Jean-Marie Le Pen
Jean-Marie Le Pen (La Trinité-sur-Mer, Bretainia, 1928ko ekainaren 20a) Frantziako politikari eskuindarra da. Front Nationaleko burua izan da hasieratik eta bost aldiz aurkeztu da frantziar hauteskunde presidentzialetan, garaipena lortu gabe.
Bere proposamen politikoak, muturreko frantses nazionalismoan oinarrituta, eztabaida asko sortu dute Frantzian. Besteak beste, immigrazioa gelditzea, Frantzia Europar Batasunetik ateratzea edo heriotza zigorra berrezartzea dira bere asmoak.
2002ko hauteskundeetan bigarren itzulian sartu zen, Jacques Chiracen aurka. Azkenik botoen %17,94 lortu zuen.
2008ko irailaren 11an politika 2010ean utziko zuela iragarri zuen Valeurs Actuelles aldizkarian. [1]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Marie Le Pen |