Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Gansu (txinera sinplifikatuz: 甘肃省), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 454.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 26.190.000 biztanle bizi ziren bertan. Garai bateko Hexi korridorearen eremua hartzen du.

Gansu
Gānsù Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Izen ofiziala甘肃省
گەنسۇ ئۆلكىسى
провинция Ганьсу
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
ISO 3166-2CN-GS
HiriburuaLanzhou
GobernuburuaRen Zhenhe (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak38°N 102°E / 38°N 102°E / 38; 102
Azalera454.000 km²
MugakideakXinjiang, Barne Mongolia, Qinghai, Sichuan, Shaanxi eta Ningxia
Punturik altuenaAltun Shan (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria25.575.254 (2010)
25.019.831 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010)
Dentsitatea56,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaXu Shousheng
EtniakHan %91
Hui %5
Dongxiang %2
Ordu eremuaUTC+08:00
gansu.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Gansu Txinako ipar-mendebaldean dagoen probintzia da, mugakide Qinghai, Barne Mongolia eta Huangtu goi-lautada ditu. Horrez gain, iparraldean Mongoliarekin eta mendebaldean Xinjiang probintziarekin egiten du muga. Ibai Horiak probintziaren hegoaldea zeharkatzen du.

Probintziak 454.000 kilometro koadroko azalera dauka, eta luralde gehiena itsasoaren mailatik 1.000 baino gehiagora dago, Tibeteko goi-lautada, Barne Mongolia, eta Loess goi-lautadaren artean. Gansun, Txinako erdigune geografikoa dago, eta puntu hori markatzeko monumentu bat dago, 35°50′40.9″I 103°27′7.5″E puntuan. Gobi, Tengger eta Badain Jaran basamortuen zati bat Gansu probintzian daude. Probintziako erliebea oso menditsua da, hegoaldean eta iparraldean dena den, mendiak leundu egiten dira, eta gunerik lauenak kokatzen dira.

Hegoaldeko mendiak, Qilian mendien zati dira, eta 5.547 metroko altuerarekin, Qilian Shan mendia, Gansuko punturik garaiena da.

Gansuk klima lehor kontinentala dauka, uda beroak dira eta neguak oso hotzak. Prezipitazio gehienak uda garaian jausten dira Txina guztian gertatu bezala, eta urtean zehar nekez jausten da 500mm euri baino gehiago. Gansuko gunerik lehorrenetan, Gobi basamortuan esaterako, kopuru hori are baxuagoa da, eta 200mm baino gutxiago jausten dira urtean zehar.

Banaketa administratiboa

aldatu
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Jiuquan 酒泉市 Jiǔquán Shì Prefektura mailako hiria
2 Jiayuguan 嘉峪关市 Jiāyùguān Shì Prefektura mailako hiria
3 Zhangye 张掖市 Zhāngyè Shì Prefektura mailako hiria
4 Jinchang 金昌市 Jiǔquán Shì Prefektura mailako hiria
5 Wuwei 武威市 Wǔwēi Shì Prefektura mailako hiria
6 Baiyin 白银市 Báiyín Shì Prefektura mailako hiria
7 Lanzhou 兰州市 Lánzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Linxia (Hui) 临夏回族自治州 Línxià Huízú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
9 Gannan (Tibetarra) 甘南藏族自治州 Gānnán Zāngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
10 Dingxi 定西市 Dìngxī Shì Prefektura mailako hiria
11 Longnan 陇南市 Lǒngnán Shì Prefektura mailako hiria
12 Tianshui 天水市 Tiānshuǐ Shì Prefektura mailako hiria
13 Pingliang 平凉市 Píngliàng Shì Prefektura mailako hiria
14 Qingyang 庆阳市 Qìngyáng Shì Prefektura mailako hiria

Politika

aldatu

Gansu probintziako gobernadorea Xu Shousheng da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Lu Hao da.

Garraioa

aldatu

Aireportuak

aldatu
Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
GANSU
Dunhuang ZLDH DNH Dunhuang Aireportua
Jiayuguan ZLJQ JGN Jiayuguan Aireportua
Jiuquan ZLJQ CHW Jiuquan Aireportua
Lanzhou ZLLL ZGC Lanzhou Zhongchuan Aireportua (Lanzhou Mendebaldeko Aireportua)
Lanzhou ZLAN LHW Lanzhou Aireportua
Qingyang ZLQY IQN Qingyang Aireportua

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Geografia  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.