Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Hagen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdean kokatzen da. Berez, herrialde honetako 38. hiririk handiena da. 2010. urtean 188.529 biztanle zituen. FernUniversität Hagen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen egoitza bertan dago, eta 67.000 ikaslerekin, Alemania osoko unibertsitate handiena da. Ruhr ibaiak hiria zeharkatzen du.

Hagen
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaArnsberg
AlkateaErik O. Schulz
Izen ofizialaHagen
Posta kodea58000–58135
Udalerri kodea05914000
Geografia
Koordenatuak51°21′34″N 7°28′30″E / 51.3594°N 7.475°E / 51.3594; 7.475
Map
Azalera160,45 km²
Altuera106 m
MugakideakUnna (en) Itzuli, Ennepe-Ruhr-Kreis, Märkischer Kreis, Dortmund, Iserlohn District (en) Itzuli, Wetter (Ruhr), Schalksmühle eta Iserlohn
Demografia
Biztanleria190.490 (2023ko abenduaren 31)
707 (2022)
alt_left 97.021 (%50,9) (%49,1) 93.469 alt_right
Dentsitatea1.187 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02331
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSmolensk, Montluçon, Steglitz-Zehlendorf, Bruck an der Mur (en) Itzuli, Kouvola, Modi'in-Maccabim-Re'ut (en) Itzuli eta Ełk
MatrikulaHA
hagen.de

Historia

aldatu

1200 urtearen inguruan sortu omen zen, ziurrenik landetxe baten izena hartu zuelarik. 1324ean Mark Konderrian sartu zuten, ondoren 1614ean Brandenburgo mangraverrian eta 1701ean Prusiak eskuratu zuen.

XVII eta XVIII mendeetan ehungintza eta papergintza izan ziren nagusi baina XIX mendean, Ruhr eremu guztiak bezala, garapen handia izan zuen ikatz eta altzairu meatzaritzari lotuta eta 1928an 100.000 biztanletako muga gainditu zuen. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Westfaliako aire libreko museoa (Westfälisches Freilichtmuseum Hagen): Westfaliako historia industriala azaltzen duen museoa da. Erakusgairik zaharrenak Mesolito garaikoak dira, K.a. 10.700 urtekoak.

Kirolak

aldatu

Alemaniako Saskibaloi Federazioaren (DBB) egoitza Hagenen dago.

Hagendar ezagunak

aldatu
  • Sir Charles Hallé (1819 – 1895): Alemaniar-britainiar piano jotzailea.
  • Nena (1960- ): pop kantaria, "99 Luftballons" abestiarengatik mundu mailan ezaguna.

Hiri senidetuak

aldatu

Hagen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu