Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Marrazkilaria marrazkigintzan profesional edo zale gisa aritzen den pertsona da. Marrazkilari batek egindako marrazkia artistikoa, dokumentala, teknikoa edo beste profesional batzuen lanerako oinarria izan daiteke.[1]

Marrazkilari bat lanean.
Industria-diseinatzailea lanean.
American Motors Coporationeko diseinatzaileak lanean 1961ean.

Historia

aldatu

Marrazkigintza historikoki gizakiaren aktibibitate goiztiarra izan da. Historiaurreko garaian, marrazteko euskarriak arroka gainazal lauak ziren, artistek ikatz eta kolore ezberdinetako lurrekin markatzen zituztenak. Marrazkia hormetan edo hainbat euskarritan egindako ebakiduraz ere lantzen zen: egurran, hezurran, e.a.

Egiptoko eskribauek papiro-orriak erabiltzen zituzten eta horietan tintaz marraztu egiten zituzten beren hieroglifoak. Beste zibilizazio batzuek animalien larruak (pergaminoak) erabili zituzten; baita ere eraikinak edo itsasontziak. Erdi Aroan pergaminoa erabiltzen zen, gero papera marrazki eta idazteko euskarri gisa.

Pizkunde garaian, marrazketa arkitektonikoa sistematiko bihurtu zen, marrazki topografikoa bezala, kartografiaren laguntzailea, marrazkiaren adar jakin bat bihurtu zena.[2] Industria-iraultzatik, marrazkiaren espezialitateak gero eta gehiago bereizi ziren alor zehatzetan.

XIX. mendean marrazketa teknikoa irakaskuntza jakin bat sortuz bereizi egin zen. Arte grafikoak margolarien pinturatik nahiko isolatuta dauden lanbide multzo bat osatzen dute, esaterako, hasierako prestakuntzan eta jardun profesionalean. XX. mendearen amaieratik, plano eta diagramen diseinatzaileek beren lanetarako ordenagailuz lagundutako marrazketa eta ordenagailuak ere erabil ditzakete. Geroxeago, tresna horiek komikiak, ilustrazioak eta sarean argitaratzeko erabiltzen dira.[3]

Marrazki artistikoa

aldatu

Marrazkia arte-jarduera plastiko ia guztien oinarrian dago. Margolari batek, oro har, aldez aurreko marrazki bat egiten du pintura bati aurre egin baino lehen. Hala egiten dute baita ere grabatzaileek (egurrez grabatuak, linograbatuak, akuaforteak, burilak, taila gozoa) eta litografoek ere. Eskuarki, eskultore batek ere hainbat marrazki egin ohi ditu eskultura bat egiteko erabiliko duen materiari ekin aurretik (marmola, granitoa, etab.).[4]

Industrian

aldatu

Bestalde, arkitekto batek marrazkia ere erabiltzen du bere proiektua bistaratzeko eta dagozkion planoak marrazteko. Gauza bera beste arlo askotan gertatzen da: karaktere tipografikoen sortzaile bat marrazkiaz baliatzen da sortzen dituen letrak eta sinboloak bistaratzeko eta ukitzeko, baita estilista bat (moda-diseinatzailea) eta ikusizko adierazpenetan, bitxigintzan, lorezaintzan eta paisaia-diseinuan ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu