolitik-eko argitaratzaile postua hartu zuen eta 1904ean, Arteen eta Zientzien Kongresuan parte hartu zuen. 1905ean '’Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua’’ entsaioa publikatu zuen, hau bere lanik ospetsuena bihurtu zelarik. Aipatzekoa da, lan hau bizirik zegoela publikatua izan zen bakarra dela. Hala ere, irakasle pribatu bezala lan egiten jarraitu zuen, 1907an jasotako herentzia bati esker[1].

1912an, ezkerreko partidu politiko bat sortzeko saiakerak egin zituen zeinak sozial-demokraten eta liberalen konbinaketa ahalbidetuko zuen. Dena den, bere saiakerak ez zuten funtzionatu eta partiduak porrot egin zuen. Liberalek sozial-demokraten idealen aurrean sentitzen zuten beldurra zela medio.

Lehenbiziko Mundu Gerra bitartean, Weber Heidelbergeko ejertzitoko ospitaleen zuzendaria izan zen. 1915 eta 1916an, gerra ostean, Belgika eta Polonian Alemaniar kontrola mantentzen saiatzen ziren taldeetan parte hartu zuen. Orduantxe aldatu zuen Weberrek gerra eta alemaniar inperioaren hedakuntzaren inguruan zuen ikuspegia. 1918an, Heidelbergeko soldadu eta langile-kontseiluko partaide izan zen. Alemaniako iraultza komunista baten beldur zen, ondorioz, 48.artikulua konstituzioan sartzearen alde zegoen. Geroago, Adolf Hitler artikulu horretaz baliatu zen diktadore moduan aritu ahal izateko.

Lorpenak

aldatu

Erlijioaren soziologia

aldatu


Soziologiako ikerketak aplikatu zituen hainbat eremutan: Politikan, zuzenbidean, ekonomian, musikan eta erlijioan.

Soziologia modernoaren sortzaileetako bat daukagu Weber. Comteri jarraituz, Weberrek sortu eta lan egin zuen tradizio antipositibistan, idealistan eta herneutikan. Weberren lehenengo lanak industria soziologiarekin erlazionatuta daude; baina ezagunenak bere hurrengo lanak izan dira, eta hauek erlijio soziologia eta gobernuko soziologiari buruz hitz egiten dute:

  • Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua” entsaioa, Weberren obrarik garrantzitsuena eta famatuena da. Askoren esanetan, obra hau “protestantismoaren” ikerketa bat da. Baina ez da horrela, obra hau Weberrek geroago idatziko dituen beste obren sarrera bat da.
Hiru ideia garrantzitsu zituen. Hala nola, ideia erlijiosoak zuten efektua ekonomian, ideia erlijiosoak eta estratifikazio sozialaren erlazioa eta mendebaldeko zibilizazioaren ezaugarriak.
Bere helburua mendebaldeko eta ekialdeko kulturen arteko garapenaren ezberdintasunen arrazoiak aurkitzea zen.
Weberrek honela definitzen du kapitalismoaren espiritua:
Ekonomiaren lorpenak izateko bilaketan laguntzen duten ideiak eta ohiturak. Kapitalismoaren espiritua definitu ondoren, Weberrek argudiatzen du arrazoi asko daudela erreformaren ideia erlijiosoetan bere jatorriak bilatzeko.
Aipatzekoa da, autorearen aburuz protestantismo mota batzuk mesede egiten zutela ekonomiaren garapenean eta ohiko eginbeharretan.
  • “Txinako erligioa: Konfuzianismua eta taoismoa” Weberren bigarren lana da, bertan erlijioari buruzko soziologiaz hitz egiten du, Weber Txinako gizartearen aspektu garrantzitsuenetan oinarritzen da, Europa okzidentalekoetatik urruntzen direnak.
  • “Erlijioa Indian": hinduismoaren eta budismoaren soziologia Weberren hirugarren lanik garrantzitsuena da. Lan honetan, Indiako gizartearen egituraz, Hinduismoaren doktrina ortodoxoez eta budismoaren doktrina heterodoxoez, erlijio popularraren eraginen eraldaketaz…etab hitz egiten digu. Indioen sistema sozialak, kasta kontzeptuan du oinarria. Honen bidez, erlijioa eta gizartea taldeetan lotzen ditu. Barruan, lau talde bereiztuz: brahmins-ak (sazerdoteak), kshatrivas-ak (gerlariak), vaisvas-ak (merkatariak) eta Shudras-ak (langileak).
Beste aldetik, Hinduen sinesmen erliojosoak aztertzen ditu; aszetismoaren eta hindu munduaren ikuspegitik. Gainera, bi galderen inguruan hausnartu zuen. Batetik, erlijioak zer-nolako garantzia izan zuen mundana influentzia eta egunerokoan. Eta bestetik, zein izan zen horrek ekarri zuen ondorioa joera ekonomikoetan.
Bukatzeko esaten duena hauxe da: sinesmenek, bizitzaren zentzua esperientzia mistiko baten modura interpretatzen dutela. Eta mundua, bi multzotan bana dezakegula: ongi haziak daudenak eta gaizki heziak daudenak.
Lehenengo taldearen jokabidea, profeta edo jakintsu batera bideratuta dago. Eta bigarrenean, eguneroko bizitzaren menpe daudenak eta sinesmen magikoetan sinesten dutenak daude.
  • Antzinako Judaismoa: erlijioaren inguruko bere laugarren lan garrantzitsuena izan zen eta honetan erlijio orientala eta ozidentalaren arteko ezberdintasunen sorreraren ezaugarriak azaltzen ditu.
Lan honetan aztertzen duena judioen historia eta Yahvé-ren arteko erlazioa da. Kanpotar gurtzen influentzia, erlijiozko extasi motak desberdinak eta sazerdoteen borroka extasiaren kontra eta idoloen gurtzea. Gainera, aspektu sozialak eta profezia biblikoak ere ikertzen ditu. Hala nola, profeten orientazio sozialak eta hauen etika eta teozidadea.

Politikaren eta gobernuaren soziologia

aldatu

Weberren, entsaiorik garrantzitsuena Politik als Beruf (euskaraz, politika bokazio gisa) izan zen[erreferentzia behar]. Bertan, gizarte okzidentalak honela definitu zuen estatua: monopolioa, indar fisikoaren gainetik exijitzen duen entitatea da. Politika, indarraren banaketa erlatiboa egiteko, estatuak duen esku-hartzea da.

Ekonomia

aldatu

Soziologia modernoaren fundatzaileetako bat izateaz gain, ekonomia arloan ere garrantzia izan zuen. Ekonomisten ikuspuntutik, Weber Alemaniako ekonomia eskola gazteenaren ordezkaria izan zen. Bere ekarpen baloratuenak gai honetan, “Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua” lana da. Hau, saiakera bat da, non erlijioen eta hauen jarraitzaileen aberastasun erlatiboen inguruan mintzatzen dena.

Weberren beste kontribuzioa ekonomian metodologian egindako lana da: Verstehen eta antipositibismoaren teoriak.

Lanen zerrenda

aldatu
  • 1889 Zur Geschichte der Handelsgesellschaften im Mittelalter, Stuttgart 1889. Habilitationsschrift in Handelsrecht, GASW 312–443, daraus das 3. Kapitel Die Familien- und Arbeitsgemeinschaften separat veröffentlicht: Entwickelung des Solidarhaftprinzips und des Sondervermögens der offenen Handelsgesellschaft aus den Haushalts- und Gewerbegemeinschaften in den italienischen Städten, Stuttgart 1889, Inauguraldissertation
  • 1891 Die römische Agrargeschichte in ihrer Bedeutung für das Staats- und Privatrecht, Stuttgart 1891. Habilitationsschrift in Römischem Recht, Reprint Amsterdam 1962
  • 1891–1892 Die Verhältnisse der Landarbeiter im ostelbischen Deutschland. Die Verhältnisse der Landarbeiter in Deutschland, geschildert auf Grund der vom Verein für Socialpolitik veranstalteten Erhebungen Band 3, Leipzig 1892
  • 1895 Freiburger Antrittsvorlesung Der Nationalstaat und die Volkswirtschaftspolitik. Akademische Verlagsbuchhandlung J.C.B Mohr, Freiburg i. Br. und Leipzig 1895, GPS 1–25
  • 1896 Die sozialen Gründe des Untergangs der antiken Kultur, in: Die Wahrheit, Bd. 3, H. 63, Fr. Frommanns Verlag, Stuttgart 1896, S. 57–77, GASW 289–311
  • 1904 Veröffentlichung von
    • Die 'Objektivität' sozialwissenschaftlicher und sozialpolitischer Erkenntnis, in: Archiv für Sozialwissenschaft und Sozialpolitik 19 (1904), 22–87, GAW 146–214
    • Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua, (1904), Euskaratuta: GAIAK ARGITALDARIA. Itzulpenaren arduraduna: Josal Pérez Fernández. 1996
  • 1909 Agrarverhältnisse im Altertum [3. Fassung], in: Handwörterbuch der Staatswissenschaften Band 1, Jena 1909 3. Auflage, 52–188, GASW 1–288
  • 1915–1919 Die Wirtschaftsethik der Weltreligionen erscheint in Form von 11 Einzelaufsätzen GARS I 237–573, II–III
