Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Khnum "Modelatzen duena", jainko sortzaile bat izan zen egiptoar mitologian. Bere jatorrian uraren jainko bat izan zen.

  • Izen egiptoarra: Khnum Izen greziarra: Khnoumis edo Knoufis Izen nubiarra: Deduen
Khnum
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNun
AmaNaunet (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Heket, Satis, Neit, Menhit (en) Itzuli eta Nebtuwi (en) Itzuli
Seme-alabakRa, Serket, Anuket eta Heka (en) Itzuli

Ikonografia

aldatu

Ahari burudun gizon bat bezala irudikatua izan zen. Atef koroa egiptoarra buruan zuela eta Uas zetroa eta ankha zeramatzalarik.

Mitologia

aldatu

Hasierako arrautzaren sortzailetzat jotzen zen. Bertatik sortu zen eguzkiaren argia, denboraren hasieran, munduari bizitza eman ziona. Jainko buztingilea, pertsonak Niloren lokatzaz modelatzen zituena, euren ka jaiotza momentuan sortuz. Ugalkortasunaren jainkoa. Behe munduko, Duateko uren zaindaria ere bazen, baita Elefantinako Niloko iturriena ere.

Tradizio baten arabera, Khnumek, gizakiak, bere buztingile tornuarekin sortzen zituen, baina bere gurpila apurtu zuen, biratzeaz nekaturik, eta, emakume bakoitzean, harriaren zati bat jarri zuen. Ordutik aurrera, berak ezer egin beharrik gabe ugaldu ahal izan ziren gizakiak.

Esnako hirukoaren zati izan zen, Satis eta Neitekin batera, Elefantinako hirukoarena, Satisen senar eta Anukisen aita izaki. Behe Aroan, hirukoa, Neit eta Hekarekin osatuko du. Heketen senarra zen Antinoen.

Irudikapena

aldatu

Modu askotan irudikatua izan zen. Khnum Nehep "sortzailea", Khnum Khentitauy "bi Lurren gobernaria", Khnum Sekhetashspef "bere argia ehuntzen duena", Khnum Khentiperankh "Bizitzaren Etxearen gobernaria", Khnum Nebtaanjet "Bizitzaren herrialdeko Jauna", Khnum Khentinechemchemankhet "Bizitzaren Etxe Gozoaren gobernaria" eta Khnum Neb "Jauna" bezala irudikatua izan da.

Epitetoak

aldatu

Honako epiteto edo titulu hauek jaso zituen: "Modelatzen duena", "Urjauziko jauna", "Beste Munduko Jauna" eta "Aiten Aita eta Amen Ama".

Sinkretismoa

aldatu

Ra, Ptah eta Amon jainkoekin lotzen zen

Gurtza

aldatu

Batez ere, Elefantina eta Esnan gurtua izan zen. Baita Filae, Hipselis eta Anitinoopolisen ere.

Kanpo estekak

aldatu

Rosa Thode, Panteoi Egiptoarra, egiptologia.orgen