Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Hego Euskal Herria

Hego Euskal Herri» orritik birbideratua)
Artikulu hau Hego Euskal Herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ipar Euskal Herria».

Hego Euskal Herria, Hegoaldea edo Hego Euskadi Euskal Herriaren zati bat da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lurralde historikoek osatzen dute, Espainiako administraziopean daudenak.

Hego Euskal Herriaren kokapena Euskal Herrian

Esamolde hau erabiltzen da Frantziaren administraziopean dauden Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoak osatzen duten Ipar Euskal Herria edo Iparraldea terminotik bereizteko.

Mugakideak

aldatu

Hego Euskal Herriak honako hauek ditu mugakide: Kantabria eta Gaztela mendebaldean, Errioxa hegoaldean, Aragoi ekialdean, eta Kantauri itsasoa eta Ipar Euskal Herria iparraldean.

Banaketa administratiboa

aldatu

Administrazio antolaketa eratzean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute eta Nafarroa Garaiak Nafarroako Foru Erkidegoa, Espainiako 17 autonomia erkidegoen artean. Bestalde, Arabako Trebiñu barrendegia Gaztela eta Leongo Burgosko probintziaren barnean dago administratiboki; eta Bizkaiko Villaverde Turtzioz, Kantabrian.

Hizkuntza

aldatu

Ipar Euskal Herrian ez bezala, euskara ofiziala da Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko zonalde batean. Gaztelania ofiziala da Hego Euskal Herri osoan.

Kanpo estekak

aldatu