Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Raden Ayu Lasminingrat (sunderaz: ᮛ᮪ᮓ᮪. ᮃᮚᮥ ᮜᮞ᮪ᮙᮤᮔᮤᮀᮛᮒ᮪; Garut, Ekialdeko Herbeheretar Indiak, 1854ko martxoaren 29aibidem, 1948ko apirilaren 10a) indonesiar idazle, itzultzaile eta irakaslea izan zen, sunderaz idatzi zuena. Nederlanderaz erraz hitz egiten zuen Garuteko lehen emakumea zen[1].

Lasminingrat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaden Ayu Lasminingrat
JaiotzaGarut (en) Itzuli1854ko martxoaren 29a
Herrialdea Indonesia
HeriotzaGarut (en) Itzuli1948ko apirilaren 10a (94 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bizitza

aldatu

Raden Ayu Lasminingrat Garut hirian jaio zen 1854ko martxoaren 29an. Raden Haji Muhamad Musa Sondako printzearen eta Raden Ayu Ria idazlearen alaba zaharrena zen. Haurtzaroan, denbora batez Raden Haji Muhamad Musaren laguna zen Levyson Normanekin bizi zen Sumedangen. Normanen etxean Saatje deitzen zioten, eta bertan nederlanderaz hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi zuen[1].

1871n, Garutera itzuli zen, eta han liburu-itzultzaile lanetan aritu zen. 1875ean Carita Erman liburua argitaratu zuen, Christoph von Schmiden idazlanen itzulpenez osatua. Urtebete geroago, Wanasari atawa roepa-roepa Dongeng Jilid I bilduma plazaratu zuen. Liburu horretarako Vertelsels uit het wonderland voor kinderen, klein en groot eta Europako beste hainbat ipuin itzuli zituen[2].

1907an emakumeen eskola bat sortu zuen, Sakola Kautamaan Istri. R.A.A Wiratanudatara VIII.a erregeordearen eta koloniako gobernuko funtzionarioen laguntza jaso zuen. Hasieran, zailtasunak izan zituen ikasleak aurkitzeko emakumeen hezkuntzaren aurkako aurreiritziengatik. Arazo hori konpontzeko, bere senideen eta funtzionarioen alabak onartu zituen eskolara[1].

Irakurtzen, idazten, josten, brodatzen eta puntua egiten irakatsi zien ikasleei. 1913an, eskolak gobernu kolonialaren onarpen ofiziala jaso zuen[1].

Lasminingrat R.A.A Wiratanudatara VIII.arekin ezkondu zen[3]. Garuten hil zen 1948ko apirilaren 10ean[1].

Omenaldiak

aldatu

Lasminingrati Indonesiako Alfabetatzearen Lehen Ama deitzen zioten. Gobernuak Indonesiako Heroi Nazional izendatzea proposatu zuen[4].

2019ko martxoaren 29an, Googlek doodle bat eskaini zion[5][6].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Indonesieraz) Rachmadita, Amanda. «Peran Lasminingrat dalam Pendidikan dan Penerjemahan» Historia 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).

  2. «RA Lasminingrat, Pejuang Emansipasi Wanita Pertama dari Tanah Sunda Sebelum Kartini» Info Garut 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  3. (Indonesieraz) Herstory perempuan Nusantara di tepi sejarah. PT Elex Media Komputindo (argitaratze data: 2020), 32 or..

  4. «Siapa Lasminingrat yang Jadi Google Doodle Hari Ini?» CNBC Indonesia 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  5. (Ingelesez) «Lasminingrat's 169th Birthday» Google (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  6. (Ingelesez) «Lasminingrat: A Journey Through Sundanese Wisdom and Scholarship» Observer Voice 2024-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).

Kanpo estekak

aldatu