  • 1918 Veröffentlichung der gesammelten Aufsatzreihe Parlament und Regierung im neugeordneten Deutschland. Zur politischen Kritik des Beamtentums und Parteiwesens (GPS 306–443), mit der Weber eine Fundamentalkritik an dem deutschen Beamtentum und dessen althergebrachten Traditionen übt
  • 1919 Erscheinen der Vortragsverschriftlichungen
  • 1920–1921 Gesammelte Aufsätze zur Religionssoziologie erscheinen in drei Bänden, enthalten neue und überarbeitete bereits erschienene Schriften
  • Nach seinem Tode:
    • 1921–1924 Fortsetzung der Aufsatzsammlung:
      • 1921 Gesammelte Politische Schriften, München 1921, 5. Auflage Tübingen 1988 ISBN 3-8252-1491-5 GPS
      • 1922 Gesammelte Aufsätze zur Wissenschaftslehre, Tübingen 1922, 7. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1492-3 GAW
      • 1924 Gesammelte Aufsätze zur Sozial- und Wirtschaftsgeschichte, Tübingen 1924, 2. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1493-1 GASW
      • 1924 Gesammelte Aufsätze zur Soziologie und Sozialpolitik, Tübingen 1924, 2. Auflage 1988 ISBN 3-8252-1494-X GASS
    • 1921 Die rationalen und soziologischen Grundlagen der Musik, München 1921. Dann in Wirtschaft und Gesellschaft von der 2. Auflage 1925 bis zur 4. Auflage 1956 enthalten. Erneute Separatveröffentlichung: Tübingen 1972. ISBN 3-16-533351-3
    • 1922 erscheint sein kompiliertes Hauptwerk Wirtschaft und Gesellschaft, Tübingen 1921/22, 5. Auflage 1972 ISBN 3-16-533631-8 (diverse Nachdrucke, zuletzt Studienausgaben 1980 ISBN 3-16-538521-1 und 2002 ISBN 3-16-147749-9) Der Textkorpus erfuhr im Verlaufe seiner Auflagengeschichte mehrere Umschichtungen und Zusätze, die zur 5. Auflage teilweise wieder getilgt wurden. Im Rahmen der Max-Weber-Gesamtausgabe (siehe unten) wird gegenwärtig eine kritische Revision des Textes unternommen. Wiedergaben der Erstauflage: (Online Text, unvollständig und stellenweise fehlerhaft) - Faksimile - vollständige Wiedergabe aller 840 Seiten (Online-Text)- auch als PDF (mit Volltextsuche) downloadbar, Umfang jedoch ca. 80MB.
    • 1922 Die drei reinen Typen der legitimen Herrschaft, in: Preußische Jahrbücher 187 (1922), 1–12, GAW 475–488 (ab 3. Aufl. 1968)
    • 1923 Wirtschaftsgeschichte. Abriß der universalen Sozial- und Wirtschaftsgeschichte, Berlin 1923, 5. Auflage 1991. ISBN 3-428-07215-4 (von Sigmund Hellmann und Melchior Palyi kompiliertes Werk aus Webers Notizen und den Mitschriften seiner Studenten zu seiner letzten vollständig gehaltenen Vorlesung 1919/1920)

Euskarazko bibliografia:

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. The legacy of Max Weber. Ludwig M. Lachmann. Ludwig von Mises Institutuak argitaratua. 1970. ISBN:978-1-61016-072-8143. 143. orria

