Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Mari Carmen Montoya Azkuna

Farmazialaria, ekintzailea, aitzindaria

Mari Carmen Montoya Azkuna (Zornotza, Bizkaia, 1925eko apirilaren 1a - Ibidem, 2024ko urtarrilaren 8a) emakume aitzindaria izan zen, farmazialaria ogibidez eta herriko hainbat elkartetako partaide aktiboa.[1][2]

Mari Carmen Montoya Azkuna

Bizitza
JaiotzaZornotza1925eko apirilaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2024ko urtarrilaren 8a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria eta aktibista

Ibilbidea

aldatu

Farmazialari

aldatu

1940ko hamarkadaren amaieran ikasketak egin zituen Santiago de Compostelan (Galizia) eta hango komentu batean bizi izan zen. Bera zen Galiziatik kanpokoa zen pertsona bakarra komentuan. Xakea gustatzen zitzaion moja bat zegoen eta harekin jokatzen zuen. Mari Carmenen esanetan:

Bakardadeari aurre egiteko modua izan zen. Nire aitari ere gustatzen zitzaion xakea, eta jokatzen zuen, baina batez ere Galiziako urte haietan zaletu nintzen xakera, eta harrezkero mantendu egin dut.

Ikasketak amaitu ondoren jaioterrian kudeatu zuen Montoya izeneko bere farmazia urte luzez, harik eta erretiroa hartu zuen arte.

Xake taldea

aldatu

Zornotza xake taldeko lehendakaria izan zen 40 urtez eta bere ezagutza familiari helarazi zion, non bilobetako bat Bizkaiko txapeldun izatera iritsi zen.[3]Bere ekimenari eta lanari esker, belaunaldi askotako gazteek xakean aritzeko aukera izan dute Zornotzan.[4]Azken aldian, klubeko ohorezko presidentea izan zen. Montoyaren biloba den Jon Asel Goiriak ordezkatu zuen Mari Carmen klubeko presidentetzan.[4]

Pregoilari eta txupinlari

aldatu

2015ean Zornotzako jaietako txupinazioa jaurtitzeko eta pregoia irakurtzeko ohorea izan zuen Zornotza Xake Taldearen izenean.[5]

Bestelakoak

aldatu

Montoya emakume aktiboa eta oso parte-hartzailea izan zen Zornotzan. Boluntarioa zen Caritasen eta alargunen elkartean, eta hitzaldiak ematen zituen emakumeen kolektibo batean.[3]

Ez zen oso jaizale bere esanetan, Beethoven zalea gehiago. Opera eta kontzertuak  asko gustatzen zitzaizkion. Maiz joaten zen Euskalduna jauregira bere semearekin.[5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu