Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Librezale

euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia

Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da[1]. Software librea lehenesten dute.

Librezale taldearen publizitate kanpaina gizarte sareen bidez. Firefox nabigatzailea (software librea) euskaraz erabiltzeko aholkua, Xuxen eta Euskalbar Firefoxen gehigarriak erabil daitezkeela azpimarratuz.
Librezale webguneko lizentzia. CC-BY-SA 3.0

Aplikazio informatikoak euskaraz[2] edukitzeko lan egiten dute. Horretarako, euskarazko softwarea sortzen duen edo softwarea euskaratzen duen edonori bere laguntza, baliabide, lanabes eta esperientzia eskainiz[3].

Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte. Parte-hartzaileen arteko komunikazioa errazteko hiruzpalau tresna[4] erabiltzen dituzte: Posta-zerrenda bat, Matrix sareko gela bat, Telegram talde batzuk, Mastodon (@librezale@mastodon.eus), Twitter (@Librezale)...

Librezale webguneko eduki guztiek CC-BY-SA 3.0 lizentzia daukate[5].

Historia

aldatu

2002. urtean Mozilla Euskaraz proiektuaren foroan bildutako lagunek Librezale sortu zuten, eta nagusiki software librea Euskarara itzultzeari ekin zioten. Software libreari buruz euskaraz solas egiteko foro bat ere[6] sortu zuten.

2003-06-07 lehen aurrez aurreko bilera egin zen Bilbon[7].

2009. urtean Argia sari bat irabazi zuten.

Gaur egun proiektu ugari[8] mantentzen dituzte Euskaraz.

Proiektuak

aldatu

Taldearen hasierako garaietako proiektu nagusiena, ziur aski, Mozilla Firefox euskaratzea eta euskarazko bertsioa etengabe eguneratzea izan zen. Baina hurrengo urteetan software libreko beste hainbat proiektu euskaratzeari ekin zitzaion: GNOME, LibreOffice, WordPress...[8].

Komunikazio eta elkarlanerako tresnak

aldatu

2020ko martxoan[9], Covid-19 pandemiak jende asko etxetik lanean jarriko zuela aurreikusiz, Librezale taldeak Komunikazio eta elkarlanerako baliabideen bilduma argitaratu zuen, software librea eta euskaratua aipatzeko eta lehenesteko asmoz. Ikus, artikulu honetan, kanpo estekak.

Hezkuntzan ere Librezale

aldatu

Librezale hitza izenean erabiltzen badute ere Librezale jatorrizko taldetik atera den beste talde bat da, aurreko taldetik erabat independente. (Baina badaude bi taldeetan batera dabiltzan kideak).

2017. urtean hainbat guraso, ikasle, irakasle eta eragilek sortu zuten HeL taldea, enpresa pribatu erraldoiek eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoarekin kezkatuta[10].

2020. urteko Librezale taldearen batzar nagusian, HeL taldearekiko independentzia azpimarratu zen. HeL autonomia eta bizitza propioa duen taldetzat jo zen, kide askok bi taldeetan jarduten duten arren. HeL taldea, Librezale taldearen "spin-off" bat bezala definitu zen[11].

2021 urtean EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eskatuta, Hezkuntzan Librezaleko kide bat Eusko Legebiltzarrean izan zen, hezkuntzaren alorrean burujabetzarekin lotura duten zenbait gairi buruz hitz egiteko.[12]

Erreferentziak

aldatu
  1. http://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
  2. «Estilo-liburua - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  3. «Harremanetarako > Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  4. «Komunikazio-tresnak - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  5. https://librezale.eus/wiki/Lizentzia
  6. Librezale.org - Hasierako garaietako itxura. (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
  7. (wikimedia) Librezale taldeak egindako bilera batzuen aktak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).
  8. a b (wikimedia) Librezale - Proiektuak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  9. «Komunikazio eta elkarlanerako baliabideak» Librezale.eus 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  10. Komunikatua – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  11. «2020-07-11 asanblada - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  12. Hezkuntza alorrean burujabetza teknologikoa aldarrikatzen Eusko Legebiltzarrean – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).

Kanpo estekak

aldatu