Gramo
Gramoa (sinboloa: g) masa unitatea da eta Nazioarteko Unitate Sistemaren definizoaren arabera, kilogramoren milarena da (1 g = 1 × 10−3 kg). Ontza bat 28,34952 gramo da.
Gramoa SIaren oinarrizko unitatea ez bada ere, kilogramoaren —oinarrizko unitatearen— azpimultiploa da. Bestalde, SIan, masa unitateen artean SI aurrizkiak txertatzeko sustraia gramoa da eta ez kilogramoa. Hala ere, gramoa cgs neurketetarako sistema zaharragoaren oinarrizko unitatea da; sistema hori honezkero gutxitan erabiltzen da baina, edonola ere, gramoa arlo zientifikoetan funtsezko neurketa unitatea da mundu guztian.
Jatorrian, zentimetro kubiko bat ur destilaturen pisua zen gramoa, hori hotz-beroa 3,98 Celsius denean. Haren definizioa baina, metalezko gailu baten masa izatera igaro zen XIX. mendean.
Kanpo estekak
aldatu