Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Galia Belgika

erromatar probintzia (K.a. 22 BC - V. mendea)

Galia Belgika (latinez: Gallia Belgica) erromatar probintzia izan zen, egungo Herbehereetan, Belgikan, Luxenburgon, ipar-ekialdeko Frantzian eta mendebaldeko Alemanian kokatuta. Galia Belgikako jatorrizko populazioa zelta da nahiz eta badirudi eta germaniar batzuk ere probintzian kokatuta zeudela[1]. Julio Zesarren arabera, Galia eta Belgikaren arteko muga Marnek eta Senak osatzen zuten, eta Germaniarekin Rhinek.

Galia Belgika
Txantiloi:Herrialde info Antzinako Erroma, Galietako Inperioa, Antzinako Erroma, Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Administrazioa
Garai historikoa Erromatar Inperioa
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of Gaul
DiozesiGalietako diozesia
HiriburuaReims eta Treveris
Deuseztapen dataV. mendea
Geografia
Koordenatuak50°51′10″N 4°20′48″E / 50.85289°N 4.346548°E / 50.85289; 4.346548
Demografia

Historia

aldatu

Augustok (K.a. 27) ezarri zuen bezala, Gallia Belgika Sena ibaitik ekialderantz hedatzen zen Rhin ibairaino, eta iparraldean Behe Herrialdeak eta hegoaldean Helvetiar lurraldea (Suitza mendebaldea) barne hartzen zituen. Bere hiriburua Durocortorum zen (gaur egun Reims, Frantzia).

Domiziano enperadorearen agintepean (K.o. 81 – 96), Rhin behealdeko eta goialdeko Belgikako zati handiak banandu eta Germania Beherea eta Germania Garaia probintzia bana eratu zituzten, hurrenez hurren.

Dioklezianoren garaian (K.o. 300), aldaketa lurralde antolaketa berri bat bat erabaki zen eta probientzia bitan banatu ze: Belgika Prima, hiriburua, Augusta Treverorumen, gaur egun Trierren zuena eta Belgika Secunda, hiriburutzat Durocortorum Remorum zuena. V. mendean, Belgika franko saliar eta franko erripuariarren erresumetan murgilduta zegoen[2].

 
Proto-frankoak germaniar limesean Ko. 200. urte ingurruan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ferro, Redes Desperta. (2019-09-03). «57 a. C. La campaña de César contra los belgas - Desperta Ferro» Desperta Ferro Ediciones (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. (Ingelesez) «Belgica | Roman Empire, Gaul, Germania | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).

Kanpo estekak

aldatu


120ko Erromatar Inperioko probintziak
 
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre