Gertrude Mary Cox
Gertrude Mary Cox (Dayton, Iowa, 1900eko urtarrilaren 13a - Durham, Ipar Carolina, 1978ko urriaren 17a) emakumezko estatistikaria izan zen.
Gertrude Mary Cox | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dayton, 1906ko urtarrilaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Durham, 1978ko urriaren 17a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Montlawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iowa State University (en) (1925 - 1931) Zientzietako Masterra Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1931 - 1933) |
Tesia | A Statistical Investigation of a Teacher's Ability as Indicated by the Success of His Students in Subsequent Courses (en) |
Tesi zuzendaria | George Snedecor |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, estatistikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Iowa State University (en) (1933 - 1940) Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatea (1940 - 1960) RTI International (en) (1960 - 1964) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala International Biometric Society (en) Institute of Mathematical Statistics |
1925. urtean Ameseko Iowa State College delakoan matematika eta estatistika ikasten hasi zen, 1931. urtera arte. Ondoren, 1933. urtera arte Berkeleyko Californiako Unibertsitatera sartu zen, bere ikasketak sakontzearren. Ondoren Iowa State College delakora itzuli zen, bertan sortu berria zen estatistika laborategian lan egiteko. Bertan, unibertsitateko irakasle moduan ere lan egin zuen. 1940. urteaz geroztik, Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatean irakasle eta ikerlari aritu zen.
1949. urtean International Statistical Institute estatistika erakunderako aukeratu zen lehenengo emakumea izan zen.
Ospetsua da William Gemmell Cochran estatistikariarekin batera 1950. urtean idatzi zuen estatistikan klasiko bihurtu den Experimental Designs liburuarengatik.
1960. urtean bere azken lanpostua izango zen horretan hasi zen, ikerlari buru moduan Ipar Carolinako Durhameko ikerketa zentro batean, 1964. urtean erretiroa hartu zuenera arte. 1978. urtean hil zen leuzemiak jota.