Jaume Ferrer de Blanes
politikari espainiarra
Jaume Ferrer de Blanes (Vidreres, Girona, Katalunia, 1445 – Blanes, Katalunia, 1523) itsasgizona izan zen. Bizitza gehiena Blanesen igaro zuen. 1494an Gaztelako gortera deitu zuten, Ameriketako lurrak espainiarren eta portugaldarren artean banatzeko. El vot i parer de Mossen Jaume Ferrer izeneko txostenean (1495), Cabo Verdetik 370 legoa mendebaldera finkatu zuen muga, gerora errespetatu ez zena.
Jaume Ferrer de Blanes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vidreres, 1445 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Blanes, 1523 (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, kartografoa, kosmografoa, itsasturia, mercander (en) eta gemologist (en) |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Ferrer de Blanes |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.