Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Henrike I.a Ziprekoa

Zipreko erregea

Henrike I.a, Potoloa (frantsesez: Henri de Lusignan; Nikosia, 1217ko maiatzaren 3a - ibidem, 1253ko urtarrilaren 18a) Zipreko erregea izan zen 1218tik 1253ra.

Henrike I.a Ziprekoa

regent of Jerusalem (en) Itzuli

1246 - 1253
Alizia Xanpainakoa - Plaisance Antiokiakoa
king of Cyprus (en) Itzuli

1218ko urtarrilaren 10a - 1253ko urtarrilaren 18a
Hugo I.a Ziprekoa - Hugo II.a Ziprekoa
Bizitza
JaiotzaNikosia1217ko martxoaren 3a
Herrialdea Zipre
HeriotzaNikosia1253ko urtarrilaren 18a (35 urte)
Hobiratze lekuaNikosia
Familia
AitaHugo I.a Ziprekoa
AmaAlizia Xanpainakoa
Ezkontidea(k)Alix of Montferrat (en) Itzuli
Stéphanie de Barbaron (en) Itzuli
Plaisance Antiokiakoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSeigarren Gurutzada

Hugo I.a Ziprekoa eta Alizia Xanpainakoaren semea izan zen. Zortzi hilabeterekin errege bihurtu zen aita hil ondoren. Alizia izan zen erregeordea, baina bere osaba Filipe Ibelingoari eman zion gobernua. Filipe hiltzean, bere anaia Joanek hartu zuen erregeordetzaren ardura.

Henrike zortzi urterekin koroatu zuten Nikosiako Santa Sofia elizan. 1228an, Frederiko II.a enperadoreak erregeordetza Amalric Balraisi ematera behartu zuen Joan. Hala ere, Frederiko uhartetik joan ondoren, Joanek kontraerasoa jo eta kontrola berreskuratu zuen, eta, ondorioz, Lombardiarren Gerra hasi zen. Henrikek bere erresumaren kontrola berreskuratu zuen hamabost urterekin, 1232an.

Jerusalemgo erregeordea ere izan zen 1246etik 1253ra, Konradoren izenean.

Hiru aldiz ezkondu zen, Alix Montferratekoa, Estefania Lamprongoa eta Plaisance Antiokiakoarekin. Hirugarren emaztearekin Hugo II.a Ziprekoaren aita izan zen.

Genealogia

aldatu