Bibliografia

aldatu
  • Anker, Guy (1972). Sociologues allemands. Avec le dictionnaire de "l'Ethique protestante et l'esprit du capitalisme" de Max Weber. Neuchâtel: A la Baconnière.
  • Bendix, Reinhard. 1960. Max Weber: an Intellectual Portrait. New York, Doubleday.
  • Bruun, Hans Henrik (2007). Science, Values, and Politics in Max Weber's Methodology. Rethinking Classical Sociology. Aldershot. p. 298. Archived from the original on 8 March 2021. Retrieved 4 September 2017.
  • Collins, R. 1986. Weberian Sociological Theory. New York: Cambridge University Press.
  • Green, Robert, ed. (1959). Problems in European Civilization, Protestantism and Capitalism: The Weber Thesis and Its Critics. Boston: Heath.
  • Haidenko, Piama (1989). "The Sociology of Max Weber". In Kon, Igor (ed.). A History of Classical Sociology. translated by H. C. Creighton. Moscow: Progress Publishers. pp. 255–311. {{ISBN|978-5-01-001102-4}}. Archived from the original (DOC, DjVu) on 14 May 2011.
  • Josephson-Storm, Jason (2017). The Myth of Disenchantment: Magic, Modernity, and the Birth of the Human Sciences. University of Chicago Press. {{ISBN|978-0-226-40336-6}}. Archived from the original on 10 June 2019. Retrieved 19 June 2018.
  • Kemple, Thomas (2014). Intellectual work and the spirit of capitalism : Weber's calling. New York: Palgrave Macmillan. {{ISBN|978-1-137-37713-5}}. Archived from the original on 28 October 2021. Retrieved 25 August 2020.
  • Kolko, Gabriel (1959). "A Critique of Max Weber's Philosophy of History". Ethics. 70 (1): 21–36. doi:10.1086/291239. JSTOR 2379612. S2CID 144916098. Archived from the original on 30 May 2013.
  • Korotayev, Andrey; Malkov, A.; Khaltourina, D. (2006). "Chapter 6: Reconsidering Weber: Literacy and "the Spirit of Capitalism"". Introduction to Social Macrodynamics. Moscow: URSS. {{ISBN|978-5-484-00414-0}}. Archived from the original (Google Books) on 18 October 2016.
  • Marra, Realino (1992), Dalla comunità al diritto moderno. La formazione giuridica di Max Weber. 1882–1889, Giappichelli, Torino
  • — (1995), La libertà degli ultimi uomini. Studi sul pensiero giuridico e politico di Max Weber, Giappichelli, Torino
  • — (2002), Capitalismo e anticapitalismo in Max Weber. Storia di Roma e sociologia del diritto nella genesi dell'opera weberiana, il Mulino, Bologna
  • Mitzman, Arthur (1985) [1970]. The Iron Cage: An Historical Interpretation of Max Weber. New Brunswick NJ: Transaction Books. {{ISBN|978-0-87855-984-8}}.
  • Quensel, Bernhard K. (2007). Max Webers Konstruktionslogik. Sozialökonomik zwischen Geschichte und Theorie. Nomos. {{ISBN|978-3-8329-2517-8}}. [Revisiting Weber's concept of sociology against the background of his juristic and economic provenance within the framework of "social economics"].
  • Radkau, Joachim (2009) [2005]. Max Weber: a Biography. trans. Camiller. Cambridge: Polity. {{ISBN|978-0-7456-4147-8}}. Archived from the original on 25 February 2017. Retrieved 4 October 2016. [The most important work on Weber's life and torments since the biography by Marianne Weber].
  • Rheinstein, Max; Shils, Edward (1954). Max Weber on Law in Economy and Society. Cambridge, MA: Harvard U.P. {{ISBN|978-0-674-55651-5}}. [Translation, with long introduction, of Weber's main writings on law].
  • Ritzer, George, ed. (1996). "Sociological Theory". Max Weber (4th ed.). New York: McGraw-Hill. {{ISBN|978-0-07-114660-9}}.
  • Roth, Guenther (2001), Max Webers deutsch-englische Familiengeschichte, J.C.B. Mohr (Paul Siebeck), {{ISBN|3-16-147557-7}}
  • Lawrence A. Scaff: Max Weber in America, Princeton University Press, Princeton/Oxford, England {{ISBN|978-0-691-14779-6}}
  • Stapelfeldt, Gerhard (2004). Kritik der ökonomischen Rationalität (in German).
  • Swatos, William H., ed. (1990). Time, Place, and Circumstance: Neo-Weberian Studies in Comparative Religious History. New York: Greenwood Press. {{ISBN|978-0-313-26892-2}}.
  • Swedberg, Richard (1998). Max Weber and the Idea of Economic Sociology. Princeton: Princeton University Press. {{ISBN|978-0-691-07013-1}}.
  • — (1999). "Max Weber as an Economist and as a Sociologist". American Journal of Economics and Sociology. 58 (4): 561–582. doi:10.1111/j.1536-7150.1999.tb03385.x.
  • Weber, Marianne (1988) [1926]. Max Weber: a Biography. trans. Harry Zohn. New Brunswick: Transaction Books. {{ISBN|978-0-471-92333-6}}.
  • — (1926). Max Weber. Ein Lebensbild (in German). Mohr. Archived from the original on 25 February 2017.
  • — (1975). Max Weber. Wiley. {{ISBN|978-0-471-92333-6}}. Archived from the original on 25 February 2017.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Weber Aldatu lotura Wikidatan