Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Itzhak Stern (Krakovian (Polonia), 1901eko urtarrilaren 25a - Israel, 1969) Oskar Schindlerren kontulari industriala izandako judu poloniarra izan zen. Schindler Deutsche Emailwarenfabrik enpresan aritu zen kontulari, Krakovia erdian, eta laguntza handikoa izan zen kudeaketa hura. Schindler's List filmean erakusten duten juduen zerrenda osatu zuen, Holokaustoan bizirautea ahalbidetuz.

Itzhak Stern
Bizitza
JaiotzaKrakovia1901eko urtarrilaren 25a
Herrialdea Polonia
 Israel
HeriotzaIsrael1969ko ekainaren 27a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakkontularia

Lehenengotako elkarrizketa batean, Itzhakek lantegian langile juduak erabiltzeko aholkua eman zion Schindlerri, poloniarrak baino merkeagoak zirelako. Oskarrek kasu egin zion eta lana eskaini zien normalean ez-funtsezko kontsideratuak izango ziren judu askori eta kontzentrazio esparrutik bizirik ateratzeko modua lortu zuten. Ez gutxitan, lan dokumentuak faltsifikatu egin zituen eta irakasle eta intelektualak funtsezko langile kalifikatzeko bide egin zuen[1].

Gerra amaitu zenean, Schindler juduak salbatzen ahalegindu zela frogatzen saiatu zen. 1945ean, Sophia Backenrot abokatuarekin ezkondu zen eta, Polonian antisemitismoa emendatzen ikusirik, 1948an Israelera emigratzea erabaki zuten.

Schindler eta Stern harreman profesionalean hasi ziren elkarlanean, baina lagun min bihurtu ziren gero. 1969an Stern hil zenean, Oskar bere hiletara joan zen eta malko galantak isuri zituen lagunaren heriotzagatik [2].

1993an, Steven Spielbergek Schindler's List filma egin zuen eta Ben Kingsleyk eman zion bizia Itzhak Sternen paperari.

Erreferentziak

aldatu