Mai Masri
Mai Masri | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Amman, 1959ko apirilaren 2a (65 urte) |
Herrialdea | Libano |
Familia | |
Aita | Munib al-Masri |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Francisco State University (en) |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Libano |
Mai Masri (Amman, 1959ko apirilaren 2a) Jordanian jaiotako zinemagilea da, palestinar eta estatubatuar nazionalizatua.[1][2] 1983tik hamar film baino gehiago zuzendu ditu, eta batez ere Palestinako gizartea eta Ekialde Hurbilekoa nabarmendu ditu bere ekoizpenetan.[3]
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuMasri Amanen jaio zen, Jordanian, 1959ko apirilaren 2an. Munib Masri de Nablus politikari eta enpresaburuaren eta Texas estatuan jatorria duen ama estatubatuar baten alaba da. Beiruten hazi zen Masri, eta han bizi izan zen luzaro. 1981ean graduatu zen San Frantziskoko Estatuko Unibertsitatean. Handik gutxira Beirutera itzuli eta zineman hasi zen lanean.
Bizitza pertsonala
aldatuMasrik Jean Chamoun zinemagile libanoarra ezagutu zuen 1982an.[4] Hainbat film egin dituzte elkarrekin. 1986an ezkondu ziren eta bi alaba izan zituzten, Nour eta Hana. Palestinako errefuxiatu-kanpamendu batetik gertu bizi zen Mai, Beiruten, Libanoko Falangeak taldeko militanteek 1982an Sabra eta Xatilako sarraskia egin zutenean.[5]
Lanak
aldatuFilmografia
aldatuMasriren filmak Palestinako eta Ekialde Hurbileko eskualdeetan oinarritzen dira, eta mundu osoko zinemaldietan sariak irabazi dituzte.[6][7]
- Under the Rubble (1983)
- Wild Flowers: Women of South Lebanon (1986)
- War Generation (1989)
- Children of Fire (1990)
- Suspended Dreams (1992)
- Hanan Ashrawi: A Woman of Her Time (1995)
- Children of Shatila (1998)
- Frontiers of Dreams and Fears (2001)
- Beirut Diaries (2006)
- 33 Days (2007)
- 3000 Nights (2015)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mai Masri» IMDb. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
- ↑ Mai Masri: “Sin cámaras, los hechos ya no existen” Diario El Salto. 9 de abril de 2018. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
- ↑ Mai Masri - Palestine Film Director Torino Film Lab. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
- ↑ Mai Masri, daughters pledge to keep alive Jean Chamoun’s film legacy Al-Monitor. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
- ↑ Padgaonkar, Latika. (2011). «Director profile: Mai Masri» Wide Screen 3 (1) ISSN 1757-3920..
- ↑ Mai Masri - Palestine Film Director Torino Film Lab. Consultado el 23 de diciembre de 2018.
- ↑ Arab's new spring of succcessful women directors Economic Times. 8 de diciembre de 2018. Consultado el 23 de diciembre de 2018.