Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Azpierraldoi

Izar azpierraldoi» orritik birbideratua)

Izar azpierraldoi bat sekuentzia nagusiko nano bat baino distiratsuagoa den baina izar erraldoiak bezain distiratsua ez den izar mota bat da.

Izar azpierraldoiek hidrogenoaren fusioa amaitu dute euren nukleoetan. Etapa honetan izarrek eguzki masa 1eko masa badute, erdigunea uzkurtu egiten da, bere tenperatura hidrogenoaren fusio fasea nukleoa inguratzen duen geruza batera eramateko haina handitzea eraginez. Ondorioz, izarra hedatu egiten da, erraldoi gorri bihurtzeko prozesuan beste pauso bat emanez.

Azpierraldoi fasearen hasieran (Procyon Aren kasua dena), diametroa eta argitasuna handitu egingo dira, baina izarra bera apur bat hoztuko da edo kolorez nabarmen aldatuko da. Erraldoi bihurtzetik gertuen dauden azpierraldoiek, sekuentzia nagusiko antzeko masadun beste izar batzuek baino diametro handiagoak eta tenperatura baxuagoak izango dituzte.

Yerkesen espektro sailkapenean, euren argitasuna IV klasekoa da.

Lurretik gertuen dauden izar azpierraldoiak

aldatu
Izena Bayerren izendapena Espektru mota Masa (eguzkiak) Distantzia (argi urteak) Oharrak
Procyon Alfa Canis Minoris F5 IV-V 1,5 11,4 Azpierraldoia?
Altair Alfa Aquilae A7 IV-V 1,7 16,7 Azpierraldoia?
Delta Pavonis G5-8 IV-V 1,1 19,9 Azpierraldoia?
Beta Hydri G2 IV 1,1 24,4
Mu Herculis Aa G5 IV 1,1 27,4
Rana Delta Eridani K0 IVe 1,2 29,5
Rutilicus Aa Zeta Herculis F9-G2 IV 1,5 35,2
Zavijava A Beta Virginis F8-A5 IV-V 1,25 35,6 Azpierraldoia?
11 Leonis Minoris G8 IV-V ? 36,5 Azpierraldoia?
Mufrid A Eta Bootis G0 IV 1,5 37,0
Deneb Algedi A Delta Capricorni A5-7 IVm >1 38,6

Iturria: Giant and subgiant stars within 100 ly (Solstation)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu